otsaila 28, 2024

ARRASATEKO KRISTAU EUSKAL ESKOLAK. 1932


Jakina da, 1936ko gerraren aurretik Arrasaten ikastola bat bazela, EAJren bultzadaz eta, geroago euskal eskolaren 1970 inguruko berpizkundean bezala, elizaren babespean. Hastapen latzak izan ziren gerra aurrekoak, Errepublikako erregimenak laguntza luzatu zuela pentsa genezakeen arren. Ez zen horrela gertatu eta 1936ko abertzale euskaltzaleek gorriak ikusi behar izan zituzten eskolaren egitasmoa aurrera eramateko. 


Urte batzuk atzera egin beharko genuke, proiektuaren hastapenak aurkitzeko. Hain zuzen, 1927an Jose Joakin Arin Arrasateko parrokoa abade-etxe baten ideiarekin zebilen eta aurki gauzatuko zen eraikin eder batean, harrez geroztik Abade-Etxe bezala ezagutu duguna. Arinen esanetan, “Apaizetxe bat, parroku ta bere bost apaiz-lagun bakoitzarentzat etxe bizitza bana izango duen etxe aundi bat” Baina orduko erretorearen asmoak zabalagoak ziren: “Apaizetxeak bere beian areto (salón) nagusi andi bat izango du eta bertan “ume euskaldunei kristau-ikasbidea euskeraz” egunero erakusteko bearkuna artuko degu gure gaiñ” Eta Arrasateko apaiz gogoangarri haren hitzak honela amaitzen ziren abade-etxearen inguruan: “Batetik bat ortarako izango da apaiz-etxeko gela nagusia. Baina orretzaz gañera beste gauza askotarako ondo izango da gela nagusi ori” Eta borobiltzen zuen adieraziz, Mateo Mujika gotzainaren baimena bazuela bide hartatik barrena egiteko.

Bost urte emango ziren Arinen aitorpen haietatik euskal eskola martxan ikusi arte. Indarrez ekin zioten Arrasateko euskaltzaleek egitasmoari, eragozpen asko gainditu behar izan baitzituzten. EAJ eta ANV ezik garaiko indar politikoak ez zeuden ikastola haren alde eta abertzaleek zailtasun guztiak eta gehiago aurkitu zituzten bidean. 1933ko apirilean “Guraso bat”ek  izenpeturiko artikulu bat agertu zen Argia aldizkarian eta hartan aurki ditzakegu maldan gorako ibilbide haren gaineko erreferentzia batzuk. 

“Oraintxe urte bete dala ekin gotzan, Españiako lege beltzak ikusi ta, geure Arrasate erri maite ontan kristau eusko ikastolak nola jarri geikien, ta jo alde batera eta jo bestera eta geixen baten itz onak aurkitzen gituen. Españiara begira dauden emengo “moro lealak” ikusten gituen itzakin bakarrik etzabitena, baizik egipenak ta gañera onurik etorriko jakon begiratu barik erriari, bape lotsa barik eta irakasle gorenguak kendu eta Jaungoikoak dakien lekuetako irakasle arrotzak ekarten.

Ori ikustian aberats batzuen itz leunari begira ezin geikien egon eta Batzordeak artu eban asmoa Txaunburu (1)  jaunari bere etxian dauken areto bat eskatutzia, bertan ikastola jartzeko ta olan erriari erakutsi, geuk ikastolak eurak uste zuten lana egiteko etzala. Geure Txaunburu jaun agurgarriak poz pozik emon euskun beren Abade-Etxeko areto aundi bat” 

Abadetxeko ikastola hark 1932ko maiatzaren erdialdera ireki zituen bere ateak, eta hasieratik 70 bat mutikok izan zuten jesarleku aretoan. Mutiko idatzi dut, bai, neskatilarik ez baitzen, garaiko moralaren arauetara egokitua. Bi irakaslerekin ekin bazitzaion ere aurki konturatu ziren hirugarren baten beharraz, haur asko geratzen ari baitzen euskaraz eskolatu gabe. “Guraso bat” ezezagun hark jarraitzen zuen idazten bere artikuluan:

 “Baten batek esango du bere artian: arrasatearrak nola konpontzen ete dira? Gaur arrasatearrak su biren erdian daude, bañan ez uste izan su orietako bat ezkertarra izango danik. Ezkertar sua ez degu zenbatzen, ezker sua gaurko ludi ontan biarrekua ikusten degu, geuk zintzo yokatzeko. Ezker suak geu garbitu egiten gaitu.Tamalgarria da eskumutur su bien erdian bizibidian aurrera urtetzeko yokatu biarra. Erri ontan badira aldutenak ta beren buruak katoliko eta euskaltzale egiten dutenak; baña kristau-eusko ikastolari laguntzeko beti atxekiren bat. Bateko abertzale usaña izango ez duan, ta besteko aurtxuriak bihar edo etzi euren menpian eukiteko eran aziko diran” 

Arrasateko udalean ezkerreko indarrek zuten nagusitasuna, abertzaleak –hiru EAJkoak eta ANVko bat- gutxiengoan zeudela. Ezkerrekoei, jakina, tradizionalisten jokaera ezkorra gehitzen zitzaien euskal eskolei dagokienez. Alkatea Eugenio Resusta errepublika zalea zen. Artikuluak amaitzen zuen adieraziz:

 “Gaur Arrasateko ikastolari euskaltzale txiro ta langille edo lana eginda bizi diren batzuek lagundu diote. Badira bi edo iru jaun euskaltzale laguntza agindurik eta laguntzen dutenak. Batez ere Adan de Yartza´tar Maren eta bere emazte agurgarria” 

Ezaguna den moduan, Mariano Adan de Yarza izan zen herriko batzokia prestatzeko – bere etxeko solairu batean- eta Gurea pilotalekua  eraikitzeko – bere terrenoetan- erraztasun guztiak eman zituena. Arrasateko alkatea izan zen Mariano 1920an.

1932-33 lehen ikasturte haren amaiera eta bigarrenaren hastapena ospatzeko 1933ko uztailaren 15ean – larunbata- jai bat antolatu zen. Goizeko mezaren ostean, ikastolan bertan ikasturte buruko azterketak egin ziren. Eta jarraian sari banaketa. Arratsaldean, berriz, hamabost urtetik beherakoentzako aurreskulari txapelketa eta ezpata dantzari txikien erakusketa. Arratsaldeko egitarauarekin amaitzeko, herriko pilotalekuan ikastolako lau mutilen arteko pilota partidua: Santi Etxebarria eta Jesus Larrañaga; Jose Mari Lasagabaster eta Joseba Iturberen aurka. Ikusten denez, “Zurdo de Mondragón” bazebilen bere iaiotasuna erakusten 14 urterekin. Eguneko ekintzekin bukatuz, gauean Abelino Barriolaren “Lagun txar bat” antzezlana eskaini zen. Hori bai, atseden tartean, Euzko Gaztediren neskatilek euren dantza eta jolas abestiak eskaini zituzten. 

Ikastola haren sostengu ekonomikoaz asko hitz egin liteke, baina apuntetxo bat gehiago ez dut emango. Bigarren ikasturtearen amaieran – 1934ko ekainean- ikastolako umeek eskabide bat egiten zuten komunikabideetan. “Euzkadi” egunkariak bakarrik eman zion toki haurren eskutitzari. Irakur dezagun: 

“Eskola laiko nazionaletan joan dan astean izan ditue azterketak eta sariak. Guk ere ilaren erdialdean izango omen ditugu. Gure irakasle jaunak eurak nai izan arren, ezin izango omen dizkigute Kristau Euskal Eskola ontako eun-da-ogetamar mutikooi beste eskola laiko oietan zabaldu diran besteko saririk eman. Eta benetan naigabea artzen dute. Gure ikastola emengo Eusko Langileak eurak bakarrik ia sostenitzen dute, ta ez du Gotzai jaun maitagarria kendu ezkero, ta beste laguntzailerik” 

Amaitzeko, diodan, eskola haietako irakasleak Juan Mari Zaitegi, Patxi Mendizabal eta Patxi Etxebarria  arrasatearrak izan zirela. Goiko argazkiak lehen ikasleriaren ikuspegi bat ematen digu, eta nagusien artean bi irakasle ezagutu ditut: ezker aldean Juan Mari Zaitegi; eskuin aldean, Patxi Mendizabal. Badira bi apaiz ere; oker ez banago, eskuinekoa Jose Markiegi da, eta ezkerraldekoa Leonardo Guridi liteke.


