urria 27, 2026

ARRASATEKO IKASLEEN UDALEKUAK ETA ANTZERKIA. 1929

 

Arrasateko Coliseo Bedia

Udalekuak ez dira gaurko inbentoa. Eta Arrasateko gaurko umeek disfrutatzen dituzten bezala, duela ehun urte ingurukoek ere izan ohi zuten udako tartetxo bat etxetik kanpo emateko aukera, lehengo eta oraingo udalekuen arrazoiak jatorri desberdina bazuen ere. Gaur egunekoak, gehien bat, aisiemate ludiko bezala hartzen diren bitartean, duela mendekoek askoz gehiago zuten zerikusia osasunarekin.

1929ko abenduan, Arrasateko etxe askotara heldu zen orri batean irakur zitekeen: “Por pocos que sean los escolares que anualmente necesitan disfrutar de unos días de playa!” Hots, zorionez, ez bide ziren hainbeste ume, hondartzaren ontasunaz baliatzeko premian zeudenak. Halaxe zen, bai, eta ikusiko dugun bezala, badirudi itsas aldeko oporralditxoak osasun gutxiko egoerarekin alderatzen zela.

“No siempre los fondos que a este fin se destinan permiten dar cumplida satisfacción a todos los verdaderamente necesitados. Como en la frase bíblica: Muchos son los llamados pero pocos los elegidos. Las exigencias pecuniarias descartan dolorosamente todos los años a una multitud de niños que en el aire vivificador de un modesto puerto de mar podrían hallar un poderoso reconstituyente a su debilitada salud. Ni aun la misma buena voluntad  de las generosas personas que a esta humanitaria obra coadyuvan con sus donaciones puede llegar a cubrir los gastos de una expedición que rebase los prudenciales limites hasta el presente marcados”

Aitorpen gardena, aurrekoa. Eta beharrezko sarrera, herriko zenbait arlotatik aurrera eraman nahi zen ekintzarako. Izan ere, finantzazio publikoari pribatua gehitu nahi zitzaion, osasunez makal zebiltzan herriko haurrak itsaso aldera eramateko. Eta urte hartan Arrasateko antzerki mundu txiki baina interesgarria atera zen laguntza luzatzeko asmoz.

“De ahí, de esa falta de recursos, causa de tantos motivos de tristeza, surgió la idea de celebrar una función teatral a beneficio de las Colonias escolares. Nació y vivió hasta su floración en un grupo de jóvenes de la localidad que, con un interés digno de elogio, cariñosamente merecieron el proyecto hasta darle todo el verdadero valor encerrado en su humanitario fin”

Obraren afitxea

Gauza zen, Angel Espinosa Arrasateko mediku antzerki zaleak zuzendutako taldeak ekitaldi bat iragarri zuela, udalekuetarako dirua lortzeko. “Cuadro Arniches” zeritzan taldea, eta egitarauan “El puesto de “antiquités” de Baldomero Pagés” Enrique García Álvarez eta Fernando Luqueren obra irrigarria iragarri zuten. Bertan Mertxe eta Kontxi Etxarri, Antonio Armengou, Jose Martinez de Ubago, Jose Diez, Manuel Herrero, Ramon Herrero eta Rafael Zeziaga antzerkilariek hartzen zuten parte. 

Baina hor ez zen amaitzen antzez-ekarpena, izan ere Alvarez Quintero anaien “Solico en el mundo” entremesa antzeztu zuten  Rafaela Ruiz eta Jose Martinez de Ubago kideek (2) Dekoratuak, berriz, Antonio Armengourenak izan ziren.

Baina ekitaldi hark askoz gehiagorako eman zuen, antzerkia ez ezik “Coliseo Bedia”n musika eta dantza izan baitzen. Eta 1929ko abenduaren 7an, larunbata, arratsaldeko 8´30etan antzokia oso itxura ona azaltzen zuen, bai jesarlekuetan baita eszenategian ere. Minutu batzuk lehenago, Udal Musika Bandak kalejira egin zuen, jendea espektakulua ikustera joatera animatuz.

