Ezekiel etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ezekiel etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 07, 2025

ARRASATEN, DUELA EHUN URTE. Maiatza,1925

 


Apirilaren 28an San Prudentzio (Elorregi) auzo bergararrean jaiak ospatu ziren baina Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz musika murriztu behar izan zen. Normalean Arrasatetik jende ugari hurbiltzen zen haraino, batez ere errepidean izan ohi zen dantzaldira, baina 1925eko ospakizunean ez zuten dantzariek behar bezala disfrutatu. Hori dela eta, egunkari batean irakur zitekeen urte hartako maiatzean:

“El clásico esplendor de la notable romería anual desaparecerá, hasta el extremos de reducirse a una romería de romeros exclusivamente de la barriada. ¡Solamente un acordeonista se ocupó de consolar a los amantes de Terpsícore! Y en verdad que no satisfizo a los bailarines. El aburrimiento de apoderó de todos”

Zigarrola aldean, aldiz, etxaferuen letxe zebiltzan San Isidroko jaien antolatzaileak. 1923an ospatu ziren lehen aldiz eta artean eskarmentu txikia izan arren jota ke ziharduten egitaraua borobildu guran. Honakoa izan zen 1925ekoa:

“El día 14 el acordeonista “Lasharo” de Vergara ejecutará una serie de bailables de su vasto repertorio y el famoso bersolari “Chirrita” conocido en todo el país, contenderá con el no menos famoso Braulio Arizabaleta (a) “Ezequiel”, que divertirán a la concurrencia con sus muy celebradas ocurrencias.

El día 15, festividad de San Isidro, a las diez de la mañana misa mayor en la iglesia parroquial de San Juan Bautista. A las once,  gran carrera pedestre infantil, con importantes premios en metálico para los vencedores. A las doce, gran concierto de acordeón por el inteligente acordeonista antes citado.

A la una, gran banquete, que presidirá don Miguel Azcárate, servido por los restaurantes más elegantes del barrio, y por las señoritas más distinguidas de la localidad. Todo el barrio se sentará a la mesa, y después del banquete, los bersolaris Chirrita y Ezequiel contra Pablo Echevarria e Isidro “Zeleta”, disputándose un hermoso regalo. Luego acordeonista, etc. y algunos actos improvisados se celebrarán con gran hilaridad de todos.

A continuación, la brillante Banda municipal de música y el acordeón amenizarán hasta las once de la noche”

Esan behar da, umeentzako –mutikoentzako-  lasterketa arratsaldeko 3´30etan izan zela, eta hauexek izan ziren lehenak helmugan: Hipolito Etxebarria, Leon Etxebarria, Mateo Abarrategi, Marzelo Tarragona eta Saturnino Pagoaga. Eguraldiak ederto lagundu zuen eta antolatzaileek maiatzaren 17ra arte –igandea- luzatu zuten egitaraua, “Lasharo” soinu jolearekin.

Bestalde, ekainaren 29an Felix Arano maisuari herriak eskainiko zion omenaldiaren antolakuntza lanak aurrera zihoazen maiatzean, eta parte hartzea handia izango zela iragartzen zen. Maisuarentzako jaian esku hartuko zuten partikular, elkarte eta erakundeen izenak ematen zituzten egunkariek, bakoitzaren diru ekarpenarekin. Asmoa zen, Alfonso XII.ren dominen kostua finantzatzea eta herritarren izenekin betetako albuma oparitzea Aranori. Bi mila baino gehiagoren izenak jartzea espero zen. Bazkari herrikoi bat ere eratzen ari zen, hamar pezeta menuko.

Eta hila amaitzeko egunkariek Club Deportivo Mondragonen berri ematen zuten, 1924-25 denboraldia amaitu baitzen eta sarrailariek oso lan txarra egin bide zuten B mailan, azkenak sailkatu ziren eta. Hala ere, zuzendaritzak lagun arteko partidu batzuk kontratatu zituen eta maiatzaren 31an, Maala futbol zelaian, Bizkaiko Baskoniarekin jokatu zen. Honakoak izan ziren Mondraren hamaika osatu zutenak: Uriarte; Mendi, Herrera; Arregi, Zabarte, Mondragón; Bidaburu, Oyanguren, Ubago, Zarraoa I eta Zarraoa II.

Futbolerako zaletasuna handia zen arrasatearren artean eta bestela irakurri zer zekarren egunkari bateko korrespontsalak maiatz hartako egun batean:

“Se está proyectando en el Salón Sport la interesante cinta de actualidad, final de foot ball en Sevilla. Un entradón soberbio y un detalle. Figuran en primer lugar los escudos o insignias de los finalistas contendientes. Al aparecer el del Las Arenas, una salva formidable de aplausos. Al del Barcelona, una pita estruendosa”

Argazkia (margoa): Migel Luis Agirrezabal


maiatza 08, 2024

SAN ISIDRO 1924 ETA 1925

 

Auzoko gaztedia, 1924ko maiatzaren 15ean

Zigarrola edo Musakolako jaiak errealitatea ziren, egonkortzen ari ziren,  eta auzoko indarrek egitarauak prestatzen zituzten, ziren ahalbide egokien eta gustukoenekin.

astoa maskotaren lehen agerpen publikoa
1924ko maiatzaren 14an “La Voz de Guipúzcoa”ren korrespontsalak idazten zuen berekronikan: “El 15 es el primer aniversario de la inauguración de las Escuelas municipales del barrio de Musacola regentadas por la maestra Elisa Lasa. Con tal motivo y para honrar a su patrón los vecinos han organizado varios festejos, que prometen ser muy bonitos”

Eta idazkiak aurrerapen txiki bat zekarren jai egitarauari buruz: meza, krossa, soinujole, bazkari herrikoia eta auzoko bertsolarien emanaldia. Hilaren 18an, berriz, jaiaren balantze txiki bat eman zuen kazetariak, eta agertu bezala aldatuko dut hona, behintzat protagonista desberdinen izenak gogoratzeko:

Laxaro soinujolea

“Acudieron todos los baserritarras de Mondragón. A las diez de la mañana hubo misa solemne en la iglesia de San Juan. A las once carrera pedestre infantil, con un recorido aproximado de dos kilómetros, llegando a la meta por el siguiente orden: Javier Gorosabel, Hipólito Echevarria, Juan Barrutia, Juan Arizabaleta etc. De doce a una el famoso acordeonista vergarés “Lasharo” dio un hermoso concierto de piezas vascas.

A la una se reunieron en fraternal banquete en el popular restaurant Oshiña. Hubo discursos improvisados, siendo muy aplaudido el de Andrés Arregui (a) Cataide que habló en árabe. Los bersolaris Zeleta y Ezequiel hicieron reír mucho con sus improvisados chistes.

A las cinco de la tarde se celebró una importante carrera pedestre para mayores de dieciocho años, siendo el recorrido de cuatro kilómetros. El primero en llegar fue Anastasio García, siguiéndole de cerca Dominguez y Narvaiza.

Arizabaleta "Ezekiel"
Por haber llovido mucho se suspendió la romería de la noche y sólo hubo un poco de acordeón, pero estuvo muy desaminado. El sábado se repite la fiesta y habrá música a todo pasto”

1925eko San Isidrotarako ere goi mailako egitaraua aurkeztu zuten musakolarrek. Garaiko egunkari batek zioen moduan “desde dos años acá veneran como santo patrono a este de los labradores” Kronika hartan Arrasateko korrespontsalak San Isidro eguneko meza herriko parrokian ospatuko zela zioen; horren ondoren, eta auzoan, krossa antolatu zen, auzotarrentzat bakarrik irekia. Eta bazkari herrikoia, “Txrrita” handiaren eta  Arizabaleta “Ezekiel” auzoko bertsolariaren parte hartzearekin. Arratsalde-gauean Udal Musika Bandak erromeria alaitu zuen.

Musikari dagokionez ere, hiru egunez soinujole batek Zigarrolako bazterrak alaitzen ihardun zuen. Urtebete lehenagoko Laxaro izango al zen?


Argazkiak: JMVM