1909 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1909 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urtarrila 12, 2022

ARRASATEKO IRAGARKI ADIERAZGARRIAK XX.eko PRENTSAN



Agerkari, batez ere egunkari zaharrak arakatzen nabilenean Arrasaterekin zer ikusirik zuten iragarkiekin egiten dut topo sarri. Denboraren perspektibatik aztertuta, interesgarritzat jotzen dut beti, bizitza modu erdi ahaztu baten testigantza baitira. Publizitateak, bestalde, publikora heltzeko bere mekanismoak eragiten ditu  eta gaur aurkezten dudan lagin honetan errealitate hori antzematen da, edozein angelutatik begiratuta.

Besterik gabe, eta iragarkiek eurek testuingurua nahiko garbi uzten dutenez gero, ez naiz azalpenetan luzatuko. Goazen, beraz, txoko honetara ekarri nahi izan ditudan iragarkiekin.

1.- “El Heraldo Alavés” egunkarian 1905eko ekainaren 20ko zenbakian Antero Milikua ostalari eta zaldi-gurdiariak  honakoa jartzen zuen, Gasteiztik Arrasateko jaietara etorriko ziren bidaiarientzat zuzenduta.
1. iragarkia


2.- Egunkari berdinean 1909ko otsailaren 3an, garai hartarako arruntzat jo dezakegun iragarki tipokoarena azaltzen du. "Titi-ama" baten eskaintza aurkezten zaigu.
2. iragarkia


3.- Segitzen dugu “El Heraldo Alavés”ekin eta 1909ko azaroaren 14ra egiten dugu jauzi. Gure Antero Milikua bere negozioko zalgurditeria saltzera  zihoan. Santa Agedako bainu etxearen desagerpenak kalte egin zion Milikuari, Arrasate-Gesalibar ibilbideko joan etorriek pisu espezifiko handia baitzuten haren negozioan. Hori gutxi bailitzan, Vasco Navarro trenaren obrei une batetik bestera has zekiekeen eta Anterok beste diru iturri bat gal zezakeen: Gatzagatik Arrasatera eta alderantziz  bere zalgurdietan bidaiariak garraiatzeari zegokiona.
3. iragarkia


4.- Gasteizko aipatu egunkarian oso-oso iragarki arraroa topatu nuen. Izenak despistatu nau: “Ubago, don Resusta (S. en C) Garai hartan Alberto Martinez de Ubago medikua genuen Arrasaten eta berari zegokiokeen iragarkia. Baina nor da “don Resusta”?  1916ko martxoaren 20an agertu zen.
4. iragarkia


5.- Ondoko iragarkia Gasteizko “La Libertad” egunkarian agertu zen, 1923ko urtarrilaren 10ean. Hotel Universal genuen oraingo Kajoi taberna dagoeneko eraikina. Eta bertan, gaur ere halako erakuspenak egiten dira sarri,  Pariseko Paul jaunak bezeroentzako fajak zekartzan, gizonezko zein emakumeentzat. Diodan, Arrasatera halako saltzaile agertzen zirenean, beren produktu magikoak saltzeko asmoz, normalean Universal ostatuan egiten zituzten erakuspenak. Horrela, herniak, herrentasuna, burusoiltasuna … konpontzen bide ziren. Aramaion, berriz, Frantzisko Barrutiaren ostatura biltzen ziren saltzaile haiek.
5. iragarkia

Badira adibide gehiago, eta agian beste inoiz itzuliko naiz gaiarekin. Beste garai batzuk oroitzea ahalbidetzen dute.

Argazkiak: JMVM
 

uztaila 03, 2019

ARAMAIOKO SAN MARTIN JAIAK. 1909



Garaiak aldatzen dira? Ala pertsonek aldarazten ditugu sasoiak? Bizitza gurpil ero bat da, inoiz geratzen ez dena. Baina gu pertsonok, atzera begiratzeko geldiune bat egiten dugunean, gu ez ezik denborak atzean arrasto ulergaitzak ere utzi dituela konturatzen gara, eta oraingo talaiatik ikusten dugunak ahoa bete hortz uzten gaitu. Jaiak horren adibidea dira, eta datozen lerroetan 1909ko San Martin jaietan Aramaion gertatutakoaren lagintxo bat emango dut. Eta gero bakoitzak ondorioa atera dezala. 

Gasteizko “El Heraldo Alavés” egunkariaren 1909ko uztailaren 7ko edizioan, “El corresponsal” batek honela idazten zuen Aramaioko jaiei buruz: 

“En el día de ayer (uztailaren 4) y según el programa trazado por la Corporación municipal dio principio el período de fiestas que el Ayuntamiento dedica en honor de San Martín, patrono de esta localidad, y se realizó de la manera siguiente: 

A la mañana los tamborileros de esta localidad y de Durango anunciaron con alegres dianas que el pueblo se hallaba en período de fiestas y tras de multitud de voladores que atronaban el espacio recorrieron las calles tocando hermosos pasacalles y dianas.

A las diez tuvo lugar la función religiosa a la que asistió el ayuntamiento en Corporación, precedido de los tamborileros de esta localidad y de Durango, habiendo oficiado como celebrante el presbítero y coadjutor de esta parroquia don Rafael Eriz, y estando encargado de dirigir la palabra divina el celoso y bondadoso párroco de esta localidad don Bernabé Cortazar, el que con fácil palabra probó de una manera concluyente que los que durante permanecieron en este mundo  solo se ocuparon de servir a Dios, gozan en el cielo de una gloria sin fin y son hoy los medianeros de los que aún peregrinamos en este valle de lágrimas; al contrario de lo que sucede a los que en la tierra amontonan honores mundanos, puesto que estos terminan con el que los ostenta. La capilla dirigida por el inteligente organista de esta localidad don Roque Amilburu y reforzada por músicos de Durango rayó a gran altura, habiendo interpretado magistralmente la gran misa de Caballero” 

Herriko jaiak zirela eta, udal akordioetan jaso zen, 1909ko maiatzaren 16an, arimen aldeko mezaren homilia – hau da jaietako bigarren eguna, hilak 5-  Ibarrako erretorearen esku uztea, hark edo haren esanetako beste norbaitek eman zezan. Baita hamasei dozena etxaferu – kalitate onekoak- erostea eta Atanasio Unzueta zinegotziari eskatzea dultzaineroak kontratatzea – “lo más arreglado posible”- eta aharien topaketa antolatzea. Diodan, 1909 urte hartako alkatea Frantzisko Madina Gorostiza zela eta zinegotziak Markos Larrañaga, Pedro Errasti, Gregorio Zilaurren, Kalixto Etxebarria, Timoteo Jauregi eta Atanasio Unzueta ziren.

Lehen eguneko jai egitarauan, eta arratsaldeko elizkizunak amaitu ondoren, Udaletxean izena eman zuten aurreskulariek parte hartu zuten, publiko zabal baten aurrean. Arrasateko gaiteroek jotako doinuetara egokitu behar izan ziren eta azkenean sailkapena honela geratu zen: txapelduna, Bilboko Gregorio Abendibar – herriko Victoria Abendibar maistraren anaia- eta 12´50 pezeta jaso zituen. Bigarrena, Durangoko Joxe Etxenausia, 7´50 pezetarekin; eta hirugarren tokirako bi aramaioar geratu ziren: Agapito Madina-Azkoitia eta Bruno Orue, 3´75na pezeta jaso zituztenak. Denak pozik geratu bide ziren.

Jarraian, herriko plazan, Untzella eta Azkoaga auzoen arteko aharien dema izan zen. Azkoagatarrak gertatu ziren garaile. Eta amaitzeko dantzaldia izan zuten, gaueko 12ak arte.

Uztailaren 5ean ere jai nagusia izan zuten herritarrek eta egunkariak xehetasun puntualak eskaintzen zituen, bezperako egitaraua deskribatzen zuen estilo bertsuan. Irakur dezagun: 

“A la mañana, diana por los tamborileros de este pueblo y Durango y dulzaineros de Elorrio. A las nueve tuvo lugar una solemne función religiosa con asistencia del cabildo eclesiástico de este valle, en la cual ofició de celebrante don Rafael Eriz, coadjutor de esta parroquia, y de diácono y subdiácono don Félix Altube y don Silvestre Bengoa, este último cura ecónomo de Aréjola. Ocupó la sagrada cátedra un reverendo padre franciscano del convento de Aránzazu, el que con frase elegante demostró de una manera concluyente la existencia del purgatorio y la obligación en que nos hallamos los que peregrinamos en este valle de lágrimas de rogar y hacer obras de caridad en sufragio de las benditas almas del purgatorio” 

Eta bi egunetako sermoiek arimari ekarritako lasaitasunarekin gorputzean, aramaioarrak berriz ere herriko plazara bildu ziren, euskal dantzak ikusteko. Arratsaldez, ahariak eta dantzak izan ziren, gau erdira arte. Eta hirugarren egunean, ezkonduentzat apropos egokituriko programa borobildu zuen udalak. Horrela bukatu ziren, beraz, 1909ko jaiak. Duela, justu, ehun eta hamar urte.

Argazkiak: JMVM