1929 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1929 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ekaina 23, 2026

ZEZEN-KRONIKA ARRASATETIK. 1929



Rikardo Azkoaga "Axal", 1961ean

Ez naiz aspertuko aitortzen ez ditudala zezenketak atsegin, nahiz eta – nor ez?-  gazte nintzela zezen plazetara behin baino gehiagotan joan nintzen, espektakuluak erakarrita. Baina historiari ezin zaio iraganaren kutsua erauzi,  eta gertatutakoa historia da, gustatu ala ez.  Txoko honetan inoiz atera ditudan zezenketen – edo, hobe esanda, zekorketen-  gaineko kronikek Arrasateko historiaren islapen txiki bat eskaintzen dute. Eta horixe dakarkigu gaurko ekarpen honek, 1929ko San Juan jaietaraino eramaten gaituena. Eta garraio gailua Gasteizko “Heraldo Alavés” egunkaria da, urte hartako ekainaren 24an zioena: 

“Los mondragoneses saben hacer bien las cosas. A imitación de nuestra “Popular” han fundado la “Empresa Popular Taurina Mondragón” encargada de animar las fiestas de San Juan. Alma de la misma son el joven alcalde don Ricardo Azcoaga y don Ildefonso Herrador. Saben comprar el ganado, saben buscar toreros, luego se gastan los cuartos en propaganda… Resultado: llenan la plaza durante días en que tienen que competir con Eibar y Tolosa que celebran sus fiestas en la misma fecha. Con eso aseguran la vida de la Sociedad y la brillantez de sus fiestas para muchos años. Ayer, como de costumbre, la afluencia de vitorianos a la fabril villa guipuzcoana fue grande, tanto por el Vasco Navarro como por medio de coches particulares; cada año que pasa las fiestas de Mondragón están más vinculadas a nuestro programa veraniego.

Para el aficionado atento a las incidencias de la lidia, la novillada de ayer tuvo un momento particular de observación. Este lo constituye el hecho de ser la plaza cuadrada, rematada en los ángulos por amplios chaflanes constituidos por grandes burladeros. La lidia cambia por completo: el alivio de los terrenos de dentro desaparece para el torero, para quien resultan más peligrosos que las afueras. Por todo esto no me extraña el desconcierto y algunos de los desaciertos que ayer vi en  los toreros.  Pero dejemos esto y veamos lo que ocurrió en Mondragón” 

Zekorketa eta zezen-enpresaren eragile zuzena Rikardo Azkoaga izan zela esan digu hasieran kazetariak. Alkatea genuen une haietan Azkoaga, agintea 1928ko ekainean eskuratu baitzuen. Gogora dezagun, bestalde, Rikardo Azkoaga “Axal”  “Club Deportivo Mondragón” zeritzan futbol taldearen lehen presidentea izan zela, 1912an. Pertsonaia mugitua, beraz, herriko bizimoduan. Eta ez dezagun ahaz, 1934an protagonista bihurtuko zela urriko iraultzan, Oreja eta Resustarekin batera detenitu zutenean. Azkoaga salbatu ahal izan zen. Ildefonso Herrador, bestalde, Arrasateko albaiterua zen. Baina goazen aurrera zezen-kronikarekin: 

“Los cuatro novillos de Antonio Sánchez Cobaleda, del campo de Salamanca, estuvieron muy bien presentados. Uno con otro habrán dado en la romana las 17 arrobas. El primer berrendo en negro aparejado fue bravo de verdad; dobló superiormente pero su temperamento trajo de cabeza a Daniel Obón y a toda su cuadrilla. Por lidiarlo pésimamente acabó descompuesto y peligroso. El segundo, también berrendo, y el más grande de todos, no hizo la magnífica salida del anterior pero en cambio fue pastueño durante su vida pública. El tercero colorado, ojo de perdiz, descaradísimo de pitones, tipo Carriquiri, sangre que todavía hace acto de presencia en la vacada de Cobaleda, se aquerenció al final a los tableros; y finalmente el último, negro, girón, un poco ensillado y levantado de agujas hizo cosas de manso: fue el peor de los cuatro. Ninguno tuvo malas ideas, pues de haberlas tenido todavía están vivos ya que por su tamaño resultaban demasiado duros para la lidia sin picadores. 

Daniel Obón, sin duda estuvo preocupado con la corrida que hoy tenía que torear en Barcelona y no pensó sino en salir del paso. A su primero no supo torearlo de capa y los banderilleros lo

"Niño del Barrio"
descompusieron con palos en los bajos. Comenzó toreándolo bien de muleta, sueltecito y eficaz. Después cambió la cosa, se arrancó el bicho al hilo de las tablas por dos veces y en las dos se llevó por delante al torero. Ya queda consignado en su descargo el detalle de ser la plaza cuadrada y debe también quedar escrito que su cuadrilla no supo ayudarle absolutamente nada. La cosa se hizo pesada y gracias a Dios que no hubo que lamentar un percance de importancia. Al tercero, cornalón y de respeto, trabajó por sacarlo de las tablas y en cuanto lo consiguió dio con él en tierra, con decisión y habilidad.

Jose Vera “Niño del Barrio” estuvo toda la tarde hecho un jabato. Además tiene conocimientos de la lidia y es un matador seguro. A fuerza de arrimarse hace que los toros le embistan, no les pierde la cara y acaba por dominarlos. A su primero, el mayor de la tarde con diez y siete arrobas largas bajo la capa blanquinegra, le hizo una bonita faena que mereció los honores de música y para matarlo empleó una estocada un poco trasera por estar el bicho humillado y otra entera mejor cruzando superiormente. El bicho era duro y tuvo que descabellar (Ovación y oreja) Al último, que tenía la cabeza por las nubes, trató de arreglársela, cosa que no consiguió más que a medias. Luego aprovechó la ocasión y se quitó de delante al “pájaro” de una estocada baja. 

Toda la tarde bregó muy bien Ramitos, a quien secundó Larin, ambos bilbaínos y de la cuadrillas del “Niño” En cambio, los amigos que se trajo Obón de Zaragoza estuvieron como para matarlos” 

Horratx, beraz, zekorketaren kronika. “Axal” eta Herrador pozik geratuko ziren idatzitakoarekin.

Argazkiak: JMVM

urtarrila 24, 2024

UNION CERRAJERAREN YALE GILTZA. MODERNITATEAREN GILTZA

 

1888an Bartzelonan

Duela zenbait urte idatzi nuen XIX. mendearen amaieran herriko industria iraultzarako atartean zegoela Arrasate.  Industriak aurrera egiten zuen heinean herriko produktuak kanpora ateratzeko premia begi bistakoa zen, industria egonkortuko bazen. Kanpo erakusketak ziren, gaur bezala, sistemarik egokienetakoa, nahiz eta garaian ez ziren oso ugariak. Baina erakustoki publiko eta ireki batean produktuak modu masiboan aurkez zitezkeen. Oihal ona kutxan saltzen dela dioen atsotitzak ez du balio lehia denean.

Vergarajauregui, Resusta y Cia 1869an osatu zenerako sarrailagintzako sektorean bazebiltzan beste fabrikatzaile batzuk , gehien bat tokiko merkatuetara heltzen zirenak. Eta ez zegoen beste biderik, merkatal politikan inbertitzea baino. Horregatik katalogo txukun, erakusgailu apropos eta erakusketetan intziditu zuen enpresak. Horren adibidea da, 1888ko Bartzelonako erakusketan arrakasta handia izan zutela Arrasateko sarrailek.

Gero Unión Cerrajera S.A sortu zen 1906an, eta enpresa berriak politika komertziala areagotu egin zuen, bere merkatua estatutik haratago eraman baitzuen, Europa, Afrika eta Ameriketaraino.

Nik beti erlazionatu dut XX. mendearen Arrasateko modernitatearen esnatzea Unión Cerrajeraren produktu batekin: YALE giltza. Mendetako ohiko giltza – burdin forjatukoa- Estatu Batuetan Yale etxearen profil zerratuko giltzak ordezkatu zuen. Inbentoa UCEMek eskuratu zuen bere produktuetan aplikatzeko eta 1915-36 bitartean estatuko fabrikatzaile bakarra izan zen. Unión Cerrajeraren gaineko historia bat idatzi zuen Iñigo Agirrek bere lanean zioen moduan, enpresak Zaldibarreko instalazioetan pabiloi berezi bat prestatu zuen bere teknikoentzat, begi luze eta espioietatik babestuta egon zitezen.

1929an Sevillan
Eta modernitatea diot, giza talde espezializatu  hartan  konbinazio numerikoen gaineko ezagutza baitzen. Ez da harrigarria, kontuan izanda tekniko haietako batzuk Viteri Fundazioko ikasle ohiak zirela, Felix Aranorekin zenbakien magia ikasi zutenetakoak.

Eta enpresa moderna hartan burututako merkatal estrategiari dagokionez, ondo dago gogoratzea 1929-30ko Sevillako Exposición Ibero-Americana ospakizunean parte hartu zela, beste euskal enpresa batzuekin batera.

Behean Sevillako Erakusketara UCEMek eramandako YALE giltzaren erakusgailua, orduko eta gaurko argazkietan.




Huraxe zen izar produktua, sarrailgintza sektoreko produzkioa bestelakotu zuena.

Yale zeritzan giltzak irauli egin zuen merkatua eta bonbilloen ekoizpenean lan egiten zuten Gregorio Aiala eta Teodoro Etxebarria teknikoek erdi ezkutuan aritu behar zuten, fabrikazio metodoa inork kopia ez zezan.


Aipa dezadan, halaber, Sevillako topaketa erraldoi hartara, Arrasaterekin erabat lotuta zegoen beste enpresa bat agertu zela, nahiz eta instalazioak Errenterian zituen. “Gregorio Echevarria y Compañía S.en C” zen, “Euzkaria” izenarekin ezagutua. Osagai elektroteknikoak ekoizten zituen eta bere ugazabak Arrasateko Elmako Gregorio Etxebarria Zubia, Daniel Arkauz Leibar eta Pantaleon Leibar Egidazu ziren.

Garbi dago, Arrasateko industria beste aro berri batera igaro zela XX. mendearen hasieran eta horixe izan zen geroko garapenaren motorea.

