1962 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1962 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ekaina 22, 2022

ARRASATEKO SANJUANAK, 1962


Hirurogei urte eman dira San Juan jaien gaineko gaurko ekarpen honetako egitaraua bete zenetik. Eta batzuek ondo gogoratzen dugu nola joan ziren herriko jai nagusi haiek. Adinduak izatearen abantailak... eta arazoak, noski. Baina bizitzaren gurpilari balazta ezin dakioke ipini eta alperrik ibiliko ginateke atzera itzuli gura bagenbiltza. Hemerotekak interesgarriak dira, beti, edozein herritako historiaren mugarriak aurki baititzakegu haietan, iragana ulertzen eta gureagoa egiten laguntzen dutenak. Zertarako balio du horrek?... Ez dakit, baina, denak balio behar al du zerbaitetarako?


Egia esaten badut, ez daukat herriko San Juan jaien aurrean inorekin eztabaida filosofikoekin aritu nahi eta, beraz, noan 1962ko Arrasateko jai nagusiei buruz garaiko prentsan aurkitu dudana txoko honetako irakurleari azaltzen. Gero berak esan beza irakurketa gustukoa izan duen ala ez. Begira, bitxia iruditu zait Arrasateko bertsozaletasunari buruz irakurri dudana. “Apuntes de un bertsolari!” titulatzen zuen Basarri bertsolariak Donostiako La Voz de España egunkarian 1962ko ekainaren 23ko edizioan, Arrasateri buruz oro har zituen oroipenen bilduma. 

“!Qué recuerdos tan gratos tiene el cronista de Mondragón! Hace más de veinte años que acudo anualmente el día de la Purísima, acompañado de mi amigo “Uztapide” a amenizar la fiesta de los simpáticos “Joshemaritarras”. ¡Cuántas estrofas, Dios mío, nos ha tocado improvisar en la villa cerrajera.

Pueden dar testimonio de ello nuestros inolvidables amigos “Bibillo”, “Pólvora”, “Muxibar”, “Aramayo”, “Shegundo” y compañía. ¡Cuánta nobleza entre los mondragoneses y cuán ejemplar compañerismo. Saben querer y apreciar a las personas, entregarse en cuerpo y alma, pareciéndoles poco todo cuanto hacer por atenderte y agasajarte. No podremos olvidar en lo que nos queda de vida el trato que venimos recibiendo en Mondragón. Hago fervientes votos para que las fiestas patronales de San Juan os resulten a la medida de vuestras aspiraciones. Generoso y acogedor pueblo de Mondragón: yo te saludo con la copa en alto, brindando por tu prosperidad y bienestar:
Andre ta gizonezko
mutil eta neskak
daudela geldi, geldi
tximini zar, beltzaz.
Utzi une batean
lanerako kezkak
eta ondo igaro
zuen erri pestak.
Basarrik goikoa zioen bitartean, egunkari berdinean eta A.U hizkien atzean ezkutatzen zenak, ordea, honakoa idatzi zuen: 

“Los mondragoneses no son aficionados a la poesía, mejor dicho no hay poetas en Mondragón, ni incluso de la modalidad vasca de “bertsos” Al menos no se les oye y al parecer ni siquiera en los establecimientos de bebidas, palenque en donde los principiantes lucen dotes al cruzarse sus pullas. Y eso a pesar de Basarri, Uztapide y otros que actúan todos los años en público, por lo menos por fiesta de Santo Tomás”

Zerekin geratu? Ba ginen bertsozaleak ala ez? Nik esango nuke.... ezetz. Egia da, Ziorla aldean XX. mendean zehar bertsolari batzuk izan zirela - Ezekiel, Jabier Zelaiaundi "Antoña", Jose Mari Arabaolaza "Errota" eta abar- baina oro har zaletasuna ez zen handia. Eta zuzenean bizi izandako anekdota batean oinarrituko naiz. 1974ko maiatzaren 3an "Bertso eta kopla zahar eta berrien erakusketa" deitu genuen ekitaldia antolatu genuen Danok Elkartekook. Gurea Zineman izandako Ikastolaren aldeko jaialdia zen eta Antton Valverde, Julen Lekuona eta Xabier Lete izan genituen artista gonbidatuak. Hilabete bat inguru lehenago antolatzaileok pentsatu genuen komenigarria zela publikoari esku-egitarau bat ahalbidetzea sarrera-txartelarekin, bertsoen mundua nolabait aurkezteko. Begiradak nigana zuzendu ziren... eta testu bat eskatu zidaten. Aitortu behar dut ez nuela ideia handirik gaiaz eta zenbait liburutara jo ondoren "Zer da bertsolaritza?" tituluko idazkiño bat aurkeztu nuen, eta Elkarteak eskuko programan sartu zuen. Bertsoen gaineko teoriaz genbiltzan, beraz, oso soberan Danok-en, gaur ekarri dudan jai egitarauaren datatik hamabi urte eman ondoren ere.

