martxoa 29, 2023

ARAMAIOKO ASTE SANTUA. 1958



Aramaioko prozesioa, 1955 inguruan


Dei diezaiogun debozio, fede, sinesmen edo nahi duguna. Fenomeno hori bere dimentsio osoan bizi izan zuen gure gizarteak, mendetan, eta bere islapena manifestazio erlijiosoetan genuen. Gero, arrazoi asko tartean, beherantz egin zuen praktikak, egungo egoerara iritsiz. Inflexio puntua atean zuela, joera praktikatzaileak bere albisteak ematen segitzen zuen. Gaurkoa haren islapen xehea da, Aramaioko Aste Santua iragan mendearen erdi aldeko aramaioarrek nola bizi zuten ilustratzen diguna. 

Gasteizko “El Pensamiento Alavés” egunkariak, 1958ko apirilaren 3an ondoko erreportaia argitaratu zuen. Urte hartako Aste Santua martxoaren 28an hasi zen,  Erramu Igandea. 

“Iniciados en la Semana Santa 1958, la primera particularidad que se ofrece al observador es la “Subasta de Santos” que se hace los Domingos de Ramos. Las cuadrillas de jóvenes se disputan los “pasos” en una subasta, que la de este año ha durado una hora. Seis “pasos” se pasean el Jueves y Viernes Santo, entre los cuales los más valiosos son La Piedad (el Descendimiento) El Santo Cristo y La Dolorosa, aunque atendiendo a la cotización popular, haya que invertir el orden.

La Dolorosa se cotizó en 500 pesetas el año pasado y este en 462, sobre una cifra inicial de 50 pesetas.
Aramaioko Pietatea
Tras la función vespertina, en el pórtico de la iglesia de Ibarra, el señor cura congrega a las cuadrillas, anuncia las bases de la subasta y ante la expectación del público que asiste y anima la subasta. Cuadrillas de los barrios se han comprometido a cotizar equis pesetas por un “paso
 

Pronto se encuentran dos barrios distintos en franca oposición. Cuando parece acallada la disputa, no hay sino encender una cerilla, que al momento surge el adversario ofreciendo equis más. Mil trescientas cuarenta ha sumado la aportación de las cuadrillas por llevarse los Santos el día de hoy. He aquí dos imágenes listas el día Jueves Santo para ser paseadas por la Avenida. La Sacristía acoge esta Santa Cruz, junto a otra de iguales proporciones, realizada por un artista local. La Piedad (el Descendimiento) posee altar propio.
Programa

Jueves Santo:

A las 5 Misa vespertina. Sermón del Mandato, por el Reverendo D. Antonio Arroyo. Comunión, Lavatorio y Procesión.

A las 9 de la noche. Via Crucis, por la calle a la colonia de Zalgo.

Viernes Santo:

A las 4. Acto litúrgico. Procesión por todas las calles.

El año pasado Azcoaga de Aramayona tuvo la suerte de escuchar en la Parroquia, la dramatización de la Pasión en euzkera, como este año se ha verificado en Gatica (Vizcaya"

Ohiturak aldatu egin dira, pertsonen bilakaera jarraikiarekin batera.

Argazkiak: JMVM

martxoa 24, 2023

ARRIARAN ANAIAK PILOTAKO TXAPELDUNAK 1961

Oso urte ona izan zen 1961 Arrasateko pilotarako. Herriko pilotariak gogor ari ziren frontoietan: Bolinaga, Zurdo de Mondragón, Mondragonés II eta Arriaran bi anaien izenak karteletan agertzen ziren igandero. Goi mailako pilotariak ziren orduan Arrasaten eta herritarrek giro hura bizitzen zuten, sakon. Bi anaiak 1961eko martxoaren 26an txapeldun geratu ziren Eibarren. Gogora dezagun txapelketak eman zuena.

Pako eta Joxe Arriaran, III eta II

Testuinguru hartan herriko pilota zaleek pozik hartu zuten, aspaldiko partez binakako txapelketa antolatu behar zeneko albistea, 1960ko abenduan zabaldua, eta bikoteen artean Arriaran III-Arriaran II anaiak zeudela. Historia apur bat eginez, 1945etik ez zen horren espezialitateko norgehiagoketarik egiten. Urte hartan Txikito de Iraeta eta Lazkano gertatu ziren txapeldunak Atano VII eta IV.ren kontra. Beraz, pilotan erregetza berri bat ireki zitekeen txapelketa hartan eta Arrasaten konfiantza osoa zegoen ipinita euren ordezkariengan. Ondoan doaz lehiaketa hartan parte hartu zuten bikoteen datuak, pilotako enpresak komunikabideetara eman zituen bezala:

“Pareja: Hermanos Arriarán. Delantero, Arriarán III,  Francisco Arriarán Aramburu. Nacido en Mondragón (Guipúzcoa) el 15-1-1931. 85 kilos. 1´77 metros. 29 años. Zaguero, Arriarán II, José Arriarán Aramburu. Nacido en Mondragón (Guipúzcoa) el 13-8-1926. 76 kilos. 1´74 metros. 34 años. Campeón individual los años 1955 y 1956.

Pareja: Ogueta-Echave X. Delantero, José María Palacios, Ogueta. Nacido en Vitoria (Alava) el 2-9-1935. 90 kilos. 1´78 metros. 25 años. Campeón individual los años 1958 y 1959. Zaguero, Echave X, José María Echave Alcibar. Nacido en Zumaya (Guipúzcoa) el 24-4-1924. 88 kilos. 1´87 metros. 35 años.

Pareja: Barberito I – Soroa. Delantero, Barberito I, Abel San Martin, Nacido en Baños de Rió Tobía (Logroño) el 11-9-27. 77 kilos. 1´76 metros. 33 años. Campeón individual el año 1952. Zaguero, Soroa. Miguel Soroa. Nacido en Elduayen (Guipúzcoa) el 11-1-26. 84 kilos. 1´80 metros. 34 años. Campeón individual el año 1954.

Pareja: García Ariño I- Azcarate. Delantero, García Ariño I, Jesús García Ariño. Nacido en Axpe-Marzana (Vizcaya) el 1-7-1934. 88 kilos, 1´81 metros. 26 años. Campeón individual el año 1957. Zaguero, Azcárate, Hilario Azcárate Lupiola. Nacido en Elorrio (Vizcaya) el 9-9-1935. 89 kilos. 1´82 metros. 25 años. Campeón individual del año actual 1960”

Datu horien arabera, Joxe Arriaran zen zortzi pilotarietatik altura gutxienekoa eta baita pisuari zegokionez ere.  Denok denon aurkako eran planteatu zen txapelketa. Baina gauza ezin zen modu txarragoz hasi. Lehen partiduan, Tolosan, 1960ko abenduaren 4an Barberito-Soroa eta Garzia Ariño-Azkarate lehian ari zirela, aurrelari bizkaitarrak sekulako kolpe hartu zuen eta erretiratu behar izan zuten kantxatik. Bartzelonara eraman zuten ebakuntza egitera eta, ondorioz, txapelketa bertan behera geratu zen. Enpresak orduan hiru bikoteekin jarraitzea erabaki zuen, eta txapelketa luzatzearren bi txandatara jokatuko zen. Eta hala gertatu ere. Hona hemen sei partiduetako datuak:

1.- Ogeta-Etxabe X / Barberito-Azkarate: 6-22 (Bilbo. 19601215)

2.- Arriaran anaiak – Barberito Azkarate: 22-7 ( BIlbo. 19601229)

3.- Arriaran Anaiak – Ogeta-Etxabe X: 22-15 (Bergara. 19610108)

4.- Arriaran Anaiak- Ogeta –Etxabe X: 22-21 (Eibar. 19610115)

5.- Arriaran anaiak- Barberito-Azkarate: 22-18 (Mungia. 19610122)

6.- Ogeta- Etxabe X – Barberito-Azkarate: 22-6 (Bergara. 19610130)

Arriaran anaiak lau partiduetatik lauetan atera ziren garaile. Eta beste bi bikoteek bana garaipen lortu zuten. Finalista garbiak izan ziren., beraz, Arrasateko anaiak, eta bestea, azkenean, tantoengatik sailkatu ziren Ogeta eta Etxabe X.

Baina bitxia zen, arautegiaren arabera, finala bi lehenen artean jokatu behar zela. Hain diferentzia handia izan arren, azkenean bigarrenak eraman zezakeen lehiaketa txapeldun moralen, adibidez, lesio batengatik. Horregatik, fianala jokatu zen egunean, 1961eko martxoaren 26an, “La Voz de España” egunkari donostiarraren Ezkiaga kazetariak zioen:

“Es posible que esta mañana se cometa en el frontón eibarrés una de las mayores injusticias deportivas en los anales de la historia pelotística… si ganan Ogueta-Echave X la final del torneo mano parejas. Porque se llevarán título, honores y el premio de las 28.000 pesetas, por haber ganado una sola vez a los hermanos Arriarán, quienes terminaron la liguilla imbatidos, después de haber vencido a los “campeones” repetidamente. Pero el Reglamento no tiene corazón. Se hizo así. Antes de iniciarse la competición se dieron a  conocer sus cláusulas y todos las admitieron”

Aurrekoa irakurrita eta, noski, finala nola jokatuko zen pilotari guztiek bazekitela kontuan izanda, zergatik arriskatu zuten arriarandarrek hirugarren partiduan garaile atera ostean? Izan ere, Ogeta-Etxabe X-ri 22-21 irabazi zieten partiduaren biharamuneko kronikan, “El Pensamiento Alavés” egunkariak zekarren:

“… la muy superior intervención de Arriarán II, que volvió a  demostrar su clase, su categoría y ese pundonor a prueba de bomba. Ayer se puso nuevamente de manifiesto, pues tras resultar lesionado en una recogida difícil, y ser atendido en el vestuario, regresó a la cancha, donde con el mayor empeño consiguió terminar el encuentro, redondeando la victoria con la elección del mejor pelotari del cuarteto”

Lesionatu egin zen Joxe Eibarren, eta hala ere handik astebetera Mungian jokatutako laugarren partiduaren bila atera ziren anaiak… eta baita lehian gailendu ere.  Ez zuten behar puntua finalera iristeko, baina…. Eredugarria, oso.

Eta finala heldu zen, 1961eko martxoaren 26an. Eibarren. Irakurleari aukera eman nahi diot, Juan de Irigoyen kritikoak "La Gaceta del Norte" egunkarian "partiduari buruz egindako kronikaz jabetzeko. Lehenik, diodan katedra Ogeta-Etxabe X-ren alde atera zela, 100/85.


Arriaran anaiek ez zuten partidu bat ere galdu. Finaleko datuak: 659 pilotakada. Luzeena, 117 pilotakadarekin. Sakeko tantoak: bat bakarrok (Arriaran III) Txapelketako pilotaririk onena: Arriaran II. Ogetaren lesioa: ziatika, zaintiratu lunbarrarengatik. Pilotariek eurek eraman zuten aldageletara Ogeta. 17 minutu geldirik egon zen partidua. Ogetari  novocainako injekzioa jarri zitzaion.

Pilota txapelketa hura ez zen berriz eratu 1978ra arte. Beraz, Pako eta Joxe kantxetatik erretiratu zirenean, binakako txapeldunak ziren. Ohorea eurentzat.


Partiduaren ostean (irakur jatorrizko argazkiaren oina)

Garaikurrak jasotzen ari, Bidarte enpresariaren
eskutik

Jose Antonio Elola Olaso estatuko kirol ordezkaria eta Luis Navas Espainiako Pilota Federazioko presidentea, txapeldunekin

Argazkiak: Arriaran bilduma (Laso) eta JMVM

Bere interesarengatik, kronika idatzi zuen egunean bertan, Juan Irigoyenek " Un caso de deontología" tituluarekin argitaratutako iritzi idazkia aldatzen dut hona:






martxoa 23, 2023

MUSAKOLA-ZIGARROLA. Istorioak

 


Nire blog desberdinetan Musakola edo Zigarrolari buruz idatzitakoak bildu nahi izan ditut sarrera bakar batera. Orain artekoak eta aurrerantzean agertzen joango direnak ere, hementxe aurkituko ditu irakurleak, “MUSAKOLA-ZIGARROLA. Istorioak” etiketaren barruan.

 Argazkikoa: Kataide baserria. Historia.

Etorkizuna etorkizun blogean

ZIGARROLA IZENA NONDIK?

http://txemax.blogspot.com/2011/01/normal-0-21-zigarrola-izena-nondik-ote.html

 NEKAZARIRIK GABEKO SAN ISIDRO

https://txemax.blogspot.com/2023/05/nekazaririk-gabeko-san-isidro.html


Hots begi danbolinak blogean

SAN ISIDRO JAIAK: 2023an EHUN URTE

https://txemax3.blogspot.com/2019/03/san-isidro-jaiak-2023an-ehun-urte.html

SAN ISIDROREN HIMNOA

https://txemax3.blogspot.com/2016/05/arrasateko-san-isidroren-himnoa.html

SAGASTI ETXEA EDO ETXEZARRETA

https://txemax3.blogspot.com/2014/10/sagasti-etxea-edo-etxezarreta.html

SAGASTI ETXEATIK EXEZARRETARA

https://txemax3.blogspot.com/2019/10/sagasti-etxeatik-etxezarretara.html

RAFAEL ARIZA ETXEZARRETA

https://txemax3.blogspot.com/2014/10/rafael-ariza-etxezarreta.html

SAGASTI ETXEKO LIBURUTEGIA

https://txemax3.blogspot.com/2014/10/sagasti-etxeko-liburutegia.html

MUSAKOLAKO ITURRIAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/05/musakolako-iturriak-1980.html

ZELETA BASERRIKO ERAILKETA

https://txemax3.blogspot.com/2022/02/zentsua-arrasaten-1887.html

MUSAKOLAKO BATZOKIA 1934

https://txemax3.blogspot.com/2019/07/musakolako-batzokia-1934.html

LUIS DEL HIERRO

https://txemax3.blogspot.com/2018/10/luis-del-hierro-arrasateko-bizilaguna.html

 MUSAKOLAKO SAN ISIDRO ELIZA

https://txemax3.blogspot.com/2015/05/musakolako-san-isidro-eliza-70-urte.html

ARRASATEKO AZKEN ERROTA ETA ERROTARIA

https://txemax3.blogspot.com/2021/12/arrasateko-azken-errota-eta-errotaria.html

ZIGARROLAKO AXERI BASERRIA. ZAHARRENA?

 https://txemax3.blogspot.com/2023/02/zigarrolako-axeri-baserria-zaharrena.html

ZIGARROLA - MUSAKOLA

https://txemax3.blogspot.com/2023/03/zigarrola-musakola.html

SAN ISIDRO JAIAK: EHUN URTE

https://txemax3.blogspot.com/2023/05/san-isidroko-jaiak-ehun-urte.html


1949arrasate blogean

MUSAKOLATIK KALERA / DE MUSAKOLA A LA CALLE

https://1949arrasate.blogspot.com/2015/05/musakolatik-kalera-de-musakola-la-calle.html

MUSAKOLA 1951

http://1949arrasate.blogspot.com/2015/03/musakola-1951.html

SAN ISIDROTAN - EN SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/05/san-isidrotan-en-san-isidro.html

ZIORLAN JO TA KE - LABORANDO EN ZIGARROLA. 1959

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/05/ziorlan-jo-ta-ke-laborando-en-zigarrola.html

ZIGARROLA ELURTUA 1955 ZIGARROLA NEVADO

http://1949arrasate.blogspot.com/2021/01/grupo-san-juan.html

SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2020/05/san-isidro.html

ZIORLAKO NESKAK / CHICAS DE ZIGARROLA. 1956

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/11/ziorlako-neskak-chicas-de-zigarrola-1956.html

EZKONTZA SAN ISIDRON - BODA EN SAN ISIDRO

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/05/ezkontza-san-isidron-boda-en-san-isidro.html

GERRAKO FRONTEAN / EN EL FRENTE DE GUERRA

http://1949arrasate.blogspot.com/2019/03/gerrako-frontean-en-el-frente-de-guerra.html

SAN ISIDROTAN FUTBOLEAN / POR SAN ISIDRO JUGANDO AL FUTBOL

http://1949arrasate.blogspot.com/2018/05/san-isidrotan-futbolean-por-san-isidro.html

KARNABALETAKO MARTITZEN ELURTUA // MARTES DE CARNAVAL NEVADO

http://1949arrasate.blogspot.com/2014/03/karnabaletako-maritzen-elurtua-martes.html

POXPOLINAK

http://1949arrasate.blogspot.com/2013/05/poxpolinak.html

MAIATZAREN 15: ARRIARAN II TXAPELDUN. Musakolatik Udaletxera

http://1949arrasate.blogspot.com/2022/05/maiatzaren-15-arriaran-ii-txapeldun.html

ZIGARROLA HEDATZEAR – ZIGARROLA A PUNTO DE EXPANSIÓN

http://1949arrasate.blogspot.com/2023/01/zigarrola-hedatzear-zigarrola-punto-de.html

OSINAKO ZEZIAGA-OLALDE SAGA

http://1949arrasate.blogspot.com/2023/01/osinako-zeziaga-olalde-saga.html

ZIGARROLAKO UNION CERRAJERAREN ETXEETAKO JABEAK - PROPIETARIOS DE CASAS DE UNION CERRAJERA EN ZIGARROLA

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/02/union-cerrajeraren-etxeetako-jabeak.html

 SAN LORENZOKO ETXEAK - CASAS DE SAN LORENZO

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/02/san-lorenzoko-etxeak-casas-de-san.html


ETXE BERRIAK - NUEVAS CASAS


ITURRIPEKO BIDEAN - CAMINO DE ITURRIPE


BIDEA IREKITZEN - ABRIENDO CAMINO
SEI ZIREN SEI - SEIS ERAN SEIS

martxoa 22, 2023

VITERI, CRUZ MADINABEITIA ETA ARRASATEKO LIBERALAK


Pedro Viteriren eskutik Arrasaten inbertitutako azpiegitura eta horri emandako erabilpena ez zen arrasatear guztien gustukoa izan. Mezenasaren izpiritu liberala ez zen ezkontzen herriko zirkulurik handienetakoarekin. XX. mende hasierako gizarte giroari eliz-kutsua zerion eta nekez onartzen ziren Viteri Fundazioaren babespeko hezkuntza planteamenduak. Txoke horrek txinpartak atera zituen hainbatetan eta trumoi hotsak ez ziren bat ere goxoak  gertatu. 
Kruz Madinabeitia. 1930

Ezaguna den moduan, 1923ko irail eta 1930eko urtarrilaren bitartean Primo de Riveraren diktadura izan zen. Indar politikoak, estatu mailan zein tokikoak, isil samar eman zituzten urte horiek, baina jeneral diktadoreak dimisioa azaldu ondoren Berenguer jeneralaren “dictablanda”k segitu zion eta sokak laxatu egin ziren neurri handi batean. Horren kariaz, elkarte politikoak ugaldu egin ziren eta Arrasaten ere hori garbi ikusi zen, udaletxean emandako aldaketarekin eta, batez ere, batzuek eta besteek zerakutsaten jokaerarengatik. Testuinguru horretan ulertu behar da Pedro Viteriren eskolen egoera, gainbehera batean zeudenak, batez ere Felix Arano 1929an hilda gero.

Errepublikazaleak ere ugaritu egin ziren eta Viteri Kasinoak toki zentrala hartu zuen Arrasate gizarte espektroan. Errepublikazale erradikalen artean Kruz Madinabeitia izan zen garai hartako pertsonaiarik esanguratsuenetakoa. Miguel Madinabeitiaren semea genuen eta aita bezala udal langilea zen – alondegiko administratzailea. Horrezaz gain, aitaren ezpalekoa zalantzarik gabe, zenbait kazetatan idazten zuen korrespontsal eta iritzi emaile gisa. Eta bere alderdi horretatik ulertu behar da 1930eko azaroan Cruz Madinabeitia Deban ikustea, ikastetxe baten aldeko ekitaldi batean. 

Gauza izan zen, 1928-29 ikasturtean “Escuela Biblioteca Emigrante Fundación Ostolaza” zeritzana ireki zela, eta hirugarren ikasturtean eztabaida mingots bat piztu zen Fundazioaren aldekoen – Pio Baroja tartean- eta kazeta katolikoen artean. Eztabaida hark estatu osoko kazetak ipini zituen dantzan eta bakoitzak bere jarrera defendatu zuen sutsuki. Zurrunbilo haren erdian, Jose Manuel Ostolaza mezenasari omenaldi bat egin nahi izan zion Debako herriak eta hainbat atxikimendu jaso zituzten antolatzaileek, batez ere ezker espektroko erakundeetatik. Arrasatetik ere errepublikazaleek bat egin zuten omenaldiarekin eta Cruz Madinabeitia hautatu zuten ordezkari zentrala, ekitaldian hitz egin zezan. Eta hala egin zuen.

“La Voz de Guipúzcoa” 1930eko azaroaren 18ko edizioan zetorren hil haren 16an burutu ekitaldiari buruz. Eta toki zabala eskaini zion egunkariak arrasatearraren hitzaldiari: 

“En este merecido homenaje al bienhechor señor Ostolaza, no puede faltar la representación de Mondragón, por la consonancia entre la campaña contra nuestro filántropo señor Viteri y la actual contra el anfitrión. Sin embargo, no voy a ostentar títulos que no poseo. Como liberal, podría hablaros en nombre de los liberales de Mondragón, y como defensor de escuelas en el de los Viteristas. Mis campañas en uno y otro sentido abonan mi tesis; no obstante, vista la apatía entre los dos poderes que manejan el país, solo podría representar a un puñado de valientes obreros, amantes de la Libertad, los cuales, libres de toda esclavitud, llegarán aquí de un momento a otro, a conocer la Escuela de Emigrantes y a estrechar la mano de su fundador, y por esta circunstancia tampoco necesitan delegar sus poderes. Por lo tanto, hablo por mí, como liberal, y como defensor de Escuelas.

Una campaña clerical iniciada por el obispo señor Múgica, contra la Escuela de Emigrantes y su biblioteca, fundadas y sostenidas a expensas suyas por el señor Ostolaza, nos reúne aquí a los presentes, al objeto de testimoniar nuestra simpatía y adhesión. Dicen los clericales que la enemiga del señor obispo no va contra la Escuela, sino contra la Biblioteca de la misma. Yo opino que no pudiendo aducir nada en contra de la Escuela, ha emprendido contra su Biblioteca, porque es materia que se presta a alucinaciones más o menos fantásticas, según el color del cristal con que cada cual mira el contenido de las obras de que está dotada, pero profundizando un poco en el estudio de semejantes campañas, se palpa la verdad, y la verdad es que al clericalismo le estorba toda escuela que no esté dirigida y mangoneada por sus representantes. 
Viteri eskolak

Cuando el señor Viteri fundó las suyas en Mondragón, y entregó al Patronato doscientas mil pesetas en títulos de Deuda para su sostenimiento ¿en qué fundamentó el clericalismo su inicua campaña contra tales Escuelas? Contra su Biblioteca no, porque no existía. ¿Contra qué, entonces? Sencillamente contra las escuelas, exactamente igual que ahora contra la de Emigrantes de Deva. Pero ¿os extraña que obre así? El clericalismo es enemigo del Progreso; sabe que mientras los pueblos permanecen en el vergonzoso analfabetismo actual, él será dueño de sus conciencias y sabe que “en el pueblo de ciegos, el tuerto es Alcalde” Pero sabe también que si se prodigan las fundaciones docentes de esta índole, peligra el analfabetismo y con él su predominio. Es más, el clericalismo es hoy una política que defiende a la Iglesia, o hace que la defiende, como el monárquico al rey y el republicano la República. Defendiéndola como la defiende cumple su deber

¿Podemos los liberales ufanarnos de que defendamos como ellos nuestro ideal?
No, no, no. Conozco muchos liberales que en sus conversaciones son más que Riego, y luego inclinan su cerviz para besar el anillo episcopal. Estos son los mayores culpables, no los únicos, de la prepoderancia clerical, la cual podrá contrarrestarse en parte con la creación de muchas Escuelas como ésta de los Emigrantes del señor Ostolaza, y con que los demás cumplamos nuestros deberes políticos como cumplen ellos con los suyos. 

Termino. Si la acritud de la campaña persiste, procure, señor Ostolaza, no desmayar ante el ímpetu del enemigo. Este procurará debilitar y entorpecer esta magnífica obra, creada con altruismo poco común, pero si usted tiene el alma bien templada, se estrellarán contra su roca y abandonarán la empresa. Así pasó en Mondragón” 

Kronikak dio, Madinabeitiaren hitzaldiaren ostean biba eta gora asko entzun zirela, Ostolaza, bere Eskola, Askatasuna eta Pio Baroja goraipatuz. 

Ekitaldi hartan Felipe Letona, Arrasateko Aliantza Errepublikarraren Zentroko idazkariak bere elkartearen izenean ere hitz egin zuen, Biteri eta Ostolazaren arteko paralelismo bat azpimarratuz. Aipatu zuen Arrasateko Udal Batzorde Iraunkorraren erabakia, gotzainari atxikimendua erakutsiz, eta hori ez zela herriaren sentimendua baieztatuz. Kultura maite zuten arrasatearren ordezkaritza une haietan omenaldia egiten ari zitzaion Ostolaza jaunaren ondoan zegoela gaineratu zuen Letonak.
Bestalde, Madinabeitiak iragarri zuen bezala, ekitaldia aurrera zihoala heldu zen bertara Arrasateko langileen ordezkaritza zabal bat, berrehun pertsona baino gehiagokorekin, espresuki tren batean joanda.  

Arrasateko Udalaren erabakiaz aritu zen Letona bere mintzaldian, eta horren inguruan esan daiteke Mateo Mujikarengana joan zirela Arrasateko alkatea – Juan Goñi- eta erretorea – Jose Joakin Arin- gotzainari udalaren laguntza azaltzeko. Hortxe kokatu behar ditugu, beraz, Madinabeitia eta Letonaren hitzak.