 |
| Marcelino Oreja Elosegi |
 |
| Dagoberto Resusta |
Ikusi genituen
aurrekoan 1934ko urriaren 5eko gertaera latzen atarikoak, batez ere Arrasaten
bizi izandakoak kontuan edukita. Orain aukera ematen diet garaiko medio
batzuei, Gipuzkoan eta Bizkaian argitaratuta. Ez noa iritzirik ematera, albisteen
irakurketatik irakurleak nahiko ideia zehatza egin baitezake bi egun haietan
jazotakoaz. Asko idatzi da harrez geroztik errebolta haren gain – askotan modu
sesgatuan- eta lekuko isila izan nahi dut. Berri emaile garaikideen eskaintzari
lotzen natzaio, beraz. Argitu behar dut, jazoera haien ondorioz gobernu zentralak zentsura militarra jarri zuela prentsan, eta zenbait egunetan kalera atera gabe egon ziren egunkariak. Eta Gerra Egoera ezarri zen urriaren 6an zenbait herrialdetarako, Gipuzkoa barne.
Donostiako “La
Voz de Guipúzcoa”ren Arrasateko korrespontsala zen José Diezek honako kronika
hauek eskaini zituen, lehena urriaren 12an :
(hobeto irakurtzeko jaitsi argazkiak ordenagailura)
Hurrengo egunetan, egunkariak segitu zuen albisteak ematen; hona hemen korrespontsalak bidalitako batzuk:
Bizitzak, dena den, aurrera segitzen zuen. Diez korrespontsalak idazten zuen "La Voz de Guipúzcoa" egunkarian:
Hilaren 20an, "La Voz de Gupúzcoa"k honako beste hau zekarren:
Donostiako “El
Pueblo Vasco”ere, Arrasateko bere berriemailearen bitartez, honakoa idatzi zuen urriaren 12an:
(hobeto irakurtzeko jaitsi argazkiak ordenagailura)
“El Día”
donostiarrak ere bere bertsioa ematen zuen. Badirudi erreferentziaz idatzi
zuela kronika.
Gasteizko "La Libertad" egunkariak ere honela zioen urriaren 6an:
Azkenik, lagineko egunkarietatik gutxien idatzi zuen “Euzkadi”
egunkariari ematen diot txanda, urriaren 12ko edizioarekin. Deigarria da egunkari abertzaleak jazoerei eskainitako tokia:
Resustari Irazusta abizena jartzen zion Euzkadi egunkariak, urriaren 12ko edizio berdinean
URRIAREN 5EKO ATARIAN