Musakola eta Zigarrola, kontzeptu berdinaren adierazleak al dira? Ni baiezkotan nago, nahiz eta suposamenduen munduan denek balio duten modu bertsuan. Zigarrolari buruz aspaldi idatzi nuen eta ez noa berriz ere errepikatzera, nahiz eta gogoratu behar den zearr-ola-ren eratorria dela, argi eta garbi, hau da erreka ondoko ola handia.
Musakola, berriz, nire uste apalean masuka hitzaren eratorria da. Masuka-ola-tik samur asko ondoriozta daiteke Musakola. Masukera, berez, beste ola mota bat da, agian txikiagoa zerraola baino, baina burdina modu industrialean ekoizten zuena, lehen fase batean. Jose Antonio Azpiazu ikerlearen “El acero de Mondragón en la época de Garibay” liburuan dioenez, “Las instalaciones que reducían el mineral de hierro y obtenían raya se llamaban en Mondragón “masuqueras” Eta gehitzen du, herrian bazirela horietako lau, eta auzoko hurbilena Legarrekoa zela. Izango al zen lehen besteren bat auzoan? Zeharrolaren tokian XIII. gizaldiaren inguruan masuka-olarik izan al zen? Orain arte, erantzunik gabeko galderak dira.
Baina zer zen masuka?
Arrasate 1260an Mondragon bihurtu eta handik bi urtetara, Alfontso X.ak beste dokumentu bat sinatu zuen (goikoa), adieraziz: “Por fazer bien e merçed al conçeio de Mondragón, quítoles aquella emienda que me solien dar de las massucas del fierro por cada Pascua, que me las non den” Masuka burdinezko barra al da? Horixe ondoriozta daiteke, ene ustez, aurreko dokumentu zaharretik, Musakola eta Zigarrola izendapenen euskarri idatzietara heldu aurretik.
Izan ere, historia idatzian Zigarrola eta Musakola agertzen zaizkigu, izendapen desberdinekin. Jose Luis Ormaetxearen “Arrasateko Toponimia” liburuan, 1452ra igo gaitezke eta bertan Pedro de Çihorrola pertsonaia daukagu. Ordutik, deitura Çigorrola (errota), Çiorrola, Sigorrola, Zigorrola izendepenetatik igaro da.
Musakolaren lehen agerpena, berriz, 1461ekoa da, Musacola eta hitzaren ordudaniko eratorriak ez dira hain desberdinak izan.
Jakina, bataren eta bestearen ahozko hizkuntza-ibilbideak XV.ean baino lehenago hasi ziren eta biek, lehen erregistro idatzietara heldu aurretik, aldatuak zituzten jatorriko izendapenak.
Eta sarreratxo honen ostean, azken urteotan Zigarrola-Musakolari buruz idatzi dudanerako topalekua egingo dut. Aurrerantzean argitaratuko dudana ere hementxe islatuko da.
ZIGARROLA ETA MUSAKOLA NIRE IDAZKIETAN
Etorkizuna etorkizun blogean
ZIGARROLA
IZENA NONDIK?
http://txemax.blogspot.com/2011/01/normal-0-21-zigarrola-izena-nondik-ote.html
Hots begi danbolinak blogean
SAN ISIDRO JAIAK: 2023an
EHUN URTE
https://txemax3.blogspot.com/2019/03/san-isidro-jaiak-2023an-ehun-urte.html
SAN ISIDROREN HIMNOA
https://txemax3.blogspot.com/2016/05/arrasateko-san-isidroren-himnoa.html
MUSAKOLAKO ITURRIAK
https://txemax3.blogspot.com/2022/05/musakolako-iturriak-1980.html
ZELETA BASERRIKO ERAILKETA
https://txemax3.blogspot.com/2022/02/zentsua-arrasaten-1887.html
MUSAKOLAKO BATZOKIA 1934
https://txemax3.blogspot.com/2019/07/musakolako-batzokia-1934.html
LUIS DEL HIERRO
https://txemax3.blogspot.com/2018/10/luis-del-hierro-arrasateko-bizilaguna.html
MUSAKOLAKO SAN ISIDRO ELIZA
https://txemax3.blogspot.com/2015/05/musakolako-san-isidro-eliza-70-urte.html
ARRASATEKO AZKEN ERROTA ETA
ERROTARIA
https://txemax3.blogspot.com/2021/12/arrasateko-azken-errota-eta-errotaria.html
ZIGARROLAKO AXERI
BASERRIA. ZAHARRENA?
https://txemax3.blogspot.com/2023/02/zigarrolako-axeri-baserria-zaharrena.html
ZIGARROLA - MUSAKOLA
https://txemax3.blogspot.com/2023/03/zigarrola-musakola.html
1949arrasate blogean
MUSAKOLATIK KALERA / DE MUSAKOLA A LA CALLE
https://1949arrasate.blogspot.com/2015/05/musakolatik-kalera-de-musakola-la-calle.html
MUSAKOLA 1951
http://1949arrasate.blogspot.com/2015/03/musakola-1951.html
SAN ISIDROTAN - EN SAN ISIDRO
http://1949arrasate.blogspot.com/2021/05/san-isidrotan-en-san-isidro.html
ZIORLAN JO TA KE - LABORANDO EN ZIGARROLA. 1959
http://1949arrasate.blogspot.com/2021/05/ziorlan-jo-ta-ke-laborando-en-zigarrola.html
ZIGARROLA ELURTUA 1955 ZIGARROLA NEVADO
http://1949arrasate.blogspot.com/2021/01/grupo-san-juan.html
SAN ISIDRO
http://1949arrasate.blogspot.com/2020/05/san-isidro.html
ZIORLAKO NESKAK / CHICAS DE ZIGARROLA. 1956
http://1949arrasate.blogspot.com/2019/11/ziorlako-neskak-chicas-de-zigarrola-1956.html
EZKONTZA SAN ISIDRON - BODA EN SAN ISIDRO
http://1949arrasate.blogspot.com/2019/05/ezkontza-san-isidron-boda-en-san-isidro.html
GERRAKO FRONTEAN / EN EL FRENTE DE GUERRA
http://1949arrasate.blogspot.com/2019/03/gerrako-frontean-en-el-frente-de-guerra.html
SAN ISIDROTAN FUTBOLEAN / POR SAN ISIDRO JUGANDO AL FUTBOL
http://1949arrasate.blogspot.com/2018/05/san-isidrotan-futbolean-por-san-isidro.html
KARNABALETAKO MARTITZEN ELURTUA // MARTES DE CARNAVAL NEVADO
http://1949arrasate.blogspot.com/2014/03/karnabaletako-maritzen-elurtua-martes.html
POXPOLINAK
http://1949arrasate.blogspot.com/2013/05/poxpolinak.html
MAIATZAREN 15: ARRIARAN II TXAPELDUN. Musakolatik Udaletxera
http://1949arrasate.blogspot.com/2022/05/maiatzaren-15-arriaran-ii-txapeldun.html
SAN ISIDRO BERRIREKIZ - REABRIENDO SAN ISIDRO
http://1949arrasate.blogspot.com/2022/12/san-isidro-berrirekiz-reabriendo-san.html
http://1949arrasate.blogspot.com/2023/01/zigarrola-hedatzear-zigarrola-punto-de.html
SAN ISIDRO BERRIREKIZ - REABRIENDO SAN ISIDRO
http://1949arrasate.blogspot.com/2022/12/san-isidro-berrirekiz-reabriendo-san.html
OSINAKO
ZEZIAGA-OLALDE SAGA
http://1949arrasate.blogspot.com/2023/01/osinako-zeziaga-olalde-saga.html
ZIGARROLAKO UNION CERRAJERAREN ETXEETAKO JABEAK - PROPIETARIOS DE CASAS DE UNION CERRAJERA EN ZIGARROLA
https://1949arrasate.blogspot.com/2023/02/union-cerrajeraren-etxeetako-jabeak.html
SAN LORENZOKO ETXEAK - CASAS DE SAN LORENZO
https://1949arrasate.blogspot.com/2023/02/san-lorenzoko-etxeak-casas-de-san.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina