miércoles, 28 de junio de 2017

GERTAERA ODOLTSUAK ARRASATEN, SANJUANETAN, 1915





Kazetaritzaren historian denetariko estilo eta itxurak eman dira, beste edozein ofiziotan bezalatsu. Gaurko honetan kronika bat ekarri nahi izan dut, duela ehun eta bi urte idatzia, eta bertan Arrasaten gertatutako jazoera beltz baten gaineko albistea ematen zaigu.



“El eco de Alava” arratsaldeko egunkari gasteiztarrak ekarri zuen berria, 1915eko ekainaren 25ean. Horren arabera, San Juan egunean Arrasateko Azoka Plazan liskar bortitza eman zen ondorio latzekin. Ikus dezagun nola deskribatzen duen kazetariak:



“Sucesos sangrientos en Mondragón”

Los primeros rumores

Ayer tarde cuando nuestro número estaba ya caso terminado, recogimos en la calle el rumor de que en la villa guipuzcoana de Mondragón habíase desarrollado un suceso sangriento, en el que como protagonistas figuraban dos familias muy conocidas en Vitoria.

Confirmada la noticia

Un querido amigo nuestro que vino ayer tarde de Salinas nos confirmó la noticia, que en calidad de rumor recogimos, pues habíase enterado él de lo acontecido en la caseta de los carabineros del límite, donde se recibió una pequeña referencia por medio del teléfono.

Al confirmase el rumor del crimen, confirmóse también el de que las personas entre quienes se cometió habían vivido muchísimo tiempo en Vitoria. Trátase, por una parte, de Patricio Loza y Baldomera García, ésta más conocida por el sobrenombre de “La raposa” Aquí se dedicaban él a mozo de estación y ella a la venta de frutas en ambulancia. La otra familia es la de Alejo Valiño y Valentina Pérez, en cuya compañía vivía una hija llamada Antonia, que vino de La Habana, donde quedó su marido Luis Arrilucea, con objeto de pasar una temporada al lado de sus padres.

El negocio

Uno y otro matrimonio tenían como negocio principal la venta de frutas. En Vitoria habían vivido en sociedad durante mucho tiempo y hace algunos años, dos o tres, que marcharon de aquí yéndose a tierras de Guipúzcoa. Allí, separadamente trabajaba cada cual, dedicándose a recorrer varios pueblos e instalando su residencia en Mondragón.

Desde hacía mucho tiempo había encono entre las dos familias, enconos que eran debidos, más que a todo, a la competencia habida por el pequeño negocio que desarrollaban

Los hechos de ayer

Era día de buen mercado en Mondragón y en la
Garaiko azoka Arrasaten
Plaza de Abastos se encontraban en sus puestos establecidos para la venta los dos vendedores. Ignórase con qué motivo, pero es lo cierto que Patricio Loza y Alejo Valiño comenzaron a cuestionar y que el segundo asestó al primero varias puñaladas que causaron su muerte. Momentos después, aquello era un verdadero desastre y en lucha terrible la mujer del muerto, Baldomera García, hería gravemente a Valiño, a su mujer y a su hija, estando el primero en situación grave. Estos son todos cuantos detalles llegaron hasta nosotros con respecto a estos hechos. La García, o sea “La raposa” fue encarcelada poco después. El Juzgado de aquella villa entiende en el asunto”


Honaino kronikaren nondik norakoa. Estiloak garai hartara garamatzan arren, ez dago hain urruti oraingo zenbait agerkaritan irakur daitekeenetik.

Argazkiak: Mendia Bilduma, JMVM


miércoles, 21 de junio de 2017

ARRASATEKO JAIAK 1967



Mende erdi baten ondoren 1967ko Arrasate hari begiratzeak halako sentsazio gazi goxoa eskaintzen du. Alde batetik betiko galdu genuenaren oroitzapen tristea eta, bestetik-eta esango nuke alderdi baikorragotik- orduan gure baitan sortzen ari ginen egitasmo itxarongarriaren ondorioz jasotako gizarte erreal honen egiaztapena. Izan ere, ez dago gauza hoberik errealitateari aurre egin ahal izatea baino. 

Duela berrogeita hamar urtetako sanjuanak, gutxi gora behera, gaurkoaren modukoak izan ziren, gehien bat gaztediak erretako energiari dagokionez. Jaiak, gehien bat, gazteek bizi izaten dituzte eta bitartekoak aldagarriak diren arren, jai izpirituak normalean sustrai bertsuak erabiltzen ditu: sustrai arinak, azkarrak, denboraren joanak berak motelduak.
 
 Ametsak errealitateak bilakatu ziren eta beraiekin batera orduko gazteok  gizartearekiko konpromisoak ere bestelakotu behar izan genituen, egunean eguneko beharkizun eta premien arabera. Gaurko honetan, 1967ko ekainaren 24ko prentsa mozkin pare bat ekarri nahi izan dut. Izan ginela gozatuz gogora dezagun eta izaten segituko dugula gure buruari itxaropenez agindu diezaiogun.


ARRASATEKO SAN JUAN JAIEI BURUZ, GEHIAGO:

http://txemax3.blogspot.com.es/2012/06/arrasateko-danborrada-bideoa-1970.html
 









miércoles, 14 de junio de 2017

ARRASATEKO KONGRESU EUKARISTIKOA. 1945

Garibay kalea, Kongresurako apainduta


Ameriketako Estatu Batuek (AEB) garbiketa operazioarekin segitzen zuen Okinawa uhartean, eta soldadu japoniarrek errenditu aurretik harakiria egiteko agindua jaso zuten euren armadaren buruzagitzatik. Bitartean, Arrasaten Leintz Bailarako Kongresu Eukaristikoa egiten ari zen. 

Union Cerrajeraren bulegoak
Arrasateko Kongresu Eukaristikoa esan zitzaion, Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko eliztarrak deituta izan ziren bilkurari. 1945eko ekainaren 21ean inauguratu zen eta amaiera San Juan egunean eman zitzaion. Egun horietan, mota askotako funtzio erlijiosoak izan ziren, Arrasateko elizetan, kaleetan eta Iturripe futbol zelaian. 

Lau karrozetako bat
Leintz Bailarako artziprestazgoaren zuzendaritzapean antolatu zen Kongresua, herrietako erretoreen laguntzarekin. Deia masiboa izan zen, gizartearen maila guztietara heldu zelarik, eta parte hartzea ere halakoa gertatu zen. Ez dugu ahaztu behar zein garaitan bizi zen: Francoren diktadura bere bederitzagarren urtetik zihoan, kontsolidatua guztiz, eta ez zegoen brometarako zirrikiturik. Herri xehearen berezko katolizismoari botere politiko eta erlijiosoaren errepresioa gehitu behar zitzaion. Kongresuaren publizitatean irakurtzen zen, besteak beste: 

Gurutzatuak
“La generosidad interior ha de estar en proporción con el esplendor exterior, que de lo contrario vale poco.  Vamos a reparar los unos nuestra tibieza o frialdad de otras veces, que le hemos tenido olvidado entre nosotros a Jesús Hostia, nuestro mejor huésped” 

Agintariak, dantzariak eta kleroa
Kongresuan parte hartzeko izena eman behar zen eta, ahal zuenak diruz ere laguntzen zuen. Kongresuko bazkideak maila desberdinetan banatu ziren: ilustreak (100 pezeta gutxienez) ongileak (25 pezeta) titularrak (5 pezeta) haurrak (2´50 pezeta) eta sendi asoziatuak (15 pezeta) 

Kongresua ekainaren 17an hasi zen Dorletan, Ama Birjina herriz herri eraman behar baitzen Arrasateraino. (Ikus egitaraua) Eguneko kronikek diotenez, harrera ezin hobea eskaini zioten arrasatearrek Leintz Bailarako zaindariari hilaren 21ean, inaugurazioko zeremonia ofiziala burutuz. 


Amaierako eguna San Juan egunean izan zen, goizeko 8etan ekin zietelarik ekintzei. Milaka pertsonak hartu zuten parte jaun hartze nagusian. Bi ordu geroago bigarren meza izan zen, agintari militar, zibil eta eklesiastikoekin. Arratsaldeko lauetan prozesioa izan zen parrokiatik Iturripe futbol zelairaino. Jose Grau,  Karmelo Ballester, eliz barrutiko gotzainaren bikarioa; Zirilo Barkaiztegi, Gipuzkoako gobernadore zibila; Agustin Brunet, Gipuzkoako Diputazioaren presidentea; Domingo Arzamendi, Arrasateko alkatea; eta Mugimendaren tokiko eta probintziako agintari margo askotarikoak… zihoazen buruan. Prozesioan lau karroza joan ziren, motiboz apainduta, adin guztietako milaka lagunen otoitzen artean.

Azkenik Iturripe futbol zelaian – arratsaldean bertan inauguratu zena- Kongresuaren azken alokuzioa egin zuen Juan Arratibel fraideak. “Tantum Ergo” eta Kongresuaren himnoa - Busca Sagastizabal kopositorearena- abestuz, itxiera eman zitzaion Kongresuari. 

Arrasaten lau egun berezi bizi izan ziren 1945eko ekainaren 21-24 bitartean.