uztaila 19, 2017

ANGEL ARREGI. FUTBOL IZAR ARRASATEARRA

Aurten 50 urte hil zela; omenaldi gisa.


Angel Arregi

Iragan mendeko berrogeita hamargarrenen amaierako igande arratsalde askotan Carrusel Deportivo entzuten genuen etxean. Eta Jaeneko konexioa egiten zenean adi geratzen ginen. Arrazoiak Angel Arregi zuen izena, Arrasateko futbolista bikainarena, Andaluziako hiri hartako kirol idoloa zena. Gaurko ekarpen honetan Arregiri buruz aritu nahi dut, azalkiro. Arrasateko futbolistaren izena aldarrikatzea dut helburua, herritik inoiz irtendako kirolaririk prestuenetakoa baita. Ziurrenik, Arrasatetik kanpo inongo beste lekutan kirol zeinurik sakonena utzi duen pertsonaia dugu Arregi. Enblematikoena. Ikusiko dugu zergatik.


Arregi, zutik. 3. eskuinetik. 1943.
Angel Arregi Erguin 1926ko urriaren lehenean jaio zen Arrasaten. Garaiko pertsonei galdetuz gero, Arregiri buruz gogoratzen duten lehen gauza da, egundoko itxura galantarekin lan egiten zuela Torres farmazian, mutil laguntzaile bezala. Eta planta ederrekoa zela... eta oso ondo jokatzen zuela oinekin eta buruarekin. Eta...

Maalako futbol zelaian hasi zen 15 urte zituela. Eta hamazortzi urterekin herritik aldendu zenez geroztik bere bizitza kanpoan eman zuen kirol praktikak eramanda. Gazte hil zen, auto istripuz, 1967ko maiatzaren 5ean. Berari buruz idatzi da: Aún hoy en día es un mito venerado por los aficionados del Real Jaén, que escuchan a padres o abuelos contar cómo Ángel Arregui, con su pañuelo anudado a
Logroñoko Maestranza. 1945. Makurtuta erdikoa Arregi. Divino I eskuin.
la cabeza hizo historia con la zamarra blanca” 

Baina goazen arrasatearraren ibilbide profesionala ikustera, modu arinean bestela ez bada ere. Entziklopediek diote bere lehen ekipoa Logroñoko Deportivo Maestranza izan zela, 1944an. Eta hirugarren mailako equipo hartan bat egin zuen beste arrasatear batekin, Imanol Zeziaga “Divino I”rekin. 


Realaren elastikoarekin, 1947
Logroño utzita, 1946-47rako Real Sociedadera heldu zen, bigarren mailan ari zena. Ordurako donostiarren izarra Patri arrasatearra zen eta Arregirekin batera hirugarren herrikide bat fitxatu zuen Atotxako taldeak: Luis Heriz. Arregiri oso aukera gutxi eman zitzaion ekipo hartan eta ez zuen futbolista onaren sena erakutsi ahal izan, nahiz eta gol batzuk sartu zituen. Hurrengo urtean Sevilla C.F-k eraman zuen Arregi eta bi urtez Andujarreko CD Iliturgi eta Úbeda CF taldeetan aritu zen, Sevillako klubak utzita. 

Azkenik, sevillatarrekin debutatu zuen lehen mailan, 1949-50 denboraldian. Hiru partidu jokatu zuen goiko mailan,haietako bat Patriren
Jaengo ekipoarekin, bigarrena eskuinetik, makurtuta
Real Sociedaden kontra, eta gol bat sartu zuen. Hala ere, ordezkoen multzora igaro zuten eta hantxe amaitu zen Sevillako egonaldia Arregirentzat. 


Eta Sevillatik Jaenera. Jaenek hirugarren mailatik jauzi egiteko planak zituen eta 1950ean arrasatearraren zerbitzuekin egin zen. Ospetsua egin bide zen Jaenen esaera: ¡Arregui

ya es blanco! Arregiren bigarren denboraldian bigarren mailara igo zen ekipoa eta hurrengoaren hasierako helburua mailari eustea bazen ere 1953ko maiatzaren 5ean Jaenen lorpenik handienetakoa eman zen: lehen mailara igo zen, eta azken partiduan Arregik bi gol sartu zituen. Denera, arrasatearrak 30 gol sartu zituen kanpaina hartan.  Pichichi saria bereganatu zuen.

Jaenekin egindako hurrengo hamaika denboraldietatik, hiru lehen mailan jokatu zuen Arregik eta zortzi bigarrenean. Bitxia da, 1953-54ko lehen partidua Sevilla bere ekipo ohiarekin egokitu zitzaiola eta 3-1 irabazi zuten jaendarrek. Ekipo haren historiarako geratu zen lehen mailako estreineko gola: arrasatearrak sartu zuen.

Ohiko buruko zapiarekin
Poliki-poliki Arregik bere izena hedatu zuen futbol zelai guztietara eta titularrak irabazi zituen hedabideetan. Ez zuen ahazteko, 1958ko urtarrilaren 26an Barça erraldoiari irabazitako partidua. Katalanen ekipoa ez zen txantxetakoa: Ramallets; Olivella, Brugué, Gracia; Vergés, Gensana; Evaristo, Kubala, Martinez, Suárez eta Tejada. Prentsak esan zuen: “En la delantera Arregui, con su acometividad característica, fue lo más destacado” Edota 0-2 Real Madridekin galdu arren, 1957ko urriaren 22an jokatutakoa. Madrilgo hedabideek zioten: Puede asegurarse que de no haberse lesionado ese jugador, la victoria se hubiese inclinado a favor del Real Jaén, pues la delantera blanca se ha mostrado voluntariosa, valiente y decidida, obligando a emplearse a menudo a la defensa madrileña a fondo, y utilizando recursos antideportivos” Madrileko ekipoa honako hauek osatzen zuten: Dominguez; Atienza, Santamaría, Lesmes; Santisteban, Zarraga; Joseito, Kopa, Di Stefano, Marsal eta Brunet. 

Angel Arregik sekulako oroitzapen onak utzi zituen Jaenen. Berari buruz ere hauxe esan da: 

Fue la cabeza de oro del Real Jaén,  un delantero centro a la antigua usanza. Fuerte, valiente, batallador y con uno de los mejores remates de cabeza que haya visto el fútbol español a lo largo del tiempo. De esta forma logró la mayoría de sus tantos, imponiéndose claramente a las defensas contrarias. Era un hombre noble, caballeroso y cercano que jamás fue amonestado en Primera División … Se le considera el mejor futbolista del Real Jaén de todos los tiempos” 

Futbola utzi ondoren Jaenen geratu zen bizitzen. Eta berrogei urte zituela, 1967ko maiatzaren 5ean hil zen, auto istripuz, Kordoban. Berarekin batera Jesus Alberdi Zeberio "Zarraparra" Arrasateko laguna zihoan, eta biek bizia galdu zuten kamioi batek jota. Hasieran nioen futbolista batek gutxitan utzi duela hain zeinu sakon bizirik, Arregirenaren kasuan bezala. Heriotzaren biharamunean Sevillako ABC egunkariak zioen:


1956-57, erdikoa, makurtuta
“El fallecido Angel María Arregui fue delantero centro del Sevilla C.F y posteriormente del Jaén durante quince temporadas; retirado del fútbol activo hace dos años, actualmente era delegado en Jaén de una importante firma de electrodomésticos de Vitoria (1). Estaba en posesión de la Medalla de Oro al Mérito Deportivo. Fue máximo goleador de todas las
Pichici garaikurrarekin. 1953
Divisiones durante dos temporadas y conquistó el trofeo Pichichi. Deja viuda y cuatro hijos, el mayor de trece años”



Omenaldiak egin zizkioten eta Jaengo futbol zelaian orma-irudi bat da Arregiren oroimenez. Hiribuko kale batek ere Angel Maria Arregi izena darama. Horretaz, Jaengo blogari batek dio: 

“ Arregui tenía su calle porque, pese a nacer en Mondragón, era jaenero de pro y fue hombre que en lo deportivo y en lo humano marcó a la ciudad, un Jaén que quiso y en el que invirtió el poco dinero que se ganaba, antes, jugando al fútbol.

1953-54, Jaenekin, makurtuta, erdian
De hecho, lo único que se ha mantenido del viejo Estadio de La Victoria, derruido para construir un bonito solar, es el mural en el que aparece Arregui y el escudo del Real Jaén, como si, para la historia del Club, fueran la misma cosa. Trece temporadas en el Real Jaén, incluidas las tres de Primera División y muchas luchas en Segunda para intentar siempre retornar al Jaén de sus amores a la máxima categoría. 

Ya no es el hecho de que fuera, posiblemente, el mejor jugador de la historia en el fútbol
Arregiri eskainitako orma irudia
de la provincia, ni uno de los máximos goleadores históricos del Real Jaén, ni el único que fue llamado a entrenarse con la selección española, es que Arregui era un modelo ejemplar en todo lo que hacía y fue, para nuestra ciudad, una bendición la llegada de tan distinguido caballero que, además, tuvo a bien sentirse tan de aquí como el que más. Es uno de los "grandes jaeneros del Siglo XX" y, a pesar de su trágica muerte, su nombre sigue presente en el mundo del deporte (aunque no sólo) de nuestra provincia” 

Oraindik orain, “El Diario Jaén” egunkarian irakurtzen zen iritzizko artikulu bat, “Honremos a los Arregui y al escudo” tituluarekin: “Honremos a jugadores como Arregui, todo corazón y sacrificio, no siendo de Jaén. Ángel María Arregui: ¡ESE VASCO de JAÉN! 

(1)Fagorreko ordezkaria zen Jaenen.

Argazkiak: Karmen Uranga, JMVM, Jaen C.F 


ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html


 ANGEL Arregiri buruzko iritzi batzuk:




























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina