Martin Abadea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Martin Abadea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

apirila 14, 2021

ARRASATEKO UDALA AUZOKO MARTIN ABADEA




Udala auzoa (J. Galarta)
Nork ez du inoiz entzun Martin Abadearen istorioa? Euskal legendetan toki berezia du, gaurko kasuan Arrasateko Udala auzoan kokatzen den ipuinak. Miguel Madinabeitiak idazki polit bat eman zuen argitaratzera “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian, Arrasatetik 1893ko apirilaren 13an bidalia. Udala auzoko Martin Abadearen legendari egiten zion toki bere ekarpenean, hain zuzen ere berak eta Bizente Okendo adiskide arrasatearrak, “Euskal Erria” aldizkarian 1881an (iraila-abendua) “Los perros de Martin Abade” tituluarekin berea publikatu zuen Juan Iturralde Suit nafarrari kontatu zioten bezala. 

Juan Iturralde Suit Iruñekoa zen eta historialari izateaz gain pintorea ere genuen. Nafarroako Asociación Éuskara elkartearen sortzaileetariko bat zen, Arturo Campionekin batera.  Euskal kulturaren aldeko elkartea zen, gerora Eusko Ikaskuntza izango zenaren abiapuntua.

Miguel Madinabeitiaren artikuluan honela irakurtzen dugu “Una leyenda” titulupean: 

“En mucho tiempo recibí de Buenos Aires el Laurak Bat y llegaba a mis manos con puntualidad, menos cuando traía algo de Mondragón, como ha sucedido con el  número 238 de dicho periódico, correspondiente al mes de agosto último, donde venía “Los perros de Martín Abade” preciosa leyenda debida a la elegante pluma de mi querido y respetable amigo D. Juan Iturralde y Suit, de Pamplona, quien según ahora me consta, la publicó por primera vez en la Euskal Erria, de cuya apreciable revista, por desgracia, no hay que yo sepa ningún suscriptor en este pueblo.
Udala auzoa (J. Galarta)
De suerte que para mí hubiera pasado ignorada y completamente desapercibida la existencia de trabajo tan curioso, a no ser por el amigo D. Hermenegildo Landáburu, mi compañero de escuela de Aramayona, que tuvo acertado pensamiento y la atención, que muy mucho le agradezco, de enviarme el único número que él poseía, con lo que me ha proporcionado, además la grata ocasión de retirar el papel de ingrato que sin saberlo estaba jugando con el autor que nos honró al Sr. Oquendo y a mí con la dedicatoria” 

Madinabeitiak berriz ere ematen digu datua, txikitan Aramaioko eskolan ibili zela. Oraingoan Juan Hermenegildo Landaburu Urrutia, Miguel baino bi urte zaharragoa, agertzen zaigu lekuko gisa. Bestalde, Arrasate osoan Euskal Erria aldizkariaren harpidedun bat ere ez, eta Aramaion, gutxienez, Madinabeitiaren haurtzaroko adiskidea! Goazen Iturralde jaunak, Madinabeitia eta Okendo adiskideengandik jasotako legendaren bertsioarekin:


Gustura irakurtzen diren legendeetakoa dugu Udala auzokoa. Iturraldek hasieran dioskunez, ordea, ez dugu pentsatu behar exklusiboki euskal kulturari dagokionik. Baina ba al du horrek garrantzirik? Ez al dugu guk gurea balitz bezala behin eta berriz kontatu eta disfrutatu? Ba, ene ustez, horixe da inportanteena.
 
Ilustrazioak: Julio Galarta


martxoa 06, 2019

MARTIN ABADEAREN ALDAERA ARAMAIXOARRA



Martin Abadearen legendak Arrasateko Udala auzoan zein nolako indarra izan zuen ikusi dugu behinola txoko honetan. Orain Aramaion Joxe Letona zenak jasotako bertsio bat azaldu nahi dut, aldaera interesgarria baita. Polita, zalantzarik gabe. Hona hemen, Joxek jaso zuen moduan. 

“Martoko traidorea, etxalako fina; guk orain pagatzen dogu aren atsegina” (Aramaioko atsotitza)


“Martin Kasaria, Udalako abadea zan ta aiztari sutsua. Egun baten mezan egoala, goizean goiz, txakur zaunkak entzun zituan; eta amakasea “erbia dabilela esatera” etorri jakon. Martinek ez eban mezea amaitzeko eperik artu gura izan. Bertan bera dana itxi, artu eskopetea ta egoanean- lenengo bide kurutzera, erbiei aurra  artzera joan jakon. Erbiak iges egun eutson ta bere atzean, txakurrakin Ipiztikarriraño jarraitu eutson. Handik Araneko errotaraño; Araneko errotatik Goikoerrotaraño; Goikoerrotatik Andra Mariraño. Emen bere usaña galdu eban eta txakurren atzean ara eta emetik Ipurtotzera, ta Ipurtotzetik Aixolako Olabe ondotik zea, Keistitik, Zubetetik, Uribarri soloetatik Zalgora. Zalgotik Bajongo eleiz-azpiko soloetatik, Azkoa aldetik Asentziora, ta emetik Untzilla aldetik Murura.
  - Ementxe arrapau biaut – esaten eben.


Eta itxututa lez alderik alde ibili zan. Aramayo guztiak olan, abadea ikusirik, bere aurka gatz esaten jarri ziran.

Angeru guardakoa be, lotsatuta gelditu zan eta Jaunari esan eutzon. Eta Aita Jaungoikoak onetaraxe zigortu eban:

"700 urtean gau guztietan, gabaz Udala, Tres
Caminos, Muru, Ipiztikarria, Arangio ta Aramayoko auzune guztietatik ibiliko az, txakur pillo bategaz. Eta zazpi urteik zazpi urtera, Aramayotekoak (1) jo eta ordubete beranduau, etxetik kanpora aurkitzen doan neskea erbien orde garbitukok"

Oraindiño be gau askotan, Martin abadeen txakurren zaunkak erreka onduetan entzuten dira. Batzuk diñue ur-txakurrak dirala, beste batzuk beste gauza batzuk dirala. Nik eztakit. Baña oraindiño erreka ondoetan txakur zaunkak, gaberdien be entzuten dira…”

Neska berantiarren aurkako Jainkoaren zemaia bete ote zen ez da jakin, orain arte behintzat.

(1) Iluntzeko kanpai jotzeari Aramayotekoa esaten zitzaion.
Argazkiak: Gerardo Lopez de Gereñu Galarraga, JMVM