1923 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1923 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 17, 2025

1923ko SANTAMASAK


1923ko Santamasak giro nahasi samar baten barruan eman ziren. Afrikan Rifeko gerran zegoen sartuta gobernu espainiarra, eta  irailetik Primo de Rivera jeneral diktadoreak agintzen zuen. Santamasetako Jai Batzordeak – orduan ere jai egitaraua batzorde baten ardura zen- ahalegin guztiak egin zituen arrasatearrak modurik atseginenean ibil zitezen, baina ez zuen inondik ere ahaztu Afrikako gerran ari ziren herritarrak.

Jai Batzordeak ohar bat atera zuen mundrautarren solidaritate izpirituari deia eginez:  “los actos benéficos dispuestos para las próximas fiestas de Santo Tomás en pro de los desgraciados soldados de la localidad que se encuentran en Africa”

Diru biltze bat ireki zen eta herriko Udalak 200 pezeta eman zituen,  zerrenda luzea irekiz. Dirutan ez ezik,  herriko kirolari eta artistek euren partaidetza eskaini zuten, espektakulu desberdinen bitartez Afrikan zeuden soldaduentzako funts ekonomikoen hazkundeari eragiteko.

“Esperamos que el grito clamoroso y unánime de la Comisión no caerá en el vacío, pues hasta la fecha en cuantas ocasiones se ha presentado al vecindario, ha demostrado tener aptitudes palpitantes de socorro y mucho más en los casos presentes en la que se pretende tender una mano caritativa hacia los soldados que por fuerza irresistible se encuentran en un lugar apartado de sus queridas familias”

Vivillo
Adagioak dioen bezala, gizakiak proposatu arren… Eta orduko kasuan ere Batzordeak egitarauan iragarritako ekintza guztiak ez ziren eman ahal izan, arrazoi desberdinengatik. Horrela, Langile Katolikoen Zentroaren antzerki taldeak eskaini nahi izan zuen emanaldia bertan behera geratu zen, ez baitziren obrarekin garaiz ibili. Baina haren ordez, pilota partidu ederra iragarri zen: Faustino Velez de Mendizabal “Vivillo” eta Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” arrasatearrek Mallabia I eta Etxabe II.ren kontra, Zaldibarko frontoian, abenduaren 22rako.

Horrezaz gain, inauguratu berri zen Maala futbol zelaian, Bilboko Arrapa Klub eta Club Deportivo Mondragonen arteko match-en berri eman zen, abenduaren 25erako.

Espektakulu desberdinetara ahalik eta publikorik gehien joan ahal izateko, sarreren prezioa oso merkea izan zen; baina Batzordeak ez zuen aukera galdu herriko dirudunei zuzeneko mezua bidaltzeko: “Se ruega a todos los elementos pudientes engrosen con su óbolo la suscripción abierta al efecto”

Pilotari dagokionez, bertan behera geratu zen partidua eguraldiak ez baitzuen lagundu. 1924ko urtarrilaren 13an jokatu zen, berriz, Mondragones II eta “Vivillo”k  Zarraoa eta Zestonaren kontra; lehenek irabazi zuten eta Zaldibarko frontoian izandako norgehiagoketan 165 pezeta bildu ziren soldaduentzat, biltzaile gisa Faustina Arregi, Narzisa Ayastuy eta Maria Isasi gazteak aritu zirelarik.


Futbolean, iragarri bezala, Bilboko Arrapa Kluba Club Deportivo Mondragonen aurka aritu zen;  “acudió todo el pueblo a pesar del mal tiempo reinante, pues no cesó de llover” Bilbotarrek 4-0 ibarazi zioten herriko taldeari. Partiduan zehar udal musika bandak eta joshemaritarrenak jo eta ke ihardun zuten, eguraldi eskasari alaitasun pixka bat ipintzen. Kanpoko taldeari lore sorta bat eskaini zitzaion, eta jokalariei zigarro puru bana. Partiduan 350 pezeta bildu ziren soldaduentzat.

Abenduaren 22ko egun hartan Merkatua izan zen, jendetza handiarekin. Plazan Udal Musika Bandarekin alaitutako dantzaldiaz gain, Sport Aretoan (Trinketean) beste musika banda batek eskaini zituen dantzaldiak. Eta inguruetako herrietatik jendea ekartzen eta eramaten “Titanic” kamioi-busa aritu zen, jo eta ke.


Argazkiak: Lehen argazkia "Arrasate-Mondragón. 1890-1940" Alberto Loitiren liburutik hartua; beste biak JMVMrenak

martxoa 27, 2024

podcast. PRIMO DE RIVERAREN ARRASATEKO UDALAK. 1923-24. podcast



Miguel Primo de Rivera jeneralak errege-dekretu bat sinarazi zion Alfonso XIII erregeari  1923ko irailaren 30ean, Espainiako udal guztiak bertan behera geratzen zirela adieraziz eta berriak osatzeko agindua emanez. Domingo Arzamendi zen alkatea diktadoreak kolpea eman zuenean eta urte hartako urriaren 2an udal berriak hartu zuen kargu Arrasateko Udaletxean.

Errege dekretuaren arabera, agintari militarrek presiditu behar zuten udal osaketarako bilkura eta hautagaiak – jakina, Primo de Riveraren bedeinkapenarekin- “ostentarán título profesional o ejercerán industria técnica o privilegiada, y en su defecto los mayores contribuyentes” Arrasateko udal bilkura urriaren 2ko arratsaldeko 6etan hasi zen eta herriko guardia zibilen sarjentoak – Zeferino Geriz- presiditu zuen. Eta honakoa izan zen udal berriaren konposaketa: alkatea, Melkiades Jauregibarria izendatu zuten. Lehen alkate ordea Ignazio Mondragon; bigarrena, Pedro Igartua; sindikoa, Julian Uriarte; sindiko ordea, Alejandro Olazabal; bokalak, Alejandro Pildain, Jeronimo Mendikute, Mateo Abarrategi, Felix Askasibar; Pablo Vitoria, Emeterio Erduia eta Kasimiro Pradere.

Ikus daitekeen moduan, izenen artean Arrasateko goi mailako sendien ordezkari falta nabaria da. 1924ko martxoaren 9an Primo de Riveraren direktorioak udal lege berria aldarrikatu zuen eta karguak berriztatu behar izan ziren. Arrasateko udaletxean honako idazkia heldu zen:

“Habiendo sido nombrados por el señor Delegado gubernativo del distrito los señores que se expresan al margen Concejales que deben componer el Ayuntamiento de esta villa, y debiendo proceder en virtud de lo ordenado a la constitución del nuevo ayuntamiento y elección de cargos antes del 1º de abril…”

Egoera berriari aurre egiteko 1924ko martxoaren 29an, arratsaldeko 5etan, bilkura bat egin zen udaletxean, agintari berriek kargua hartzeko. 1923ko urritik zeuden guztiek utzi behar izan zuten agintea eta udal batza honakoek osatu zuten handik aurrera: Alkatea, Dagoberto Resusta;  Lehen alkate ordea, Rikardo Azkoaga; Bigarren alkate ordea, Demetriko Luko; Sindikoa, Benito Abarrategi; Sindiko ordea, Bonifazio Maidagan; Bokalak, Sandalio Hevia, Juan Goñi, Marzelino Amozarrain, Domingo Altuna, Biktoriano Heriz, Nikomedes Mendizabal eta Agustin Agirreurreta.

Diodan, Dagoberto Resustak 1928ko ekainaren lehenera arte ihardun zuela alkate gisa, eta data horretan Rikardo Azkoagari igaro zion lekukoa.

Oharra: Jose Mari Urangaren apunteei esker dakigu ondoko argazkian agertzen diren gehienen izen abizenak. Ikus behean:

1 Pedro Eizagirre (apaiz laguntzailea); 2 Pablo Vitoria; 3 Alejandro Olazabal “Ajano”;  4 Emeterio Erguin “Artorotz”;  5 Felipe Yarza Abalia (eliz mutila);  6 XX;  7 Melkiades Jauregibarria, alkatea;  8 Julian Urrategi ; 9 Gal, mikeleteen burua;  10 Simon Arriaran, udaltzaina;  11 XX, ordezkari militarra; 12 Jeronimo Mendikute; 13 Ignazio Mondragon “Uribe”; 14 Laureano Arana “Cánovas” udaltzaina; 15 Frantzisko Imaz “Don Pako” apaiz laguntzailea; 16 XX; 17 Prudentzio Balerdi, organo jolea; 18 Jose Joakin Arin, erretorea; 19 Hilario Lasaga, Kontzezinoko kaperaua;  20 Prudentzio Iraeta,udal  idazkaria; 21 Lorentzo Orue, apaiz laguntzailea.

 Argazkia: JMVM

210406

uztaila 05, 2023

ARAMAIOKO SAN MARTIN JAIAK. 1923


Ondoko lerroen bidez atzera egiten dugu, mende osoko bidaia, hain zuzen, 1923ko herriko jaien inguruko argazkitxo dokumentala eduki dezagun. Gasteizko “el Heraldo Alavés” egunkarian, 1923ko uztailaren 7an, Aramaioko korrespontsalak herriko jaien berri ematen zuen: 
Aramaioko gazte taldea (behean irakurri) 1930 inguruan

“Se han celebrado en esta localidad con gran esplendor las fiestas que anualmente tienen lugar en honor del Patrono, y que en el presente lo fueron los días 1, 2 y 3 del actual.
Los festejos profanos consistieron en música todo pasto, desde las cuatro de la tarde a las diez de la noche, sin que durante tan largo tiempo decayera el ánimo de los jóvenes, que en apretado haz se disputaban, cuál podía hacerlo con mayor intensidad y perfección. El día primero estuvo el aurresku de honor a cargo de los jóvenes Demetrio Ayastuy y Esteban Arana, los que como verdaderos maestros lo ejecutaron magistralmente, y el día segundo lo realizaron las bellas señoritas Francisca Ayastuy y Felisa Echevarria, también muy remoñoñamente, por lo que recibieron muchos aplausos. 

Las funciones religiosas estuvieron muy concurridas, con asistencia del Ayuntamiento en Corporación, estando a cargo del notable orador sagrado don Lorenzo Orúe, coadjutor de Mondragón, el sermón de ánimas, rayando a gran altura y conquistando, si ya no tuviera bien reconocida, la fama de orador de altos vuelos” 

Demetrio Ayastuy, eskuinean
Duela mende oso bat ere herriko jaiek erakarpen berezia zuten kanpoan bizi ziren
aramaixoarrentzat eta horrela kronistak puntualki eskaintzen du bere idazkian San Martin jaietarako espresuki iritsitako lagun batzuen gaineko albistea. Horregatik dakigu Madriletik Ignazio Arrilagaren sendia etorri zela – “el competente abogado de Estado”- Bilbotik Justina Agiriano –“a pasar algunos días al lado de su padre”- Donostatik Ines Zumeltzu –“viuda de Coll, a pasar una temporada en este hermoso valle”- Valladolidetik Bizente Azkarate –“competente viajante, acompañado de su bondadosa esposa”

Eta korrespontsal anonimo hari esker dakigu, halaber, arrazoi triste batengatik herrira itzuli zena Jose Abarrategi Kortabarria izan zela, -“hijo de nuestro buen amigo don Isidro”. Afrikako Armadaren Sizilia bataloiko soldadua, etxera bidali zuten gaixorik. Korrespontsalak amaitzen zuen “deseándole un pronto y total restablecimiento a fin de que vuelva a defender a la patria en aquel suelo africano”  Opa bihurria, zalantzarik gabe, korrespontsalarena, osasunean suspertzea... Afrikara itzultzeko. Harrapazak!

1923ko jai haiek arrisku gogor baten mehatxupean eman zituzten aramaixoarrek. Begira, bestela, zer zioen jarraian korrespontsalak, “Egingo al da?” galderarekin:

“A causa de la pertinaz sequía que viene poniendo en peligro las cosechas de trigo, maíz y alubia, sería conveniente el que el vecindario todo acordase ir en rogativa al renombrado Santuario de Urquiola, con su Santo titular y segundo Patrono San Sebastián, a fin de impetrar del Altísimo la lluvia benéfica para los campos, pues de no venir ésta dentro de breve tiempo, los sembrados sufrirán, a no dudarlo, considerablemente los efectos de la carestía, por lo que urge llevar a cabo esta rogativa, a fin de ver si, como en casos anteriores y en época reciente, viene lo que en todo corazón late, cual es el agua salvadora de las cosechas a que antes me he referido” 

Ez zen makala idazle hark eskatzen zuena: eskale-erromeritan bi santuekin Urkiolaraino herritar guztiak hurbiltzea, errogatibak egitera. Egia esan, denborak aldatu egin dira... nahiz eta oraindik batzuek santuen bitartekotzan sinesten duten, euria ez ezik beste hainbat mirariren esperantzan. Mende oso bateko jauzia egin dugu aurreko lerroen bitartez, garaiko Aramaioko giroaren ideia txiki bat egiteko.

Argazkia (goian, ezkerretik): Maria Leanizbarrutia (?), Ramon Ormaetxea; behean ezkerretik: Benito Ormaetxea, Patxike Ayastuy, Rosalia Ormaetxea eta Demetrio Ayastuy. 

Argazkiak: Mertxe Mondragon

ekaina 21, 2023

KIROLA SAN JUAN JAIETAN. 1923



Jose Luis Miner, 1923ko garailea
Ehun urte eman dira gaurko idazkiñoan azalduko ditudan kirol albisteetatik. Batzuk La Voz de Guipúzcoa egunkariak ekarri zituen, 1923ko ekainaren 27an, eta historia finkatzea interesgarria delako, hona hemen 1923ko sanjuanetan herritarrek bizi izan zutena. Futbola eta txirrindularitza izan ziren plater nagusiak. Gogoratu behar dut data haietan, urte hartako ekainaren 24an, Maalako futbol zelaia inauguratu zela, eta San Juan egunean eta 25ean Real Sociedad izan zela gonbidatua. Hirugarren egunean, 26an, beste partidu bat ikusi ahal izan zuten zaletuek, egun ertzaintzaren eraikina eta Elmako etxeak ditugun terrenuan. 

Diodan bezala, beraz, Maalako zelaira Beasain F.C eta C.D. Mondragón atera ziren arratsaldez, etxekoak Athletic Bilbaoren zenbait jokalarik sendotuta. Sarrailagileen  ekipoa honakoa izan zen:
Gonzalez; Barrena, Duñabeitia; Mondragón, Esleu, Arregi; Zabarte, Herrera, Larrakoetxea, Noruego eta Abarrategi. Beltzez idatzitakoak Mondraren futbolariak dira.

Kronikak dio, oso partidu gogorra izan zela, ikusgarria zaleentzat eta garaipena 5-0 izan bide Arrasateko taldearentzat. Bide diot, Donostiako El País Vasco egunkariak 11-0 jartzen baitu. Batera datoz kronikak, denboraldiko partidurik interesgarrienetakoa izan zela adieraztean.

Gutxi bailitzan, 26an ere txirrindularitza izan zuten jai egitarauan arrasatearrek eta kirol-kronika berdinean irakurtzen dugu lasterketa interesgarria izan zela eta Gipuzkoako orduko txirrindularirik onenak irabazi zuela: Jose Luis Miner hernaniarra. Kronikalariak datu bitxiak eskaintzen ditu bere idazkian, garai haietara salto egitera ahalbidetzen gaituztenak: 

“Jose Luis Miner – de la Real Sociedad- varias veces se despegó de todos y otras tantas aflojó el tren para dejarse alcanzar por Ayastuy – del Aloña Mendi de Oñate-, a quien ayudó en todo momento, oficiando de verdadero profesor. Tomaron parte dieciséis corredores y a todos les han correspondido espléndidos regalos” 

Lasterketa Maalako futbol zelaitik abiatu zen goizeko 10´30etan eta Oñatiraino joan zen, handik Gatzagako gaineraino eta ostera  Arrasatera, hain justu Arrasateko ibiltokian amaitzeko. Berrogeita hamabi kilometro denera eta Minerrek ordubete bat eta berrogei minututan egin zituen. Sailkapenak eta sariak ondokoak izan ziren: 

“1º Miner. Premio: 75 pesetas en oro. Regalo:preciosa pluma estilográfica, donada por el presidente del C.D. Mondragon, por pasar el primero por Oñate; preciosa pitillera, del Club Infantil de Viteri; copa del Club Deportivo de ésta. 2º Ayastuy. Premio: 50 pesetas. Regalo: “necessaire” de don José Añíbarro. 3º  Un empleado del garaje Albéniz de Vitoria,que no quiere hacer público su nombre. Premio: 25 pesetas. Regalo: “necessaire” de D. Jesús Gorosábel Mendía. 4º Arabaolaza y Osinaga, que llegaron juntos. Regalo: a cada pitillera y cartera de D. Ricardo Azcoaga y de Don Toribio Aguirre. 5º Beloqui. Regalo: precioso reloj-despertador, obsequio de los antiguos ciclistas. 6º Osinaga. Regalo: hermoso farol de Orkampo. 7º Ayastuy II. Regalo: artístico regalo, del Beti Lagunak. 8º Muguerza. Regalo: despertador, de don Celestino Altamira. 9º Letona. Regalo: uno de los Hijos de la Noche – para el primer corredor de Mondragón que llegase a la meta- y preciosa máquina de afeitar”

Sari eta opari banaketa Udaletxean egin zen eta, kronikek diotenez, kexa eta hasarrea izan ei ziren zaletuen artean korporazioak oso arreta gutxirekin burutu baitzuen ekitaldia Oparien emaileen zerrendan izen ezagun batzuk agertzen zaizkigu, horien artean Unión Cerrajeraren goi zuzendarienak. Jose Añibarro, gainera, txirrindularia izan zen, Gipuzkoako onenetakoa, XX. mendeko lehen hamarkadan. Baita Jesus Gorosábel Mendia ere, 1936ko matxinada frankistaren ondoren Arrasateko lehen alkatea izango zena.

Jakina, jai egitarauan ezin kanpoan pilota geratu eta horregatik 24, 25 eta 26an partidu bikainak antolatu ziren herriko frontoian, Zaldibarren. Binaka partidu programatu ziren eguneko eta pilotarien artean Mondragonés Iaritu zen. 

Atletismo probak ere izan ziren urte hartako jai egitarauan.  Bigarren eguneko – 25- goizean beste futbol partidu bat izan zen Maalan – Arrasateko Los Hijos de la Noche eta Eibarreko Txiribiri taldeen artean, arrasatearrek 4-1 galdu zutelarik-  eta atsedenaldian zelaian bertan cross-countryko lasterketa bat izan zen. Garailea Likiniano gertatu zen, bigarrena Lasaga eta hirugarrena Palacios. Sariak banatu zitzaizkien.

Kirolez beteriko jaiak izan ziren duela ehun urtekoak.

TXIRRINDULARITZA ARRASATEN

Argazkiak: JMVM

maiatza 10, 2023

SAN ISIDROKO JAIAK. EHUN URTE

Zigarrola 1950 inguruan

Efemeridea ospatzera prestatzen ari dira Zigarrolan. San Isidroko jaiak “instituzionalizatu” zirenetik ehun urte eman dira eta zifra borobila behar bezala ospatu behar da. Beste behin era idatzi nuen Zigarrolako jaien jatorriaz. Eta gaur gaira itzultzen naiz, oraingoan prentsak ekarri zuena gogoratuz. Hain zuzen, Donostiako “El Pueblo Vasco” egunkarian irakur dezakegu egun hartako kronika 1923ko maiatzaren 20an, bost egun lehenago, maiatzaren 15ean, gertatutakoaz. Goazen, beraz, data hartara:
 

“Correspondiendo modestamente a la amable invitación del Ilustre Ayuntamiento para acudir a presenciar los solemnes actos del popular y renombrado barrio de Cigarrola, donde se iban a bendecir los amplios locales de la escuela allí instalada, quedamos sorprendidos altamente ante el enorme gentío apiñado y el indescriptible entusiasmo que existía, merced a los acontecimientos insuperables que se avecinaban” 

Sarrera ponpoxo horren atzean, korrespontsalak informazio zehatza eskaintzen du 1923ko maiatzaren 15ean Zigarrolan jazotakoari buruz. Arrasateko historiako barne istorio honek bere garrantzia duelako – batez ere Zigarrolako auzoa gogoan edukita eta mendeurreneko efemeridea bizitzera prestatzen ari garenez gero- kazetariak idatzi zuen bezala aldatuko dut hona kronika hura: 

Elisa Lasa, lehen maistra
1960 inguruan

“A las 12, después de llegar los invitados y entre el estallido de cohetes, el sacerdote de la Parroquia don Pedro Eizaguirre bendijo la escuela, cuya maestra la señorita Elisa Lasa y los honrados vecinos del barrio de Cigarrola, se vieron verdaderamente impresionados por el espectáculo verdaderamente conmovedor, pues vieron coronados con éxito los vehementes anhelos que en tanto tiempo alimentaron.

Seguidamente, en el magno banquete celebrado en los mismos locales y servido esmeradamente por los dos acreditados establecimientos del barrio, sentáronse a la mesa unos 70 comensales, figurando en la presidencia la encantadora maestra señorita Elisa Lasa, a la derecha el joven director de la Escuela de Artes y Oficios don Antonio Armengou y a la izquierda la maestra de la escuela nacional, figurando también entre los invitados el sacerdote que bendijo la escuela, don Domingo Arzamendi, don Prudencio Iraeta y el señor Arregui, el maestro de las escuelas Viteri don Félix Arano con su digna esposa, el maestro de la escuela municipal don Francisco Urrutia, la maestra señorita Palacios y el popular alcalde de barrio don José Gorosabel (1) 

El banquete se deslizó en medio de una franca armonía y buen humor, sobresaliendo grandemente el gran versolari Isidro Arregui, que improvisó admirablemente. A los brindis y a incesantes requerimientos de los concurrentes, el activo maestro de la escuela nacional se levantó hablando en los siguientes términos:
 
“Al elevar mi voz en este recinto, principio por dirigir a todos el más cariñoso y humilde saludo. Cariñoso porque va dirigido a las dignas autoridades de Mondragón y a tan ilustrado sacerdote; cariñoso porque va dirigido a los honrados vecinos de Cigarrola; cariñoso porque va dirigido a mis queridos hermanos de misión.  Y humilde, señores, porque sería torpeza insigne presentarse arrogante quien empieza pidiendo, y yo he de pedir, con mucho encarecimiento, vuestra benevolencia, la que con verdadera necesidad suplico. 

Felix Arano.
Hitzaldia eman zuen

Pero antes de continuar desearía saber si os habéis dado cuenta exacta de vuestra grande y hermosa obra. ¿Qué pensáis que habéis hecho aquí? ¿Creéis, sin duda, que habéis levantado un magnífico palacio? ¿Pensáis, tal vez, que habéis erigido un gran monumento?
No, habéis hecho una obra que vale mucho, pero muchísimo más; habéis hecho una Escuela y una escuela es la obra más útil, la más necesaria, la más grande que podéis legar a las generaciones venideras" 

El maestro se ocupó después  extensamente de los beneficios que reporta la escuela, añadiendo que donde una escuela se abre se cierra una cárcel y donde una escuela se cierra se abre un presidio. Y terminó diciendo: 

"Y entonces todos, España entera, la nación que civilizó tantos pueblos, la nación que fue siempre el porta-estandarte de la ciencia del saber, la nación que inmortalizó su nombre con las universidades de Salamanca y Alcalá de Henares, se colmará de gloria.

Ahora a trabajar todos en beneficio de estas débiles plantas, imágenes nuestras y las que han  de reemplazarnos en esta vida. Sí, todos a una, respetables autoridades, afable sacerdote, padres de familias, hermanos de misión, trabajemos todos juntos y enseñemos no sólo de palabra sino con nuestra honradez, con nuestra moralidad, con nuestro trabajo y con nuestros buenos ejemplos; y así habremos cumplido con la más noble, la más santa, la más gloriosa misión que el ser supremo nos impusiera sobre la tierra. He dicho” 

El público, que en estos momentos llenaba el espacioso local, aplaudió frenéticamente, prolongándose la ovación al levantarse de nuevo para dar las gracias más entusiastas. Actos seguido se levantó el alcalde don Domingo Arzamendi, quien en forma elocuente recordó en castellano y vascuence, los beneficios que acarrea la escuela para la sociedad, rogando a los padres de familias envíen sus hijos constantemente a la misma, por la imperiosa necesidad que es para el hombre ilustrarse completamente. También fue muy aplaudido y felicitado.

Por último, la señorita maestra, la maestra que tanto alaban en la barriada, con el corazón henchido de gozo y altamente emocionada, da las gracias por las atenciones inmerecidas que han tenido para ella, rogando a los concurrentes perdonen no poder hacer otras manifestaciones de mayor interés por la emoción tan grande que experimenta. Como los anteriores, cosechó muchos aplausos. 

Rafael Ariza Etxezarreta
A la terminación de todo esto, el alcalde, en nombre de los jóvenes del barrio, le hizo entrega de un regalo consistente en un primoroso estuche con pendientes, pulsera etc. de oro. Cuando la fiesta estaba en su apogeo, apareció el ingeniero don Rafael Ariza, muy estimado en el barrio, donde el público le tributó un entusiasta recibimiento.

Por fin, como todo llega en este mundo, llegó también el anochecer y nuestro buenos caseros levantáronse de la mesa haciendo votos por la prosperidad del barrio y repetición de la fiesta el año siguiente, también por San Isidro. Por la noche hubo música a todo pasto, pues parte de la Banda Municipal tocó hasta las 11 de la noche” 

Elisa Lasa andereñoa eibartarra zen eta 1925eko udazkenean Arrasateko Manuel Otaduyrekin ezkondu zen. Ehun urteko saltoa eginda, orain badakigu nola ospatu zuten duela mende bateko zigarrolatarrek lehen jai hura. Gero besteak etorri dira, gaur arte. Presta gaitezen aurtengoetarako. Zorionak, sanisidrozaleentzat! 


      (1)    Domingo Arzamendi Arrasateko alkatea zen, Prudentzio Iraeta udal idazkaria eta Pedro Arregi “Garratz” udal zinegotzia.

    MUSAKOLA-ZIGARROLAri BURUZ GEHIAGO