Espektakulua Sandalio Hevia botikariak eta Biktoriano Balerdi  medikuak pianoz eman zioten hasiera. Lau eskutara, vals bat jo zuten, lehen antzerki emanaldiaren sarrera gisa. Eta bi antzerki obren tartean taula gainera apropos sortutako orkestra txiki bat ere ageri zen, tango batzuk jotzeko.

Justo Munarriz 1929an

Musikariak herriko pertsona ezagunak ziren:  aipatutako piano  joleez gain, hantxe zeuden Justo Amunarriz – Udal Musika Bandako zuzendaria- Nazario Madinabeitia – Albina biolin jolearen aita eta bera ere instrumentu bera jotzen zuena-  Luis Martinez de Ubago odontologoa, Nikolas Zarraoa dendaria, Nikolas Uriarte, David Ibañez, Teodosio Garzia eta Julio Markaide. Taldeak txalo zaparrada handia sorrarazi zuen. Publikoak eskatuta, Hevia eta Munarrizek pianoz beste pieza bat eskaini behar izan zuten.

Lehen ekitaldi hark balantze ekonomiko positiboa eman zuen: 500 pezeta garbi geratu ziren eta Udalaren esku jarri zituzten antzerki zaleek, hurrengo urteko udalekuetarako aurrekontua arintzeko. Azpimarratu behar da Kristobal Bediak bere Antzokia doan utzi zuela.

Kultura erakuspen hura hiru bider eman zen Bedia Antzokian - hiruetan ugazabak ez zuen sosik kobratu- eta publizitateko orrietan irakurtzen zen: “Nada más saludable para el espíritu que la favorable acogida a esta idea de caridad que hoy señalamos ya como una alentadora realidad. Siempre que de hacer el bien se ha tratado supo responder Mondragón al llamamiento, digna y largamente. En esta ocasión, en la que el beneficio tiene para el pueblo compensaciones indudables, su apoyo se fundamenta doblemente. Tal vez por eso creció el propósito – a hora a punto de granar- tan vigoroso y lozano”

Antolatzaileen kalkuluen arabera 1930eko udalekuetara Arrasateko 65-70 ume joango ziren. Deban eratzen zen eta hamabost egun ematen zituzten haurrek, bi mojarekin zainduta. Trenean egiten zuten bidaia, eta Deba bitartean, baita itzulikoan ere, Arrasateko bi udaltzainek laguntzen zioten espedizioari. Bataz beste, udalekuetako aurrekontua 5.500 pezetakoa izaten zen. Horretarako heren bat Udalak berak ipintzen zuen diru laguntza bezala, baina diru iturririk nabarmenena izan ohi zen urtean zehar herrian izandako espektakuluen gaineko zergetatik Udalak ekintza horretarako jartzen zuena. Horri, diru laguntza partikularrak gehitzen zitzaizkion – Unión Cerrajera S.Ak aurrekontuaren %10 finantzatu ohi zuen, gutxi gora behera-  eta ekimen pribatuetatik heltzen zena, antzerkiaren bidez urte hartan jasotakoa, adibidez. Hamabost egunetako kostua – tren txartelak barne- umeko, 72 pezeta kalkulatu zen, 1930erako.

Antzerki emanaldietarako propagandan arrasatearrei adierazten zitzaien: “Si el éxito, como esperamos, acompaña a los deseos de sus organizadores, el año próximo la Colonia escolar de esta villa verá reverdecer en su seno, entre alegrías y gratitudes, nuevos y hermosos tallos”

Argazkiak: Alberto Loiti, JMVM


(1) Coliseo Bedia edo Teatro Bedia, Unión Cerrajeraren bulegoen ondoan zegoen, Zaldibarreko frontoiaren aurrean.

(2) Obrako Manolica eta Pacorro bezala, Rafaela eta Jose  ezkondu egin ziren, 1933ko irailaren 8an.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina