Benito Jauregi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Benito Jauregi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 15, 2019

ARAMAIOKO TREN GELTOKIA. 1919



Ricardo Buesa, F. Amarikaren erretratoa

Abiadura Handiko Trenak hondatu egin du Aramaioko ibarra, aramaixoarrok bakarrik baloratzen dakigun neurrian. Txikitu egin zaigu, herritarroi ondasun bat ere ekarriko ez digun operazio arrotz eta mingarriaren ondorioz. Ez gaituzte ekintzaren ontasunaz konbentzitu eta ez gaituzte inoiz egingo. Ezin da. Hain burugabekeria den!

Baina ez noa oraingoan, lehenago ere zutabe hauetan erabili izan dudan gaia ukitzera. Gaur historian jauzi bat egin nahi dut –historiako saltoak atzerantz egiten dira beti – eta 1919an jarri naiz. Hain zuzen, urte hartan inauguratu zen Gasteiz-Maltzaga trenbidea, irailaren 3an. 
 
Tren haren inguruko eskutitz baten kopia eskuratu dut nire artxibotik, trenbideak Aramaiorekin eduki zezakeen harreman estua azaltzen duena. Eskutitza Ricardo Buesa gasteiztarrak bidali zuen Aramaioko Udaletxera, eta bertan herriko alkateari – Benito Jauregi abertzaleari eskari bitxi bezain interesgarria egiten dio. Hain zuzen, Aramaio bihurtzea une estrategikoa, Gasteiz-Bilbo-Lizarra balizko trenbideko trazatuan. Tenbide azpiegitura haren eragileetako bat izan zen Ricardo Buesa. Ikus dezagun eskutitz haren edukia, Aramaioko Udalak urte hartako abuztuaren 31an ohiko bilkura arruntean irakurri zuena:

“Muy respetable Sr. mío: Se ha señalado el día 3 de septiembre para la inauguración oficial de la sección del Ferrocarril Vasco-Navarro desde el empalme con el Norte de Vitoria hasta el empalme con los Vascongados en jurisdicción de Vergara, aunque podemos decir que la línea será, ya que el servicio en realidad va a hacerse, entre Vitoria y Málzaga.

Abilio Calderón
Dios mediante acudirá para la inauguración el Excmo. Sr. Ministro de Fomento actual Sr. Don Abilio Calderon, que ya era director general de obras públicas cuando en 12 de octubre de 1914 se reanudaron las obras por cuenta del estado a impulsos de la decidida influencia de nuestro Sr. Diputado a Cortes el entonces Presidente del Consejo de Ministros Don Eduardo Dato, y por las facilidades que diera en aquella histórica ocasión el Sr. Calderon. quizá cruce en aquel día nuestros valles S.M. el Rey (q.d.g)

Sabe Vd., Sr. Alcalde, que quiero aprovechar cuantas ocasiones pueda para conseguir que ese precioso valle, florón de nuestra querida Alava, tenga las mejores comunicaciones posibles y por lo tanto que aprovechando la circunstancia de ser atravesado el término de Aucibar ó Arocibar por la línea férrea entre los 26´080 y el mismo 26´890 metros, siendo al principio la planta de la vía casi recta y horizontal”

Azkoagatik Marin alderako inguruetan dago Auzibar, muga egiten duelarik Gipuzkoarekin. Ingurukoek “Arozibar” esaten zioten bertan jasotzen zen baserriari. Ferrokarrilak Marinetik igaro behar zuen eta beraz oso puntu estrategikoa zen, Aramaiorekin konektatzeko. Buesa jaunak segitzen zuen bere azalpenarekin:

Trenbideko obretan
“Parece perfectamente indicado que se establezca en dicho punto una estación, siempre que consigamos que Alava construya la carretera desde la estación a Cruceta – unos 2,500 metros fáciles. Vizcaya podía hacer tambien otra derivación desde un punto conveniente y salvando Zubero empalmaría en Ochandiano a su red y Guipuzcoa podía así mismo construir una carretera desde Marulanda por Marin a nuestra carretera. A poco esfuerzo llegaría a ser la estación de Aramayona de las de mejor servicio de la línea y las carreteras indicadas facilitarían las relaciones de la alta Guipuzcoa con toda Vizcaya y ese valle mutuamente con las comarcas indicadas.

Por lo tanto me atrevo a rogar a Vd. que para ese día acuda una comisión de la digna corporación que Vd. preside a Aucibar, donde ya tienen los carpinteros Sres. Ormaechea y Araba un muelle de carga en plena vía, bajo Zubero y lleven dos carteles que podían Vds. hacer sobre unas sábanas, cosiendo letras hechas con tiras de tela de diversos colores y diga uno de los carteles... “Aramayona a los Sres. Dato y Calderon. Viva España” y el otro debe decir: “Carretera de aqui a Cruceta. Viva Alava”

Yo creo casi seguro conseguir que el tren inaugural pare un minuto en el indicado paraje haciendo subir al Sr. Alcalde y dos o tres comisionados para que acudan a toda la ceremonia, dejándoles a la tarde en Mondragón.

Ah! si se consiguieran estas modestas carreteras y luego la de Escoriaza a Oñate más de Aránzazu a Narvaja-Salvatierra que está comunicada por otra que va a las Amescoas; sería Cruceta el punto estratégico entre Bilbao-Yurre-Dima-Ochandiano-Escoriaza-Oñate-Salvatierra y Estella.

Por faltar al Congreso de Oñate los ingenieros de caminos de Guipúzcoa no pude lanzar la idea de esta gran arteria de comunicación atravesando nuestra hermosa Euskalerria.

Perdóneme la molestia de tan larga carta, y sabe Vd. que sinceramente quiero a esa parte y rincón amado de Alava. suyo s.s.q.b.s.m . Ricardo Buesa”

Oñatiko Kongresuari buruz ari denean, Eusko Ikaskuntzak herri hartan 1918ko irailean burutu bere lehen Kongresuaz ari da. Eskutitza irakurrita Aramaioko Udalak honako erabakia hartu zuen:

"Teniendo en cuenta que la Diputación quedó en gestionar el emplazamiento de la estación y construcción de la carretera, acordó que el alcalde se dirija en el terreno particular al Sr. Buesa, participándole lo que hubiere del asunto para que si lo estima procedente pueda exponerlo a los representantes al acto, al cual no se nombra representación que se interesa de esta Corporación”

Goikoerrota baserria
Posiblea da Ricardo Buesa – Gasteizko alkate izatera helduko zena- eta Benito Jauregi Aramaioko alkatea lehendik elkar ezagutzea, izan ere gasteiztarra Odon Apraiz Buesaren osaba zen. Eta  azken hori 1914an Benitoren baserrian – Goikoerrotan- egon zen euskara ikasten.

Hitz egin al zuen Benito Jauregi alkateak Ricardo Buesarekin? Ez dakigu. Behintzat, udal artxiboan ez dago daturik horretaz eta udal bilkuretako aktetan ez da jasotzen beste aipamenik irailaren 3ko tren inaugurazioari buruz. Garbi dagoena da, Auzibarren ez zela tren geltokirik inoiz ipini.




Argazkiak: JMVM






urtarrila 09, 2013

BENITO JAUREGUI, ARAMAIOKO LEHEN ALKATE ABERTZALEA




Goiko Errota baserria
Abertzaletasunaren historian Aramaioko jelkideen agerpenak hasiera-hasierakoak ditugu. Aramaioko Batzokiaren gaineko mendeurrenaz berriki argitaratu dudan liburuxkan diodan moduan, 1909rako pil-pilean zeuden herrian Sabino Aranaren ideiak, nahiz eta artean karlismoaren erroek tinko eusten zioten inmobilismoari. Hiru urte geroago, 1912, lehen Batzokia inauguratu zen eta handik errazagoa gertatu zitzaien abertzale aramaioarrei proselitismoaren lana eta egunetik egunera afiliatuen kopurua gorantz joan zen.

Atzerantz salto txiki bat egingo bagenu, XIXaren hondarretan aramaioarren artean zergarik gehien ordaintzen zutenen artean Jose Remigio Jauregi Etxebarria genuen, zerrendako seigarrena, hain zuzen. Jose Remigio izan zen,  Batzokira afiliatutakoen artean Aramaioko Udaletxean kargu izango zuen lehena: sindiko-orde aukeratu zuten 1902an. 

Jose Remigio "Goiko Errota"ko semea zen eta Claudia Uribarren-Iturrietarekin ezkondu zen. Benito semea eduki zuten, 1882ko apirilaren 3an.  Sei hilabete geroago ama hil zitzaion eta haurra “Olabetxo” baserriko sendiarekin hazi zen. Aita berriz ere ezkondu zen, Maria Luisa Urizarrekin eta lau seme-alaba izan zituzten: Roman, Esteban, Toribia eta Higinio.

Jose Remigio Aramaioko EAJren lehen afiliatuetakoa izan zen.  Aitaren enborreko ezpala bide zen Benito, 1916an udal hauteskundeetara aurkeztu baitzen, ordurako bera ere  EAJko kidea zela, eta zinegotzi hautatu zuten.


Benitoren anaia Esteban; Jon Ander eta Sabin Jauregi semeak eta Eskarne Zilaurren
Bi urte geroagoko hauteskundeetan,  salto kualitatibo garrantzitsua eman zen eta EAJko lau kide heldu ziren udal korporaziora. Benito Jauregi, Antonio Azkarate, Basilio Ormaetxea eta Bernardo Jauregi. Aramaioko udalari, legez, hamar zinegotzi zegozkion. Beraz, abertzaleak minorian zeuden.

1918ko lehen egunean aurreko botazioa egin zuten eta Benito Jauregik bost boto jaso zituen. Baina ez zitzaion nahikoa, udal legearen arabera alkateak gehiengo absolutua lortu behar baitzuen. Urtarrilaren 6an berriro bildu ziren zinegotziak botazioa errepikatzeko. Bigarrenean ere Jauregik aldeko bost paper jaso zituen, eta beraz gehiengo erlatiboz izendatu zuten. Hirugarren saio bat ere eman zen urtarrilaren 13an, azkena legearen arabera, eta emaitza berdintsua jaso zen. Horren ondorioz, alkatea eta lehen alkateordea Benito Jauregi Uribarren-Iturreta  eta Antonio Azkarate Zubizarreta izan ziren hautatuta. Beraz, Benito Jauregi dugu Aramaioko lehen alkate abertzalea. Bi urtez iraun zuen karguan.  Alkatetzaz gain, udal korporazioaren erabakiz eta aginduz ermandadeko biltzarkidea –prokuradorea- ere izan zen 1918ko urritik.


“Goiko Errota”ko maiorazkoa genuen Benito eta bertara ezkondu zen Elena Ibabe Urizarrekin, 1910ean. Bikoteak lau seme alaba izan zituen, Jose Leon, Miren Jaione, Jon Ander eta Sabin. Abertzaletasunaz batera sendi hartara euskaltzaletasuna ere sartu zen eta errotik loratu zen aurreneko erakuspenetatik. Euskaraz irakurtzen eta idazten ikasi zuten sendiko kideek, aurreko belaunaldikoek jakin izan zuten bezala. Horren testigantza iritsi zaigu, 1916ko Gabon egunean Benitoren arreba Toribiak Burgosen ikasten ari zen bere anaia Estebani bidalitako postalean. Arrebak nebari diotsa: 

“Neba maitia: Zorijonak asko opa deutzut zeure 21garren urteko egunerako eta ondo igaro dagizula anai eta lagunen artian. Artu egizu zorijonik-ekarren au zure arreba Jel´pian bijotzeti maite zaituen, Jauregi´ tar Toribe”


Edota Toribiak Benitoren alaba Miren Jaioneri 1916ko abuztuaren 22an Bilbotik igorritakoan. 

“Lobatxu laztana: zeure urtiagaz gomutaturik bidaltzen deutzut idaztazal au eta bedonen bitartez dirautzut urte askoan ezagutzeko izan zaizula egun eder au, zeure iseko maite Jauregi ´tar Toribe”



Euskaltzale talde bat Goiko Errotan, 1982an, jauregitarrekin
“Goiko Errota” baserria kultura arrago txiki bat izan zen eta belaunaldi desberdinek –baita gaur egungoak ere- harro aurkezten dituzte bertako artxiboa, oso dokumentu interesgarriek osatuta. Baserri hartan eman zuen 1914ko uda Odon Apraiz euskaltzale arabarrak eta bizi izan zen bitartean gogoratu zuen esperientzia eder hura.

EAJren lehen zatiketan, 1915ean, Benito Jauregi, Aramaioko jelkide gehienak bezala, Comunión Nacionalista Vasca-ra pasatu zen. Primo de Riveraren diktadurarekin alderdi politiko guztiak debekatuta geratu ziren eta 1930ra arte ez zen EAJ eta JELBATZaren arteko bat egitea eman. Benitok ez zuen hori ikusi, 1926an hil baitzen.


CNVren estatutuak
Benito Jauregik herriko lehen agintaritza izan zuen bitartean, ohiko kudeaketa gaiez gain udalak esku artean izandakorik nabarmenena, euskal askatasunen inguruan Euskal Herriko udaletxe askotan aldarrikatutakoa izan zen. Honela zioen, 1918ko urtarrilaren 20ean aurkeztu eta onartutako mozioa:

“Deber de vascos impone a los suscriptos el mantenimiento desde las Corporaciones públicas la protesta viva y latente contra cuantas disposiciones emanadas del Poder Central han mermado las atribuciones y derechos seculares innatos a la personalidad de los Municipios vascos. Si en todo momento debe encauzarse esa protesta, hoy que el sentimiento popular (está) más firmemente arraigado hacia la defensa de nuestras tradicionales derechos, encauza con las Diputaciones vascas la reclamación de una amplia autonomía que preste calor y vida a la obra de afianzamiento nacional, es ineludible elevar enérgica protesta a los Poderes públicos por la conculcación de las libertades vascas, dictada en la disposición del 21 de octubre de 1839, y la muerte del régimen municipal vasco, decretada por la de 29 de octubre de 1841. También debemos protestar contra todas y cada una de las disposiciones del Gobierno de Madrid que han atentado a nuestros derechos seculares” 

Erabakiaren berri Madrileko Gobernu buruari eta Arabako Diputatu Nagusiari eman zitzaien.

Bi urtez aritu zen Benito Jauregi karguan, ez baitzen aurkeztu 1920eko hauteskundeetara.

Argazkiak: Jauregi sendia, Josemari Velez de Mendizabal