Ibabeko Andra Mari etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ibabeko Andra Mari etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urtarrila 31, 2024

ARAMAIOKO EKONOMIA AHULA, 1699


Baserri kutsuko herri txikietako ekonomia hauskorra gertatu da historian zehar eta hainbat alditan egoera kaskarrean utzi ditu herritarrak, zulotik ateratzeko denetariko erabakiak hartu behar izan direlarik. Aramaioko kasua ez da salbuespena izan eta gaurkoan XVII.mendera arte egin nahi dut jauzia, udalaren deliberamendu baten berri emateko. 


“Junta General. En siete de Junio de mil y seiscientos y noventa y nueve años, en la Sala del santo hospital, de este Valle de Aramayona, los señores don Juan Blas de Garay, alcalde y juez ordinario de este dicho valle; Antonio de Aguirre Mendia, Thomas de Zabala regidores, Zeledón de Jauregui Arraburu procurador general de justicia y regimiento,…” 

Sarrera horren ondoren Aramaioko hidalgo askoren izen propio mordoa dator. Gehienak Ibabeko Andra Mari Kofradiaren kideak izango ziren, oraintxe ikusiko dugun datu baten arabera. Gauza jakina da aipatu Kofradiaren lehen datu idatziak 1799koak direla, aurreko liburuak galdu egin baitziren, baina lehen testigantza idatzi horren bitartez badakigu jakin Kofradia askoz lehenagokoa dela, XVI. mendekoa, gutxienez. Behintzat, gaurko dokumentu honen bidez ehun urte gehiago egiten dugu atzera, 1699ra arte ailegatzen baikara. Dakusagun zer dioen udal akta horrek: 


“… y otros muchos que por su prolijidad no se incorporan aquí. En esta junta propuso el dicho señor alcalde que atento se ve el tiempo muy fatigado de falta y carestía de trigo y de dinero, y porque al presente este dicho Valle no se halla con medios de buscar dinero sino tan solamente se hallan doscientos ducados remitidos por el capitán Don Juan de Ubao para la obra de Nuestra Señora de Concepción de Ibabe: los capitulares de ella dieron poder y facultad a los señores de justicia y regimiento para que reciban la dicha cantidad y empleen en trigo, repartiendo al que trajese ese dinero de contado, y entre vecinos se vaya juntando el procedido de dicha cantidad para el día de nuestra Señora de Septiembre próximo venidero, para hacer el entrego de dicha cantidad al Mayordomo que es o fuese de la ermita sin que haya más mora… y así decretaron y firmaron… 

Juan de Ubaori buruz idatzi nuen 2022an eta Ameriketara 1695ean enbarkatu zela nioen orduan. Ubaori esker XVII.an Ibabeko baselizari ukitu bat eman ahal izan zioten. Eta, ikusi den moduan, Ubaoren diruarekin zertxobait arindu ahal izan zen Aramaioko ekonomia egoera larria XVII. mendearen amaieran.

Argazkiak: JMVM

iraila 06, 2023

IBABEKO ANDRA MARI KOFRADIA, BERTSOTAN




Ibabe Kofradiako idazkaria genuen Txema Abarrategi bapatean 
hil zen iragan abuztuko 20an. Heriotzaren gauzak!: hilaren 10ean izango den "kofredoen" bilerarako deialdia berak sinatua jaso dugu kideok.  Euskaltzale sutsua zen, eta euskararen inguruko hainbat ekimen zor zaio. Bertsolaritza zalea genuen eta horregatik, bere oroimenez, gaurko ekarpentxo hau eskaini nahi diot. Zaude betiko bakean Txema, eta eskerrik asko egindako lanarengatik, emandako ereduarengatik... eta niri pertsonalki luzatutako laguntzarengatik.

====.====

Ibabeko Andra Mari Kofradia” liburua idatzi nuenean (2015) zenbait zehazkizun berri aurkitu nituen, eta horietakoa da gaur hona dakardana, Ama Birjinari bertsolari batek egindako ekarpena azalduz.  Seguru nago Kofradiaren historian, bertsolari batek baino gehiagok bere bertsoak eskainiko zizkiola Andra Mari Ama Birjinari. Baina elkartean horietako bakar baten testigantza aurkitu dut. Hain zuzen ere, Oñatiko bertsolari bati dagokio. Iraileko ospakizunera Kofradiak berak gonbidatua, Arantzazuko frantziskotarren bitartez 1955ean egon zen Andra Marin. Graziano Anduaga (1877-1965) “Gezaltzako Aitona” dugu bertsolaria, argazkikoa. Arantzazu ondoko Gezaltza baserrian jaio zen eta bertsoetan Arrasateko San Frantzisko elizan egon ziren Aita Garmendia eta Aita Garayalde aipatzen ditu.
Graziano Anduaga

Aita Garmendia – Demetrio Garmendia euskaltzale berrobitarra- sermoilari gisa aritu zen Andra Marin, 1954ko ospakizunean. Eta 1955ean Aita Garayalde izan zen aukeratua. Urte hartan bertan kantatu zuen Gezaltzako Grazianok eta Kofradiak 100 pezeta ordaindu zizkion. Irakur ditzagun bertsoak: 

“Ibabeko Andre Mariari, bertso berriak Gezaltzako Aitonak jarriak.

Andre Marian ola daukaten/ ermita eder batian
lendabizi aurten ikusia naiz / Aramaioko errian.
Aita Garmendiak deitu zidan /ango jaunen izenian.
ongi banitzan ara joateko / Agorrillaren zortzian.

Berandu xamar iritsi nintzan / amaikataerdik aldian,
Meza nagusi agurgarria / bukatzen zeukatenian.
Andre Mariri nere otoitza / egin nion bere aurrian,
arrera ona egin zidaten / ikusi ninduenian.

Ze jai eder egiten duten / ango baserritar danak!
Ikusten danez laguntzen die / an daukaten Birjina Amak.
Zintzo ta zuzen danak betetzen / apaiz jaunaren esanak,
anaitasuna gordetzen dute / orrela bizi diranak.

Konfesio ta komunioa / lendabiziko goizian,
amarretako gozoa eginda / Meza nausia ondorian.
Kontu guztiak argitaratu / apaizak Meza ostian,
kontuak esan, bertsuak entzun / bazkari ona gaiñian.

Esan zidaten nola daukaten / antxiñako Kofradia,
noiz eta nola jarria danik / ezaugerarik gabia.
Danak biotzez maite dutela / daukaten Andre Maria,
eta orobat apaiz jauna´re / guzien zuzendaria.

Esan zidaten aurresko dantza / len ateratzen zutela,
aspaldi ontan oitura ori / baztertuta daukatela.
Nik esan nien aldan lenena / berriztatu dezatela,
Andre Mari naigabetuta / egongo dala bestela.

An bezelako alaitasunik / nik ez det iñun ikusi,
bertsuak ere izan ziraden / egoki edo itsusi.
Kofradi orri nere gogoa / nai diot adierazi,
gaztea banitz zuekin lagun / ortxe nai nuke nik bizi.

Agur apaiz jaun maiteak eta / Kofradi ortako danak,
orobat Aita Garmendia ta / Aita Garayalde jaunak.
Osasuna ta pakea, eta / luzaroko zorionak,
biotzetikan opa die, bai / Arantzazuko aitonak.

Bada liburu bat, Aita Villasantek 1961an argitaratua, “Graziano Anduaga aitonaren uzta” titulukoa, eta bertan gure gaurko protagonista honen bizitza eta bertso zein kontakizunak azaltzen dira. Aramaioko bertsoa ez dakar liburuak eta gaurko idazkiño honek Graziano Anduagaren uzta aberasten du.

Argazkia: JMVM 

iraila 04, 2019

ARAMAIOKO ANDRA MARI

Ibabeko Andra Mari baseliza
Kofradiari buruzko aipamen luzea egin nezake, baina  zatitxo bat bakarrik ekarri nahi dut gaurkoan, 1933ko otsailaren “Karmen-go Argia” aldizkarian “Aramayo” izengoitiarekin Gabirel Jauregi idazle aramaioarrak argitaratutakoa:

“Gizon erreskada luze bat kale aldeko arri malletatik aldatzaz gora etorren... Eta oraindik mutikoak balitzez lez, Ibabe-ko zelaian arkondara zuri plantxatuaz eta Karmengo Eskapulario zabalaz agertu ziran Aramayoko agure guztiak... Beste gizon erreskada bat Goikoerrotako sastradatik gora etorren. Agure batzuk sastradatik makilea lagun ebiela etorri ziran; baña Andra Mariren zelaira sartu baño len, sasi artean euron makilak estaldu zituen. Bai ba, zartuta be atxaldekoak bizkorrak direla esaten dabe-ta, naiz ta ezkutuan makiliaz ibili, Ibabeko
Gabirel Jauregi aramaioarra
zelaian makila barik agertu bihar ba!

Baña kaleko mutikoak, diebru lezkotxiak dira-ta, sasirik sasi ibili ziran, eta baserritar zintzoak makila barik itxi zituen. Aguretxo batek, mutikoen lan txar au ikusi ebenean, samea luzaturik asarrez iñotsan bati: Artzen baut, artu, artutekoak artuko dozak ba!”

Aurten ere Ibabeko zelaia kofradez beteko da, eguneko zeremoniak burutzeko. Ez litzateke gaizki egongo, duela 86 urte ere gure aurrekoek Andra Marirenganako bideari zintzo-zintzo ekin ziotela gogoratzea, eta sasirik sasi ibilitako mutikotxo haien ondorengoak garela gu, ohiturari eusten diogunak. Izan zirelako gara-eta.

Argazkiak: Euskomedia

uztaila 25, 2018

ARAMAIOKO IBABEKO ANDRA MARI EZAGUTARAZIZ

Sarritan ekarri dut txoko honetara Aramaioko Ibabeko Andra Mari. Barnean daramadan gaia da eta 2015ean liburu bat ere argitaratu nuen, bostehun urtetik gora edukiko duen elkarte zibil honen historia azalduz. "Ibabeko Andra Mari Kofradia. Cofradía Andra Mari de Ibabe" tituluarekin kofradiaren nondik norakoak aletu nituen.

Orain Gasteizko Andra Mari Zuriaren Kofradiatik artikulu bat eskatu zidaten, "Hornacina" aldizkarian agertzeko, eta gaur zutabe honetara dakardan idazkiñoa prestatu nien, dagoeneko irakurgai dagoena. Blog honen irakurleak aukera izan dezan, hona hemen artikulua, argazkian sakatuz gero:


https://drive.google.com/open?id=13y6qdp-HLvQeDIlBQCd08BugY29NTHqM


Argazkia: Cristina Etxenausia (Andra Marikoa)

apirila 25, 2018

ITSASOAN ITOTAKO ARAMAIOARRA. 1921

Julian Arana Zabala
Gutxien espero duzun tokian egon daiteke albistea: kazetaritzaren urrezko araua. Eta beste behin gertatu zitzaidan niri, Aramaioko Ibabeko Andra Mari Kofradiaren liburu zaharretan barrena ari nintzela. Ez du albisteak bere biziko garrantzia historikoki begiratuta baina bitxia iruditu zait, jasota den tokian dagoelako eta, nahi barik, Aramaioko sendi baten berri eskaintzen duelako. Eta askotan gertatzen den moduan, albistearen haritik tiraka istorio berriak ateratzen dira. Ikus dezagun: 

Kofradiaren barruan ematen ziren denetariko apunteak jasotzen dira, 1799tik ezagutzen ditugun liburuetan. Kofradia askoz lehenagokoa da – XVI.ean sortu zela esan daiteke- eta auskalo zein nolako istorioak egongo ziren gordeta iritsi ez zaizkigun idazkietan. Aipatzen ari naizen apuntea 1921eko urtarrilaren 21ekoa da eta Kofradiaren Batzar Nagusian adierazitakoa jasotzen du, Hain zuzen ere, Julian Arana kofradearen hileta elizkizunak ospatu ziren batzarraren aurretik. Liburuan irakurtzen dugu: 