(1) Erretore
Argazkia: JMVM

otsaila 21, 2024

FRANCISCO DE PAULA ARRILLAGA, ERDI ARAMAIXOARRA

 

Frantzisko P. Arrillaga Garro

Arrillagatarrak oso ezagunak izan ziren Aramaion, XIX. eta XX. mendeetan. Oraindik ere, askok gogoratzen ditugu sendi horretako azken kideen Aramaiokok egonaldiak. Nik neronek ere, haietako batekin - Jose Ignazio Arrillaga Sanchez, Rotarioen zalduna- solasaldi mamitsu batzuk egin nituen XX.aren amaieran Aramaioko haren etxean.  Baina zer nolako lotura zuten arrillagatarrek Aramaiorekin?

Auskalo zein izan zen aurreneko arrazoia arrillagatarrak Aramaiora iristeko. Nik dakidanez, ez zuten dokumentu-arrasto ofizialik utzi, edo behintzat nik ez dut aurkitu. Jar al daiteke XIX.aren lehen herenaren amaiera aldean arrillagatarren Aramaioko agerpena? Izan al zuen zer ikusirik lehen karlistadarekin? Batek daki! Gauza da, Igeldoko Martin Arrillaga Aramaioko Maria Ignazia Garro Zabalarekin ezkondu zela. Maria Ignazia Garagartzako Gabriel Garro Sologaistoaren alaba zen.  Gabriel izan zen, XVIII.aren amaieran, gero “Arrillagaren etxea” bezala ezagutu dugunaren eraikitzailea.

Eta tartean beste daturik ez dudala,  Arrillaga Garro senar-emazteak Nafarroako hiriburuan agertzen zaizkigu, jauzi misteriotsu batean. Iruñean bizi izan ziren eta bertan munduratuko ziren seme-alabak. Horrela, 1846ko apirilaren 2an Iruñeko San Nikolas elizaren bataio-liburuan idatzi zen:

“En dos de abril de mil ochocientos cuarenta y seis, mi Teniente el Presbítero D. Angel Giménez, bautizó a Francisco de Paula María de Arrillaga, que ha nacido hoy a la una y media de la mañana en la calle de San Nicolás, número 52. Es hijo legítimo de Miguel Martin, natural de Igueldo en Guipúzcoa, y de Ignacia Garro, natural de Aramayona en Alava. Abuelos paternos Pedro Martín Arrillaga, natural de dicho Igueldo, y María Lucía Olano, natural de Icazteguieta en Guipúzcoa; y maternos, Gabriel Garro, natural de Santa Agueda, en Guipúzcoa, y Gregoria Zabala, natural de Escoriaza en Guipúzcoa”

Arrillaga abizena eta Aramaioren arteko erlazioa indartu egingo da aurrerantzean, pentsatzekoa baita Maria Ignaziak bere jaioterria bisitatzen zuela, seme-alabekin. Eta, goian esan dudan moduan, XXI.aren lehen hamarkadan ugari izan ziren sendiaren Madrid-Aramaioko joan etorriak. Ez da gutxi, alajaina, eta harreman horrek bere mugarriak izan zituen. Eta horietako bat “Aramaioko Batzokia. 100 urte” nire liburuan idatzi nuen: 1909ko martxoaren 21ean herriko Udalak hartutako erabakiaz:

“Se dio cuenta por el Sr. Alcalde de un telegrama que había transmitido D. Manuel María Arrillaga, así como

Arrillaga, eskuinean zutik, Vienan.
















también de una carta remitida por el Excmo. Sr. D. Francisco de P. Arrillaga al Sr. Secretario de la Corporación Municipal, a la que acompaña otra del Excmo. Sr. Director Gral. de Correos y Telégrafos (1), resultando de dichos documentos que el expresado Sr. Director se había dignado establecer una conducción de correos en carruaje de Villarreal a Santa Agueda. El Ayuntamiento, en vista de que dicho servicio viene a prestar grandes beneficios a los habitantes de este Municipio y reconociendo que su establecimiento es debido a la valiosa influencia (2) intervención y al interés y trabajos realizados por el Excmo Sr. D. Francisco de Paula Arrillaga, D. Manuel Arrillaga y D. Benito Guinea, por lo que y en virtud del acendrado amor y cariño que los expresados Señores profesan a este Municipio, según lo tienen demostrado en varias ocasiones, acordó por unanimidad declararles hijos adoptivos de este Leal y Noble Valle de Aramayona, dándoles un expresivo voto de gracias en nombre de la Corporación y vecindario en general... ”

