ekaina 26, 2019

FRONTOIA ETA IKASTOLA ARRASATEN. 1933



Arrasateko EAJk 1908an ekin zion bere ibilbideari eta 1933an, herriko Euzko Gaztediren bitartez, pilotaleku eta ikastolaren inguruko albisteak sorrarazi zituen. Martxoaren 12an, adibidez, jai handi bat izan zen, eta “Euzkadi” egunkariak albistea eman zuen martxoaren 18an, “Danok-Bat” anonimo batek izenpetutako kronikan: 
Batzokiko dantza taldea, 1933an, Adan de Yarzaren etxean

“Egun gomutagarria igaro zan igandea Arrasateko abertzaliondako Gure ametsak igandean bertan egi biurtzera zijoazala ikustian, alaitzen zuten abertzalien biotzak:  Pelotatoki eta Ikastoletxeko lenengo arria jartzia. Askondako ezin ikusi izango zan arria antxe zegon gure abertzaletasunen oñarri bezela jarrita. Baña arri au jartzeko, zenbat naigabe ez ote dira sortu! Baña esandakoa da, nai izaten dala al izatea, eta laister arri orren magalean sutunik ikusiko degu gure Pelotatoki eta Eusko Ikastola. 

Iragarrita zegon lez goizeko 7etan izan zan Jaupa (1) eta Jaunartzea. Jaupa nagusi ostian izan zan lenengoko arria jartzia jendetza aundi bildurik. An ikusi genduzan Lekeitiotik etorriak Solano jauna beren alaba lirañakin eta baita Adan eta Yartza´tar Maren (nai aña ezin eskertuko deguna Arrasateko abertzaliok) Gipuzko Buru Batzarretik Monzon´dar Telespor lendakaria eta Ugalde´tar Peli batzarrekoa.

Lenengoz gure txaunburu (2) jauna onespendu ondoren, Euzko Gaztediko lendakaria dan Uriarte´tar Josebak irakurri zituen arripean sartu biar ziran izparringi eta iragarkiak. Ondoren ezarri zituzten euren izen abizenak Adan eta Yartza´tar Marenek, Solano jaunak eta bere bi alabak, Monzon´dar Telespor, Ugalde´tar Pelik, Uriarte´tar Josebak, txaunburu Arin´dar Joseba Jokin eta Markiegi´tar Josebak. 
Adan de Yarzaren etxe ostean zeuden frontoia eta ikastola

Bein arripean izparringi, argazki eta iragarkiak, jetsi zuten arria bere lekura eta Monzon´dar Telesporek egin zuen itzaldi labur bat, adieraziaz zer garrantzi zeukan arri orrek Euzkadiren azkatasunerako. Eskatu zigun danon laguntza eta baita txalo bero bat Ugalde´tar Pelirendako, ainbat lan egin duen eta egiten ari dan abertzale zintzo orrendako. Entzun ziran, bai, txaluok! Amaitu zuen esanaz berri txar bat ezan biar zubela: nola "Lizardi´tar Jabier iltzeko zorian agertzen zan eta eskatu zion txaunburu jaunari Aita gure bat bere aldez; eta gure otoitzak bereganatzeaz eta, azkenik Euzko Ereserkia abeztuaz amaitu zan itxaropeneko goiz au Arrasateko abertzaliendako” 

Ikusi ahal izan dugun bezala, EAJren Arrasateko eragilerik porrokatuenetakoak Peli Ugalde atxabaltarra eta Mariano Adan de Yarza lekeitiarra ziren. Azken hori herriko alkatea izan zen 1920-21 urteetan. Bestalde, esan behar da Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi idazlea, 1933ko martxoaren 12an bertan hil zela, lehen harri hura jartzen ari zen bitartean. Segitzen du idazkiak: 

“Arratsaldian itzaldi bikañak: izlariak Monzon´dar Telespor, Trabudua´tar Polixene eta Ruiz de Agirre´tar Julen. Notintza (3) ikaragarria etorri zan inguruetako errietatik. Itzaldiak ederrak, laburtxoak, batez be Trabudua andereñuena, gaxo samar arkitzen zala-edo. Amaitu zan beti bezela Euzko Ereserkiaz. Eta orain Montzon´dar Telesporek esan zuen bezela:

Gora biotzak eta ekin lanari,
danon biarrian arkitzen da-ta,
gure Ama Euzkadi! 

Beraz, egitarauaren barruan Ikastola eta frontoiaren lehen harria jartzea ospatu zuten.  Baina izan al zen jai hura lehen harriaren ospakizuna, ala obrak aurreratuago zeuden? Diot hori, hain zuzen ere, "Euzkadi" egunkarian bertan ekainaren 29an honela irakurtzen zelako: 

“Euzko Gastedijaren ogetaboskarren urtea eta pelota-toki ta ikastolaren zabalketa jayak. Igandez, garila 2.garrena.” 

Egitarau zabal eta joria prestatu zuten Euzko Gaztedikoek urtarrilaren 2rako. Baina irakur dezagun "Euzkadi" egunkariak zekarrena, jaiaren bezperan: 

“Badatorkigu hainbeste itxarotako eguna. Garilaren 2an Euzkadiko bazter gustietatik abertzaleak emen ixango ditugu Euzko Gastediaren 25.karren urtea eta Pelota-Toki eta Ikastolaren zabalgunde jayak ospatutzera. Ogeta bost urte dira abertzale gutxi batzuek zabaldu zutela lenengo Batzokia erri  ontan Ez guaz emen orain azaltzera euren lan ta nekeak lenengoko denbora ayetan. 

Eurari zor diogu 25.karren urteurrenau egitia eta ogeta bost urte ontan abertzaletasunak egin daben gorakada bikaña Arrasaten. Baña oraindik ez gera danak; lan askoren biarra dago horrela izan gaitian, eta orreik (atzok) berotzeko eta ikusi gura ez daben askoi erakusteko nola duan EUZKADI beren azkatasunaren bidean, Arrasaten izan bear zerata al dezuten abertzale gusiok garilaren 2an” 

Eta uztailaren 2an, igandea, egundoko jendetza bildu zen Arrasatera Euskal Herriko hainbat eta hainbat tokitatik. “El Día” egunkariak jasotzen zuen uztailaren 4an: 

“Euzkadiko mendietan entzun dan aberri zantzuari ezin entzun-gor egin zioten Arrasateko abertzale zintzoak: eta ara or non jarri dizkiguten Euzkadi alde ikastola eta pilotatoki bat. Umearen biotza abertzaletasunerako irabazi bear da. Ikusi dute Arrasateko euskaldun zintzoak bear ori: ara or ikastola beren gogoak egiztu egin ditezen… Zer oberik gazteari bere aberria zein dan erakustia baizik? Euskaldun gaztedia guztiz jolaszalea da; ikusi du au ere Arrasateko abertzale alderdiak eta ara or non jarri duten pilotatokia. Guztiz txalogarriak zerate Arrasateko abertzaliok! Bide ortatik laster dezute erri guztia abertzale” 

Artazo (ezk.) eta Zabala
Pilota tokia,”Gurea” bataiatuko zena, Mariano Adan de Yarzaren etxe osteko terrenoetan eraiki zen. Kontuan eduki behar da, adandeyarzatarren etxea  gero urtetan Banco Guipuzcoano izandakoaren eraikina zela, eta bertan ere – sendiak utzitako gela batzuetan- Arrasateko batzokia zegoen. Terreno haietan  ere prestatu zen euskal ikastola. 

Ohiko mezaren ostean ikastola eta frontoiaren bedeinkapena izan zen. Pilota partidu batekin inauguratu zen frontoia. Egitarau ofizialaren arabera, Zabala eta Artazo – Egia eta Mondragonés ziren bikoteak baina arazoak izan ziren lau atleta horiek jolas zezaten eta, azkenik,  Lete eta Uribe – Zabala eta Rezolaren kontra atera ziren eta lehenak izan ziren garaileak.  

Bazkarira ehun eta berrogei lagun eseri ziren
Mondragonés eta Egia
eta Bengoa, Garmendia eta Lorenzo tabernetatik zerbitzatu zen otordua. Bazkal buruetan Joxe Markiegiren zuzendaritzapean Euzko Gaztediko abesbatzak ekitalditxo bat izan zuen. Jarraian herriko plazara joan ziren bazkaltiarrak, mitinera. Kronikek diotenez, ordurako jendez leporaino beteta zegoen plaza; batzuen arabera, zazpi mila entzule ziren. Eta hizlariak Gallastegi (Bizkaia) Gamarra (Araba) Leunda (Gipuzkoa; iragarrita zegoen Monzonen ordez) Irujo (Nafarroa) eta Aldazabal (Bartzelonako Batzokia)
 

Jaia amaitu zen, plazan bertan ezpata dantzariek eskainitako dantzekin eta Batzokiko terrenoetan ilundu bitartean eratutako triki-tixa eta txistu erromeriarekin. Hori bai, gaueko 9 eta erdietan, garai hartan euskal antzokietan gehien estimatutako euskal ikuskizuna eskaini zen. Gau hartan Gernikako Segundo Olaetaren Elai Alai Dantza Taldearen emanaldi ikusgarriaz gozatu zuten ehunka arrasatearrek, goizean bedeinkatutako Gurea pilota tokian. 

Eta 1933ko uztailaren 2ko kronikarekin bukatzeko, dakardan hona “Euzkadi” egunkarian eskoriatzar batek urte hartako abuztuaren 11an zioena: 

“Gipuzkoako zaindaria, Iñaki Deunaren aurreko egunian bira bat egitera atera nitzan txoko batetik arratsian, Arrasaten Euzko Batzoki ederra bere pelota-jolas toki bikaña, nai danian antzoki biurtzen dala, ikastola, bola-toki ta dantza leku alaya ikustera” 

Zer esanik ez, “Gurea” pilotatokia multifuntzionala izan zen, bai gerra aurretik baita geroago ere.  Geroagokoaz gehiago jakiteko:


(1) Meza (2) Erretorea (3) Jendetza
Argazkiak: JMVM

ekaina 19, 2019

ZEKORKETAK ARRASATEN. 1934ko SANJUANAK



Bideo batek eraman nau gaurko ekarpen hau idaztera. Zezenak atsegin ditut, soloan bizirik. Espektakulu ikaragarri polita iruditzen zait, animaliak euren intentsitate osoan begiztatzea. Duela gutxi Valladolideko Raso del Portillo ganadutegiari buruzko erreportaia ikusten ari nintzen Youtuben, eta hara non zeharo harrituta geratu nintzen kamarak irudi bat ekarri zidanean: ondoan dagoen kartela zen,  Arrasatetik 1934an ganadutegiaren ugazabei oparitua. Arrasaterako aukeratutako zekorren argazkiekin prestatutako kartela zen. Haritik tiraka, animalia haiekin herrian bizi izandakoaz ondoko lerroak betetzera jarri nintzen. 

Hasteko, udalak antolatutako ekintzen egitaraura jo nuen, eta bertatik aldatzen ditut ondoko lerroak, zekorketei dagokienez: 

“Sábado 23: a las cinco y media de la tarde desencajonamiento de los toros que han de ser lidiados en las dos novilladas de la Feria.
Domingo 24: a las cinco y media de la tarde, novillada de Feria, lidiándose cuatro magníficos toros de muerte del reputado ganadero don Germán Gamazo, vecino de Madrid, primitiva ganadería de Raso Portillo, la más antigua de España, con divisa encarnada y granate; serán toreados, banderilleados y muertos a estoque por los afamados matadores del abono de Madrid, Paco Bernal y Pepito Montañés (Niño de Royalty)
Paco Bernal
Lunes 25: a las cinco y media de la tarde, segunda novillada de Feria, lidiándose cuatro toros de muerte del mismo ganadero por los matadores Paco Cester, futuro matador de toros, y Paco Bernal, elegante torero de poderío” 

Diodan, zekorketak Maalako zezen plaza eramangarrian izan zirela. Horren karakteristika bat angeluzuzena zela.  Gaiari segituz,  La Voz de Aragón egunkarian aurkitu nuen albiste bat. Arrasaten arituko ziren nobilleroei buruz, 1934ko ekainaren 23an irakur zitekeen: 

“Paco Bernal, del que dijimos que solo le falta que sepan llevarlo con cuidado, comienza a escriturar corridas en forma que suponemos que dentro de un par de meses estará en condiciones de afrontar de nuevo la “prueba” madrileña. El día 24 toreará en Mondragón, reses de Raso Portillo. El día 25 toreará en la misma plaza guipuzcoana. 

Es curioso que en Mondragón tratan cada año de llevar novilleros de la mejor calidad y que no admiten para sus novilladas de feria sino diestros que tienen acreditada figura. En ello ponen cuidado extraordinario. Esto significa que Paco Bernal alcanza nombradía lejos de su tierra. Otros dos diestros aragoneses van a Mondragón con Paco Bernal. El 24 será Pepito Montañés y el 25 Paco Cester. A los tres les deseamos el mejor éxito” 

Paco Cester
Egunkari berdinean 1934ko ekainaren 26an, zekorketa haien kronika txikia irakurtzen da, “En Mondragón: Éxitos de Bernal, de Cester y de Montañés” titulupean: 

“Se han dado dos novilladas de feria. El domingo (24) torearon reses de Gamazo, Paco Bernal y Pepe Montañés. El ganado  resultó muy manso. Bernal estuvo estupendo y de tanto apretarse fue cogido por el primero, al que mató muy bien. Se le ovacionó con entusiasmo al ir a la enfermería. Pepe Montañés mató tres novillos y estuvo muy voluntarioso y muy bravo, por lo que se le aplaudió mucho en todo momento.

Hoy (25) el ganado resultó muy bueno. Paco Bernal toreó con extraordinaria bravura, aprovechando las condiciones de sus toros. Le tocaron la música y como mató bien le dieron orejas y rabo. Lo mismo aconteció con Paco Cester, que logró igual triunfo. El público salió satisfecho de los dos novilleros aragoneses” 

Honaino Youtubeko bideoa ikusteagatik idatzi nahi izan dudana, 1934ko zekorketak gogoratuz. Historia da. Atsegin ditut zezenak, bizirik.

Argazkiak: JMVM, 

ekaina 12, 2019

ALTUBETARRAK ARGENTINAN. Seberoren anaia Hilario Mercedes


1979an argitaratu nuen “Sebero Altube” libururako, Elixabete Altube loba izan nuen gidari ederra, osabaren etxean bizi izan baitzen, alabatzat hartuta, izatez Seberoren anaiarena bazen ere. Elixabeteren bidez jakin izan nuen Argentinan bazela altubetarren adar bat eta argentinarrekin ere kontaktatu nuen, hain zuzen 1904an Argentinara aldatutako Hilario Mercedesen senitartekoekin. Azken horren Violeta alaba izan nuen bitartekotza lanetan eta  haren ekarpenak sartu ahal izan nituen Seberoren biografían.
Hilario Mercedes Altube, 30 urterekin

Berrogei urte geroago, Hilario Mercedesen biloba Adriana Altube Arrasaten egon da, lehen aldiz, sendiaren jatorria ezagutu asmoz eta altubetarren historia hurbilari ukitu bat eman ahal izan diogu. Sarri esan dut, Alejandro Altube eta Klara Lertxundi arrasatearrek, 1877z geroztik sortutako lau seme-alabetatik inor ez zela Arrasaten geratu. Denek nahiago izan zuten zeru arrotzen babesa, eta –adibidez- Benigno Bartzelonara eta Sebero Gernikara joan ziren bezalaxe, izan zen ozeanoz bestaldera alde egin zuena, Hilario Mercedes. Eta alde egite kolektibo horren arrazoia Alejandro aitaren izaera lakarrari egotzi izan diot. Hiru bider ezkondu zen eta emazte guztiekiko harremanak zailak izan ziren.

Gauza da, lehenik, Sebero 1902an Gernikara aldatu zela hiri hartako musika bandaren zuzendari bezala, eta bi urte geroago Hilario Mercedesek gurasoen etxea uztea erabaki zuen. Inoiz ez ziren ostera elkartuko bi anaiak. Areago, Sebero Argentinan egon zen 1927an, Azul hirikoa zuen Gregoria emaztearen sendia ikustera joanda. Sasoi hartan Hilario Mercedes Bolivian zegoen lanarengatik, eta ez zuten elkar agurtu ahal izan.

Horixe izan da gaurko ekarpen honen sarrera, eta segituan Adriana Altuberi eman nahi diot hitza, berari eskatu bainion Argentinara heldutako Hilario Mercedesen zehazkizunak idaztea. Eta pozik ematen dut, beraz, Sebero Altuberen loba-bilobaren idazkia, nire eskerrona helarazten diodan batera. Berari eta Alfontso bere aitari, Hilario Mercedes arrasatearraren semea. Hona hemen Adrianak bidali didana:
===========..==========

            "Hilario Mercedes de Altube, nacido en 1885 en Mondragón, provincia de Guipuzkoa, partió de España con 19 años de edad, rumbo a América. Arribó a Buenos Aires – Argentina- en el año 1904, y posteriormente se instaló en lo que es hoy Provincia de La Pampa. Por ese entonces, lograda la unidad política en 1880, Argentina se disponía a establecer los cimientos de un país moderno. El Estado reforzó su presencia en cada Provincia y Territorio Nacional, no solo a través del ejército, sino también creando Escuelas Normales.
            En esta nueva etapa de orden y progreso, el país se adaptó a las necesidades de un mundo en transformación, asumiendo el papel de proveedor de materias primas para las naciones industrializadas. Muchas provincias quedaron al margen de los beneficios del modelo económico, pero Jujuy, ubicada al norte del país, entre Salta y Bolivia,  logró integrarse gracias a la llegada del ferrocarril, y participó de este progreso con su producción azucarera.
            Al iniciarse el siglo XX, Jujuy (1) había crecido y nuevas casas ocupaban antiguos baldíos. En 1910, circuló por sus calles el primer automóvil, modelo Voiturette. El alumbrado, el pavimento, los desagües y los edificios públicos fueron cambiando la fisonomía urbana y dejando atrás escenas cotidianas de galeras, hombres a caballos y carros aguateros. Así, al ritmo de la progresiva extensión de las vías del ferrocarril hacia el norte, se fue fortaleciendo la integración de la provincia de Jujuy,  la provincia más norteña del país, a la economía nacional.
            Probablemente por haber tomado conocimiento del incipiente desarrollo del Norte Argentino, Hilario M. Altube, decidió mudarse a Jujuy, instalándose en la ciudad de San Pedro donde ingresó a trabajar en un comercio de la familia libanesa Chagra – Bohuid. 
 
Ramos Generales almazena; Altube salmahaiaz bestaldean, ezkerrean
Al poco tiempo se independizó, abriendo su propio almacén de Ramos Generales. Los almacenes de ramos generales, así llamados por la variedad de rubros comerciales que abarcaban, se convirtieron en verdaderos puntales de crecimiento de los pueblos.
            El 11 de febrero de 1916, en San Pedro, provincia de Jujuy,  cuando ya contaba con 30 años de edad, Hilario contrajo matrimonio con Nasla Chagra Bohuid de 24 años de edad nacida en Zhagle- Líbano, hija y sobrina de los dueños del comercio donde inició sus actividades mercantiles como dependiente.

            Por ese entonces, se inició la construcción de un ramal ferroviario hacia el este, para conectar las zonas azucareras con el ferrocarril Central Norte. Así quedó inaugurada la llamada “era de los ramales” y fue entonces que Altube decidió trasladar su Almacén a la localidad de Embarcación, en la vecina provincia de Salta.  

El rol de estos almacenes en el desarrollo de los pueblos en nuestro país fue fundamental, no solo cumplieron una función de abastecimiento de alimentos, herramientas y otras mercancías, sino que también constituían un ámbito de socialización y de intercambio de información. Trabajaban con “la libreta”: los clientes tenían cuenta corriente, compraban a crédito y pagaban a fin de mes, la única constancia de la transacción, era la anotación en dicha libreta.
Antes de mudarse al nuevo centro, creado por la construcción del ramal ferroviario, en la familia Altube-Chagra habían nacido ya alguno de los 5 hijos del matrimonio, pero fue en Embarcación que se terminó de conformar la familia, con Violeta Clara, Jesús (fallecido en 1964 soltero), Víctor Manuel, Leonor y Alfonso Hilario.

Violeta, Leonor, Alfonso, Victor, Jesus, Nasla eta Hilario gurasoekin.

            En Embarcación, el almacén estaba en el centro del pueblo, pero la familia vivía en una finca, donde cultivaban una huerta y tenían algunos animales. Según recuerdan sus hijos, Hilario pasaba muchas horas en el negocio y también viajaba mucho (a Bolivia, San Salvador de Jujuy y Salta) a comprar y vender. 

En Embarcación, las escuelas tenían solo hasta 4 grado, así que a medida que los hijos fueron creciendo, se trasladaron a la ciudad de Salta, a continuar los estudios como internados en colegios religiosos: los varones, en institutos pertenecientes a la orden salesiana (donde estudiaron Jesús y Alfonso) y lateranense (Colegio Belgrano, donde estuvo interno Víctor Manuel), mientras que las mujeres estudiaron en los prestigiosos Colegio de Jesús (Leonor) y Santa Rosa (Violeta Clara). 

            Hilario fue siempre una persona muy independiente, con un estilo muy propio, algo desordenado, bohemio, soñador, a quien nunca le importó su estatus social, así lo describen sus hijos aún vivos, Leonor y Alfonso Hilario, en sus recuerdos mencionan que “el tata” (2) poseía una sensibilidad especial hacia las cosas bellas de la vida, por más sencillas que parecieran, gustaba de la música, del arte, tenía un oído afinado y una voz privilegiada.
            Desde que llegó a la Argentina y se instaló en Jujuy se afilió al partido radical y militó en el mismo, en 1918 el candidato de ese partido Horacio Carrillo ganó las elecciones a gobernador, inaugurando una larga etapa de gobiernos radicales que duró hasta el año 1930. Con los radicales en el poder, los cambios no se limitaron al terreno político (con la decisiva inclusión de las nacientes clases medias a la vida institucional del país), en el plano social los gobiernos jujeños seguidores de Yrigoyen dirigieron su acción hacia los sectores más desprotegidos de la población de la provincia, como, los arrendatarios de la Quebrada y Puna, que sufrían mucho por no ser los dueños de las tierras que trabajaban. Altube, de manifiesta sensibilidad social, estuvo siempre apoyando esas políticas  y en contra de los conservadores que defendían un status quo de privilegios para pocos, desigualdad e injusticia.
La Familia se mudó a Salta, de a poco, a medida que los hijos iban terminando los estudios, empezaron a trabajar en la ciudad y a excepción de Jesús, todos se casaron y se fueron instalando en la capital de Salta, el último en abandonar Embarcación fue Hilario Mercedes.
Cuando ya estaban todos viviendo en Salta, falleció de un paro cardíaco en su casa el 10 de Octubre de 1962 a los 77 años, tenía por ese entonces 7 nietos, luego serían 12. Vivió amando su familia, honrando la vida y recordando todos los días su entrañable Pueblo Vasco, sus olivas, su txakolí, su bacalao, sus alubias, sus aromas, sus colores y sabores y su profunda identidad.
El apellido Altube sigue viviendo aún en Argentina, a pesar que Violeta Clara la hija más grande (fallecida en 2007) no tuvo descendencia; Víctor Manuel (fallecido en 1986) tuvo 6 hijos, cuatro mujeres y dos varones, uno soltero, el otro fallecido con 2 hijas mujeres; Leonor, hoy con 95 años, tiene una hija mujer; y mi padre Alfonso Hilario con 94 años tiene 6 hijos: Rafael ( médico 57 años), yo Adriana ( abogada, 56), Ricardo (contador, 54) Claudia (arquitecta 52) Beatriz ( maestra 50) y Daisy (abogada 46), todos casados con hijos. Los varones, tienen un hijo varón cada uno Facundo (21 años)  y Rodrigo (8 años), son ellos los que podrán continuar con el apellido Altube.
Altubetarren etxea zenekoan

Este año cumplí el sueño de mi aita, y el mío por supuesto, en compañía de mi marido Ramiro Gonzalez Navarro, conocí Mondragón (Arrasate), el lugar donde nació mi abuelo, el pueblo donde están mis raíces, caminé por las mismas calles que caminó él, miré el mismo cielo, la misma plaza, la que hoy lleva el nombre de mi tío abuelo Sebero Altube. Visité la iglesia de San Juan Bautista en la que quizás fueron bautizados los Altube, me senté en los bancos en los que probablemente Hilario se habrá sentado alguna vez, escuché los acordes del órgano y pensé que a lo mejor él también escucho sonar esos acordes y cantó en ese mismo lugar,  mi corazón explotaba de emoción, y por si fuera poco ¡¡era 19 de Marzo!! día  en que en España se festeja el día del padre y se conmemora a San José.
Adriana Altube
Conocí a Angelita Medinabeitia y a sus tres hijos, su nieto Txomin, su cuñada y su sobrino, también nos presentaron al escritor y divulgador Josemari Velez de Mendizabal, que me habló de la familia Altube, nos acompañó a recorrer el pueblo y nos contó todo lo que en un par de horas se puede contar. Angelita nos recibió en su casa con muy cálida hospitalidad y sentí por ella y sus hijos un “amor de familia”, siento haber soñado despierta, me enamoré de Mondragón a primera vista, me emocionó profundamente sentir que visitaba la Patria de mis ancestros  y volví feliz pensando retornar algún día con mis hijos, que como yo, son ciudadanos españoles"
           

 (1) Jujuy había sido fundada por segunda vez en 1575, por el vasco Pedro de Zárate y la llamó San Francisco de la Nueva Provincia de Álava (en honor a la provincia de Álava, en el País Vasco). En 1593 será refundada  como San Salvador de Jujuy por otro capitán Guipuzcoano don Francisco de Argañaráz y Murguía.
 (2) Salteñismo, forma cariñosa para referirse al jefe de la familia.

Argazkiak: Adriana Altube, JMVM