“… Julián de Arana y Zabala, natural y vecino de este pueblo de Ibarra de Aramayona. Falleció habiendo desaparecido juntamente con otros doscientos catorce pasajeros y tripulantes en el naufragio del vapor “Santa Isabel” de la Compañía Transatlántica española, ocurrido de una a dos de la mañana del día dos de este mismo mes (domingo) por haber chocado con un bajo (roca) existente a la altura de la isla Sálvora. Habiendo salido del puerto de Bilbao el día treinta de diciembre próximo pasado, se dirigía en compañía de su hija Dña. Benedicta de Arana y Billar a visitar a sus hijos y hermanos residentes en la Estancia de San Francisco, de Vázquez y en Tandil respectivamente, en la provincia de Buenos Aires en la República Argentina (América del Sur)

Benedita Arana Villar
De los sesenta supervivientes o salvados del naufragio una es la mencionada Dña. Benedicta de Arana y Billar que, como testigo presencial, refiere lo ocurrido según lo sabe ella, pues se salvó en unión de otros treinta en uno de los botes lanzados al agua poco antes de hundirse el buque en el fondo del mar, el cual bote después de una lucha de dos horas con las olas del mar, arribó a la expresada isla de Sálvora y de ésta al pueblo de Santa Eugenia de Riveira, provincia de Coruña (Galicia) desde donde se trasladó a su pueblo natal de Ibarra de Aramayona, donde sigue residiendo en su casa número 24 de la calle Nardeaga”

Hondamendiaren osteko lehen albisteen arabera, salbatutako 56 lagunen izenen artean -27 tripulaziokoak eta 29 bidaiari- Benedita Aranaz agertzen da. Goian irakurri ahal izan den dokumentua idatzita dagoen moduan, esango nuke transkripzio zuzena dela, istripuko tokian agintariek erredaktatutako atestatu-txostenetik. Ulergaitz gertatzen zait, bestalde, Beneditaren bigarren abizena aramaioar jator batek “B”z idaztea, kanpoko funtzionario batek egingo zuela pentsatzera berresten nauena. Eta zehazkizunen zorroztasuna? Ez dut Benedita alaba ikusten, kofradeen bilera batean halako azalpen joria ematen ari. 

Julian Arana, eserita;
 Benedita, Felix eta Simon seme
alabekin, Aramaion Ameriketarako itsasontzia hartu aitzin,

Julian Arana Zabala Aramaion jaio zen, 1864an. Eta Eskoriatzako Mazmelako Evarista Villarekin ezkondu zen 1886an. Maria, Simon, Faustino, Benedita eta Felix seme alabak izan zituzten. Julian Aramaioko EAJn zegoen afiliatua. Zer gertatu zen 1921eko egun hartan? Garaiko kronikek diotenez, Arosako ibaiaren ahoan izan zen istripua, Salvora uhartetik ehun bat metrotara. Salvorako biztanleak aurki agertu ziren bidaiariei laguntzera eta, diotenez, 25, 16 eta 14 urtetako hiru emakume izan ziren laguntza lanetan gehien nabarmendu zirenak. Berrogeita hamasei pertsona atera ahal izan zituzten bizirik. Alfontso XIII erregeak errekonozimenduzko titulua eman zion herriari eta emakumeek merituzko domina bana jaso zuten.

Santa Isabel itsasontzia eta Salvorako itsasertza
Istripuan 213 lagun hil ziren. Ezin izan zituzten guztien gorpuak erreskatatu eta bertako udal kanposantu zahar bat berrireki behar izan zen hildakoei lur emateko. Baina bada istorio beltz bat ere gertaera horren inguruan: zurrumurru bat arin korritu zen inguruetan, Salvorako herritarrak “Santa Isabel”eko bidaiarien ekipajeekin geratu zirela zioena.

Julián Arana Zabala ez zen etxera itzuli. Eta ez da jakiterik bere gorpua agertu ote zen edota Salvorako hilerrian ehortzi zuten. Dakiguna da, berriz, 1921eko urtarrilaren 2an, igandea, Ibabeko Andra Mariren Kofradiak kofrade bat galdu zuela.

Benedita bai, etxera itzuli zen, albiste txarra ematera. Une hartan hogeita bi urte zituen (1898an jaio zen, Aramaion) Benedita, handik urteetara, Ulgorren sorzatileetariko baten ama izan zen: Javier Ortubai Arana.


 Argazkiak: Julian, Benedita eta sendiarena, Arana Sendia; wikipedia








iraila 06, 2017

ANDRA MARI, 1895ean

Kofradiaren baxera, 1979an
Luze idatzi dut txoko honetan Aramaioko Ibabeko Kofradiari buruz. Behean ditu irakurleak erreferentzia gehiago. Gaur beste istoio batekin nator, Miguel Madinabeitia izan zenaren eskutik. 1895eko irailaren 11an sinatua, “Carta de Aramayona” titulupean honela bidali zion “P.P.de Elizachu” izenarekin sinatzen zuenak “El Noticiario Bilbaíno” egunkariaren zuzendariari. Miguel Madinabeitia al zegoen izen haren atzean. Posible litzateke. Baina goazen idazkira, eta goza dezagun Ibabeko Andra Marin izandako jaiaren deskribapenarekin.

“Gratamente impresionado por la patriarcal fiesta que he presenciado en este pintoresco valle, tengo un especial placer en enviarle una breve reseña de ella para que se digne publicarla en su popular periódico.

La festividad del nacimiento de la Virgen María, tan celebrada en muchos pueblos, se viene conmemorando secularmente aquí, con toda solemnidad, en su famosa ermita de Andra María, situada al pie de los montes que bajan de las asperezas de Amboto, y en una pequeña campa, rodeada de arbolado, a la que se sube
Ibabeko Andra Marira igotzen
desde Ibarra por una rústica escalinata de piedra. Está la ermita cara al sol, en un delicioso paisaje, y tiene para comodidad de los visitantes amplio portegal cubierto, y sobre él una sala para los cofrades.

Dista de la calle, o sea de Ibarra, centro de este valle, muy pocos pasos, así es que no hay romería más cómoda que ésta para no molestarse. Sin embargo, nunca faltan a ella los demás aramayoneses de Aréjola, Ullíbarri, Barajuen, Azcoaga, Uncella, Echagüen y Gánzaga, y vienen así mismo desde más lejos algunos vecinos de Olaeta, Aspe, Arrázola, Garagarza, Santa Agueda y Mondragón, y hasta algunos de Elorrio. Este año ha sido muy grande el concurso, viéndose concurridísima la función religiosa y la de festejos, bucólica y baile. Desde que lució la aurora sonaron alegres las campanas de Andra María, y el estampido de los cohetes de la calle, no interrumpiéndose por un solo momento el hilo de los concurrentes desde Goyencalle arriba que, vestidos de fiesta, acudían en grupos al
Goikoerrotatik Ibabera
santuario.


A las diez se celebró la misa mayor, oficiando don Angel P. Ormaechea con don Vicente Irasuegui y don Clemente Aristi y asistiendo todas las autoridades y un inmenso gentío. El panegírico estuvo a cargo del estudioso señor cura de Aréjola don Silvestre de Bengoa, que tiene según ha demostrado en diversas ocasiones, especiales aptitudes para el púlpito y que, por encargo de los cofrades, nos predicó este día un hermoso sermón en elogio de la Virgen María, tan lleno de sentimiento y de sencillas y elocuentes frases, que conmovió al auditorio, complaciendo sobremanera a los oyentes, por lo que recibió muchas enhorabuenas.


Kofradeen arteko bazkaria, 1979an

Terminada la función a las doce, pasaron los 50 cofrades y hasta otros 80 invitados al salón preparado para la comida, en cuyas dos principales mesas estuvieron en una el cabildo y la orquesta, presididos por el respetable y muy estimado señor cura párroco D. Bernabé de Cortazar, y en la otra el ayuntamiento y señores Capelastegui, médico; Boneta, farmacéutico, y otros convidados, bajo la presidencia del señor alcalde presidente del ayuntamiento D. Francisco de Aguirrececeaga, que es en esta comarca la persona que por su carácter y excelentes condiciones y servicios en pro de la paz y de los intereses del valle merece las simpatías y consideración de cuantos le conocen.
Tanto este señor como el párroco obsequiaron a los comensales con exquisitos cigarros. Durante los postres y el café brindaron algunos señores por la prosperidad de Aramayona y en recuerdo de las venerables instituciones vascongadas, distinguiéndose los señores D. Benigno de Pozo y D. Isidro de Garay. La comida fue admirablemente preparada y servida por el acreditado fondista D. Ildefonso de Imaz"

Idazten duena Miguel Madinabeitia izan zela diodanean ez nabil itsu-itsuan, izan ere historialaria Kofradiako kidea izan zen XIX.go 70-80 urteetan, lehen bere aita izan zen bealatsu. Areago, 1874an kofradeen arteko bazkarian egon zen Andra Marin, eguneko aktan ikus daitekeenez. Eta 1875eko apuntean, Madinabeitiaren izenaren ondoan, hauxe irakur daiteke: "Secretario del Ayuntamiento de Eibar" Beraz,barrundik ezagutzen zuen elkartearen nondik norakoa. Segi dezagun, bada, aurrera idazkiarekin:

"A las tres de la tarde los comensales asistieron a las vísperas, procesión, letanía y en fin al responso solemne por los cofrades difuntos, y terminados estos actos religiosos, entretuvo el tiempo el numeroso concurso bailando al son del tamboril los tradicionales aurrescus del país, en medio de la mayor animación y alegría. Por cierto, en los aurrescus dos muchachos se movieron de maravilla como guizones. Eran los niños de diez años Juanito de Arana e Ignacio de Arrillaga, hijo del sabio ingeniero D. Francisco de Paula, Director que ha sido hasta hace poco del Instituto geográfico y estadístico, y el cual con su querida familia pasa aquí en paz descansada y felizmente larga temporada todos los veranos en la bonita casa que posee.

Al sonar el toque de oraciones, la música
Andra Mariko baseliza
cesó en la campas de Andra María, en la que a pesar de la gran concurrencia no hubo el más ligero disgusto ni altercado, sino completa armonía, como es propio de la sencilla y pacífica gente que puebla estas montañas.

En las alturas y revueltas de los caminos que conducen a las aldeas o anteiglesias y a los caseríos resonaban en la serena noche los alegres ¡ujujus! de la gente joven, que iba hacia sus hogares, complacidos por haber pasado un día tan agradable y dispuestos a comenzar el trabajo en cuanto de nuevo apuntase el sol"

Orain arteko idaztankera, behintzat, arrasatear eskribauarena da. Bere idazkietan islatu zuen moduan, Madinabeitia sarritan hurbiltzen zen bere aurrekoen jaioterriraino. Areago, batzuetan zalantzarekin utzi nau: bizi izan al zen inoiz Miguel - ume zela- Aramaion? Ondoko lerroetako deskribapena Aramaio bihotzean zeraman pertsona bati dagokio, zalantzarik gabe.

Aramaioko Bainu Etxea, XIX.aren amaieran
¡Lástima grande es que este lindísimo valle de Aramayona, el más pintoresco, el más retirado, el más pacífico y el más económico de las provincias vascongadas, no tenga la suerte de que siga abierto su Establecimiento de aguas sulfurosas, tan eficaces, tan acreditadas, tan abundantes y tan necesarias para los enfermos! Con esas aguas que figuran en primera línea entre las sulfurosas; con un balneario de primer orden, en el que nada falta en los adelantos hidroterápicos, en el confort y en la comodidad; con unos paseos, unas cercanías y unas excursiones que nada tienen que envidiar a los de Suiza; con unos alimentos puros, frescos y escogidos, con aguas cristalinas de todas clases, con leche abundante y baratísima, con un vecindario servicial, afectuoso y complaciente hasta no más.

Parece mentira que Aramayona no sea uno de los centros más animados de la estación de verano. ¿Dependerá esto de la crisis económica que toda España sufre y que retrae a las gentes de muchos establecimientos y playas? Seguramente. De esperar es, pues, que cuando mejore la situación pecuniaria general vuelva este valle a recobrar su renombre y su vida, y logre asegurarla para siempre, y atraer hacia él algunos nuevos recursos y elementos de riqueza, que bien lo merecen Aramayona por sus excepcionales atractivos y los aramayoneses por sus excelentes prendas y condiciones”


Urte hartan ere irailaren 8an, igandea, ospatu zen jaia. Eguneko kronika irakurri ondoren “P.P.Elizachu” haren ezkutuan aramaioar jatorriko Miguel Madinabeitia zegoelakoan nago, okertzeko beldur handirik gabe. 

Argazkiak: JMVM

GEHIAGO IBABEKO ANDRA MARIRI BURUZ