1918 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1918 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ekaina 03, 2026

EUSKARA ARRASATEKO UDALETXEAN, 1918an

 


Euskararen presentzia Arrasateko kontzejuan… betiko errealitatea izan da, gutxiago ezin izan zitekeen moduan, herri euskaldun batean. Diktadurarik gaiztoenetan ere gure hizkuntza entzun zitekeen Udaletxeko bazterren batean, erdi ezkutuan bazen ere. Euskararen presentzia arautzeko ahaleginak, ordea, XX. mendean koka genitzake, izan ere aurreko korporazioek, mendeetan zehar, herriko goi mailako pertsonalitateek osatuta, gaztelerarako atxikimendu naturala azaltzen zuten eta ez zitzaizkien arazo linguistikoak agertzen. Udalak gizarte maila guztietako pertsonek osatzera pasatzean, aldiz, gauzak ez ziren hain samurrak eta zailtasunak agertzen ziren. Bestalde, udal taldea alderdi politiko desberdinen kideekin osatzen zen eta ikuspuntu desberdinak garbi nabarmentzen ziren hizkuntza planteamenduetan.

Horietako bat, nik ezagutzen dudan lehena, 1918ko azaroaren 13ko bileran azaldu zen Arrasateko udaletxean. Alkatea Juan Goñi zen, eta zinegotziak: Bonifazio Maidagan, Andres Etxebarria, Segundo Etxebarria, Pantaleon Leibar, Jose Maria Ugarte, Gregorio Garcia, Kristobal Bedia, Juan Martin Arejola-Leyva,  Jose Azkoaga, Esteban Garay eta Domingo Arzamendi.

“Leída la moción de los Señores Arzamendi, Garcia y Maidagán referente al empleo del vascuence en las sesiones, el Sr. Arzamendi usó la palabra para manifestar que en apoyo de la proposición se limitaba a exponer su criterio de que ningún Sr. Concejal se opondría a que en las discusiones se emplee el vascuence por aquellos miembros que saben expresar sus ideas con mejor acierto en este idioma que en el castellano, ya que todos los Sres. Concejales que componen la actual Corporación conocen el idioma vascongado, y termina suplicando la toma en consideración.

El Sr. Arejola-Leyva dijo que la moción leída, al proponer la tolerancia del empleo del vascuence en las sesiones, se basa en la constitución del actual Ayuntamiento, en el que todos los Sres. Concejales conocen la lengua regional, pero como la ley concede el derecho de ser concejal a todo ciudadano, sepa o no el vascuence, quiere saber qué alcance tendría el acuerdo que se trata de tomar, si llegara a constituirse un Ayuntamiento integrado por uno o más ciudadanos que no supieran hablar el repetido idioma, pues le consta que las Corporaciones municipales que han implantado tal innovación lo han hecho a base de intérpretes.


El Sr. Arzamendi manifestó que reconocía el derecho que le asiste a
 todo ciudadano para obtener la investidura de Concejal, pero debiendo ser vecino de Mondragón el que aquí pueda tener tal representación, cree que casi está obligado a saber vascuence. Que el día que fuera un hecho el caso apuntado por el Sr. Arejola-Leyva serviría de intérprete el Secretario de la Corporación, que según el informe de la Comisión de Gobernación que se ha leído deberá saber dicho idioma.

El Sr. Garay expuso que la minoría nacionalista se hallaba conforme con el espíritu de la moción, pero que se deseaba llegar aún más allá, y en su virtud presentó la siguiente enmienda: que se hable indistintamente en vascuence o en castellano, tal como mejor cuadre al Concejal que desee hacer uso de la palabra.

El Sr. Presidente opinó que la obligación es la de hablar en castellano, por ser la lengua oficial, y que la moción teniendo esto presente, proponía la tolerancia de emplear el vascuence y no el derecho.

Tras breve discusión, el Sr. Garay pidió votación para la enmienda presentada, y preguntado por si se acuerda que se emplee indistintamente el castellano o el vascuence en las sesiones, dijeron SI Sres. Echevarría, Garcia, Bedia, Arejola, Azcoaga. Maidagán, Garay y presidente.

Dijeron NO, Sr. Arzamendi

En su virtud, la moción fue aprobada, con la enmienda votada. El Sr. Arzamendi explicó su voto, manifestando que hallándose identificado con la proposición por él firmada y apoyada, disentía del espíritu de la enmienda por lo que se vio obligado a votar en contra”

Bizitza luzea euskarari! Errealitateak ez zuen hain irudi politik margotu eta euskarak atzerapena jasan zuen handik aurrera. II Errepublikak ere ez zuen abantailarik ekarri euskararen presentzia areagotzeko udal bizitzan. Baina, 1975z geroztik, trantsizioaren osteko hamarkadek... egonkortu eta bermatu al dute euskararen osasuna gure erakundeetan?

Argazkiak: Xabier Usobiaga

210224

martxoa 04, 2026

ARRASATEKO UDAL ERABAKIAK: VITERI, ISUNAK, ESKOLA MILITARRA. 1918


Viteriren monumentua, 1915ean

  Historikoki, udal erabakien artean  gizartearen beraren bilakaera etengabea antzeman daiteke, samur asko. Eta udal aktetan herriak bizi izan duen aldakuntza islatzen da gardenki.  Gaurkoan bi adibide ekarri nahi ditut, 1918ko udal aktetan islatutakoak

Juan Goñi Aranguren zen alkatea urte hartan, eta zinegotzien artean pentsamolde desberdinetako kideak ziren. Liberalak, abertzaleak, karlistak, monarkikoak… Hau da, sarritan nor beraren ideologia – ez bakarrik politikoa- lehenago zen, herritarren onura baino.

Pedro Viteriren heriotzaren hamargarren urtebetetzea zen egun haietan eta efemeridea ospatzera deitu zuten Viteri Fundaziotik. Pedro Viteri 1908ko maiatzaren 21ean hil zen, eta hamar urte geroago Arrasateko Udalak erabaki bat hartu behar zuen, Fundaziotik aurkeztu zitzaion eskabidea zela eta. Fundaziokoek – Ricardo Añibarro medikua tokiko ordezkaritzaren lehendakaria zela- Arrasateko mezenas izan zena gogoratzeko maiatzaren 28an egin nahi zituzten ekintzetan, herriko Udal Musika Bandak jotzea eta herriko eskoletako neska mutikoak euren maisu eta maistrekin agertzea eskatzen zuten, jaiari behar bezalako “tornuia” emateko.

Juan Goñi alkateak, ospakizuna izango zen asteko osoko udal bilkuran garbi utzi zuen bera ez zela agertuko, Viteri baino – beraren ustez- Fundazioa bera nabarmendu nahi baitzen eta pertsona bezala ez zegoen ados Fundazioaren jokaerarekin, “ya que le falta un punto esencial para un buen católico, cual es la intervención de la iglesia en la enseñanza de materia religiosa, que le corresponde por derecho…” Goñi alkateak gehitu zuen, ordea, Añibarrok adierazi ziola Fundazioan ez zela ezelako eragozpenik herriko erretorea Patronatoaren herriko batzordean parte hartzeko.

Arexola Leyba liberalak gogoratu zuen omenaldia ez zihoala Fundazioa goraltzeko, Pedro Viteri herriko gizon esku zabala baizik. Eztabaidaren ostean Garay abertzaleak irtenbide bikoitza planteatu zuen: a) Udal Musika Bandako kideei askatasun osoa ematea, ekintzara joateko ala ez  b) Maisu-maistra eta haurrei, ekintzara joatea guztiz debekatzea.

Juan Goñi alkatea
Perspektibatik datozkidan iruzkinak: zer joko zuen Bandak kideetako erdiak joatearen alde erabakiz gero? Eta debekua?

Gauza da bi irtenbide horiek bozketara atera zirela udal agintarien artean eta emaitza honakoa izan zen: Bandako kideek askatasuna edukitzearen alde zortzi zinegotzik bozkatu zuten eta lauk kontra. Bestalde, zenbaki berdinekin haurrei eta maisu-maistrei debekua ezarri zitzaien.

Urte hartako udal aurrekontuan – eta gaur egunekoan ere bai- diru sarrera bat herritarrei ipinitako isunen aldetik zetorren. Baina itxuraz ez zuen gastu handirik estaltzeko nahikoa izaten eta alkateak urtarrilaren 16ko bileran proposatu zuen beste formula bat isunak bideratzeko. Goñi jaunaren esanetara: “el importe del 35% de las multas municipales es insignificante y observo la necesidad de estimular las denuncias para corregir conductas por incumplimiento de las ordenanzas municipales, mejorando así las costumbres públicas, el respeto a las personas y, en fin, el cumplimiento más exacto posible en la práctica de las expresadas ordenanzas…”

Eta alkateak proposatu zuen isunaren kopurua beste modu batean banatzea: %70 salatzailearentzat; %20 idazkaritzarentzat eta %10 estatuarentzat. Goñik uste zuen horrela biderkatu egingo zela salakuntzen jarioa. Zinegotziek ez zuten gaizki ikusi proposamena, garbi utzi bazuten ere egokiena salaketak udaltzain, mikelete eta guardia zibilen eskutik jasotzea zela. Ez dakiguna da formula hark eragin zuzena izan ote zuen salaketen igoeran eta, beraz, diru iturrien hobekuntzan.

Egun hartako bileran ere beste gai bitxia izan zuten zinegotziek esku artean: zorriak, konkretuki diru eskaleen zorriak. Eta horrela irakurtzen da aktan: “.. Habilitar un local alejado en lo posible del casco del pueblo, para Estación de despiojamiento de mendigos, gitanos y nómadas para evitar la introducción del tifus exantemático que reina en Portugal; y cuyo servicio se organizará bajo la dirección de los médicos municipales”

Baina perspektibaren aldetik gehien harri gaitzakeena ondoko hau da: urtarrilaren 23an udal zinegotziek aztertu zuten estatu Eskola Militaretik jasotako eskabidea. Gauza zen haren teniente batek proposatzen ziola Udalari Arrasaten tiro eskola bat irekitzea, bost ehun pezetaren truke, soldadutzara joan behar zutenek praktikak egin ahal izateko. Ez noa proposamenaren ontasuna epaitzera garai desberdinak baitira, baina bitxikeria handiagoa iruditu zait zinegotzi liberala zen  Juan Martin Arexola Leybaren jarrera, zioenean: “no sólo es útil para los reclutas sino también veía interesante la oferta del teniente de organizar un batallón infantil” Arexola Leybaren iritziz, ume haiek soldadutzara iristean soldaduen bide erdia eginda izango zuten eta besterik gabe maila altuago karguetara helduko ziren, denbora instrukzio eta tiroa alperrik galdu gabe.

Esan behar da, Segundo Etxebarria eta Esteban Garay zinegotzi abertzaleak zeharo kontra zeudela eskola militarraren egitasmoarekin. Bi horiek, gaia eztabaidatu zen saioetan bilkura gelatik ateratzea eskatu zuten, baita horrela egin ere. Diodan, nik dakidanez, eskola hura ez zela inoiz gauzatu.

 Argazkiak: "Guipúzcoa 1915" aldizkarikoak

ekaina 24, 2025

SAN JUAN JAIAK, 1918. Kronika oso bat



Gutxitan telegrafiatu dizkigute Arrasateko jaiak, 1918an Gasteizko “La Libertad” egunkariak egin zuen moduan. Egunkari zaharrak arakatzeko nire afizioak eramanda, aipatu agerkari horretara jo nuen eta, hara non 1918ko jaien deskribapen aberatsa azaldu zitzaidan. Partekatu nahi dut irakurlearekin, “Un aldeano” sinatzen zuenak idatzitakoa. 


Kontuan izan behar dugu 1917an heldu zela trena Arrasatera. Eta sarritan esan dudan bezala, Arrasate interesatua bazen ere trenarekin proiektu hartan indar gehiagorekin bultzatu zuen Gasteizek, irtenbide sozial aukerakoa ikusten baitzuen trenaren garapenean, Deba Garaiak adierazten zuen zenbait milatako biztanlego batekiko harremana ziurtatzen baitzion. Zer esanik ez, jai giroan ere baterako eta besterako jarioa onuragarria zen, finean dirua baitzen jokoan zegoena.

Urte hartako jaiak bi egunetan eman ziren, ekainaren 23 eta 24an, hain zuzen, larunbat eta igandez. Eta egunkari gasteiztarrak, 1918ko ekainaren 22an zioen, “A Mondragón” tituluarekin honela zioen: 

“¡Dios de Dios, la que se ha armado! No se recuerda cosa semejante y Vitoria va a dar mañana y pasado a las fiestas de Mondragón un contingente enorme, enormísimo. Nuestra Banda Municipal sale mañana en el tren de las nueve, y con ella irán unos quinientos vitorianos. Por la tarde, en el tren de las dos, pasarán de los mil los que hagan el viaje a Mondragón, que es precioso, bellísimo, la última palabra de la comodidad, de los encantos de la Naturaleza y de la baratura. 

En Mondragón, pueblo hospitalario, culto, progresivo, numeroso y bonito, hay excelentes fondas en las que se da gran trato, y merecen verse las iglesias, en una de las cuales predicó San Vicente Ferrer, y se conserva el púlpito; las Escuelas de Viteri y la “Cerrajera” orgullo del País Vasco y de España entera. Mondragón, haciendo una pequeña tregua a su vida de laboriosidad, trabajo y honradez, se dispone a echar el resto.

Han hecho una plaza original y única en el mundo, pues en el centro tiene un árbol corpulento, y en ella matará tres toros navarros mañana y otros tres el lunes, todos de don Cándido Díaz, el bravísimo y pundonoroso “Chatillo de Bilbao” (1) que tan colosal cartel se hizo aquí el día de Corpus, a quien acompañarán, como banderilleros, “Zapata”, Echevarria, “Lladito” y “Salitre”. 

En el hermoso frontón van a darse partidos muy sobresalientes:
Mañana y atravesando 500 pesetas, jugarán Chortena y Echave III contra Chiquito de Azcoitia y Bojas (que por cierto está en Vitoria, enfermo) El lunes, Mondragonés contra Echave II y Barrutia (éste con la izquierda y aire) Y el martes, Mondragonés contra Arriola y Zurdo de Mondragón (2) Son, como se ve, tres partidos de primera y dos novilladas muy bonitas, y como el tiempo es soberbio y hay la ventaja de que se puede volver por la noche a casa, Vitoria se despuebla mañana y el lunes. ¡A Mondragón todos! ¡Viva Mondragón!”
   

Kronikalariak, Arrasateren gaineko hainbeste lore bota ondoren, 24ko goizeko trena hartu zuen eta San Juanetako jaiak dastatzera abiatu zen, ikusiko dugun bezala. Baina “La Libertad”ek 24an bertan, Gasteizko albisteak ematen zituen kronikalariak honela ekin zion bereari: 

“Fue un día gris, tonto y aburrido el de ayer para los pobretes que no pudieron tomar un asiento en cualquiera de los trenes que para recreo de los vitoriano y sus cercanías dispuso el Anglo-Vasco. A Mondragón fue medio Vitoria. Bien se notaba la ausencia de público en el paseo de la Florida, en las calles, en los cafés, en todas partes. Todavía se nota hoy. Y es que son muchos los que han hecho picia, y se han quedado en la villa guipuzcoana para apurar la colilla. ¡Hacen bien, qué diantre! Después de todo, un día es un día. Y esta vida perra hay que pasarla a tragos” 

Ederto pasatu bide zena Arrasatera ailegatutako kazetaria dugu, eta “La Libertad” egunkariaren aurreko orrialdearen heren bat bete zuen San Juan eguneko edizioa, bezperako kronika eginez. Kazetariak berak dioenez, 24ko goizeko bostetan bidali zuen kronika egunkarira. Non ibiliko zen! Ez dut dena transkribituko, luzeegia egingo bailitzateke. 

“Poco después de las once y media estábamos en Mondragón. En los andenes esperaba a nuestro convoy el pueblo en masa. Erguida y gallarda ostentábase, magnifica, la bandera de la Banda Municipal de aquella villa, al frente de la agrupación artística, y el disparo de cohetes era incesante. Cuando el tren entró en agujas fue saludado con una salva de aplausos y vivas a Vitoria, que los excursionistas contestaban con vivas a Mondragón. Fue un momento precioso… 

… Nuestra banda al llegar al Kiosco dio un concierto y como salutación de Álava a Guipúzcoa interpretó el inmortal Guernicaco Arbola, que el público oyó descubierto y premió con larga ovación…

