1953 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1953 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

uztaila 08, 2026

FRANCORENGANAINO, ETXEBIZITZEN GARESTITZEA DELA-ETA



 Lehengo nire artikulu batean agertzen zen argazki batek 1946an arrasatearrei aurkezten zitzaien proiektu baten berri ematen zigun: etxebizitzak eraikizten ari ziren, Sola sendiaren lorategi ohiko terrenoetan.

Obren proiektua 1953an amaituxea zegoenean, albiste txar batek harrapatu zituen etxebizitza haietarako izena eman zutenak, eta baita herriaren ongizatea zaintzen zuten arrasatear batzuk ere. Ondokoak dokumentu interesgarri baten zatitxoak dira. Hogeita hamabi arrasatearrek Franco jeneralarengana jo zuten, euren ustez eskandalagarria zena salatzeko. Irakur dezagun:

“Actualmente toca a su fin en esta villa la construcción de 197 viviendas (bloque denominado “San Juan”) para obreros, que las construye la Obra Sindical del Hogar, acogiéndose al régimen de “Viviendas protegidas” El Sr. Contratista, con aprobación de dicho Organismo Sindical, ha presentado al Instituto Nacional de la Vivienda un presupuesto final de obras que ha asombrado a todo el pueblo por su excesiva cuantía.

Como presupuesto inicial en 1949, resultaba una media de 45.000 pesetas por vivienda. A punto de terminarlas, y tratando de justificarlo con unas ampliaciones de obra no muy convincentes, y la elevación de costo de algunos capítulos de la misma en el período de su construcción – si bien, gran parte de las obras se realizaron antes de que les afectaran estas subidas- comunicaron que el costo ascendería a una media máxima de 65.000 pesetas. Ahora resulta que la liquidación final se establece en unas 82.000 pesetas por vivienda, lo que representa casi el 100 por ciento de elevación sobre el presupuesto inicial, con la sorpresa y el asombro de todos, incluso de los peritos en la materia”

Eta eskutitzean bertan ere irakur daiteke, une haietan Arrasaten eraiki berri ziren eta abian zituzten beste etxebizitzen gaineko informazioa. Zigarrola eta Makatzena aldekoei buruzkoa zen.

“En esta misma localidad tenemos la experiencia de que 48 viviendas construidas por la Empresa “Unión Cerrajera S.A” entre los años 1952 y 1953, e inauguradas en Agosto próximo pasado, de una superficie ligeramente inferior a las de referencia y sin desmerecer nada, desde luego, en cuanto a calidad, han arrojado una liquidación de 52.000 pesetas por vivienda.

Más aún. Bajo la iniciativa de la “Asociación Mondragonesa del Hogar” se procede actualmente, en terrenos de más difícil acceso que las del bloque “San Juan”, a la construcción de 106 viviendas, de una superficie muy aproximada a aquéllas y acogidas igualmente al régimen de protegidas, construyéndose algunas en bloque, pero la mayoría aisladas y, por consiguiente, en condiciones de construcción mucho peores que las primeras, y sin embargo, el Sr. Contratista tiene adquirido el compromiso de entregarlas el año 1954, y bajo un presupuesto medio de 52.000 pesetas

Eskutitzaren amaiaren zetorren Erregua:

“ Suplican se digne ordenar a las Entidades u Organismos competentes la apertura de una serena y solvente información sobre la materia, por si pudiera caber una rectificación de cifras – que en suma se trata de varios millones de pesetas- puesto que ello afecta desde los Organismos que priman las viviendas y el Municipio que se carga con la zona urbana, hasta los numerosos productores modestos a quienes se les otorgan dichas viviendas”

Jose Mari Uranga
Eskutitza zenbait arrasatear ezagunek sinatzen zuten, baina  ohartxo bat ipini zuten bukaeran adieraziz, bazirela gutunaren izpirituarekin bat zeuden beste sinatzaile asko ere.

Francorenganaino jo zuten arrasatear haiek zeintzuk izan ziren badakidalako, eta – batzuk San Juan auzoko etxebizitzetan zuzen interesatuta zeuden arren-  herriarekiko konpromiso moralarengatik bakarrik egin zutenak ere bazirenez, hona hemen hogeita hamabi persona haien izenak:

Jose Mari Uranga, Norbero Jauregibarria, Jose Luis Oñatibia, Juan Mari Sampedro, Eugenio Gorosabel, Bizente Sagasta, Joakin Etxebarria, Esteban Etxebarria, Ignazio Sainz, Jose Aiala, Jose Mari Ansoategi, Pedro Guridi, Migel Gorosabel, Alejandro Uribetxebarria, Ignazio Zubillaga, Juan Mari Otaduy, Alberto Oyanguren, Felix Arzamendi, Frantzisko Olabe,  Biktor Beitia, Gonzalo Etxebarria, Leandro Agirre, Balendin Gonzalez, Jose Sarasola, Dabid Arzamendi, Luis Otxandiano, Luis Barandiaran, Antonio Larrea, Nikasio Barrena, Hipolito Uriarte, Kastor Uribe, Juan Jose Gorosabel.