Goian Ignazio Eizmendi "Basarri"k Arrasateko lagun  talde baten erreferentzia eman digu: Joshemaritarrak. Zeintzuk ziren? Behin idatzi nuen horietaz (1949arrasate)

1962ko jai egitarau ofiziala behean jarri dut. Ziurrenik, Udalpe elkartearen danborrada izango zen urte hartako ekintzarik deigarriena, arrasatear gehien bildu zituena. Bigarren aldiz ateratzen zen herriko kaleetatik danborrada eta orduko erregina Kontxi Ugalde izan genuen, argazkian bere alboetan mutiko bana dituen neska.
La Voz de Españan agertutako egitaraua

Argazkiak: JMVM

apirila 12, 2022

MONDRA HIRUGARREN MAILARA FUTBOLEAN. 1962

Mondra Atotxan, 1962-04-08

Hirurogei urte eman dira Juventud Deportiva Mondragón taldeak futboleko hirugarren mailara igo zela … finalean galdu zuen arren. Halaxe da, Juventud Deportiva Mondragon ekipoa bigarrena geratu zen 1961-62 Lurralde Mailako txapelketan eta sailkapeneko lau lehenen artean kanporaketak jokatu ziren. Arrasatearrei Ilintxaren kontra egokitu zitzaien aurreneko norgehiagoketan eta aise kanporatu zuten Legazpiko taldea. Jarraian finala jokatu behar izan zuten, Debako Amaikak Bat ekipoaren kontra. Eta partidua Atotxan izan zen 1962ko apirilaren 8an. 
Mondrak, diodan hasieratik, galdu egin zuen partidua, 3-0. Eta diodan ere, badaezpada ere, Arrasateko ekipoa izan zela mailaz igo zela, debatarrek uko egin baitzioten hirugarren mailan – maila nazionala- jokatzeari. Hirurogei urte ondoren, partidu haren kronika irakurri dudanean irribarretxoa loratu zaidala aitortu behar dut,… harrez geroztik hirurogei urte eman direla gogoratuz. Begira zer zekarren Donostiako Diario Vasco egunkariak kirol sailean, apirilaren 10eko edizioan: 

“Lluvia y viento. La gente se retrayó y Atocha solo acogió a los eguidores de los dos equipos que iban a disputarse la final del campeonato regional. 

Del Amaikak Bat, sus jugadores – algunos de los cuales parecen estar próximos a cumplir los treinta y cinco- forman un conjunto viejo, con facultades –eso sí- pero conociéndose todos los trucos de la pelea. Es lamentable que por las circunstancias que sean – porque no se cuente con campos apropiados o porque los entrenadores no sepan bien su oficio y no acierten a enseñar a tocar el balón, a dominarlo, a jugar- estos equipos regionales no pueden ser viveros de futuros futbolistas para los primeros equipos guipuzcoanos. Porque tanto el Amaikak Bat como el Mondragón demostraron ante la concurrencia de sus partidarios y unas cuantas personas más, que de fútbol saben bien poco” 

Badirudi gero kontraesanetan erortzen dela kronika egilea, izan ere irakurtzen diogu Arrasateko ekipoari buruz ari denean:

“Es justo reseñar que el Mondragón es un equipo joven, de una media de veinte años, cosa que encuadra en el sentido que debiera tener la categoría regional. Es elogiable el espíritu de este equipo y cabe que de sus filas salga algún elemento aprovechable. Sentimos tener que decir que del Amaikak Bat no puede ocurrir lo mismo” 

Partiduari buruzko DVren biñetak 
 

Eta justizia egiteko, diodan ere kronika egilearen arabera, Arrasateko ekipoari kalte egin ziola arbitroak, izan ere hiru goletatik bigarrena “fue el más injusto penalty que pueda verse” eta hirugarrena “lo marcó el jugador al recoger una pelota en orsay” Horregatik, agian, zioen kazetariak:

“Afortunadamente el Mondragón no marcó ningún gol, porque si lo hubieran hecho bien podrían decir que el árbitro les había jugado una mala pasada” Kronikan irakur daiteke Arrasatekoa “extraño portero”tzat jotzen zuela kronika egileak, eta gol legal bakarrean “el portero hizo alarde de sus cualidades de saltarín, ya que se lanzó a por el balón con una tal curva de elevación, que cuando sus manos tocaban tierra hacía varios segundos que el balón había pasado bajo su cuerpo”

Arrasateko alineazioa ematen zuen kazetariak: Felix; Ezkurra, Olazabal, Zurdo; Errarte, Balzategi; Misol, Errasti, Larrauri, Gomez eta Aranburuzabala. Eta ondoko argazkian ikus daiteke egun hartako ekipoa, Jose Errasti entrenatzailea, Sebastian ordeko atezaina,  Agustin  Maidagan presidentea eta Kastor Uribe masaialariarekin. San Vicente “Zurdito” aritu zen kapitain lanetan eta berak jaso zuen partiduaren amaieran txapelordearentzako garaikurra. 
Alkatea ere bai - zutik Artola kapeladunaren
atzean-  Atotxan
Arrasatetik jende mordoa hurbildu zen Donostiaraino partidua ikustera. Autobusak antolatu ziren eta
herriko lehen agintaria ere, Justo Uribarrena, ekipoa animatzera joan zen. Eskuineko argazkian ageri zaigu, eskuinean zutik, Iñaki Etxabe txapeldunaren ondoan.

Esan behar da Mondraren expedizioa ez zela zuzenean herrira itzuli. Debako alkateak gonbidatuta, jokalariak eta talde teknikoa txapeldunekin batera heldu ziren kostako herrira, eta hango Udaletxean harrera egin zitzaien bi ekipoei. Mundrautarren izenean Maidagan lehendakariak hitz egin zuen eta bere berbaldia “Aupa Amaikak Bat!” oihuarekin amaitu zuen. Jarraian txanpaina izan zen denentzat eta  zeremonia bukatuta Arrasateko jokalarien autobuseraino jende piloa joan zen, Arrasateren aldeko biba eta txaloen arten.

Azpimarratu nahi dut kronika egileak asmatu egin zuela bere iragarpenetan, Arrasateko jokalarien artetik batzuek salto handia eman baitzuten futbol arloan, eta batez ere Pedro Jose Aranburuzabalaren kasua nabarmendu behar da, lehen mailan jokatzera heldu zen eta, Burgosen. Eta Olazabal Indautxuk fitxatu zuen. A! Eta goian nioen bezala, Amaika Bat taldeak ez zuen hirugarren mailara igo nahi izan eta Mondrak jokatu zuen hirugarren mailan 1962-63 denboraldian.




Argazkiak: JMVM, Isabel Aranburuzabala, Jose Ignazio Zaitegi

urtarrila 23, 2019

IOKIN ZAITEGI ETA EUSKAL IKURRIÑA

Euskal ikurriña legeztatuta izan zen egunetik berrogeita bi urte eman berri dira eta Arrasaten oroitzapen-ekintza bat izan da, iragan urtarrilaren 19an. Ekitaldian nengoela, nire gogoak salto egin zuen 1976ko abenduaren 19ra,eta Iokin Zaitegi arrasatear handiarekin berraurkitu nintzen, herriko Udaletxean. Zer dela eta nire oroit-bidaia?

Ikurriña maite zuen Zaitegik eta ez zuen salgai. Ikurriña, euskara, aberria... berarentzat dena zen bat. Eta bere talaia partikularretatik ozen aldarrikatu zuen Euskadiren euskaltasuna, horrek bere politika-kideekin disgustuak edukitzera eraman bazezakeen ere.

Iokin Zaitegi Arrasateko Seme Kuttuna izendatu zuten 1976ko abenduaren 19 hartan, igandea, Jose Antonio Altuna alkateak Udaletxean presiditutako batzar jendatsu batean. Ezkerreko argazkia egun hartan dago aterata, Udaletxeko atarian -kontzejupean- eta Iokinen atzean ikurriña ikus dezakegu. "Iokin Zaitegi" nire liburuan (1981) egun hartaz zabal aritu nintzen. Ez noa errepikatzera bertan irakur daitekeena. Baina zilegi bekit hona aldatzea Iokinek eguerdi hartan jendearen aurrean irakurritako poema. Esan behar dut omenduak lizentzia hartu zuela eta poemaren 86 olerkiak irakurri zituela, bata bestearen ondoren. Bere eguna zen eta inortxok ez zuen irakurraldi luze hura eten nahi izan.

"Euskal Ikurriña"ri eskainitako poema Biarritzen idatzi zuen, “Euzko Gogoa” bere aldizkariaren porrotaren atarian.  Zaitegik esperantza galdu zuen inoiz, berak hainbeste maite zuen aberriak burua jasoko zuen.
Eta Iokin bigarren aldiz Guatemalako bidea hartzeko prest zegoen, handik gutxira egingo zuen moduan. Euskal gizartearekin eta, batez ere, erbesteko euskaldunekin etsita ageri zen. Giro horretan idatzi zuen Iokinek bere poema.

Euskadi osoan inork ez dio egin euskal ikurriñari Zaitegik idatzitakoa bezain gorazarre berorik. Oso gutxi gogoratzen dugu abertzale sutsua, poeta erraldoia. Ikurriña hitza erabiliko dugu ezpainetan maiz baina hari poemarik ederrena eskaini zion gizona  ahaztuta. Hori ez da Zaitegiri eta, ziur aski, ezta ikurriñari ere egin dakiekeen omenaldirik onena. Ez, alajaina! Baina, tira...

Hona hemen "Berriz ere Goldaketan" liburuan Zaitegi eta Plazaola´tar Iokin Ph.Dk idatzitako poema:
 
"Berriz ere Goldaketan" poema liburua Guatemalako "Hispania" moldiztegian (irarkolan, Iokinek berak idatzi bezala) "1962´garreneko Euskeraren egunean" bukatu zan inprimitzen. Xehetasun guztiak zituen Iokinek gogoan, liburua kaleratzeko data barne. Euskara, aberria, ikurriña...Euskadi.

Argazkiak: JMVM

maiatza 16, 2012

UCEM-eko LANGILEAK GREBAN, DUELA MENDE ERDI


Berrogeita hamar urte betetzen dira egun hauetan Union Cerrajera S.A  eta Roneo S.A enpresak grebara atera zirela, langileen soldata-aldarrikapenak zituztela medio. Artean  Gipuzkoako lantegirik garrantzitsuenetakoa zenez gero –biak kapital enbor berekoak - oso oihartzun handia izan zuen grebak herrialdean eta, oro har, Euskal Herrian.

“Ama Cerrajera” liburuan Juan Ramon Garayk dioenez, mugimendua 1962ko lehen hileetan hasi zen, Unión Cerrajeraren Arrasateko tailerretan  Bedaux kronometraiaren sisteman berrikuntzak sartu nahi izan zituenean zuzendaritzak. Itxura denez, Enpresako Juratuak uko egin zion lan-itun berriari eta maiatzaren 17ko arratsaldean lehen geldiunea eman zen, Arrasateko langile guztiek lan egiteari utzi ziotela.

Apur bat atzerago joan behar da,  Franco jeneralak maiatzaren 4an Asturias, Bizkaia eta Gipuzkoarako salbuespen egoera –estado de excepción- hiru hilabetetarako jarri zuela oroitzeko. Arrazoia, dekretuak zioen moduan “La ilegal paralización del trabajo en determinadas minas de, carbón y otras empresas, impone la necesidad de salvaguardar dentro de la ley, el interés general”

Manuel Valencia Remón
Testuinguru hartan Gipuzkoako enpresa batzuk lan geldiunerekin ari ziren. Hala, Besaingo CAF-en zenbait egun lan egin gabe burutu ondoren, hil haren 16rako konponbidean zeuden. Zumarragako Esteban Orbegozo S.An ere antzerako auzitan zebiltzan eta probintziako gobernadore zibilak 25.000 pezetako isuna jarri zion enpresari lantegian sortutako intzidentzien berri ez emateagatik. Arrasateko Unión Cerrajeraren kasua aurrekoei gehitzera etorri zenean, Manuel Valencia Remón gobernadoreak sinatua, honako oharra plazaratu zen, maiatzaren 17an:

“La normalidad existente, una vez terminado el episodio de la Cia. Auxiliar de Ferrocarriles de Beasain, corre el peligro de ser turbada por determinados brotes que pudieran surgir en alguna empresa de la provincia. Bajo el fundamento económico de la subida de salarios es indudable el predominante móvil político con que una minoría pretende arrastrar a la huelga a muchos trabajadores que pagan después en su propia carne las consecuencias de prédicas tan improcedentes como irresponsables. El empresario digno de tal nombre tiene el derecho y el deber de mantener la disciplina en el seno de la empresa y está justificada la prevención y la contestación negativa ante estas actitudes”

Herrialdean zer gertatzen ari zen ikusita, arrasatear enpresako zuzendaritzak auziaren berri eman zuen gobernu zibilean eta erantzuna berehalakoa izan zen: itxi enpresa, eta langile guztien lan-itunak bertan behera utzi. “Ordena publikoko” –eufemismo!- agenteek -hots, guardia zibilek- Arrasatetik Donostiara Jose Mari Lasagabaster “Venches”, Nikanor Mujika, Jabier Arana eta Gregorio Etxabe eraman zituzten, eta Meliton Manzanas komisarioaren eskuetatik pasatu ondoren –ongi jipoituta- herrira itzuli ziren baina enpresak ez zituen onartu.

Grebari buruz maiatzaren 18an Valencia Remónek zioen: “Se trata de un comportamiento merecedor de la mayor repulsa, que una masa respetable de trabajadores y sus correspondientes familias quedan afectados por estas ordenes de cierre a las que se han hecho acreedores. Naturalmente que, aparte las sanciones que procedan, perderán sin remisión los jornales, por seguir la corriente de una minoría aviesa de mala fé" (1)

UCEMeko langileen jarrerari gehitu zitzaizkion Arrasateko beste enpresa batzuetako langileak. Horrela, Industrial Mondragonesa, Nito eta Asamen ere zenbait behargin kaleratu zituzten, nahiz eta lantegiak zabalik mantendu ziren. Aldi berean gobernadoreak oharra pasatu  zien enpresariei, soldaten gehikuntzak une haietan tokiz kanpo zeudela eta langileekin negoziatzera jarri zirelako errieta egin zien, zigorra eror zekiekeela abisatuz. Prentsan irakur zitekeen: “La Delegación Provincial de Trabajo ha publicado una nota en la que anuncia sanciones para los obreros que pidan y los empresarios que concedan subidas de salarios en estos momentos de estado de excepción, motivado por los conflictos laborales. Y el gobernador civil comenta adecuadamente la causa y el alcance de tan saludable medida" (2)

Ongi irakurri du irakurleak, bai. “Saludable” hitza erabiltzen zuen egunkariak. Eta segitzen zuen, hizkera frankista dariola: “No es la misión de la Ley de Orden Público proteger tan egoistas intereses. Gracias a Dios, el Estado va desarrollando una política económica cuyo más reciente hito es la liberación total de la exportación de beneficios del capital extranjero”

Beste modu batean ezin zitekeenez, gobernadore zibilak kanpo eragileei egozten zien grebaren erantzukizuna. Horrela, atzerriko prentsa, ezker zein eskuinekoa jartzen zuen zurrunbiloaren begian, deabrutzat hartuta, batez ere Donostian eta Gipuzkoako elizetan abadeek grebalarien aldeko otoitzak egin zituztela informatu zutelako. “España está en el camino de su normalidad. El que oiga algunas radios extranjeras verá claramente cómo el enemigo común está acechando y pretende jugar con la inconsciencia y la memoria frágil de algunos empresarios y trabajadores” abisatzen zuen gobernadoreak. (3)

UCEMeko langileek maiatzaren 23an utzi zioten greba egiteari eta egun hartan enpresaren irekiera agindu zen gobernu zibiletik. Lanean hasi zen, ez kaleratutako beharginekin –batez ere enplegatuak- eta zigortuta zeuden guztiek itxaron behar izan zuten, inkorporazioaren eskabidea onartzen ote zitzaien ikusi arte.



Argazkiak: JMVM


(1) La Voz de España, 1962-05-19
(2) Idem 1962-05-22
(3) Idem. 1962-05-24