musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urtarrila 10, 2024

JOSE PRADERE ARRASATEKO DULTZAINA EGILEA

 

Praderetarrak

Sebero Altuberen biografia azaltzeko idatzi nuen liburuan (1979) garbi asko adierazi nuen goi mailako dultzaina jolea izan zela hura, bere anaia Benignorekin batera. Ordukoak dira ondokoak:

“ Ba al dakizu, irakurle, Sebero lehen mailako dultzaineroa zela? Arrasateko orduko denborako jende askok gogoratzen du, nahiz eta orduko “kronikak” ezer ez esan horretaz.

Hirukote bat osatzen zuten Seberok, bere anaia Benignok eta Kristobal Bedia gazteak. Honek 9 urte zituen trebetasun handiaz bere biei laguntzen zienean. Benignok 20 eta Seberok 18 izango zituzten”

Urrutiko garai haietan nik ere ez nekiena da Arrasaten dultzaina egile entzutetsu bat izan zena. Gaurkoan datu banaka batzuk emango ditut – batzuk ezagunak dira, Juan Mari Beltran adiskideak “Dultzaina Gipuzkoan, 1950era arte” liburu ederrean argitaratu baitzituen 2004an.

Jose Beltran Pradere Uribesalgo Arrasaten jaio zen 1827ko otsailaren 14an. Aita, Juan Beltran Pradere Pradere  (1) Frantziako Arguenos herrixkakoa zen, Goi Garonakoa. Beraz, ez bide zen euskalduna, inon publikatu den moduan. Frantziarra Arrasateko Eulalia Uribesalgo Moyarekin ezkondu zen 1825ean eta bi semeren gurasoak izan ziren: Juan eta Jose Beltran. Azken honi dagokio gaurko protagonismoa.

Jose Pradere Uribesalgo birritan ezkondu zen,  1859 eta 1873an, Maria Joakina eta Josefa Antonia Karrera Kataide ahizpekin, hurrenez hurren. Arrasateko 1887 eta 1897ko industria zentsuetan Jose Pradere “latonero” bezala agertzen da. Gure pertsonaia, 1898ko urriaren 13an hil zen.

Praderetarrek latoia fabrikatzen al zuten? Zalantza sortzen zait.
Jose Pradereren dultzaina bat
Arrasateko1883ko  industriari buruzko Miguel Madinabeitiaren aipamen batean
 
Pradere agertzen ez delako. Baina zalantzarik gabe Praderek latoiarekin egiten zuen lan. Behintzat latoizko produktuak ekoizten zituen: dultzainak. Eta horren lekukotasuna geratzen da.

Horrexegatik dakigu Jose Pradere Uribesalgok beste anaia bat zuela, Juan, Durangora bizitzera aldatu zena eta hark ere dultzainak fabrikatzen zituela, latoizkoak. Eta bi anaien eskuetatik atera ziren instrumentuek “Pradere.Durango” eta “Pradere.Mondragón” marka daramate. Juan Mari Beltranek dio bere liburuan:

“Pradere anaiek latoizko dultzainak egiten zituzten, batzuetan zilarreztatuta eta besteetan bere latoi kolorearekin saltzen zituztenak. Metalezko dultzaina hauek, zurezko dultzainen antzeko neurri eta tonalitatean daude eginak… Ezagutzen ditugun “Pradere.Mondragón” markako dultzainak zilarreztatu gabeko latoizkoak dira”

Eta karakteristika gehiago ematen segitzen du Beltranek:

“Durango” nahiz “Mondragón” izan, dultzaina guztiek pita sartzeko zabalagoa den errefortzu bat dute goiko muturrean. Bi modeloetan, goiko muturretik beheko kanpairaino tutuaren forma berdina da. Gure eskuetan izan dugun “Pradere-Mondragón” markako dultzaina bat Tolosako txistulari eta dultzainero den Jose Ramon Garikanorena da. Dultzaina horrek gaur egungo pita batekin ondo funtzionatzen du”


Zenbat dultzaina egin zuten ez dago jakiterik. Ezta Arrasateko dultzaina joleek Pradereren instrumentuak erabiltzen ote zituzten ere. Normalena izango zen herriko dultzainak jotzea. Baina batek daki!

Bestalde, Jose Pradererekin segituz, latoia ez zen erabiltzen zuen langai bakarra, ezta salgai bakarra ere. Itzuliko naiz pertsonaia horrekin, bere beste merkatal-alde batekin.

 

 (1) Jose Mari Agirre Kerexetari esker dakit datua. Bihoakio nire eskerrona

Argazkiak:  Espainiako Liburutegi Nazionala (Pradere sendia), Juan Mari Beltranen liburua (beste biak)

apirila 26, 2023

ARRASATEKO MUSIKA BANDA. 1891



Musika banda 1890

Arrasateko musika banda edo txarangaren hastapenak XIX. mendearen lehen erdialdean koka daiteke, ditugun datu urrien arabera. Udal diru funts txikiak zirela eta, oso ibilbide malkartsua bizi izan zuen elkarteak, eta behin baino gehiagotan desegin zen. Izan zen pertsonaia bat, Juan Jose Rodriguez Arrizabalaga “Maixu Zaharra”, behin eta berriz Udalera jo zuena, musika talde iraunkorra egin ahal izateko laguntzaren eske. Udalak  5.000 pezeta jarri zituen 1878an, instrumentala erosteko eta martxan jarri zen taldea. Hala ere, musikariak ez zeuden beti prest udalaren eskakizunei baiezko erantzuna emateko, gehienak langileak baitziren herriko enpresa desberdinetan eta musika jotzeak diru galtzea suposatzen zien. 

Gauzak horrela, 1891ko apirilaren 3an, Ramon Barrena orduko alkateak jakitera eman zuen zinegotziekin izan zuen bileran herriko Musika Bandako zuzendariarekin elkarrizketatu zela, taldearen eta udalaren arteko harremanak aurrerantzean nola arautuko ziren adosteko. Eta Barrenak korporazioari aurkeztu zion ituna, Juan José Rodriguezekin hitz egin ondoren “udal musika txaranga”ren berrantolatzeko balioko zuena: 

1º El Ayuntamiento se comprometió por su parte a subvencionar la música, con la cantidad anual de quinientas pesetas, pagaderas por meses vencidos.

2º En este acto se hace entrega a D. Juan Rodríguez y éste se da por recibido del instrumental perteneciente a la Villa, que consta de las piezas siguientes: dos flixcornos en Sí bemol con sus accesorios; dos bombardones contrabajos en Mí bemol con idem; dos bombardinos barítonos en Dó y Sí bemol, con idem; dos onobenes en Fá y en Mí, con idem; dos trombones sistema Sax en Dó y en Sí bemol, con idem; dos cornetines modelo Besson, con idem; platillos egipcios de 13 pulgadas; una pandereta de piel de burro cristalizada; dos clarinetes en Sí bemol; un bombo; un redoblante; un triángulo.

3º D. Juan Rodríguez hecho cargo del instrumental y como Director de la Música, responde de la conservación de los instrumentos y de las reparaciones que tuvieren necesidad de todos ellos; y en caso de que la música se disuelva, ha de devolver a la villa los instrumentos en buen uso todos ellos.

4º De la misma manera se compromete el Sr. Rodríguez a asistir con la música a los actos de oficio que tenga por costumbre concurrir el Ayuntamiento, y además de tocar en la plaza o donde el alcalde
1891ko udal akta
le designe, los días de : Año Nuevo; Reyes; Carnaval; Procesiones de Semana Santa; Pascua de Resurrección; Córpus; Ascensión; San Juan; Santiago y otro domingo del mes de julio; dos domingos del mes de agosto; el día de la Concepción, y demás días que quiera el Director, previa autorización correspondiente.

5º El número mínimo de que se compondrá la Música será de veinte individuos, que corresponden a igual número de instrumentos pertenecientes a la villa.

6º La música tendrá para su régimen interior un reglamento de conformidad con las condiciones que arriba se expresan” 

Horixe izan zen Barrena alkateak aurkeztu zuena eta udal batzak onetsi egin zuen hitzarmena, puntu bat gehituz: Bandak ezohiko lan egunen batean jo behar izanez gero, udalak musikariei ordaindu beharko lieke, lantegira ez joateagatik. Hitzarmen hartan oinarrituta, musika elkarteak aurki ekin zion lanari eta Rodrigez “Maixu zaharrak” lehen gastuak egin zituen instrumento berriak erosten. Rodriguez bandaren zuzendaria izan zen, bere heriotzera arte, 1896an.

Argazkiak: JMVM, Mendia bilduma

MUSIKA BANDARI BURUZ GEGHIAGO



urtarrila 01, 2019

JULIAN SAGASTA ORGANO JOLE ARRASATEARRA (1914-2005)

Ondoko lerroak, Julian Sagastaren heriotza gertatu ondoren idatzi nituen, Euskonewsen, 2005eko martxoan.

Aurtengo urtarrilak albiste ilun bat ekarri zigun Erromatik. Arrasateko herriak eskainitako musikaririk ospetsuenetako bat hil zen hiriburu hartan eta bere herrikide asko zinez goibeldu zuen berriak, lagun bat betiko desagertzea penagarria bada areago zendua bere jaioterriarekin hain sentimendu sakonez lotuta dagoen pertsonaia denean. Lerro batzuk bete nahi ditut, hainbat eta hainbat herrikideri moduan niri ere bere adiskidetasuna eskaini zidan gizon horren aipamen txikia egiteko. Julian Sagasta Galdosi buruz ari naiz. Urtarrilaren 31n hil zen Erroman, 90 urte zituelarik.

Julian Sagasta, bere iloba Amaiarekin, haren
heriotza baino bi egun lehenago, Erroman.2005.

Julian Sagasta Galdos Arrasaten jaio zen, 1914ko martxoaren 16an. “Olatxo” gaitzizeneko arrasatearra Giuliano Sagasta “il bascchi” bilakatu zen italiarrentzat, Italian eta konkretuki Erroman bizi baitzen azken hirurogeita hamaika urteotan. Don Giulianok, hain tarte luzea italiar hiriburuan eman arren, ez zuen sekula bere jaioterria ahaztu, eta ahal zuen guztietan hurbiltzen zen Arrasatera. Berak esan ohi zuenez, Udalaitzen argazki handi bat zeukan Erromako bere logelan, baina ez zegoen parekorik Udalaitz bera zuzenean ikusi ahal izatearekin. Txikitako bere lagunekin bildu ohi zen urtean behin, kintoen bazkaria ospatzen zutenean. Hantxe egoten ziren kontu kontari, “Olatxo” bera, David Arzamendi, Pedro Zumelaga, Angel Etxabe eta beste hamabost bat lagun, euren oroitzapenen soka luzearekin jolasten ari.

Julian Sagasta Erromako Santa Maria Nagusiaren organo jolea izan zen 1947tik 1989an jubilatu arte. Eta bere profesioak satisfakzio handiak eman zizkion, aukera guztietan aitortzen zuen moduan. Adibidez, Julian Sagasta Aita Santuentzat jo zuen sarritan. Gauza normala, guztiz, organo jole onaren ospeak laguntzen baitzion gazte gaztetatik. Bere ikasketa erlijiosoak 1924an Oñatiko Agustinoetan hasi ondoren Burgosen jarraitu zuen, Erromako “Angelicum” Teologia Institutuan amaitzeko. 1937ko maiatzaren 22an apaiztu zen, San Juan Letrango basilikan. Espainiako gerra eta, ondoren, Europakoa eragozpen gertatu zitzaizkion Arrasatera itzultzeko, 1942ko abuztuaren 6ra arte egin ez zuena.

Julian Sagasta, David Arzamendi eta Santi Etxebarria
"Zurdo de Mondragon"-en erdian, Arrasaten. 1995.

Erroman ere musikako ikasketetan barrena egiteko aukera ikusi zuen. Santa Cecilia Kontserbatorio nazionalean aurrerapen bikainak egin zituen Fernando Germani irakaslearekin. Organo apaiz eta organo jolea izan zen, Erromako San Jose elizan eta Santa Maria Nagusian, hurrenez hurren.

Julian Sagasta “Olatxo”-k musika barrokoa maite zuen. Ikerketa lan sakon eta luzeak burutu zituen, besteak beste Antonio de Cabezón (1510-1566) Burgoseko musika konposagilearen lan osoa identifikatzen eta argitaratzen jardun zuen eta, XVII eta XVIII mendeetako espainiar organo joleen antologia prestatu zuen. Halaber, Pablo Bruna aragoar musikariaren (1611-1679) obra publikatu zuen Sagastak eta haren musikarekin zenbait disko grabatu ere. (Obras completas para órgano de Pablo Bruna (ed. Julián Sagasta Galdós), Zaragoza, Institución Fernando el Católico, 1979)

Bestalde, Italian ez ezik europar herrialde askotan eskaini zituen kontzertuak. Zer esanik ez, Arrasaten askok gozatu genuen Julian Sagastaren arteaz, parrokiko organoa jotzen entzun bai genion behin baino gehiagotan. David Arzamendi herriko organo jole trebe eta - gainera- adiskidea zuen konplize zuzena, emanaldi haietan.

Sagasta “Olatxo”-k edo Don Giuliano “il bascchi”-k Pio XII, Juan XXIII, Pablo VI, Juan Pablo I eta Juan Pablo II-aren aurrean jo zuen. Vaticano Kontzilioaren inaugurazioan ere eskaini zuen bere artea, Sixtina Aretoan entzulerik hurbilena Roncalli “Aita Santu Ona” deiturikoa izan zuelarik. Hala ere, berak errepikatzen zuenez, bere bizitzako egunik zirraragarriena 1954ko maiatzaren 29 gertatu zen, Pio X kanonizatu zuten eguna, alegia. San Pedro plazan jo zuen egun hartan Sagastak, zoragarrizko giro batean. Beste une gogoangarri bat – Pio XII-rekin ere- horrek arrasatearrari Batikanoko San Pio X Aretoko organoa – Italiako handiena, 16.000 hodi eta 5 teklaturekin- jotzea eskatu zionean izan zen.

Julian Sagastaren ustez, Juan XXIII izan zen – berak ezagututakoen artean- organo musika gehien maite zuen Aita Santua. Eta “Olatxo”-k hura Erromako Gotzain bezala izendatua izan zen zeremonian jo zuen, San Juan Letrango basilikan.

Julian Sagasta, bere organoan, 1980

Julian Sagasta Erroman hil zen, urte honetako lehen hilabetearen azken egunean. Berarekin musikari handi baten garra itzali da. Eta arrasatear peto horietakoa betiko joan zaigu. Ezagutu genuenontzat beti geratuko da “Olatxo”-ren jatortasuna. Adio Don Giuliano! Agur, Don Julian!

Euskonews: https://www.euskonews.eus/0292zbk/gaia29204eu.html

====================..===============

EL ORGANISTA MONDRAGONÉS JULIAN SAGASTA (1914-2005)

Las siguientes líneas las escribí en Euskonews en marzo de 2005, tras la muerte de Julián Sagasta.

El mes de enero nos trajo una triste noticia desde Roma. Uno de los músicos más reputados que haya dado la villa de Arrasate/Mondragón había fallecido. La noticia consternó a muchos de sus conciudadanos, puesto que la pena que se siente al perder a un amigo se acentúa aún más cuando se trata de un personaje tan profundamente arraigado a su lugar de nacimiento. Quisiera dedicar unas breves líneas para rendir homenaje a un hombre que, como a otros muchos mondragoneses, también a mí me ofreció su amistad. Me estoy refiriendo a Julián Sagasta Galdós fallecido el 31 de enero en Roma, a los 90 años.

Julian Sagasta con su sobrina Amaia,
dos días antes de su muerte en Roma. 2005.

El mondragonés Julian Sagasta (16 de marzo de 1914) apodado “Olatxo”, era para los italianos Giuliano Sagasta “il bascchi”, no en vano residió los últimos setenta y un años de su vida en Italia, concretamente en Roma. Pero, pese a vivir durante tantos años en la capital italiana, Don Giuliano jamás olvidó su tierra natal; de hecho, siempre que se le presentaba la ocasión, aprovechaba para regresar a Mondragón. Solía decir que en su habitación de Roma tenía colgada una gran fotografía del Udalaitz, pero que nada era comparable a la contemplación al natural de dicha montaña. Una vez al año volvía para reunirse con sus amigos de infancia -David Arzamendi, Pedro Zumelaga, Angel Etxabe etc- para comer y charlar, entre otras cosas, de los muchos recuerdos que compartían.

Julian Sagasta fue organista titular de Santa María la Mayor de Roma desde 1947 hasta su jubilación en 1989. Aseguraba que su profesión le había proporcionado muchas satisfacciones. Así, por ejemplo, Julian Sagasta actuó en múltiples ocasiones ante los Papas, circunstancia absolutamente normal dada la fama de buen organista que le acompañaba desde su juventud. Inició los estudios religiosos en los Agustinos de Oñati, en 1924, con los cuales prosiguió en Burgos, para finalizar en el Instituto de Teología “Angelicum” de Roma. Fue ordenado sacerdote el 22 de mayo de 1937, en la basílica de San Juan Letrán. El inicio de la guerra civil española y, posteriormente, de la europea, le impidieron regresar a Mondragón hasta el 6 de agosto de 1942, día en que finalmente pudo cumplir su deseo.

Julian Sagasta entre David Arzamendi y Santi Etxeberria
 "Zurdo de Mondragon". Mondragon. 1995.

La ciudad de Roma ofrecía a Sagasta la posibilidad de ahondar en sus estudios musicales y, así, realizó notables progresos de la mano del profesor Fernando Germani, en el Conservatorio Nacional de Santa Cecilia. Fue sacerdote y organista en la iglesia de San José de Roma y en Santa María la Mayor, respectivamente.

Julian Sagasta “Olatxo” sentía especial predilección por la música barroca. Llevó a cabo amplios y profundos trabajos de investigación; identificó y editó, entre otros, la obra completa del compositor burgalés Antonio de Cabezón (1510-1566), y elaboró la antología de los organistas españoles de los siglos XVII y XVIII. Además de todo ello, Sagasta publicó la obra del músico aragonés Pablo Bruna (1611-1679), y grabó varios discos con su música (Obras completas para órgano de Pablo Bruna (ed. Julián Sagasta Galdós, Zaragoza, Institución Fernando el Católico, 1979).

Hay que señalar que Julian Sagasta ofreció conciertos no sólo en Italia, sino en muchos países de Europa. Obviamente, también en Mondragón tuvimos el gusto de disfrutar con su arte, al escucharle interpretar en el órgano de la parroquia. En estas actuaciones contaba con la complicidad -y amistad- del gran organista local David Arzamendi.

Sagasta “Olatxo” o Don Giuliano “il bascchi” actuó ante los Papas Pío XII, Juan XXIII, Pablo VI, Juan Pablo I y Juan Pablo II, y deleitó con su arte en la inauguración del Concilio Vaticano. Su oyente más próximo en la Capilla Sixtina fue Giusepe Roncalli, conocido como “el buen Papa”. Pero el día más memorable de su vida fue, como tantas veces aseguraba, el 29 de mayo de 1954, fecha de la canonización de Pío X. En aquella ocasión, Sagasta actuó en la plaza de San Pedro, en un ambiente conmovedor. Otro de los momentos más señalados de su vida fue cuando el Papa Pío XII pidió al mondragonés que tocara el órgano de la Capilla de San Pío X del Vaticano, el mayor de Italia, que cuenta con 16.000 tubos y 5 teclados.

En opinión de Julian Sagasta, el Papa que más devoción profesaba por la música del órgano -de entre aquéllos que tuvo ocasión de conocer- fue Juan XXIII. De hecho, actuó en la ceremonia en que fue nombrado Obispo de Roma, en la basílica de San Juan de Letrán.

Julian Sagasta delante de su órgano, en Roma. 1989.

Julian Sagasta falleció en Roma el último día del primer mes de este mismo año. Con su muerte, se ha apagado la llama de un gran músico. Hemos despedido a un auténtico mondragonés. Todos cuantos llegamos a conocer a "Olatxo" siempre recordaremos su bondad. ¡Addio, Don Giuliano! ¡Adiós, Don Julian!

 Euskonews: https://www.euskonews.eus/0292zbk/gaia29204es.html