Eta eskutitzak FET (Falange Española Tradicionalista)en izena zeraman, Mariano Azkarate idazkariaren sinadurarekin.

===========

Eskutitz hari erantzuna eman zitzaion Madriletik, 1954ko martxoaren 8an, eta honela zioen:

"EL JEFE ACCIDENTAL de la Secretaría Militar y Particular de S.E- el Jefe del Estado y Generalísimo de los Ejércitos, B.L.M al Sr. D. José María Uranga, y se complace en manifestarle que su solicitud ha sido enviada, con el número 2588, a la Subsecretaría de la Presidencia del Gobierno… para su tramitación oficial.

Felipe Polo Martínez-Valdés aprovecha gustoso esta oportunidad para ofrecerle el testimonio de su más distinguida consideración”

Felipe Polo Martínez-Valdes Franco jeneralaren koinatua zen, Carmen emaztearen  anaia. Urte luzez diktadorearen idazkari partikularra izan zen, eta gero bere arrebarena.


Argazkiak: JMVM

ekaina 10, 2025

AIZKOLARIAK ARRASATEN. 1953

1953ko San Juan jaiak ziren eta bigarren egunerako aizkolari erakusketa bat antolatu zuen herriko Udalak. Une haietan, batez ere baserri-giroan, euren izenak ahotik ahora zebiltzan Ramon Yurrebaso urretxuarra eta Juan Goñi, Etxarri Aranazen jaio arren Zumarragan bizi zena izan ziren parte hartzaileak. Norgehiagoketa herriko plazan izan zen, jendez beteta zegoena. Ventxes argazkilariari esker arratsalde hartako giroa antzeman dezakegu, benetan jendatsua gertatu baitzen kirol dema.

Arratsaldeko 6etan ekin zioten aizkolariek, eta “Basarri” bertsolari eta kazetariak biharamunean kronika zabala eskaini zion La Voz de España egunkarian, ”Mi atalaya montañera” bere ohiko atalean. Egia esan, zehazkizunak eman zituen argitaratutakoan… baina ez dut lortu ahal izan jakitea nor gertatu zen irabazle. Irakurleari uzten diot kronikaren argazkia, ia bera gai den…

“Basarri”k dio bere idazkian: “Los famosos aizkolaris Goñi y Yurrebaso dieron, como de costumbre, un curso de aiskolarismo, consiguiendo entusiasmar al público mondragonés, todo, tan habituado a esta clase de manifestaciones deportivas… Todo el pueblo de Mondragón y centenares de aficionados de los pueblos limítrofes estuvieron presente sen la prueba, la cual gustó sobremanera, como quedó demostrado a la terminación, al despedir a los aizkolaris con una ovación estruendosa que los protagonistas recordarán con suma deleitación”

Nioen bezala, irakurlearen esku uzten dut garailearen izena asmatzea:  


Ezkerrean, Juan Goñi; eskuinean, Ramón Yurrebaso.
Erdian, Juan Joxe Narbaiza "Luxia"

Izan zen ezustekoa arratsalde hartan, aipatu bi aizkolariez gain hirugarren bat ere aritu baitzen haien ondoren: Aramaioko Martin Ibabe. Hona hemen zer idatzi zuen “Basarri”k aramaixoarrari buruz:

“Vino acompañado de numerosos admiradores alaveses. Es un rubiales de mediana estatura y 72 kilos de peso. Dio la sensación de envidiable resistencia física, además de poseer un estilo elegante y completo… Si se tiene en cuenta que se trata de un principiante que ha surgido en una zona donde el deporte de las hachas no contó jamás con figuras que lo practicaran, es interesante el hecho de la presentación ante público guipuzcoano de este batallador aizkolari, que ha puesto de relieve que en todas partes cuecen habas y que entregándose de lleno a esta especialidad también Alava podrá seguir el ejemplo de Guipúzcoa y Navarra”

Martin Ibabek sei enbor moztu zituen, hiruna 45 eta 54 pulgadatakoak, eta lana 25 minutu eta 14 segundotan amaitu zuen.

Bigarren argazkian Yurrebaso eta Goñirekin batera, egun hartan Arrasatera beste aizkolari handi bat agertu zen: Juan Joxe Narbaiza "Luxia", ziurrenik berrogeita hamarretakoetan Euskal Herriko aizkolaririk ospetsuena. Ikusle bezala egon bide zen.

Argazkiak: "Ventxes" Lasagabaster

urria 25, 2023

ARRASATEKO FUTBOLISTAK ETA MONTESA MOTORRA

Heriz, Valladolidekin
Mendizorrotzan, 1953-06-07an
Ezaguna da goi mailako futbolisten kotxe garesti eta espektakularretarako joera. Arrasatekoak ez dira salbuespena izan, baina hori bai, apalagoak, ziurrenik euren  ekonomiarekin lerrotuta. Alde horretatik,  hemeroteketan aurkitu dudan albiste batek arreta irabazi dit, eta bitxikeria dela iruditzen zaidalako hona aldatu nahi dut, iragan mendeko herriko futbolari profesionalen bizimoduaz ideia txiki bat egin dezagun.

"El Pensamiento Alavés" egunkarian, 1953ko uztailaren 14an irakurtzen zen, Luis Aretxaga korrespontsalak idatzia:

“Luis Hériz Tellería, que como todos sabemos calza las botas de Primera División en  el Valladolid, ha regresado a su choco para disfrutar unos días de descanso que el fútbol permite esta temporada. El deseo de correr de su “Montesa” y el ruido del motor no nos permitieron cuajar una reseña que nos dejara satisfecho, en contra de la extensa crónica que nos brindaba la gran simpatía y amabilidad de Hériz. Sin embargo pudimos entenderle complacido que le quedaba otro año en el Valladolid y que estaba muy contento del Club y público vallisoletano."

Luis Heriz bere Montesarekin

Heriz lehen mailako Valladoliden eta Real Sociedaden aritu zen. Kapitulu berezia merezi  zuen futbolari honek herriko futbolarien artean eta eskaini egin nion. Gaurkoan  Herizen "Montesa" ospetsua ezagutu dezakegu, ondoko argazkiaren bidez. Baina segi gaitezen aurrera Luis Aretxagaren kronikarekin:

"Angel María Arregui Ergüin ha vuelto también a su casa de Maala acompañado de su señora, hijo y cuñada, así como también de una reluciente “Montesa”. Mirando desde uno de sus balcones recuerda con nostalgia al campo de Maala, que fue escenario de su bachiller futbolístico, y poco o nada que queda de él. El “Estrella” local fue su primer equipo e igualmente de Hériz, Guridi y otros. Recuerda entusiasmado la final de la Copa de Guipúzcoa contra Tolosa, venciéndoles por 5-0 y siendo autor de tres de los goles. En la pasada temporada ha militado en el Real Jaén, que ha subido a Primera División. Ha terminado su contrato y el Jaén desea renovarlo pero Angelito pone algunos puntos más y le declara con derecho a opción"

Angel Arregik badu bere kapitulua Futbola Arrasaten. Istorioak Futbolari handia izan zen, bere ibilbide profesionala Jaen taldearekin lotuta, lehen mailan Real Sociedad eta Sevilla C.F.rekin ere aritu zen arren. Aretxaga korrespontsalak aipatutako 5-0 partiduaren argazkia da ondokoa, eta hain justu hondoko etxean bizi zen Arregi garai hartan, Maalan. 1943ko ekainaren 24 zen. Mondra Gipuzkoako txapelduna gertatu zen.

Maalako futbol zelaian, 1943-06-24
Hondoko etxean bizi zen Angel Arregi

Eta Aretxagaren kronikarekin amaitzeko, goazen hirugarren futbolari batekin:

"Jose Maria Guridi González es otro de los muchachos que produce la cantera local y andan desparramados por todas las latitudes, pero que no se olvidan de volver por aquí cuando el balón se resiente de tanto maltrato. Ha defendido los colores del Sabadell C.F. desde donde viene con el contrato finiquito, y libre para todo servicio. Sabemos que aún antes de venir se interesaba por él un Club, y el tiempo nos dará el resultado, pero de todas maneras su fibra no quedará inactiva, fuera o dentro. El 3-2 contra el Burgos, de los cuales marcó dos goles, le resulta grato recordar, así como otros entre los cuales los madrileños gustaron de sus diabluras”

Jose Mari Guridi "Ziriles"

Guridi, "Ziriles" gaitzizenarekin ezagutua, ez zen lehen mailako futbolera heldu, nahiz eta fitxatzeko frogak egin zituen goi mailako taldetan, besteak beste Real Madrid. Escartin Espainiako  futbol selekzionatzaileak esan bide zuen inoiz, ez zela bakarrik lehen mailako futbolariengan arreta ipini behar. Eta Guridiren kasua jarri zuen, arrasatearraren kalitatea nabarmenduz.

Aurreko lerroaldean aipatutako partiduari dagokionez,  Sabadellek Burgosen 1952ko azaroaren 23an jokatu zuen partiduari buruz ari zen korrespontsala, 2-3 irabazi zutela kataluniarrek. Biharamuneko prentsak Guridiren lana goraipatu zuen,  “rapidísimo”.  Ez dakidana da berak ere Montesa motorra erosi ote zuen.

Beste bitxikeria bat eman zen egun hartan Burgoseko Zatorre futbol zelaian, izan ere goizez beste hamaika jokalari arrasatear aritu ziren, UCEAkoak, hiriburu gaztelarreko Juventud-en kontra, Kosta aldeko lehen erregionaleko txapelketan. 3-0 galdu zuten uceakideek. Aipa dezadan ekipo haren hamaikakoa: Mentxaka; Zubizarreta, Vitoria, Jauregi; Barrena, Uribarren; Zubizarreta, Mendizabal, Peino, Isasi eta Luisin.  Azkena zen UCEA sailkapenean, eta denboraldi hura izango zen taldea estatu mailako futbolean arituko zen azkena.

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

Argazkiak: JMVM etta Heriz sendia.

apirila 01, 2015

ASTE SANTUKO IRUDIAK, ARRASATEN



Oinazetako Ama Birjinaren pasoa
Pare bat aldiz ukitu dut lehenago Arrasateko Aste Santuko prozesioen gaia eta bihar osteguneko ospakizun erlijiosoen aurrean   oraingoan ere gai berera nator. Garaiak aldatu dira, ohiturak ere bai, baina ez da egia txikiagorik iragana aldaezina dugula eta gaurko irudi hauek Arrasate desberdin batera garraiatzen gaituzte.

Lehen argazkian Oinazetako Ama Birjinaren pasoa ikusten da. Irudia ostegun arratsaldeetan ateratzen zen eta baita ostiraletan ere. Beraz, argazkia noizkoa den ez dago zehatzik esaterik. Erregimeneko propaganda ofizialaz apaindutako Biteri Eskolen aurretik igarota gero egun Garibay kalea dugunetik gora egiten du prozesioak. Eskoletako orman uztarri eta gezietako ikurra nabaritzen da eta haren azpian irakur daiteke: Obrero: Un muro protector contra la miseria; eso es el Seguro de Enfermedad. Instituto Nacional de Previsión. 

Arrasateko Aste Santuari buruz asko idatzi zuena Jose Mari Uranga historiagilea da. Argitaragabeko bere idazkietan azaltzen duenez, Oinazetako Ama Birjinaren irudia 1746koa da eta Ameriketan ari zen Fray Juan de Arkarazo herriko semearen oparia dugu. Zazpi urte geroago herriko Ana Arizaga andreak urrezko lepokoa oparitu zuen.


Hilobiaren pasoa
Irudiari Arrosarioko Kofradiak ematen zion babesa eta argazkiko lehen planoan ikusten denez, Domingo Arzamendi bide zen garai hartan Kofradiako burua. Bere atzean Frantzisko Arrizabalaga organo jole eta abesbatzen zuzendaria doa. Eta horren ondoren, tipleak eta abesbatza nagusia. Oinazetako Ama Birjinaren irudia dator jarraian, guardia zibilek inguratuta, eta segituan kleroa eta udal korporazioa. Haien buruan Julio Otaduy Riviere ikusten da argazkian. Hori alkatetzara 1952ko apirilaren 30ean heldu zen, behin urteko aste santua igaro ondoren. Beraz, argazkia, gutxienez, 1953koa da.

Bigarren argazkitik ezin daiteke asko azpimarratu, kalitateak ahalbidetzen ez digulako. Ostiral arratsaldeko prozesioari dagokio, hori bai, egun hartan protagonismoa Hilobiaren pasoari baitzegokion. Hilobi berria 1923koa da, barruko Kristo Etzana aurrekoa bera badugu ere. Bigarren argazki hori ez da aurrekoaren urtekoa, giro eguzkitsua antzematen baita.

Bi argazkiak toki berdintsutik daude aterata, hots, gutxi gora behera, lehengo Roneo enpresatik, Garibay kalean. Prozesioak gaurko egunkari saltokitik ari ziren pasatzen, Biteri eskoletatik igaro ondoren.

Garaiak aldatzen ari dira, etengabe.

Argazkiak: JMVM
Gehiago Arrasateko Aste Santuari buruz:







apirila 16, 2014

SAN BIXENTE FERRER ASTE SANTUKO PROZESIOAN, ARRASATEN


1. argazkia
Ez dut ezer berririk agertzen, Arrasaten San Bixente Ferrerenganako egundoko debozioa izan zela azaltzean. Nire adinekook ezagutu izan dugu San Juan Bataiatzailearen parrokiako pulpitua eta zutabean iltzatutako pergamino bat,  “Aquí predicó San Vicente Ferrer” adierazten zuena. Pergaminoa 1953an jarri zuen Jose Luis Iñarra erretoreak, aurreko “En este púlpito predicó San Vicente Ferrer. Año 1408” aurreko inskripzioaren ordez. Gauza da, ez dagoela inondik ere frogatua fraide balentziarra Arrasatera inoiz iritsi zenik, nahiz eta Esteban de Garibayk (1533-1599) horrela idatzi zuen. Gogora dezagun Garibayri zor diogun Arrasateko errefraua: “Fray Vicente esala, fedea sina liçala”  

Baina santuarenganako debozioa hedatu egin zen arrasatearron artean, eta Jose Mari Uranga historialariak dioenez, Arrasateko parrokiako San Bixente Ferreren irudia 1723koa da, hain justu urte hartako Erramu Igandean jarri baitzen, eta Vera Cruz edo – arrasatear moduan, San Migel Haundi- Kofradia izan zen eragilea. Kofradia horren  kontu liburuan irakur daiteke, 103 orrian:

“Cofradía del Arcangel Sant Miguel, patrón y abogado de esta dicha Cofradía, fundada e instituída por el bien abenturado Señor Sant Vicente, de la orden de los predicadores y natural de la mui noble ciudad de Balencia… el cual vino a esta villa de Mondragón cerca del año 1408…” 

Testu hori 1562ko beste baten kopia da.

2. argazkia
San Bixente Ferreren irudia, beraz, San Migel Haundi Kofradiak ateratzen zuen Ostegun Santuko prozesioan. Pausoa lau lagunen artean eramaten zuten eta 1956ra arte horiek kapa ireki eta zabal batekin zihoazen jantzita. Kapaz ere jantzitako beste lau kofradiakidek, kandela banarekin eskuan, eta kofradiako gidoia daraman lehen maiordomoa buru dutelarik, Ostegun Santuko arratsaldean sermoia egingo duen predikatzaileari laguntzen zioten, prozesioko lehen ilaran. 

Behin elizara sartuz gero, kandelak piztuta zeramatzaten kofradiakideek sakristiatik pulpituraino laguntzen zioten sermolariari. Sermoi tokiko oinera helduta, eta ohiturari jarraiki, San Bixentek zapaldutako eskaileraren lehen harmailari egiten zion sermolariak muin, maiordomoak erakutsitako puntuan. Sermoia amaituta itzuli egiten ziren sakristiara, zeremonial berdintsuarekin.

Elizak 1956an aldaketak sartu zituen liturgian eta data hartatik prozesioa Ostiral Santuko goizera pasatu zen. Eta kapak eta sakristiatik pulpiturainoko kofradiakideen joan etorriak desagertu egin ziren betiko.

Argazkietako oinak:

   1.argazkian: Lehen planoko irudia San Bixente Ferrer da. Pausoa daramaten anderoak, berriz, eskuinetik  ezkerrera lehen lerroan  Felix eta Pedro Amozarrain ditugu eta atzean Segundo Amozarrain. Bigarren irudia ere badator, Olibondoetako Ortuari dagokiona. Eta Portaloitik behera katxoborratxoetako pausoa ageri da.

  2.argazkian: Iturriotz kaletik behera doa prozesioa. San Bixente Ferrerren pausoa Arana eta Martinez (lehen lerroan) eta Egiara (bigarrenean) daramate. Oso pertsonaia ezagunak agertzen dira argazkian: Adolfo “Txapas” Gonzalez postaria, Joxe Aiala, Balendin Letona, Mariano Azkarate "Zelaitxo", Julito Markaide, besteak beste.

Argazkiak: Isabel Aranburuzabala


Aste Santuari buruz gehiago: