“Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion, 1876ko martxora arte iraungo zuena.
Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako Diputazioa sortuko zuten.
Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten zuten.
Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita geratzen da, hortik barrena abiatu eta ikertzeko.
===========..==========
1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA
6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873
7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874
9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875
10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875
11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876
Ikusi genuen aurrekoan Aramaioko udal aktetan ez dela Santa Kruz apaizaren atxiloketa eta ihesaren gaineko aipamenik. Bizitza arruntak aurrera segitu zuen, normaltasunez, normaltasun esan badakioke gerraren hurrengoko giroari. Baina badirudi udal kideek ahaleginak egiten zituztela euren karguari ahalik eta modu orekatuagoan eusteko. Horren egiaztapena da 1872ko uztailaren amaieratik ez dela urriaren 16ra arte gerra giroko albisterik udal gaien artean. Egun hartan udal kideekin eta, ez ohiko bilerara deitutako herri batzarrekoekin: “Se presentaron las cuentas de suministros causados durante la guerra civil, así a las tropas del Gobierno, como a los titulados carlistas, bien en las especies de pan, vino y carne, como en bagajes y otros servicios” Batzorde bat izendatu zen kontuak aztertzeko. Apunte horretatik ondoriozta daiteke udal kideak gerra amaitutzat ematen zutela. Eta uste horretan ari zirela adierazten dute ondoko apunteek, baita 1872ko urriaren 16ko aktatik atereak:
“Se autorizo al señor alcalde para que enajene las armas sobrantes que existen, acopiadas con motivo de la guerra civil, al precio más ventajoso posible”
“Igualmente se autorizó al mismo para que proceda a la venta, sea en público remate o sin él, al mejor precio posible, de los tres caballos que se adquirieron para el ramo de bagajes para la guerra civil”
“Igualmente, considerando que en el día no hacen falta los colchones y sábanas que se aprontaron por los habitantes para el cuartel de la guarnición de tropa en esta población, se acordó devolverlas a las personas que hicieron el apronto, oficiándose al efecto a los alcaldes pedáneos para que lo hagan saber a los interesados, bajo del supuesto de que si en el término preciso de ocho días no se presentasen a recogerlas, perderán el derecho para ello y de toda indemnización, y se dispondrá de ellas, según se acuerde por esta corporación”
Gerrak berarekin zekarren beste arazo handia botikena zen, herriko botikariaren esku geratzen zena. Horren haritik diodan udal aktak beteta daudela urte hartako botikaria zen Gabriel del Pechoren txostenez. Azaroaren 6ko bileran, adibidez, honakoa irakur daiteke:
“Se tomó en consideración y se reconocieron las cincuenta y dos recetas medicinales presentadas por D. Gabriel del Pecho, farmacéutico titular, que asegura haber despachado para los soldados que estuvieron de guarnición en esta población del Batallón Cazadores de Segorbe, reclamando el pago de sus valores, que los regula y valúa en la cantidad de setecientos cuarenta y seis reales.
Aramaioko Udaletxea |
Y que además, la clase de medicinas recetadas son para curación de enfermedades sifilíticas, que en su caso el farmacéutico debe exigir sus pagos, si quiere, a los mismos interesados, y siendo militares a las autoridades de que dependen…” (1)
Baina alaitasuna laburra ei da txiroaren etxean eta ez zen berandutu albiste kezkagarriak ostera dantzan ipintzea. Azaroaren 10ean Udalak bilera irekira deitu zuen, zinegotziez gain auzoetako alkateak ere agertu zirelarik. Mahai gainean zegoen gaia:
“Habiendo llegado a esta población de Ibarra de guarnición una compañía del ejército del Regimiento de Luchana y haber pedido su comandante que va a acuertelar en la sala concejil, para ello se le apronten y repongan las camas dormitorios, se hizo la distribución de colchones, sábanas, almohadas con sus fundas y mantas que debe aprontar cada ante iglesia y barriadas sin la menor dilación…
Berriro, beraz, soldadu, armak, errazioak… gastuak! Eta bilera berdinean bagajeak ere adostea erabaki zuten. Udalaren zaldiak saldu berriak ziren baina bateon batek gogoratu zuen Oletan bazela beste zaldi bat, zama joan etorrietan erabil zitekeena. Eta deliberatu zuten Oletatik Ibarrera ekartzea. Horrezaz gain, zenbait herritarrek zituztenak ere baliagarriak izan zitezkeela iruditu zitzaien korporatiboei eta soldaduen zaldientzako lasto eta garagarra bildu behar zenez gero tokirik aproposena herriko alondegia zela uste izan zuten. Baita ikatzerako ere. Eta mandatari edo oinezkoen betebeharra burutzeko, elizate eta auzoek bina oinezko seinalatu behar zituzten, beti ere soldaduen komandantearen aginduetara alde batetik bestera mandatu edo mezuak eramateko. Labur bilduz, gerra makineriarako azpiegitura prestatzen ari zen berriro.
Baja bat izan zen udal funtzionarioen artean: medikua. Ordura arteko Lorenzo Cordido sendagileak agur esan zuen eta Udalak plazarako deialdia egin zuen, azaroaren 8an. Baldintzen artean, bi mila pezetako soldata eta “debiendo tener los aspirantres cuatro años de prácticas, haciendo la eleccion dando preferencia a los que posean el idioma vascongado…” Diodan mediku horren gainean, Gobernuak saritu egin zuela 1872an. Begira zer zekarren “La Iberia” kazetak 1872ko uztailaren 3: “Ha sido agraciado con la encomienda de Isabel la Católica el señor don Lorenzo Cordido y Garza, médico titular de Aramayona, por los servicios que prestó durante las invasiones de la viruela negra y del tifus. Felicitamos á nuestro amigo por esta justísima distinción”
Ez zen baja bakarra izango, urtea amaitu aurretik botikarioak ere uko egin baitzion Aramaion segitzeari. Eta urteko azken aurreko bileran –abenduaren 29an- alkateak eta lehen alkate ordeak ere dimisioa azaldu zuten, osasun arazoak argudiatuz. Beste kideek ez zieten onartu. Horrela amaitu zen 1872 urte mugitua aramaioarrentzat.
Argazkiak: JMVM
(1) Azkenik, Udalak ordaindu behar izan zituen 746 errealak