Atano III etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Atano III etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

otsaila 26, 2025

MONDRAGONES EDO ATANO III? NOR GEHIAGO?


Mondragones eta Atano III

Ehun urte inguruko distantziatik galdera hori egiteak logika handirik ote duen zalantzan egon daitekeen arren, egia bakarra da garai guztietako pilota zaleek itaundu diotela elkarri gaiari buruz. Noski, erantzun erabakigarri eta osorik gabe, izan ere bakoitzak bere irizpidea eduki dezake eta horrek sakabanatu egiten ditu jarrerak. Baina subjektibismoaren barruan bada ere, eta Mondragonesen gaineko dokumentazioa aberastea interesgarritzat hartzen dudalako, galdera horren gaineko erantzun bat ekarri nahi dut txoko honetara gaur. Horretarako 1947 urtera goaz.

“El Pensamiento Alavés” egunkariak 1947ko urtarrilaren 24an balantzan ipini zuen Mondragones eta Atano III.ren arteko konparaketa. Ordurako arrasatearra eskuko pilotaren profesional izateari utzia zion, eta Atano III bere ibilbidearen azkenetan zegoen.  Zeru mugan beste izen bat agertzen ari zen:  Miguel Gallastegi eibartarra. Eta zaleek galdetu egiten zuten Gallastegi ote zen inoizko pilotaririk hoberena. Arabako kazetaren erantzuna argi eta garbia izan zen:

¿Estamos ante el mejor pelotari de todos los tiempos? A fe que aseverar en este juicio nos parece demasiado exagerado. Hagamos un poco de historia. Conocemos el deporte de la pelota desde aquellos tiempos espléndidos de Chiquito de Azcoitia, Baltasar, Urcelay (padre) Mondragonés, Zapaterito, Chortena, Bojas, los Echave III y II, etc. Y más tarde seguimos siendo asiduos espectadores cuando el más genial de todos los jugadores, Atano III; revolucionó y dio un n nuevo matiz a la forma de jugar a la pelota, destronando el poderío de Mondragonés, y aupándose como auténtico fenómeno del juego que comentamos.

Mondragonés tuvo su época de invencibilidad. Su poder radicaba entonces en la más fuerte pegada, que obligaba a las empresas, para concertar los partidos, a recurrir a todas las argucias. Así, Mondragonés actuaba por aquel entonces llevando un compañero mediano contra las mejores parejas. Y no paraba aquí la cosa, sino que para buscar la competencia se tuvo que llegar a separar las pelotas que a él le convenían. Aun y todo, Mondragonés plasmó su invencibilidad llegando a tal extremo que raro era el partido en que no se erigía en vencedor.

En aquella época de Mondragonés recordamos cosas curiosísimas. Una de ellas fue el partido concertado con pelota de “real” contra el ágil y destacadísimo delantero Bojas, figura de gran realce en los tiempos que comentamos. Pues bien, ante el asombro general, y con aquella pelota “de chavales” Mondragonés ganó el partido, demostrando a las claras la diferencia que existía en todos los terrenos. Su fantástica pegada fue la mejor arma que esgrimió. Así era corrientísimo verle llevar la pelota hasta el rebote y como cosa curiosa relataremos que en una ocasión se le impuso como condición en un partido el que si la pelota llegaba al rebote era el tanto falta para él. ¡Figúrese el lector a qué hubo que recurrir para sujetarlo!

Si hoy se volviese a dar ese caso, Mondragonés estamos seguros de que “barrería” a todos los pelotaris de la cancha. Aquella pegada ha sido única en todos los anales de la historia del deporte de la pelota”

Horrela amaitzen zuen “Titular” gaitzizeneko kazetariak Mondragonesi buruzko azalpena, Atano III.ri toki eman aurretik. Gogoratu behar da Juan Bautista Azkarate 1916tik aritu zela txapeldun moduan – nahiz eta garaian txapelketarik ez zen lehiatzen- hamar urtez. Eta Atano III izan zen titulu ez ofiziala kendu ziona. Kazetariak Atanori eskainitako tartetik zatirik mamitsuenak aldatu nahi ditut:

“Cuando Mondragonés empezaba a declinar en la pelota, apareció en el horizonte Atano III, jugador genialísimo y desproporcionado en el poder y las herramientas. Atano III, con manos de “señorita”, hacía su entrada en el deporte con una fortaleza de músculos y una agilidad nada común. Le bastó un año de actuaciones para proclamarse fenómeno de la especialidad…

… Las características de Mariano Juaristi por aquel entonces eran su fenomenal pegada – también mandaba las pelotas al rebote- el fantástico juego de aire con las dos manos y la desconcertante facilidad con que levantaba la pelota y se desplazaba a todos los puntos de la cancha… y con cuarenta y siete años sigue siendo un gran pelotari de primera serie y campeón de España”

Kazetariak Gallastegiren nolakotasunak aztertzen zituen jarraian eta amaitzen zuen honako baieztapenarekin:

“De todo lo que comentamos se desprende que el ahora no borra el antes, y que si Miguel Gallastegui hubiera sido pelotari en esas épocas de Atano III y Mondragonés, no hubiera podido acercarse al poderío ni a las genialidades de aquellos dos ases, que seguirán siendo los más grandes fenómenos de la especialidad, incomparablemente mejores y más completos que los que se producen ahora.”

Kazetariak irakurlearen baitan uzten zuen erabakitzea Mondragones eta Atanoren arteko garailea. Finean, kirolari erraldoi haien merituak neurtzea ezinaren hurrena…. edo inposiblea da.

Argazkia: JMVM

ARRASATEKO PILOTARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO

https://txemax3.blogspot.com/2021/05/pilota-arrasaten-istorioak.html

210304

apirila 08, 2015

MONDRAGONES HIL DA. 1965



1917an txapeldun

Aste honetan betetzen dira berrogeita hamar urte pilotak emandako txapeldunik bikainenetakoa hil zela. Erramu Igandea zen, aste santuko ataria, 1965eko apirilaren 11. Euskal Herriko pilotaririk erraldoienetakoaren bizia betiko itzali zen Arrasate bere jaioterrian: Juan Bautista Azkarate Egaña Mondragonés pilotari mitikoa historia izatera igaro zen. Herria lutuz jantzi zuen albistea Euskal Herriko lau haizeetara barreiatu zen abiadura handiz, euskaldun guztien ondarea baikenuen Juan Bautista.

Arrasaten jaioa, 1891ko ekainaren 24an, Juan Bautista Azkarate txiki-txikitatik ekin zion pilota jolasteari, Zaldibar estreinatu berriko frontoian ikus zezaketelarik bere herrikideek egunero. Donostian egin zuen soldadutza eta Gipuzkoako hiriburuan eman zuen lehen partidu profesionala. Eta handik aurrera hogeita hamar urtez bere artea eta bere dohainak erakutsi zituen Euskal Herriko frontoietan. Bitxia da, soldadutzatik lizentziatu ondoko lehen partidua galdu egin zuela “Zapaterito de Lequeitio”ren kontra, beraien arteko apustuan: ehun "ogerleko" (25 pezeta)  jokatu zuten.

1940 inguru
Handik hilabete gutxira, ordea, lehen titulua bereganatu zuen Mondragonések, 1917an, hain justu Lekeitioko pilotariaren beraren kontra, Eibarko Astelena frontoian. Hamar urtez izan zen txapeldun guztien txapelduna. Juan Bautistak goi mailako beste pilotari bati entregatu zion nagusitasuna: Atano III.ari, 1927ko urtarrilaren lehenean. Diotenez, partidu hartan mila pezeta kobratu zuen arrasatearrak, marka oso bat garai haietarako.

Eta markaz hitz egiten badugu, derrigorrezkoa da azaltzea zein nolakoak utzi zituen Mondragones-ek frontoietan. Bere bi eskuekin, palankak bailiran, pilota frontisetik beste inork inoiz ez botatako tokietaraino helarazten zuen. Aurreko marka guztiak hautsi zituen. Hogeita bost urteko ibilbide aintzatsua izan zen Mondragonésena eta hamarkada oso batean kantxetako jaun eta jabe izan genuen. Pilotari moduan aritzeari 1942an utzi zion arrasatearrak. Baina pilotaren munduarekin segitu zuen lotua, kantxako epaile moduan.

Bere agurrean
Hil aurreko azken urteetan gaixorik egon zen, erretiratua Santa Agedako osasun zentroan, Alzheimerek jota. Eta gibeleko gaixotasun batek Gasteizko Santiago Ospitalean ebakuntza egitera eraman zuen 1965eko apirilean. Heriotzaren berri eman zuten egunkarietan irakurtzen zen hurrengo egunetan:

Atano III.arekin
“Mondragonés ha muerto. Su recuerdo permanecerá vivo mientras queden en alto las paredes de un frontón. El finado era al frontón lo que el sol para el hombre, el agua para los peces. En el alma popular, Mondragonés arrastraba el interés de las masas como las grandes figuras de todas las actividades que actúan cara al público. Fue el ídolo de las multitudes, fue – don Juan Bautista- el hombre sencillo y cordial, el hombre bueno que encerraba en su gran humanidad un corazón de niño, el pelotari respetado y querido de todos, porque todos sus gestos y su vida sólo emanaban respeto. Fue un señor” (Juan de Eguizale. Diario Vasco, 1965-04-13)

“Fue caballero de las canchas. Y campeón indiscutible en sus tiempos de pelotari, porque su pegada fulminante supera todas las marcas que hasta entonces se recordaban. No hace aún muchos días me decía un veterano aficionado que con las pelotas que actualmente se emplean en los partidos profesionales Mondragonés hubiese tenido que jugar en frontones de “herramienta” Y no hubiera tenido contrarios. (La Hoja del Lunes de San Sebastián, 1964-04-12)

“Mondragonés era un niño grande, sabía ser niño y jamás se encastilló ni vivió en la urna de cristal que le alejara del alma del pueblo. La pelota da ídolos populares en el mejor sentido de la expresión y no figurines y señoritos de nuevo cuño, que se aislan de quienes les encumbran y de quienes le aplauden. Mondragonés fue figura “per se” y el público extendió el certificado que queda en la Historia de la Pelota como modelo” (Juan de Eguizale. Diario Vasco, 1965-04-14)

“Por encima de su fenomenal categoría como pelotari, don Juan Bautista Azcárate Egaña destacó también por su caballerosidad, por su pundonor. Fue un profesional ejemplar, querido y mimado por todos los públicos. Y el homenaje que se le tributó al abandonar las canchas constituyó una ingente manifestación de adhesiones y simpatía a la gigantesca figura del glorioso Mondragonés” (Ezquiaga. La Voz de España. 1965-04-13)

Iturripeko frontoian
Erramu Igande hartan programatutako pilota partidu guztietan jokalariek lutuzko zintarekin egin zuten. Eta frontoietan isiluneko tartetxoa gorde zen arrasatearraren omenez. Arrasaten ere, Iturripe futbol zelai zaharrean Juventud Deportiva Mondragoneko jokalariek lazo beltza eraman zuten arratsalde hartako partiduan eta publikoak minutu bateko isilunea egin zuen, hildako herritarraren oroimenez.

Zaldibarko frontoian
Hileta elizkizunak Arrasateko Parrokian egin ziren, astelehenean. Eta herri osoak eskaini nahi izan zion adeitasuneko azken agurra txapeldunari. Hilkutxa Bolinaga, Zurdo de Mondragón, Joxe Arriaran eta Pako Arriaran herriko pilotariek eraman zuten. Pilotari asko agertu zen hileta elizkizunetara, erretiratutakoak – Atano III besteak beste- eta artean jokatzen ari zirenak, Hilario Azkarate orduko txapelduna buru.

Danok Bat elkartean
Iturripeko frontoian dauka bere irudia Mondragonesek, Zaldibarko frontoian ere plaka batek gogoratzen digu pilotari handiarenganako herriaren miresmen eta eskerrona, eta Danok Bat elkartean Mondragonesen busto bat ikus daiteke, Jose Lopetegi eskulturagile donostiarrak egina.

Mondragones zenaren oroitzapena txertatua dago oraindik arrasatearron artean, pilotaren historiak eskainitako txapeldunik handienaren heriotzatik mende erdia igaro den arren.


MONDRAGONES-i BURUZKO GEHIAGO





Argazkiak: Josemari Velez de Mendizabal, Angel Etxebarria