Antero Milikua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Antero Milikua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urtarrila 12, 2022

ARRASATEKO IRAGARKI ADIERAZGARRIAK XX.eko PRENTSAN



Agerkari, batez ere egunkari zaharrak arakatzen nabilenean Arrasaterekin zer ikusirik zuten iragarkiekin egiten dut topo sarri. Denboraren perspektibatik aztertuta, interesgarritzat jotzen dut beti, bizitza modu erdi ahaztu baten testigantza baitira. Publizitateak, bestalde, publikora heltzeko bere mekanismoak eragiten ditu  eta gaur aurkezten dudan lagin honetan errealitate hori antzematen da, edozein angelutatik begiratuta.

Besterik gabe, eta iragarkiek eurek testuingurua nahiko garbi uzten dutenez gero, ez naiz azalpenetan luzatuko. Goazen, beraz, txoko honetara ekarri nahi izan ditudan iragarkiekin.

1.- “El Heraldo Alavés” egunkarian 1905eko ekainaren 20ko zenbakian Antero Milikua ostalari eta zaldi-gurdiariak  honakoa jartzen zuen, Gasteiztik Arrasateko jaietara etorriko ziren bidaiarientzat zuzenduta.
1. iragarkia


2.- Egunkari berdinean 1909ko otsailaren 3an, garai hartarako arruntzat jo dezakegun iragarki tipokoarena azaltzen du. "Titi-ama" baten eskaintza aurkezten zaigu.
2. iragarkia


3.- Segitzen dugu “El Heraldo Alavés”ekin eta 1909ko azaroaren 14ra egiten dugu jauzi. Gure Antero Milikua bere negozioko zalgurditeria saltzera  zihoan. Santa Agedako bainu etxearen desagerpenak kalte egin zion Milikuari, Arrasate-Gesalibar ibilbideko joan etorriek pisu espezifiko handia baitzuten haren negozioan. Hori gutxi bailitzan, Vasco Navarro trenaren obrei une batetik bestera has zekiekeen eta Anterok beste diru iturri bat gal zezakeen: Gatzagatik Arrasatera eta alderantziz  bere zalgurdietan bidaiariak garraiatzeari zegokiona.
3. iragarkia


4.- Gasteizko aipatu egunkarian oso-oso iragarki arraroa topatu nuen. Izenak despistatu nau: “Ubago, don Resusta (S. en C) Garai hartan Alberto Martinez de Ubago medikua genuen Arrasaten eta berari zegokiokeen iragarkia. Baina nor da “don Resusta”?  1916ko martxoaren 20an agertu zen.
4. iragarkia


5.- Ondoko iragarkia Gasteizko “La Libertad” egunkarian agertu zen, 1923ko urtarrilaren 10ean. Hotel Universal genuen oraingo Kajoi taberna dagoeneko eraikina. Eta bertan, gaur ere halako erakuspenak egiten dira sarri,  Pariseko Paul jaunak bezeroentzako fajak zekartzan, gizonezko zein emakumeentzat. Diodan, Arrasatera halako saltzaile agertzen zirenean, beren produktu magikoak saltzeko asmoz, normalean Universal ostatuan egiten zituzten erakuspenak. Horrela, herniak, herrentasuna, burusoiltasuna … konpontzen bide ziren. Aramaion, berriz, Frantzisko Barrutiaren ostatura biltzen ziren saltzaile haiek.
5. iragarkia

Badira adibide gehiago, eta agian beste inoiz itzuliko naiz gaiarekin. Beste garai batzuk oroitzea ahalbidetzen dute.

Argazkiak: JMVM
 

azaroa 17, 2021

SANTA ZEZILIA EGUNA. 1892


Arrasateko Musika Banda, 1895
Azaroaren 22an Santa Zezilia markatzen du kristau egutegiak, eta dakigun bezala santa hori musikarien zaindaria dugu. Aurten ere ospatuko da toki askotan eta gaurkoan erreferentzia historiko bat ekarri nahi izan dut. Askotan bezala, Migel Madinabeitiari zor diogu 1892ra arte jauzi egin ahal izatea, berak idatzi baitzuen “El Noticiero Bilbaíno“ egunkarian ondoko kronika. Ez da beste munduko ekarpen historikorik, baina XIX. mendean ere jaiari tinko eusten ziotela gogoratzeko balio digu idazkiak. Honela dio Madinabeitiak, itxuraz musikarien ezpalik eduki ez arren jai zale genuena: 

“Ayer fue aquí un día de verdadero júbilo, porque los músicos celebraban el de su patrona Santa Cecilia. Por la mañana la banda municipal recorrió las calles del pueblo, cundiendo el regocijo con sus alegres pasodobles. Como a toda función religiosa de algún viso precede la Salve, por la víspera se cantó una de Eslava, a cuatro voces, en la iglesia parroquial, donde a las diez de la mañana de ayer hubo misa mayor y se cantó la de Mercadante, ensayada noches atrás por varios aficionados al divino arte, que de niños de coro han llegado a edad madura, y se han ofrecido gustosos a prestar su cooperación con el deseo de que la fiesta imprimiese el mayor esplendor posible.

Aunque mi incompetencia en la música me obliga a ser lacónico, la ejecución dirigida por el simpático organista don Victoriano Balerdi, al decir de los inteligentes, resultó brillantísima. El Cantantibus, coro a voces solas que se ejecuta durante el ofertorio, composición del mismo señor Balerdi, expresamente para este día, fue una cosa que por ser novedad produjo un efecto maravilloso. Teniendo presente aquella máxima de Finis coronat opus, que se pasó el día de algún
Antero Milikua
modo, hasta que llegada la noche, veinte amigos se reunieron en animado banquete en la fonda de Milicua, donde se sirvió una variada y suculenta cena, a la que también asistí, cortésmente invitado por una comisión de devotos de Santa Cecilia.
 

La animación y fraternidad que reinó durante la cena y los chispeantes diálogos que los comensales se cruzaban de un lado al otro de la mesa, a los postres y el café, hacían de la reunión el cuadro más alegre que pueda concebirse. La casualidad, o lo que sea, hizo que llegara anoche mismo a la fonda un simpático guipuzcoano, cuyo nombre no me atrevo a revelar, quien se unió a otro amigo, comensal en el banquete, y que como él tiene aptitudes de verdadero artista. Estos dos señores hicieron las delicias de la reunión, porque sentado Balerdi al piano, cantaron los aires vascongados más notables del repertorio de Iparraguirre, y una miscelánea de música bufa que a todos los hizo desternillar de risa. Y que Santa Cecilia nos depare otra el año que viene” 

Gogoratuko dut nire aldetik Biktoriano Balerdi urte hartan bertan iritsi zela Arrasatera organo jole titular moduan. Eta, nik dakidanez, Biktorianoren lanen zerrendan ez da agertzen Madinabeitiak aipatutako Cantantibus hori. Beste izenen batekin erregistratuko al zuen? Betiko galduko al zen partitura?