Argazkiak: JMVM

martxoa 01, 2023

GASPAR MADINABEITIA MUSIKARI ARRASATEARRA



Gaspar Madinabeitia Altube

Historiak baditu bere alde argiak eta, gehienak, egoera zirriborrotsuak edo zeharo ezkutuak geratzen dira. Arrasateko musikaren historian Madinabeitia abizenak badu bere tokia – batez ere Albina biolin joleari esker. Inoiz aipatu dut Albinaren aita ere, Nazario. Baina sendi  horretan bada beste kide bat, Nazarioren anaia Gaspar, bere abentura musikala ere burutu zuena, eta bere izena moldeko hizkitan idatzi zen XIX. eta XX.enetako agerkari askotan. 

Miguel Madinabeitia Arrasateko historialari eta udal idazkariaren semea dugu Gaspar, eta honen gainean idatzi zuen aitak, “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian, 1893ko ekainaren 12an Arrasatetik bidalitako idazkia: 

“Los periódicos de mayor circulación de España dijeron a la sazón que un joven, después de brillantes ejercicios, había obtenido una plaza vacante en la música del real cuerpo de Alabarderos. Ese joven era mi hijo y por más que no soy yo quién para cantar sus alabanzas, no me es posible, sin embargo, relegar al olvido un detalle de las circunstancias en que alcanzó el triunfo. 

Salió de Vitoria sin instrumento y con el uniforme más raído que tenía, porque no quisieron darle otro mejor. Llegado a Madrid supo que tenía que habérselas con ocho contrincantes provistos todos ellos de su correspondiente nuevo instrumento obtenido por tarjetas de recomendación. Mi hijo puso
Alabarderoen musika banda, desfilean
también en juego las muy pocas que tenía, y como si todos los almacenistas de instrumentos de Madrid obedecieran a una consigna, se lo negaron al pobre cazador de Llerena que iba tan mal rapado.

Situación angustiosa era la suya, sin instrumento con que presentarse al certámen, pero como suele decirse que Dios aprieta pero no ahoga, al fin no faltó una alma caritativa que consiguiera sacar de la música del Hospicio un instrumento. Con él se presentó en el salón de ejercicios, ante un público distinguido y respetable, donde se veía una pléyade de calvas y de bigotes y perillas de hombres encanecidos en las armas, en las letras y en las bellas artes. Mi hijo, pues, con su instrumento prestado en el Hospicio puso la pata a todos. ¡Todavía hay patria, Veremundo! Con tal motivo envío desde aquí el testimonio de mi profundo agradecimiento al señor director del Hospicio de Madrid” 

Gaspar Melchor Baltasar Madinabeitia Altube Arrasaten jaio zen,  noiz eta, noski, 1867ko Errege egunean, urtarrilaren 6. Norekin egin zituen lehen ikasketak?  Ziurrenik, orduko gehienak bezala, herriko organo jolearekin ekingo zien musika ikasketei; garai hartan Patrizio Herrasti zen. Ziurrenik, 1879tik ari zen herriko txarangan ihardungo zuen Donostiara aldatu arte.

Gipuzkoako hiriburuko musika bandan aritu zen Eta hori dakigu anekdota bat eman zelako 1889ko martxoaren 27an, Madinabeitiaren ospea – berak gura gabe- gradu batzuk igo zen egunean. Aipatu data horretan Donostiara Miarritzetik Ingalaterrako Victoria erregina etorri zen, Maria Cristina erreginari bisita bat egitera. Bi emakumeek Aiete jauregian bazkaldu zuten eta jarraian Konstituzioko  Plazako Udaletxera jaitsi ziren, bertan Donostiako herriak harrera ofiziala egin baitzien. Bertan Udal Musika Banda zegoen eta pieza batzuk jo zituen. Zeremoniak amaituta eta Ingalaterrako erregina bazihoala, Bandak “God save the Queen” himnoa interpretatu zuen. Ondokoak Gaspar Madinabeitiaren oroitzapenak dira, Donostiako prentsan 1920an argitaratuta: 

“En los “arkupes” o soportales de la Casa Consistorial, formando vial y rindiendo honores, se situó la banda de música, de la que formaba parte Madinabeitia, famoso mondragonés muy conocido en los anales de las orquestas españolas de aquellos y posteriores tiempos. Estaba la banda interpretando
Victoria eta Maria Cristina erreginak, 1889.03.27an
justamente el solemne y conocido himno inglés “God save the Queen”  - Dios salve a la Reina- cuando en el momento en que ésta pasaba a la altura de Madinabeitia, la avalancha de gente que se hallaba en los soportales se abalanzó tan impetuosamente sobre los músicos, que el mondragonés no pudo evitar dar un pisotón a la anciana soberana: pisotón que, dada la gran estatura, corpulencia y peso de Madinabeitia, no debió ser nada liviano. Por una vez, al menos, Dios no salvó a la reina del pisotón, a pesar del himno.

No sé si los anales de la pequeña historia del glorioso reinado recogieron este pequeño incidente, del que seguramente el facultativo de la real casa hubo de tener conocimiento y probable intervención en cuanto la reina llegó a Biarritz. Por su parte, los anales de la pequeña historia donostiarra lo silenciaron cautelosamente, considerando, sin duda, que su divulgación no añadía ningún lauro a las glorias de la ciudad. 

Al contarme lo sucedido, el bueno de Madinabeitia, cuyo corazón era tan grande como su corpulencia y peso, se le nublaron los ojos, no sé si de pena o de melancolía, o de ambas cosas a la vez; y músico al fin, un trémulo hizo vibrar el vozarrón de aquel hombrachón de Mondragón…” 

Donostiatik Gasteizera aldatu zen Madinabeitia  eta musiko militar bezala ihardun bide ei zuen Llerenako Ehiztarien bataloian, aita Migelek goian aipatu digun bezala eta ondoko lerroak  ere horren testigantza dira. Baditut erreferentzia batzuk, gutxi, Gasteizeko Gasparren  egonaldiaz eta horietako bat “El Heraldo Alavés”en irakurri nuen, 1911ko apirilaren 12ko edizioan. Madriletik Gasteizera hiriburu gaztelarreko Orkestra Sinfonikoa zetorren eta talde horretan ari zen ordurako Gaspar Madinabeitia. Egunkariak, Arabako hiriburuan Orkestrak eman beharreko kontzertuaren berri eman zuen eta kazetariak idatzi zuen: 

“Vitoria tiene en la “Sinfónica” representación brillantísima. Antonio Irazu, Mariano San Miguel y Gaspar Madinabeitia; son lo que se llama unos musicazos: ejecutantes de primera, de escuela perfecta y gusto exquisito.¿Os acordáis de Gaspar? Nadie le llamaba más que así, por su nombre propio solamente. Era popularísimo en Vitoria aquel mocetón que tocaba el primer bajo en la charanga del batallón de Llerena, cuando yo era chico. Por lo menos de su popularidad entre la gente menuda os respondo” 

Beraz, 1893an Alabarderoak Erret Zaintzaileen Taldean eta zenbait urte eman zituen Madrilen. Banda hura Espainiakorik hoberentzat hartzen zen eta zereginik nabarmenena,  jauregiko kontzertuez gain, erregeen ekintza ofizialetan jotzea zen, Madrilen eta espainiar hiriburutik kanpo. 

Baina Gaspar Madinabeitiak beste jauzi bat eman zuen 1904an: Madrileko Orkestra Sinfonikoa. Sortzear zegoen Orkestra eta Madinabeitiak bere burua aurkeztu zuen, tuba instrumenturako. Baita plaza atera ere. Orkestrarekin eman zuen lehen kontzertua Madrileko Errege Antzokian izan zen, Mozart, Borodin, Wagner eta Tchaikovskiren obrekin. Eta elkarte hartan Gaspar Madinabeitiak ehunka kontzertu eman zituen estatu osoan. Bitxia da, Orkestraren aurkezpena paperezko iragarrietan egiten zenean,  Gaspar Madinabeitia– tuba jotzen zuela adierazteaz gain- alabardero ohia zela aipatzen zuten.

Madrilen jarri zuen bere egoitza Gasparrek eta esan daiteke ia-ia hil arte han bizi izan zela.
Madrileko Orkestra Sinfonikoa, 1909
Baina 1929an gaixotu egin zen eta bere egoera ez zela hobetzen ikusita, Arrasatera itzultzea erabaki zuen. Eta Arrasaten hil zen, 1929ko abenduan.  Espainiako hiriburuko prentsak albistea eman zuen:
 

“En Mondragón ha fallecido el popular músico Gaspar Madinabeitia, bajo del Real y de la Orquesta Sinfónica de Madrid, que también  perteneció con anterioridad a la banda del cuerpo de Alabarderos. Era tío de la violinista Albina Madinabeitia” 

Honaino, beraz, Gaspar Madinabeitia Altube musikari arrasatearrari eskaini nahi izan diodan tartetxoa. Ziur, biografia txiki hau aberastu egin daiteke. Bego hor nire ekarpena, ikerlarientzat baliagarri.

Argazkiak: JMVM

ekaina 09, 2021

BIGARREN "LEHEN" DANBORRADA : 60 URTE

Luis Maidagan

Eta atzo izan zela ematen du. Irrikatsu bizi izan genuen nire garaikideok danborrada hura. Denetariko esamesak korritu ziren herrian ekainaren 23an Arrasateko kaleak alaituko zituen musika erakuspen hartaz. Eta iragarpenak txiki geratu ziren, jendetza handiak bete baitzituen danborrada ibilitako herriko bazterrak. San Juan bezperako lehen danborrada nagusia zen. Hedabideek albistea aurreratu bazuten ere eta espektakulua udal egitarau ofizialean sartu arren, arrakastatsu gertatuko ote zen genuen etxe, taberna eta elkarte gastronomikoetako galdera.

Baina ez zen hura Arrasaten ikusi ahal izandako lehen danborrada. Horretarako 1929ra  arte igo beharko genuke, eta ez San Juan jaietara, baizik eta Santamasetara. Orduan ere, herriko elkarte batek hartu zuen bere gain Donostiakoaren gisako espektakulua gure kaleetara ekartzeko erantzukizuna. "Or konpon" izeneko elkartea izan zen eragilea eta, kronikek diotenez, egundoko arrrakasta lortu zuten, abenduaren 22ko arratsalde iluntze hartan. Igandea zen eta inguruko herrietatik ere jende asko hurbildu zen Arrasatera. Urte hartan Langile Katolikoen Zentroaren hogeitabosgarren urtebetetzea ospatzen ari ziren eta egitarauaren barruan sartu zen danborrada. Diodan, jantziak eta danborrak Donostiako "Euskal Bilera" elkarteak utzi zizkiela antolatzaileei eta danborradako erregin bat ere izan zen: Maria Josefa Etxabe. Ehun pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, karroza batean erregina eta damak eraman zituen danborrada hartan.
1929ko karroza, erregina eta damekin


 Gaurkoan, ordea, 1961eko ekainaren 23an bizi izan genuenari eman nahi diot toki. Historiako bigarrena izango zen "lehen"  danborrada hura hein handi batean Jose Markiegi jostunari zor zaio. Bera izan zen Udalpeko lagunei komentatu ziena, urtean behin bederen elkarteko sukaldari eta mahai goxoaren zaleek olgetarako euren bestelako dohainak kalean erakustea ekintza polita izan zitekeela. Aukera eman behar zitzaiela Udalpeko bazkideei jai giroan musikarekin gozatzeko. Iradokizuna aditu, Udalpeko zuzendaritzak onartu eta antolamendua abian jarri zen.

Joxe “Kasino” Egidazu aukeratu zen antolaketarako arduradun nagusia, eta Udalpeko zenbait bazkidek  zehazkizunak ordenan jartzen ihardun zuten zenbait hilabetetan. Kale agerraldiari gorputz duina emango ziotela agindu zioten elkarri ... eta abiapuntu hartako erantzuleek proiekzioa egin zuten hurrengo urteetan hazten joateko... gaur arte. Lehen emanaldi hartarako entseguak Udalpen bertan egin ziren, mahaian eserita, makil, sardexka eta  koilareekin joaz.

Danbor eta kupel jole batzuk, Luis Maidagan eta Joxe "Kasino"rekin

Luis Maidagan hautatu zuten danbor jole eta gainerako parte hartzaileen zuzendari. Udal Musika Bandak lagunduko zuen, bestalde, melodia desberdinekin. Luisek  komentatu ohi duenez, zailena musikarako dohainik ez zutenak martxa eta erritmora egokitzea gertatu zitzaion. Ondo atera bide zitzaion lantegia, zuzendari lanetan bost urtez aritu baitzen, bere estilo bereziarekin ekimen berri hura arrasatearron jai izpiritura eramanez.
1929koarekin bezalaxe, 1961ko erakustaldi hartako jantziak Donostian alokatu zituzten eta karrozarako erremolkea ere kanpotik ekarri behar izan zuten. Karroza, berriz, Unión Cerrajera S.Aren zerratokian prestatu zen, Zigarrolan. Gauza berri asko burutu behar izan ziren lehen aldiz, baina zailtasun guztiak gaindituta, garaile atera ziren antolatzaileak erronkatik eta oinarri sendoa ipini zuten hurrengoetarako. Lekuko zuzenak izan ginenok txalo zaparrada handiarekin eskertu genien lagun haiei euren ahalegina, jaiei esku hartze aktibo gehiago eramatearren. 

Tren geltokitik abiatu zen danborrada ekainaren 23ko gau hartan eta Nafarroa Etorbidea, Etxe txikiak, Magdalena kalea eta Erdiko Kaletik zehar Plazara agertu zen, danbor eta kupelen hotsa gauerdiko 12etan amatatzeko. Jarraian jaiak segitu zuen, kaleetan eta, zer esanik ez, pozez gainezka zegoen bazkidegoa Udalpe elkartean.


Udalpek ekin bazion ere, bost urte geroago SUDCekoek – San Isidro, Udalpe, Danok Bat, Casino- hartu zuten erreleboa eta hamarkadatan jai bezperako ekitaldi nagusia bilakatu zen danborrada. Ezagutu ditu krisiak, jasan ditu kritika bortitzak, baina iraun egin du.


 

 

 

1961eko danborradak bere erregina izan zuen: “Marko Etxebarri”ko Karmele Barandiaran (1). Bera eta bere damak karrozara igo ziren, handik Arrasateko herritarrei euren irribarrea eta alaitasunerako keinu eragilea bidaltzeko.

Erregina, damak eta danborradako hiru eragile nagusiak: Jose Markiegi, Luis Maidagan eta Joxe "Kasino"

Aurten – iaz bezala- ez da izango kale erakuspenik, ditxosozko birusa dela eta.  Jasaten ari garen osasun krisiak gizarte aldaketak ekarriko ote dituen galdegai nagusia delarik, beste itaun txikitxo bat datorkit: eragingo al du koronabirusak danborradaren etorkizunean?

Argazkiak: Karmele Barandiaran, Arantza Velez de Mendizabal, JMVM

(1)  Blog honen jarraitzailea da Karmele Donostiatik. Eskerrik asko, Karmele, zure laguntzarengatik!!!!

martxoa 13, 2021

FELIX ARANO ARRASATEN (1902-1927) Heriotza. 1929

Atal batzuk eskaini nahi dizkiot txoko honetan XX. mendeko Arrasateren garapen integralean zerikusi handia izan zuen maisuari. Eta hori zein izan zen jakin badakigu: Felix Arano. Noski, nik idatzitakoa bakarrik bilduko dut, Aranori buruz gehiago eta zabal idatzi baita, eta nire asmoa “Hots begi danbolina” blogean sail bat irekitzea da, besterik gabe, nire ekarpenekin. Batzuk dagoeneko argitaratuta daude eta beste zenbaitzuk atalez emango ditut.




FELIX ARANO ARRASATEN (1902-1927)

PEDRO VITERI ETA BERE EKARPENA GOGORATUZ

LEHEN BALANTZEA. 1903

FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik lehena)

FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik bigarrena)

ARABAKO MAISUAK ARANORENGANA

ARANO MAISUARI OMENALDIA. 1925 

ARANO ARRASATEKO SEMEKOTZAT. 1925

FELIX ARANOREN HERIOTZA. 1929

TERESA GARCIA MAISTRA GOGORATUZ

=====..=====

Arano, Elmaren bazkideen batzarra, 1926

Felix Arano izan zen XX. mendeko Arrasateko pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa, berari esker heziketa mugimendu aberatsa sortu baitzen, zenbait hamarkadatan eragin zuzena izan zuena. Aguraindarra jaiotzez, Aranok arrasatear arruntzat zeukan bere burua eta bere ibilaldi profesionalean, bat ere gehiegikeriarik gabe, Arrasate hezkuntza munduaren mapan jarri zuen. Felix Arano Agurainen jaio zen 1857ko azaroaren 20an eta Arrasatera 1902an heldu zen, Viteri Fundazioaren aginduetara jartzeko. Eta heziketa sistema aurrerakoiari eragin zion lehen unetik, 1927an jubilatu arte.

Hain pertsonaia esanguratsuak harreman sare handia bilbatu zuen bizitzan zehar eta horixe bera islatu zen Aranoren heriotzan.  Arrasateko maisu handia gaixorik zegoela gauza ezaguna zen eta ez ziren gutxi izan Udaletxera hainbat tokitatik egindako telefono deiak, irakaslearen osasunaz galdetuz, arduratuta. “La Voz de Guipúzcoa”ko Arrasateko korrespontsala izan zen gertaera latz hartaz hoberen aritu zena eta heriotza egun bereko edizioan zioen: “Los médicos que le asisten no dejan ocultar el pesimismo que la naturaleza de la dolencia y la avanzada edad del paciente les produce. A pesar de haber sido viaticado el domingo, los doctores sin embargo confían y no pierden la esperanza de que se manifieste una reacción favorable”

Baina Arrasaten aurreko lerroak irakurtzen zirenerako,  1929ko apirilaren 23an zendu zen Felix Arano maisua. Galeraren albistea ematen zuen aipatu “La Voz de Guipúzcoa”k biharamunean eta kazetariak idazten zuen: 


“Desaparece con don Félix Arano una destacada personalidad pedagógica, pues puede decirse que en el finado la palabra maestro alcanzó la compleja entidad de labor instructiva y al mismo tiempo paternalmente educativa. Dotado de un amplio espíritu liberal y amante del progreso en todas las manifestaciones humanas, el maestro Arano desdeñó los antiguos cauces rígidos e inflexibles de la enseñanza, para adoptar las más modernas normas pedagógicas, adornadas de un más amplio espíritu de humanidad y orientadas en un sentido de mayor eficacia práctica. Por ello, de las varias generaciones escolares que desfilaron por su escuela durante los cincuenta años que vivió dedicado al sacerdocio de la enseñanza, cosechó frutos de confortadora gratitud, que fueron una grata compensación a las inevitables luchas e insidias con que sectores espiritualmente divorciados con el finado, pretendieron premiar su abnegada y alta misión. Una elocuente plasmación de estos frutos tuvo lugar hace cinco años, en ocasión de hacerle entrega de las insignias de la cruz  Alfonso XII, en cuyo acto sus antiguos alumnos le dedicaron un álbum con una expresiva dedicatoria. El pueblo de Mondragón quiso asociarse a tan merecido homenaje, dando a una de sus calles el nombre de Maestro Arano” 

Gatozen, nolanahi ere, Arano hil eta hurrengo eguneko kronikara. Kazetariak Aranoren nolakotasunak goraipatzen zituen: “Don Félix Arano, hombre afable y bondadoso en su trato intimo, supo fusionar el hogar con la escuela, haciéndose auxiliar por su mujer y su hija en la dura labor de la enseñanza. Comenzó su vida de maestro en las escuelas de Araya (1), de donde pasó a Mondragón, a raíz de la creación de las escuelas Viteri, siendo el primer maestro que tuvo en Guipúzcoa dicha institución. Sus discípulos dieron prueba de su sólida base cultural en varios Centros intelectuales españoles, especialmente en el Ateneo Guipuzcoano, donde llamaron poderosamente la atención por su dominio de las matemáticas. Sus métodos, en efecto, se caracterizaban por su eficacia educativa. Su labor no fue la de un mero instructor, sino la de un pedagogo moderno y científico, en e moderno concepto de esta palabra. Hizo del cálculo mental la base para la educación de la inteligencia, llegando a obtener resultados asombrosos, que dieron al señor Arano justísimo renombre. Sus discípulos llegaban a la vida social dotados de una preparación que les ha hecho destacarse en aquellas actividades a que se han dedicado”

Nire beste aipamen bat egin nahi dut, hain zuzen 2016ko abenduaren 18an Agurainen eman nuen beste hitzaldi batetik ateratako hitzak hona aldatuz. Marcos Sagasti, Arano umearen maisuari buruz egokitu zitzaidan berba egitea eta hona hemen adierazi nuena: 
 “Los chavales acuden más y más a la escuela y ya en 1865 el Inspector de educación considerada excesiva la matrícula de alumnos que atiende Sagasti. Con lo que el Ayuntamiento decide crear una plaza de pasante, con alumnos aventajados, para los que se habilitaría una antesala, como aula. Y ahí Marcos Sagasti mostró dotes de observador y tras unos pequeños fracasos a la hora de nombrar ayudantes que no mostraron aptitudes para la docencia, se decidió por Alejo Kintana Iturrospe, natural de Alangua/Agurain, y por Felix Arano Sáez de Adana, natural de Agurain. Arano era un poco mayor, con doce años.  Me van a permitir Vds. que haga una muy breve mención a Arano, a quien he analizado un poquito, en su trayectoria de maestro en Arrasate-Mondragón. Antes de llegar a las Escuelas Viteri de esta localidad, desde 1881 a 1902 había ejercido en Alsasua. A partir de este último año y hasta su jubilación en 1927 ejerció como maestro en esas escuelas arrasatearras, ejemplo singular de modelo educativo, donde Arano fue el alma mater.

Alejando Gali, gran pedagogo catalán de principios del XX, dice en uno de sus artículos: “Es conocido Mondragón en todo el País Vasco—incluso Navarra—por su fundación escolar Viteri, filántropo vasco, constructor de escuelas; y por el maestro de la fundación don Félix Arano, que se ha significado hace ya años en la enseñanza perfecta del cálculo mental y de toda la aritmética primaria. Tiene D. Félix Arano ciento cuatro niños matriculados, de los que no faltan a clase arriba de un cinco por ciento. Están colocados los ciento y tantos niños en cuatro filas de bancos bipersonales, esperando con el mayor silencio las palabras del profesor…Dice D. Félix Arano con orgullo, que alumnos que residen a una distancia de cinco kilómetros, si, por ejemplo, tienen alguna ocupación inexcusable por la mañana, se presentan a primera hora en la escuela, haciendo para ello sus cinco kilómetros de ida y cinco de vuelta, nada más que para presentar su trabajo, recoger los nuevos temas y ofrecer las oportunas excusas. 
… Hemos podido cerciorarnos de que el maestro trabaja honradamente, que no explota al niño, que no hace uso de ningún ardid, que pone en su labor su corazón, sus sentidos, su vida toda y que se siente feliz”
Felix Arano, erdian, Marcos Sagastiren omenaldian (2)

Eso que dice Gali, Arano lo aprendió de su profesor Marcos Sagasti. Fue la primera lección que asimiló aquel chaval en su estancia junto a Sagasti: tienes que ser feliz para cumplir con tu obligación docente. Si no es así, el modelo fracasa y con él los alumnos corren serio peligro. Por cierto, Felix Arano estuvo presente en el homenaje que se tributó a Marcos Sagasti el 25 de julio de 1916 por la tarde, y tuvo palabras laudatorias para el que fuera su maestro” 

Felix Aranoren emaztea eta alaba aipatzen ditu kazetariak 1929ko apirilaren 25eko kronikan. Beste behin idatzi nuen Teresa Garciari buruz eta alabari ere justizia egin behar zaiolako, aipa dezadan Angela Arano 1920ko ekainean amaitu zituela magisteritzako ikasketak Gasteizko Irakasleen Eskolan.  Bere txosten akademikoan ohorezko matrikulekin azaltzen dira ikasgai guztiak eta titulurako azken azterketa ere matrikularekin gainditu zuen. Aitari laguntzen eman zituen profesioko bere lehen urteak. Eta orain itzul gaitezen heriotzaren berri ematen zuen kronikara: 

“Por eso, las maravillosas demostraciones que hacía, a veces, con sus discípulos, no eran flor de un día, llamadas a extinguirse apenas los muchachos abandonaban el aula y entraban de lleno en los azares y preocupaciones de la vida. Se recuerda, a este propósito, que durante los experimentos de cálculo mental que hizo con sus discípulos en memorable conferencia del Ateneo Guipuzcoano, algunos jóvenes, ya granados y lejanos de la edad escolar, que asistían al acto, anticipaba, en voz perceptible para los sentados en lugar próximo, los resultados de las operaciones propuestas. Alguien mostró su admiración y sorpresa, y los jóvenes en cuestión contestaron, “es que hemos sido discípulos de Don Félix” Acaso se había desvanecido en su memoria el contenido rutinario de algunas lecciones, pero quedaba para siempre la agilidad mental, el desarrollo del espíritu, la aptitud para el juicio y el raciocinio que eran consecuencia de los métodos educativos del señor Arano. 