… Fondas, restorans y figones viéronse como nunca concurridos. En ninguna parte de hallaba sitio ni acomodo. Nosotros y con nosotros otros centenares de vitorianos, comimos en el “Café Universal” donde dan un trato magnífico…"

Kapitulu zabala eskaintzen die kazetariak zekorketari eta pilota partiduei. Hona hemen dioena:
 




Biharamunean ere “La Libertad”ek bere korrespontsalaren kronika lehen orrialdera eraman zuen. Ekainaren 25eko edizioan, honela hasten zen egunkariak, ordura arteko sentsazioen laburpena eginez: 

“La mañana de ayer no ofrecía más festejos profanos que las dianas y mientras los tente-en-pie, amaiketakos y sardinadas, nos entretuvimos en charlar sobre las incidencias de la primera novillada, de la originalidad de la plaza, con un corpulento árbol en su centro y… de la necesidad imperiosa, inaplazable, de que para el año que viene, si han de darse alli las corridas, se evite el espectáculo que ofrecen ahora las localidades. Si no se cubre éstas por debajo del graderío, hay que hacer las puertas de entrada de manera que el público no pueda, en modo alguno y por ningún concepto, pasar por debajo del graderío. Todo lo que se haga en obsequio del bello sexo ha de ser siempre poco y es forzoso evitar lo que este año ha sucedido” 

Badirudi zezen plazak ez zuela behar bezalako intimitaterik eskaintzen emakumeentzat, batez ere harmailen azpitik ordaindu gabe sartzen zirenen begietarako. Sarrera horren ondoren, dianei eta kalejirei eskaintzen zien kazetariak txokotxo bat. Deigarria iruditu zait ondokoa: 

“Ayer reventaron en Mondragón a trasnochadores y dormilones. A las cuatro de la madrugada, y por ser el día de su fiesta mayor, en la parroquia de San Juan, que está en el centro del pueblo, tocaron al alba con un entusiasmo que rayaba el frenesí…” 

Herriko txistulariek eta Gasteizko musika bandak kalejiran aritu ziren meza nagusiko ordura arte, besteak beste San Juan zortzikoa interpretatuz. Eta goizeko 10etako meza nagusian Perossiren “Benedicamus Domine” abestu zuen koroak. Pilota partiduaren eta zekorketaren kronika zehatza ere eman zuen kronikaegileak.



Eta amaitzeko, agurra. Bi egun Arrasaten eman ondoren, kazetariak pena puntu batekin idatzi zuen “A casa” titulatu zuen kapitulua: 



“Los pobres músicos nuestros, para cerrar con broche de oro su brillante actuación, permanecieron en el kiosco, sopla que sopla, hasta las diez y media, a cuya hora, y siempre tocando, dirigiéronse a la estación, con cohetes y el pueblo en masa, que los acompañó, aclamó y despidió delirantemente. Cuando arrancó el tren, millares de personas dieron a la Banda Municipal de Vitoria el adiós más cariñoso y efusivo que puede imaginarse, con pañuelos, aplausos y gritos de entusiasmo, resultando un espectáculo de los que no se olvidan” 

Hasieran genuen bezala, trenak historia txikia izan zuen 1918ko San Juan jaietan. Horregatik ez da harrigarria Vasco Navarroren zuzendaritzak arreta berezia jarri izana egun haietako tren berezien antolaketan. Tren geltokia, artean, Union Cerrajeraren lantegi nagusiko sarreran zegoen. Kazetariak trenaren zerbitzuaren ontasunaz idatzi  zuen: 

“Ni un percance, ni un tropiezo, ni la más leve contrariedad. Todo el personal, con diligencia y tino llenó su cometido a las mil maravillas, no pasando para nadie desapercibida su dura labor, en el trayecto completo en explotación, a horas desusadas y con la gran aglomeración de viajeros que los dos días ha tenido la línea. ¡Así se acredita ésta y su doctísimo personal técnico y de movimiento, vía y obras!”
  (1) Chatillo de Bilbao: Agustín Cabrera García. Zekorlaria.
        (2)   Artikulua idatzi aurretik ez nuen jakin ahal izan zein pilotariri esaten zitzaion Zurdo de Mondragón, Santi Etxebarriari baino lehen. Aurkitu ditut Zurdo horren gaineko beste aipamen batzuk baina ez dut pilotari horren identitatea argitu ahal izan.
     Baina, zorionez, nire idazkiak batzuek irakurri egiten dituzte eta horietako bat Alvaro Arregi Otaduy laguna da, eta berari esker jakin izan dut zein zen Zurdo de Mondragón: Tomas Balanzategi Ugalde.
     Arrasateko gaitzizenen gaineko Jose Angel Barrutiabengoaren liburura jo dut eta hantxe irakurri ahal izan dut:  "Trabajador de Unión Cerrajera. Buen pelotari, protagonizó múltiples apuestas en el frontón de Zaldibar; fue el primero en llegar con la pelota desde las escaleras próximas a la carretera hasta el frontis"

Argazkiak: JMVM
PILOTARI BURUZ GEGHIAGO

otsaila 12, 2025

TXALEKOREN ASTOA

 


Duela mende luze bateko istoriotxo bat dakart gaur txoko honetara, udal langile batekin jazoa, edo, hobe esanda, bere astoarekin. “Bizi izan juat” liburuan idatzi nuen, Jesus Trincado arrasatearraren ahoan ipiniz, 1910-15 inguruko oroitzapenak zirela eta:

“Angel Txaleko Madinabeitia kale garbitzailearen turutak atera nau nire pentsamenduetatik. Kurtze Txiki, Oxina, San Josepe edota Bedoñatik bertatik ere entzun dezakete horren abisua. Gizontzar bikaina, bere asto-gurdiarekin doa Beheko Portaletik behera, eta kaleetako zikinak ez ezik etxeetako traste zaharrak ere biltzen ditu, zerbitzua eskupekoren batekin eskertzen zaiolarik. “Txaleko”k Tomas Aldape du laguntzaile fina eta hark etxeko hondakinak gurdira botatzen dituen bitartean, Tomasek bere isuskixa-rekin kaleak garbitzen ditu, poliki-poliki. Astelehenetan Azokako bazterrak dituzte helburu, bezperako zikinkeria ur-tutu malguarekin desagerrarazten dutelarik”

Jesus Trincadok berak “Txaleko” marraztu zuen nire libururako, eta kale garbitzailearekin batera Aldape eta astoa ere sartu zituen ilustrazioan. Ez dakigu nola zeritzan astoa. Baina eztabaidagai bilakatu zen gizaraxoa, 1918ko maiatzaren 24ko udal saioan, ondoko apunteetan irakur daitekeen moduan. Angel Madinabeitia udal langileak, besteak beste, soldata igoera eskatu zuen, baina eskariari ez zioten udal agintariek erantzunik eman, hurrengo urteko aurrekontuetan egokitzerik izango ote zen aztertuko zutela erabakiz. Baina arazoa, “Txaleko”ren astoarekin etorri zen:

“Enseguida leí (idazkaria) otra instancia del mismo, renunciando a continuar cuidando el burro, por la subvención que se da de una peseta diaria, por serle imposible al precio actual de los piensos.

El Sr. Inda dijo que, habiendo motivo, procedía elevar la subvención. El Sr. Presidente (Arzamendi) advirtió que habiendo conferenciado con el recurrente, le ha manifestado no poder mantenerlo por menos de 1´50 al día. El Sr. Garay propuso, como vía de ensayo, alimentarlo por administración durante una temporada, y por persona ajena; el Sr. Inda opinó en contra de este sistema que resultaría perjudicial para el erario, volviendo a insistir en que se le dé mayor subvención; el Sr. Arejola-Leyva se extrañó de que venga renunciando al cuidado del burro, cuando en término de un año próximamente, se elevó la subvención desde 0´65 a 1 peseta diaria, y que la forma y redacción del escrito tienen todas las trazas de una imposición, que no debe tolerar el Ayuntamiento, de éste ni de otro empleado, por lo cual es de parecer debe obrarse sin miramientos, por el lado que resulte más ventajoso para los intereses municipales”

Azkenik, ez zirela ados jartzen ikusita, Domingo Arzamendi alkateak mahai gainean utzi zuen eskabidea, zinegotzi bakoitzak bere aldetik asto baten mantenuak zenbat diru suposa zezakeen denboraz ikertu ahal izateko. Bien bitartean, nork elikatu zuen astoa?

Argazkia (Jesus Trincadoren marrazkia): "Bizi izan juat" JMVMen liburuan