1912 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1912 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ekaina 29, 2022

MONDRAGONES TXAPELDUNAREN HASTAPENAK.1912

Mondragonés

Juan Bautista Azkarate Egaña “Mondragonés”en kirol eta bizitza ibilbideari buruz aritu naiz beste zenbait ekarpenetan. Gaurkoan txapeldun handiaren lehen urrats profesionaletara heldu nahi izan dut, eta aitortu behar dut garai urruti haietako argazkia ez dela bat ere argia.   Komunikabideetarako Arrasate  oso herri “isila” izan dela idatzi dut sarri. Badirudi garrantzitsuenera bakarrik mugatzen zirela lehengo arrasatearrak: ekitera. Egindakoaren gaineko argibideak ematea alferrekotzat jotzen zutela pentsatzera heldu naiz. Samurragoa da Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñatiko albiste eta argazkiak aurkitzea Arrasatekoak baino. Eta, hain zuzen, nik uste dut horretan datzala neurri handi batean gure herriaren historia txikian aurki ditzakegun hutsune… eta errakuntzak, askotan oroimenean oinarrituta eskaini baitira gertaerak, eta denok dakigun bezala oroimena traidorea da.

Baina gatozen Mondragonés-ekin eta koka gaitezen 1912an. Urte hartako Arrasateko  udal memorian ikus daitekeenez, urtarrilean zozketatu ziren 1891ean jaio eta soldadutzara 1912an joan behar zuten gazteak. Zerrendan Juan Azkarate Egaña agertzen da. Beraz, orain arte hainbat apunte biografikotan irakurri den “Donostian 1911an soldadutza egiten ari zela debutatu zen Atotxako frontoi zaharrean” baieztapena zalantzarekin hartu behar da.

Nire miaketa lanek ez dute fruiturik eman 1911an Mondragonés frontoietan aritu zela adieraztera ahalbide lezaketenak. Aitortu behar da, eta beste behin ere idatzi nuen honetaz, Donostiako kazetarientzat ez zela eskuko pilota “existitzen”, egunkarietan erremontea bakarrik aipatzen baitzen. Eibarreko Astelena eta Bergarakoa ziren eskuko pilotaren frontoiak, eta horien programazio eta emaitzak – ez beti- herrietako korrespontsalek ematen zituzten egunkari donostiarrek… tokitxoa ematen bazieten. Beraz, urte haietako eskuko pilotarien nondik norakoa finkatzea oso ariketa zaila da.

Bestalde, 1912ko Arrasateko San Juan  jaietan goi mailako oso partiduak eratu ziren ekainaren 23, 24 eta 25ean, eta Zaldibarko frontoian aritutako zortzi pilotarien artean  ez zegoen Juan Bautista Azkarate.

Mondragonés-i buruz nik aurkitutako lehen albistea1912ko azaroaren 16koa da,  “La Voz de Guipúzcoa”ren iragarki txikia.: “Fronton Aste-Lena de Eibar: Gran partido para mañana domingo, entre Sustarra y Baltasar contra Chiquito de Azcoitia y Mondragonés”

Lehen aldiz da Mondragonés izenordearekin agertzen dela, eta gaitzizena artean finkatu gabe zegoelako seinalea da,  “El Pueblo Vasco”ren Eibarko kronikan “Azcarate de Mondragón” irakurtzen baita. Baina hori aparte utzita, harrigarriena egiten zaidana da, lehen aipamen horretan arrasatearra lehen mailako pilotariekin kantxaratu zela ikustea.Urte hartan gehien kotizatzen zirenak Elgoibarreko Baltasar eta Zapaterito de Lequeitio ziren, eta Mondragonés-en ordurako mailaren adibidea da Eibarren parte hartzea goi kalitateko pilotari haiekin. Zer gertatu zen partidu hartan? Irakur dezagun “La Voz de Guipúzcoa”ren korrespontsalaren kronika, azaroaren 18an:

Frantzisko Arano
"Baltasar"
“En el frontón Aste-Lena se ha jugado esta tarde (1) el anunciado partido de pelota entre Sustarra y Baltasar contra Chiquito de Azcoitia y Mondragonés. La concurrencia era numerosísima, llegando casi al lleno total.

El dinero salió doble a sencillo por el bando de Baltasar, y la cátedra estuvo acertada pues sus favoritos ganaron el partido fácilmente. Pero estamos en tiempo de obscurantismo y miren ustedes cómo se arma un escándalo.

Baltasar y Sustarra tenían 21 tantos por doce cuando se vinieron encima las sombras de la noche. Las luces se encendieron, pero a medias, pues las pertenecientes a la compañía Vergaresa no tenían fluído.

Chiquito hizo cuatro tantros de saque por no verse bien, y empezaron las protestas. Los jueces deliberaron y resolvieron que no se podía seguir jugando. Los pelotaris se retiraron y la bronca fue tan grande que la debieron oir por los alambres eléctricos hasta los “vergareses”. Hubo vacilaciones y nueva deliberación y al cabo de media hora estimaron los jueces que se continuase el partido. Como iba a 22, el tanto último lo perdió Chiquito.

La falta de luz fue objeto de generales censuras, pues ya es la segunda vez que ocurre lo mismo”

Mondragonés-en kirol ibilbidea irekita zegoen, beraz, eta zerbait ikusi bide zuten enpresariek Juan Bautista Azkaraterengan, izan ere handik gutxira programatu zuten ostera, abenduaren lehenean konkretuki. Eta orduan buruz buru aritu zen arrasatearra Eibarko Mendigurenen aurka. Dirua parera atera zen eta norgehiagoketa Mondragonés-ek eraman zuen… nahiz eta ez dakidan azken emaitza, kazetariak ez baitzuen datu hori eskaini biharamuneko bere kronikatxoan. Baina bai, berriz,  apunte bitxi eta adierazgarria:

“Ganó el mondragonés y como éste gustó mucho, se ha organizado para el domingo otro partido en el que jugarán Azcárate y Escala, con la zurda y al aire, contra Cantabria”

Badirudi partidu hura ez zela jokatu ahal izan eta azkenean abenduaren 8an Mondragonés-ek buruz burukoa egin zuen Eibarko Errastiren kontra, galtzaile atereaz. Baina urtea ez zen amaitu Arrasateko pilotariarentzat. Eta lantegiak gero eta zailagoak onartzen zituen Mondragonés-ek. Begira zer iragartzen zuen “La Voz de Guipúzcoa”ren Eibarko  korrespontsalak urte hartako abenduaren 28an:

“El intendente del frontón Astelena, don Facundo Vildósola, me comunica la noticia del partido de pelota y de desafío que se ha concertado para jugar mañana sábado, 28, a las once de la mañana, en este frontón, entre Chiquito de Azcoitia contra Azcárate de Mondragón, atravesándose mil pesetas por cada parte, más la recaudación que se obtenga en las entradas”

Enpresak, itxura denez, ikusleen arteko apustuen portzentajean oinarritzen zuen partiduaren bideragarritasuna. Baina ezin dut esan nola amaitu zen norgehiagoketa hura… korrespontsalak ez baitzuen haren berri eman, eta kazetak ez zuen bere aldetik ezelako ahaleginik burutu balizko interesatuei informazioa helarazteko. Horren harira, Gipuzkoako hiriburuko egunkarietan eskuko pilota zeharo baztertuta zegoela adierazten duen datua da, “El Pueblo Vasco” egunkarian, Pilota atalean, 1912ko abenduaren 30ean publikatutako eskutitza. Idazkian pilotazale batzuek eskatzen zuten eskuko pilota Donostiako frontoietara eramatea. Baina  beste behin ere idatzi nuen bezala, urteak emango ziren eskaria bete arte.

Bien bitartean, Eibar zen eskuko pilotarako tokia eta 1912ko azken egunean prentsako korrespontsalek iragartzen zuten 1913ko lehen egunerako partidu interesgarri bat: “Pequeño de Azcoitia y Baltasar  contra Sustarra y Azcárate de Mondragón”en aurka.

Handik aurrera Azkarate arrasatearraren etorkizuna pilotari estu-estu lotuta egongo zen, hiru hamarkada luzetan.

ARASATEKO PILOTARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO
Argazkiak: JMVM, elgoibarren

 (1) Arratsaldeko 3etan jokatu zen

ekaina 22, 2022

ARRASATEKO SAN JUAN JAIAK. 1912


Beste batzuetan bezala, duela aspaldiko argazki bat ekarri nahi izan dut oraingoan ere herriko jai nagusien inguruan. Datuak ez dira asko, baina nahikoak zaizkigu ideia bat eduki dezagun. Urte hartan jaiak ekainaren 22 – larunbata- 23, 24 eta 25ean ospatu zituzten arrasatearrek.

Bergarako  “Iñarra-Chiqui” korrespontsalari esker dakigu apurtxo bat urte hartako jaien gain. Gure hiri industrialean ariketa antzutzat ematen bide zen eguneko albisteez idaztea eta iruditan finkatzea, eta hemeroteketan ez dira ugaltzen Arrasateri buruzko aipamenak. Dena den, utz dezadan alboan konpontzerik ez duena eta dakusagun zer zioen bergararrak San Juanetako bigarren egunaz, hau da 23an emandakoaz,… izan ere nekatu egin ei zen eta ez zuen gehiago idatzi. Ala, ziurrena, bera bergararra izanik lanera itzuli behar zuen, jairako baimenik gabe. Ehun eta hamar urte eman dira ordudanik.

“Al amanecer la banda del pueblo y tamborileros y gaiteros recorrieron las calles tocando alegres alboradas. A las nueve y media llegó la banda de música de Vergara, a la que se le dispensó un entusiasta recibimiento.

El Ayuntamiento en Corporación, presidido por el alcalde don Esteban Garay y precedido de las dos bandas de música dirigióse a la iglesia donde se celebróse solemne Misa Mayor, cantándose la Pontifical de Perossi. Ofició el virtuoso párroco don José Joaquín Arin, asistiendo de coadjutor el ilustrado presbítero don Francisco Imaz. El sermón a cargo del sabio franciscano P. Saldaña fue elocuentísimo, constituyendo un admirable y concienzudo panegírico del Santo.

Después de la Misa la banda de Vergara obsequiónos con un concierto de música popular, en la Plaza Mayor, que ofrecía deslumbrador aspecto, pues además de las lindas mondragonesas, prestábanle sus atractivos numerosos y elegantes forasteros de Vergara, Arechavaleta, Escoriaza, Oñate etc. Los músicos vergareses fueron objeto de una calurosa ovación al terminar su selecto programa”

Urte hartan Arrasateko Udalak musika banden lehiaketa bat eratu zuen baina oso talde gutxi apuntatu zenez, bertan behera utzi zen norgehiagoketa, eta kale eta bazterrak alaitzeko Bergarako Udal Banda kontratatu zen larunbat eta iganderako, herrikoaren osagarri bezala. Aurreko deskribapenaren ostean korrespontsalak kirol arloari eskaini zion hurrengo tartea:

“Por la tarde llegaron muchos ciclistas, algunos de Bilbao y Vitoria, deseosos de presenciar las fiestas y asistir a la carrera que a las seis había de disputarse. Antes tuvo en el frontón el anunciado partido entre los afamados Chiquito de Azcoitia y Cantabria.

Chiquito de Azcoitia
El partido algo soso al principio resultó competidísimo después, registrándose varias igualadas. Hubo tantos preciosísimos, singularmente el 18, que después de superiormente peloteado, ganó Cantabria de una dejada soberbia. Igualaron también a 21 tantos, siendo a 22 el partido. Calcúlese la tensión nerviosa, máxime cuando habían sido numerosísimas y crecidas las apuestas a favor de uno y otro bando.

Ganó Chiquito de Azcoitia de una soberbia rasa a la izquierda. Mañana jugarán los dos hermanos Chiquitos de Azcoitia contra Sustarra y Baltasar”

Kazetariak, jarraian, txirrindulari lasterketaren gaineko datuak eskaini zituen eta  hari esker dakigu 25 ziklistak hartu zutela parte eta irabazlea Bilboko Bizente Blanco izan zela, ibilbidea 66 minutotan egin zituena. Donostia, Gasteiz, Eibar, eta abarretik heldu ziren Arrasatera 40 kilometrotako lasterketa hartan korritzeko kirolariak. Bitxia iruditu zait Udalak karrerarako jarritako ondoko araua: “El Ayuntamiento se reserva el derecho de suspenderla si la concurrencia de corredores no correspondiese a sus aspiraciones” Sariak 75, 50, 25 eta 15 pezeta ziren lau lehenentzat.

Eguna ez zen hala amaitu, baizik eta “Iñarra-Chiqui”k adierazten zuenez: “Son las diez de la noche y la brillante banda de Vergara deja oír sus alegres notas y los fuegos artificiales de los conocidos pirotécnicos de Elgoibar, Epelde e Hijos, nos encantan con la vistosísima colección de sus fuegos de artificio. Todo se desliza en calma y en medio de la más sana alegría”

Azal dezadan, gutxienez, lau egunetako jai egitaraua nolakoa izan zen.

22. Arratsaldeko 3etan hasi ziren modu ofizialean, kanpai jotze eta txistulari eta dultzaineroen kalejirarekin. Gero Bizente Goikoetxearen Salbea parrokian. Eta amaitutakoan dantzaldia plazan, gaueko 10ak arte.

24.- Goizeko 6etan dianak, eta 10etan txirrindulari lasterketa berri bat, baina kasu honetan Arrasateko kirolarientzat. 11etan zortzikoak, herriko haurrek kantatuta. Eta eguerdian Bergarako Bandaren kontzertua.

Zapaterito de Lequeitio
Arratsaldeko 4etan Chiquito eta Pequeño de Azcoitia, Sustarra eta Baltasaren kontra. Amaitu ondoren, aurreskua plazan eta Bergarako Bandaren dantzaldia. Gaueko 9etan su artifizialak, zezen suzko eta Udaletxearen argitze elektrikoa. Dantzaldia 11ak arte.

25.-  Goizeko 6etan dianak. 11etan haur jaia plazan. Arratsaldeko 4etan hirugarren pilota partidua: “el coloso Zapaterito de Lequeitio contra Fernández mayor, de Azpeitia, y Chiquito de Eibar, con la derecha” 

Eta ondoren, neskatilentzat diaboloko txapelketa. Gaueko 9etan su artifizialak eta 11ak arte dantzaldia.

Amaitzeko diodan, Udal Memoriak azaltzen duenez, San Juanetako jai guztien kostua  2.187´55 pezeta izan zela,  Udal Aurrekontu osoaren %1´73 adierazten zuena. 2019an – pandemia dela eta azken urte alderagarria jaiei dagokienez- jaietarako gastuak 151.974 euro izan ziren, osoaren % 0´45. Biztanle bakoitzeko, 1912an (4.706 biztanle) 0´5 pezeta inguru zen eta oraingoa (22.000 biztanle) 7 euro inguru da.

Argazkiak: Mendia bilduma, Bergarako Udal Artxiboa, Indalezio Ojanguren

BESTE URTE BATZUETAKO SAN JUAN  JAIAK

SAN JUAN JAIAK 1885

https://txemax3.blogspot.com/2022/06/san-juan-jaiak-1885ean.html

1970eko DANBORRADA BIDEOA

https://txemax3.blogspot.com/2012/06/arrasateko-danborrada-bideoa-1970.html


maiatza 05, 2021

PILOTA ARRASATEN. ISTORIOAK

 


Arrasate herria pilota zale izan al da? Historian emandako pilotariei erreparatuz badirudi baietz. Dena den, kontra pentsatzen dutenak badira. Baina ez da txoko honen helburua baden ala ez argitzea.

Arrasateko pilota jolasaren inguruan sortutako mugarri batzuei buruz argitaratu dut azken urteotan nire blog honetan; gehienak nire ekarpenak diren arren, baditugu beste lagun batzuenak ere, blogaren ateak ez baitizkiot inori itxi. Eta hala izaten segituko du. Orain, helbide bakar batean bildu nahi izan ditut ekarpen horiek eta argitaratzen joango dena ere automatikoki hona igaroko da, irakurle interesatuaren erosotasunerako.

Interesgarria izango zaizulakoan,

=====.=====

PEDRO LEGARRIGARTU. ARRASATEKO LEHEN PILOTARI PROFESIONALA?


Pedro Legarrigartu "Mondragón"
zeritzan pilotaria, XIX mendeko munduko frontoietan “joko garbi” espezialitatean oso ospetsu bihurtu zena. Legarrigartuk karrera egin zuen pilotan eta Buenos Airesen aritu ondoren Madril, Bartzelona, Mexiko eta Habanako frontoietan puntarengoenetakoa izan zen.

Mondragonés-i buruz nik aurkitutako lehen albistea1912ko azaroaren 16koa da,  “La Voz de Guipúzcoa”ren iragarki txikia: “Fronton Aste-Lena de Eibar: Gran partido para mañana domingo, entre Sustarra y Baltasar contra Chiquito de Azcoitia y Mondragonés”

MONDRAGONES TXAPELDUN 1916an


Eta 1916ko abendura iristen gara, ene ustez oso hil garrantzitsua Juan Bautista Azkaraterentzat, orduan ematen baitira bi partidu erabakigarriak, frontoietako nagusitasuna markatuko dutenak. Mondragones eta Lekeitioko Zapateritok jokatu zituztenei nagokie.


Txapeldunen txapelduna izan zen, kronikek diotenez, 1917-27 bitartean. 1921eko Santo Tomas egunean Donostiako Moderno frontoian Juan Bautista Azkarateren presentzia iragarri zen.






MONDRAGONES. 1925
1925 zen eta eskuko pilotaren munduan, Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” garaiko txapelduna erretiratua zegoen, gaixotasunak jota. Baina uztailaren 19an, Zarautzeko Zinema pilota lekuan berriro atera zen lehiatzera indarrez, artean makal samar ikusten zen arren.


MONDRAGONES HIRU ATANOREN KONTRA - MONDRAGONÉS CONTRA TRES ATANOS

Garai hartan Mondragonés-Atano III-ren arteko lehia zen nagusi, artean txapelduna arrasatearra bazen ere, 1916tik. 1926 urteari egundoko partidu batekin eman zitzaion hasiera, urtarrilaren 1enean, Bergarako pilota lekuan: Zabala II-Mondragonés / Atano II, Atano III eta Atano IV.ren aurka. 


MONDRAGONESI OMENALDIA.1926


Arrasateko Joshe Mari Elkartearen ekimena izan zen 1926ko maiatzean abian jarri zena. Baina joshemaritarrek herriko elkarte guztiak batzea nahi izan zuten, eta azkenik Club Deportivo Mondragonen inguruan gauzatu zen elkarteetako ordezkarien batzordea

 

MONDRAGONES HENDAYAN. 1931



Hendaiako frontoiaren inaugurazioan hartu zuen parte Mondragonesek 1931an, Atano III txapeldunaren aurka. Arrasatearra pilotaririk handiena hamar urtez izan ondoren, 1926an koroia pasatu zion azkoitiarrari. Dena den, artean urtetan aritu zen izarren artean.




MONDRAGONES-i OMENALDIAK, 1933


Bi omenaldi eskaini zizkioten  Mondragonesi 1933an,  Eibar eta Arrasaten. Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” pilotaren historian izandako izenik esanguratsuenetakoa da. Izan zen garai luze bat, arrasatearrak adierazi zuela pilotarien arteko gorengo maila.



JUAN BAUTISTA AZKARATE "MONDRAGONÉS"

  Artean ume bat nintzela “Mondragonés” ezagutu nuenean nire aurrean irudi mitikoa neukala ohartu nintzen.

MONDRAGONES EDO ATANO III? NOR GEHIAGO?

Ehun urte inguruko distantziatik galdera hori egiteak logika handirik ote duen zalantzan egon daitekeen arren, egia bakarra da garai guztietako pilota zaleek itaundu diotela elkarri gaiari buruz. Noski, erantzun erabakigarri eta osorik gabe, izan ere bakoitzak bere irizpidea eduki dezake eta horrek sakabanatu egiten ditu jarrerak. Baina subjektibismoaren barruan bada ere, eta Mondragonesen gaineko dokumentazioa aberastea interesgarritzat hartzen dudalako, galdera horren gaineko erantzun bat ekarri nahi dut txoko honetara gaur. Horretarako 1947 urtera goaz.


MONDRAGONES HIL DA. 1965


Erramu Igandea zen, aste santuko ataria, 1965eko apirilaren 11. Euskal Herriko pilotaririk erraldoienetakoaren bizia betiko itzali zen Arrasate bere jaioterrian: Juan Bautista Azkarate Egaña Mondragonés pilotari mitikoa historia izatera igaro zen.

MONDRAGONES. MITO ETA GIZONA


Donostiara joan zen soldadutza egitera, artilleriara, eta huraxe izan zen inflexio puntua, Arrasatera pilotaren profesionala bihurtuta itzuli baitzen. Okina joan eta pilotari etorri. Handik aurrera kirola izango zuen hogeita hamar urtetan ardatz nagusia eta kirolari eman zitzaion, gorputz eta gogoz.

                                         
         
                                           

BI PILOTARI MONDRAGONES


 
Egun berdinean, 1935eko urtarrilaren 28an, frontoi desberdinetan, bi "Mondragonés" aritu ziren pilotan. Bata Juan Bautista Azkarate Egaña zen, 1891an jaioa; beraz, 44 urte egin behar zituen eta bere kirol ibilaldiaren azken unetan zegoen. Bestea Zezilio Altuna Sagasta “Txaparro” Arrasaten jaioa, 1914ko azaroaren 22an, eta erremontean ari zen.

TADEO AZKARATE "MONDRAGONES II"


 A
ita bezala pilotaria izan genuen. Tadeo Azkarate Murgoitioz ari naiz, Mondragonés txapeldun handiaren semea. Toki bat irabazi zuen Arrasateko goi pilotarien artean eta justiziakoa da txoko honetan, frontoietan Mondragonés II bezala aritu zenari lerro batzuk eskaintzea.




LEHEN "ZURDO DE MONDRAGÓN"

1918ko sanjuanetan Zaldibar frontoian partiduak izan ziren, eta haietako batean – hain justu 24an, San Juan jaian- Mondragonés handia Arriola eta Zurdo de Mondragón bikotearen aurka arituko zela iragarri zen. Tamalez, Mondragonesi ezina gertatu zitzaion eta norgehiagoketa hura bertan behera utzi zen. Baina gaurkoa ez doa partidu hartaz, Zurdo de Mondragón hura zein zen argitzeaz, baizik.




VASQUITA I ETA VASQUITA II AHIZPAK


Arrasateko pilotarien zerrenda ezin da ulertu Justina eta Maria Visitación Arenaza - Vasquita I eta Vasquita -zenak gabe. Raketistak izan ziren, goi mailakoak, eta beraien ildotik atera ziren herriaren izena munduko frontoietara eraman zuten beste batzuk, Arenaza Velasco haien lehengusinak, besteak beste. 

 

ARRASATEKO ARENAZA SENDIA. RAKETISTAK (1)


Badira sendi enbor beretik sortutako beste Arenaza batzuk, haien lehengusinak Juanita eta Margarita, alegia. Biak raketistak, goi mailakoak. Debuta 1941ean egin zuen, Madrilen eta Juanitak izena aldatu behar izan zuen, eta Olga aukeratu zuen, kirol deituraz.

ARRASATEKO ARENAZA SENDIA. RAKETISTAK (2)


Margarita Arenaza ere lehen lerroko jokalaria izan zen, penintsula eta Ameriketako frontoietan. Margaritak – frontoietan “Mondragonesa”-  Bartzelonako “Sol y Sombra” frontoirako eskaintza bat izan zuen 1941ean. Birritan pentsatu gabe hara joan zen. Eta ordudanik bere maisutasuna erakutsi zuen raketarekin.

 

 

ARRIARAN II. TXAPELDUNA.1955


Joxe Arriaran 1926ko abuztuaren 13an jaio zen eta 1955 urte hartan iritsi zen lehen aldiz buruz buruko finalera. Aurreko urtean, 1954, semifinaletan galdu zuen partidua, hain zuzen ere, 1955ean arerio izango zuen Soroarekin, 1954ko txapelduna. Arriaran II.ak finalera heldu aurretik Mendieta, Zurdo de Mondragón eta Barberito kanporatu behar izan zituen. Soroa, berriz, txapelduna zelako zuzen-zuzenean ailegatu zen Bergarako frontoiko partidura

ARRIARAN II, TXAPELAREKIN ARRASATEN. 1955


Hogeita bederatzi urteren buruan pilotako txapela Arrasatera itzultzen zen. Eta bere herrikideok eskertu nahi izan zioten Joxe Arriaran txapeldunari, ahal zuten modurik egokienean: kalera atera eta txalo zaparradarekin eskerronaren keinua egin. Baina oroimena hauskorra da eta errealitatea

 

ARRIARAN II. BIGARREN TXAPELA. 1956


Bigarren lorpen handia 1956ko maiatzaren 6an izan zen. Artean Arrasaten amatatu gabe zeuden 1955eko “Gora Joshe! Aupa txapelduna” oihuak, eta Arriaran II.ak ostera borrokatu behar zuen bigarren txapelaren bila. Egia esan arrasatearrak ez zuen finala beste partidurik jokatu behar izan, garaiko arauen arabera aurreko txapelduna automatikoki baitzegoen sailkatuta finalerako. Baina gauzak ez ziren errazak izan Joserentzat, ezta gutxiagorik ere.

ARRIARAN ANAIAK PILOTAKO TXAPELDUNAK 1961

Oso urte ona izan zen 1961 Arrasateko pilotarako. Herriko pilotariak gogor ari ziren frontoietan: Bolinaga, Zurdo de Mondragón, Mondragonés II eta Arriaran bi anaien izenak karteletan agertzen ziren igandero. Goi mailako pilotariak ziren orduan Arrasaten eta herritarrek giro hura bizitzen zuten, sakon. Arriaran anaiak binakako txapeldun geratu ziren, txapela martxoaren 26an irabazi zutela Eibarren.

ARRIARAN II.ren AGURRA KANTXETATIK. 1972


1972ko ekainaren 7 izan zen Arrasateko inoizko kirolaririk nabarmenetakoaren bere agur profesionala.  Ondarruko frontoian debutatu zen arrasatearra Zugadiren kontra, eta Joxek  irabazi zuen, 18-14. 1944 urtea zen, abuztuaren 30ean. Joxe Arriaranek 2.100 partidutik gora jokatu zuen bere bizitzan eta nabarmentzekoak dira irabazitako buruz-buruko bi txapelak (1955 eta 1956) eta Pako anaiarekin lortutakoa (1961) Urte hartan Arriaran II Gipuzkoako kirolaririk onentzat hautatu zuten eta Kirol Merituzko dominarekin sariztatu zuten.

FELIX ARRIARAN, ARRIARAN I


Felix Arriaran Aranburu, Arriaran I. Arriarandarren sagako aurrena izanik, bide eman zien Joxe eta Pako bere anaiei, pilotan, eta Juanitori futbolean.

 

 


BOLINAGA LAU T´ERDIKO MODALITATEAREN SORTZAILEA?

Lau t´erdikoa, esku pilota jokatzeko jokamolde bat da, non pilotariek lau koadro ta erdiaren barruan –sakea izan ezik- botea edo punpa eragin behar diote pilotari, tantoa jokoan dagoen artean.  Baina noiz eta zer dela eta, sortu zen jokamolde bitxi hau? Esate baterako Mondragonesen garaian ez zen jolasten espezialitate honetan…  Dirudienez Eugenio Bolinaga pilotari arrasatearrari zor zaio neurri handi batean lau ta erdiko modalitatearen sorrera, jolas-neurriak eta baldintzak.

EUGENIO BOLINAGA


Arrasaten jaio zen Bolinaga 1923ko abenduaren 2an eta 1968ko otsailaren lehen egunean zendu zen. Hamazazpi urterekin lehen partidu egin zuen profesional moduan eta goi mailako guztiekin neurtu zituen indar eta abileziak

 

 

 

ZURDO DE MONDRAGON

Santi Etxebarria Arabaolaza Arrasaten jaio zen, 1919ko irailaren 9an. Txiki-txikitatik tiratu zuen kirol praktikak eta Arrasaten garai hartan pilota eta futbola ziren nagusi. Santi bietan aritzen zen gustura, nahiz eta pilotarako grina espeziala zuen. Jakina, “Mondragonés” zuen erreferentea eta hari entrenamenduetan laguntzen zion, beste gazte batzuekin batera. Gurea frontoia zen, 1934 inguruan, herriko tokirik aproposena, estali gabeko Zaldibarrekoa hondatu samarra baitzegoen.

ARRASATEKO GURIDI ANAIAK (1)


Ziurrenik, Daniel eta Juan Kruz Guridi Arregi ditugu Arrasatek eman dituen pilotaririk internazionalenak.  Bitxikeria batekin: ez zuten Arrasaten sekula pilotan ihardun.

 


ARRASATEKO GURIDI ANAIAK (2)


Arrasatetik goi mailako bi anaia pilotari atera ziren, beren garaiko zesta punta espezialitatean gorengo maila lortu zutenak. Daniel eta Juan Kruz Guridi Arregi izan ziren.

 

  

BOST PILOTARI PROFESIONALAK EGUN BERDINEAN 

Izan zen garai bat Arrasateko pilotari profesionalek frontoietako karteldegiak betetzen zituztela euren izenekin, bi arrazoirengatik: kantitate eta kalitatearengatik. Begira, bestela, 1945eko otsailaren 18an, igandea, nolako partiduak jokatu ziren toki desberdinetan. Herriko zaleak helburu desberdinetara sakabanatuko zirelakoan nago, urte haietan frontoiak, normalean, bete egiten baitziren.

JAIME BENGOA

 Arrasateko pilotaren historian hizki apal baina biziz idatzita dauden orriak idatzi zituen Jaime Bengoa pilotari afizionatuak. Bere izena ez dugu aurkituko herriko kirolarien artean, Bengoa kirol ibilbidetik aurki aldendu baitzen bere tabernari ofizioari gogotsu ekiteko. 

 

 

LUIS MANUEL MENDIZABAL


Luis Manuel Mendizabal Letona, eskuetan pilotarako zesta daramana. Luis Manuelek 12 urte zituen, Arrasaten jaioa, Markinan bizi zen, aita Bizkaiko Udal hartako idazkaria baitzen. Eta Markinan, jakina, zestapuntako pilotari izan nahi zuela otu zitzaion.

PILOTARI AFIZIONATUAK


Deba Arroko pilota txapelketa esaten zitzaion Gurea Frontoian antolatzen zena eta herri guztietako pilotariak agertzen ziren, igande goizeko saioetan egundoko partiduak ikusten genituela.


DONATO AMOZARRAIN APUSTULARI ARRASATEARRA, FRONTOIETAKO ERREGEA


  Donato, arrasatearra genuen, peto-petoa. Donato Amozarrain Markaide, 1891ko otsailaren 10ean jaioa. Hamalau urterekin ekin zion lanari, sortu berria zen Unión Cerrajera S.A enpresan, eta diotenez enpresari emanda bizi zen eguneko… lau bat ordutan.