Digno de mención es consignar de qué modo el señor Arano procuró en su escuela despertar el espíritu ciudadano de los muchachos. Inspirado en los más racionales procedimientos de educación cívica y social que rigen en los países progresivos, sustituyó la disciplina impuesta, el régimen de la palmeta, el castigo decretado desde la plataforma, por una participación de los niños en el gobierno de la escuela. Eran los mismos muchachos los que, bajo su paternal dirección, formaban un concepto de su responsabilidad y lo aplicaban al mantenimiento de la disciplina escolar. Instituyó los “jurados escolares” institución corriente en las escuelas belgas y suizas, y adoptó todos aquellos procedimientos de educación social y cívica que son objeto de experimentación en los laboratorios pedagógicos europeos y los que su propia experiencia y su genial espíritu le sugerían” 

Biharamuneko edizioan kazeta berdinak hileta elizkizun eta ehorzketaren berri ematen zuen hiru zutabetara. Zioenez, gizarte maila guztietako jendetza handia hurbildu zen Arrasateraino Euskal Herri osotik. Viteri Eskolako Aranoren etxebizitzan bertan jarri zen beila-mahaia, eta sinadura-koadernoetan dolu-agerpena egin nahi zuten gizon emakumeen ilara luzeak ikusten ziren. Goizeko 10´30etan herriko lantegiek lan egiteari utzi zioten beharginek hileta elizkizunetara joan ahal izateko.
Aranoren ehorzketa-komitiba

Eta 11etan komitiba abiatu zen hildako maisuaren etxetik parrokiarantz. Lehenik, haurrak zihoazen, euren maisu eta maistrekin; jarraian udal musika banda, Chopinen heriotza-martxa jotzen ari; gurutze eta pendoiak irekita parrokiako kleroak segitzen zuen eta horren ondoren hilkutxa zeramaten zenduaren adiskide eta ikaskide ohi batzuek. Zerraldotik ateratzen ziren zinta bana Jose Maria Agirre, Toribioren seme,  Union Cerrajeraren Bergarako Labe garaietako ingeniaria eta Viteri eskolako lehen promoziokoa; Antonio Armengou Viteriren Arte eta Ofizioetako eskolako irakaslea; Rigoberto Aranzabal herriko medikua; eta Frantzisko Goikoetxea eta Felix Heriz lagunak eusten ari ziren. Lore koroi mordoa ikus zitezkeen, besteak beste sendiarena, Viteri Kasinoarena eta ikasle ohiena. 

Hilkutxaren ondoren Arrasateko udal korporazioa zihoan eta beraien batera Gregorio Etxebarria eta Julio Agirrebeitia, Elma enpresaren ordezkariak (bazkidea zen Arano) Rafael Ariza Etxezarreta, barrutiko meatze-ingeniari burua; Jose Luis Martinez Pumarejo zenduaren suhia,  gizonezko senitarteen ordezkari moduan. Segituan, handik eta hemendik Arrasatera iritsitako ordezkaritzak: Bilbo, Donostia, Agurain (Marcos Sagasti, Aranoren maisuaren semea), Altsasu, Bergara, Eibar, Errenteria, Hernani, Durango… eta beste hamaika bat tokitakoak. Azkenik, ohiturari jarraiki, emakumeak, buruan Aranoren bi alabak zihoazelarik.  Lehenik herriko hilerrira joan zen komitiba eta behin ehortzi ondoren elizkizunak burutu ziren parrokian.

Ibilbide osoan kaleak jendez beterik zeuden eta Arrasateko eliza nagusia txiki geratu zen hainbeste pertsonentzat. Oso zeremonia jendatsua gertatu bide zen, arrasatearren kontzientzian horren irudia geratu baitzen grabatuta, izan ere – aurkitu ditudan adibide batzuek egiaztatzen dutenez- egun hartaz geroztik ekintzaren bateko erakartasuna neurtzeko “Aranoren hiletan baino…” formula alderagarria erabili zuten herritarrek denbora luzez. 

Ar


Aranoren irudia hurrengo belaunaldietara ere irisarazteko, Arrasaten herri mugimendu bat sortu zen maisua hil eta berehala.  Diru bilketa batekin ekin zitzaion, bildutakoaren arabera Aranoren oroitzapena bizirik iraunarazteko zer eskain lekiokeen ikusteko. Udala buru, herriko elkarteek eragin zuten kanpaina. Zortzi mila pezeta bakarrik lortu zen eta 1929ko abenduaren lehenean antolaketa batzordeak erabaki zuen haietako bi mila erabiltzea plaka bat jartzeko Viteri Eskoletan, eta gainerakoarekin Estatu bonoetan inbertitzea, urtero “Arano” izeneko 150 pezetako bina sari eman ahal izateko, gehien aplikatutako neskato eta mutilari.

      Hil ondoko omenaldia 1930eko apirilaren 27an burutu zen. Presiditu zuen zeremonia Rikardo Añibarro arrasatearrak – urtetan Viteri Fundazioaren Arrasateko batzordeburu izandakoa eta Gipuzkoako Diputazioaren presidente izendatu berri zena. Eta plaka jarri beharrean, azkenik, busto bat deskubritu zen, Donostiako Jose Diaz Bueno artistak egina. Azaldu behar dut, Arano hil eta berehala, orduko udal korporazioak baimena eskatu ziola sendiari maisu ohiaren aurpegiaren molde bat egiteko, eta Diaz Buenok hura erabili zuen bere obrarako. Egia da ere, Udalak estatua Udaletxean jartzeko asmoa zuela. Igaro al zuten hura inoiz Udaletxera? Zer gertatu zen irudiarekin?

 


      (1)  Altsasu da, ez Araia.
      (2) Aranoren ezkerrean dagoena nire aitona Jose Maria Azkarraga da, 1914an Marcos Sagasti maisuaren biografia idatzi zuena, eta  Felix Aranoren gaineko laudoriozko lehen aipamena liburu hartan egin zuena.