San Nikolas etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
San Nikolas etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 03, 2025

SAN NIKOLAS, SANTA KLAUS eta abar


Sarritan egin didate galdera: Arrasaten San Nikolas noiztik ospatzen da? Eta beti erantzun dut berdina: Auskalo!  Eta jarraian beste itaun bat etorri ohi da, eskuarki: Zer ikusirik al dute San Nikolas eta Santa Klausek? Nire aldeko erantzuna, aldiz, konplikatuagoa izan da, ertz gehiagokoa, izan ere bi mitok bat egiten dute zalantzaren gunean eta ihardespenak ezin du argitu horren muina.

Ondoko azalpena, legenda, mito edo nahi dugunerako hurbilpen bat besterik ez da. Baina ez du mitoaren deseraikitze izan nahi, inondik ere. Nahiz eta istorioak dimentsio berria hartzen ari den, hain zuzen ere oraindik bizirik dagoelako.

 Inguratzen gaituzten ezkutuen gaineko erantzunen beharra dugu gizakiok etengabe, eta sarritan mitoak sortzen dira. Mito zaharrak eta mito berriak dira hein handi batean pertsonon sostengua, gure ahalmen mugatuak baldintzatuta. San Nikolas ospatzen dugu aurten ere. Euskal Herriko zenbait tokitako haur jai polita da, abenduko ospakizunen atarian kokatua.

Gurekin geratu den jai honen jatorri historikoa, existitu bide zen -mitoaren hasiera- pertsonaia bat da: IV. mendearen inguruko jatorri grekoko gotzain bat: Bariko Nikolas, kanonizatu ondoren San Nikolas bezala ezaguna. Familia aberats batean jaioa, badirudi —mitoarekin jarraituz— bere aberastasuna pobreen artean banatzen zuela, gauez diru-poltsak uzten zizkien laguntzen zien pertsonen leihoetan.

Pertsonaia mendeetan zehar Europako folkloreko eta
mitologiako gutxienez hiru figurekin lotu zen. Lehena, Odin jainko eskandinaviarra. Iparraldeko Europako herriek jaialdi bat ospatzen zuten neguko solstizioan, abenduaren 21eko gauean Odinek zerua zeharkatzen zuela bere gurdian sinetsita, bertutetsuak sarituz eta gaiztoak zigortuz. Bigarren bat, Gabonak pertsonifikatzen dituen pagano bat da, bizar zuri luzea eta mihura-adarrak apaindutako kapela duen agure bat, jendea Gabonetako jaiak materialki gozatzera animatzen zuena. Pertsonaia horrek hainbat izen jasotzen ditu, eta hizkuntza ezberdinetan Papa Noelen baliokideak izango lirateke (nöel frantsesez Gabonak da), XVII. mendeko mitologian jada presente dagoena.

Azkenik, Europako herrialde batzuetan, San Nikolasengan oinarritutako pertsonaia bat garatu zen: gotzain jantzita dagoen ume edo agure bat, abenduaren 6an, eskale koplak kalera ateratzen diren haurrei opari txikiak eramaten dizkiena. Amaren aldeko nire aitonaren Aguraingo etxetik ateratzen zen gotzainez jantzitako haurra XIX. eko amaieran, eta egun ere Arabako herri hartan bizirik segitzen du ohiturak.  Horixe da zuzenean lotuta dagoena abenduaren 6an Euskal Herriko zenbait herritan gertatzen denarekin, hots, oraindik ere haur askok abesten dioten figurarekin. Eta, noski, Arrasaten abesten denarekin, jaian inoiz gotzainik eman ote den ez dakigun arren.

Ez du zerikusirik, ordea,  XIX. mendeko estatubatuar asmakizunarekin —beste mito bat— Gabon gauean agertzen den Santa Klaus potolo eta bizar zuriarekin, eta data hori baino askoz lehenago, kontsumismo amaigabeko mezuekin nazkatuta uzten gaituena.

Eta horixe da gaurko nire azalpen bat, katedra ezartzera noala pentsatu gabe. Falta zitzaidana! Bego hor San Nikolasen mitoa eta goza dezagun egunarekin. Nik behintzat abestu egingo dut.

SAN NIKOLASen GAINEAN ZERBAIT GEHGIAGO

https://1949arrasate.blogspot.com/2022/12/san-nikolas-eta-joxe-letona.html

https://txemax3.blogspot.com/2015/12/san-nikolas-xxaren-hasieran.html

https://txemax.blogspot.com/2021/12/san-nikolas.html

Argazkiak: 3digitala, DV


abendua 02, 2015

SAN NIKOLAS, XX.aren HASIERAN


Umeak Udaletxearen aurrean

Igandean Arrasateko umeak –eta ez hain umeak- eskale koplari aterako dira kaleetara, mendetako ohiturari segituz. “Angelitos somos,…”ekin ariko dira, plastikozko boltsa eskuzabalek botatakoarekin bete guran.

Gaur eta gure haurtzarotik abesten dugun bertsioa, ordea, desberdina da XX.aren hasieran kantatzen zutenarekin alderatuta. Behintzat, eta hauxe da gaurko artikuluxka honen arrazoia, Juan Carlos Guerra historrialari arrasatearrak beste bat eman zuen jakitera, 1911ko “Euskalerriaren Alde” aldizkarian. Ikus dezagun zer idatzi zuen, urte hartako hirugarren zenbakian, “Las coplas de San Nicolás” titulupean:
 
“En Mondragón es siempre ese día esperado con ilusión por la gente menuda. Cuando las sombras de las largas noches decembrinas cubren aún nuestro suelo, salen ya impacientes los muchachos de sus casas, reunidos en numerosa turba y, al fulgor de algunos fajos de paja briosamente blandidos, acuden primero a la puerta del Campo Santo, donde rezan un Pater Noster por los difuntos. Hermosa visita que proclama con mucha elocuencia la solidaridad humana entre vivos y muertos.  Regresan al pueblo en confusa algarabía y recorren las calles, cantando frente a las casas de los principales vecinos esta copla bilingüe:
A la luna noche sia,
Echeko-andra nobliá,
Egizu, egizu pilliá…
San Nicolás, triskilis tras.
Kamela gaztaña, no quiero más. 

Desde su muelle cama les oyen con envidia los niños a quienes sus padres no permiten ese madrugón y apenas aparecen sobre la cima del Hidalgobaso los rosados tintes de la aurora, saltan gozosos de su lecho y asoman al balcón, para aguardar impacientes el regreso de la tropa infantil. Al cabo de una hora o más de ronda, vuelve esta tropa, reforzada ahora con las atipladas voces de las neskatillas, y con tono vibrante exclama:

San Nicoolas Santua
Udalachen ortua
Amboto!  Amboto madarikatua! 

San Nicolás, Triskilis tras,
Kamela gaztaña, no quiero más.
Aquí estamos cuatro,
Cantaremos dos,
Para San Nicoolas
Por amor de Dios.

Los cuatro que reza la copla son, cuando menos, cuarenta o cincuenta, y quieren siempre algo más que las castañas del cantar. Repiten otros  versos y aun inician, en tono de diana militar, un villancico, como preludio de las entonces muy próximas Navidades:  

Belengo portaleko ate zabaletán
Otzak ikaraz dago Jesús lastuetan

Al fin se colma su anhelo, ábrese el balcón y aparece la echekoandra, sosteniendo en sus manos la gamela (1), o ya una moderna bandeja, colmada de manzanas y nueces, algunas veces con aditamento de nísperos, avellanas y algunas otras golosinas. Levantan sus cabecitas los niños, agitan sus brazos y vuelven a cantar, esforzando el grito:
 
Udalatx
San Nicoolas Santua
Udalachen ortua, 
Amboto!Amboto madarikatua!

Entonces cae sobre ellos como pedrisco la lluvia de regaladas frutas, cuya recolección se disputan en confuso hormiguero y gracioso remolino, saltando unos sobre otros y arrastrándose por los suelos, sin reparar en el barro que ordinariamente los encharca en tan lluviosa estación. Cuando ya no queda una sola nuez en la calle, y están completamente repletos los bolsillos y kolko, vuelan neskatillas y mutikos a otra parte, y se les oye en lontananza:

 

Anboto Besaidetik
San Nicoolas Santua
Udalachen ortua,
Amboto!Amboto madarikatua!

Cualquiera que esto lea, reputará que la copla es un desatino, completamente desprovisto de sentido, y sin embargo lo tiene. Amboto y Udalach son dos magníficas pirámides de roca caliza, situadas frente a frente, ofreciendo a la sorprendida vista del viajero que por la carretera de Vitoria llega a Arrasate, el aspecto de dos gigantescas fortalezas, que cierran el paso de un invasor audaz con su imponente masa y fantástica silueta. Su altitud es de 1.357 y 1.083 metros respectivamente, y como sus bases se asientan sobre un nivel medio de 200 metros, resulta que lucen toda su elevación con magnificencia incomparable.

De ellas dijo Garibay que parecen hermanas, que nacieron para hermosear la una a la otra. Pero a pesar de su análoga belleza e igual constitución geológica, difieren notablemente en su remate final y en sus antecedentes históricos, y de ambas diferencias es fidelísimo reflejo la copla de San Nicolás”

Juan Carlos Guerrak segitzen du zehazten Anboto eta Udalaitzen arteko desberdintasunak eta, besteak beste dio, Anboto betidanik sorginkeriarekin egon dela erlazionatuta, Arrasateko mendiaren gailurrean santutegi bat egon zen bitartean. Diferentzia horretatik eskaintzen dio Guerrak koplari zentzuzko adierazpena. Eta bukatzen du:

Umeak eskale kopla abesten ari
“Udalachen ortua,
Amboto!  Amboto madarikatua! 

Quiera Dios que, cuando esos niños sean hombres, sepan maldecir con la misma energía todos los vicios que mancillan la sociedad contemporánea, no menos funestos y perniciosos que los que hicieron execrable en lejanos tiempos el nombre de Amboto”

(1) gamela: balde, palangana

Argazkiak: Mondraberri (umeena), JMVM