Batxilerra Iruñeko Institutuan burutu ondoren Frantzisko Paula Madrilera joan zen 1861ean, Mendi-Injeniaritza ikasteko. Promozioko lehena izan zen karrera amaitzean, eta aurki Eskola hartako katedradun izendatu zuten. Espainierazko testu egokirik ez zenez, alemaneratik itzuli zituen zenbait liburu 1871an eta ondorioz gobernuak Isabel Katolikoaren golardoa eman zion. Bere ospeak eraman zuen Alfontso XIII.aren irakasle izatera, eta Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide eta bizi arteko idazkari izendatu zuten. Halaber, Institutu Geografiko eta Estatistikoaren Zuzendari Nagusia izan zen 1889tik.

Beraz, bi Arrillaga – aita eta semea- Aramaioko semekotzat hartzen dira 1909an, herriaren aldeko euren lanarengatik. Urte hartan Frantzisko Madina Gorostiza zen alkatea eta zinegotziak, Timoteo Jauregi, Markos Larrañaga, Pedro Errasti, Gregorio Zilaurren, Atanasio Unzueta, Kalixto Etxebarria eta Zelestino Pol. Idazkaria Simon Landa zuten.

Frantzisko de Paula Arrillagaren bitartez, Alfontso XIIIk Aramaio bisitatu zuen 1905eko abuztuaren 8an. Ez dut ohar bat ere aurkitu udal aktetan erret-bisita horren gain. Ezagutuko al zuen espainiar erregeak Aramaioko udalak, bi hilabete eskas lehenago, ekainaren 25ean, hartutako erabakia?

“Se acordó dar un expresivo voto de gracias a la Excma. Diputación Provincial por el acertado y laudable acuerdo tomado en beneficio de los Ayuntamientos de esta nuestra querida provincia, poniéndose a la cabeza de los mismos para protestar de las Reales órdenes de 6 y 10 de abril último, así como para defender nuestra preciada autonomía económica…”

Erregeak Aramaiora egindako bisita hartan esan bide zuen esaera ospetsua. "Hau Suitza txikia da" Esaera hori plaka batean Aramaioko arrillagatarren etxeko atarian irakur zitekeen.

Diodan halaber, urte hartan Aramaioko zinegotzi bezala, Remigio Garro XX.aren lehen hereneko Aramaioko udal kargudun boteretsua  zegoela,  Frantzisko de Paula Arrillaga Garroren senitarteko urruna.

Frantzisko de Paula Arrillaga Garro aitak eta Manuel Arrillaga Lopez semeak  goi kargu publikoak izan zituzten Alfontso XIII.aren monarkian eta baita –semeak- Franco jeneralaren diktaduran ere. Madrilen kokatu zuen Frantzisko de Paulak handik aurrera sendiaren egoitza eta etxea.  Baina bera izan zen Arrillagatarrak denboran Aramaion egonkortzen abiatu zen lehena, jatorriz Garro etxea zena aurrerantzean sendiaren udako egoitza bihurtuz.

Zenbait aldiz Espainiako ministro izandako Joakin Lopez Puigcerverren arreba Enriketarekin zegoen ezkonduta eta bost seme alaba izan zituzten- Manuel, Enrike, Ignazio, Guadalupe eta Rosario- denak Aramaiorekin erlazionatuta egon zirenak. Horietako batzuengana itzuliko naiz hurrengo batean. Frantzsko de Paula Arrillaga Garro 1920ko urtarrilaren 10ean hil zen Madrilen, hamaika domina, golardo eta ohorezko titulu lortu ondoren.

==========..=========

(1) Urte hartan Emilio Ortuño Berte zen zuzendaria.

(2)  “Influencia” hitza parentesi artean azaltzen da, Simon Landa idazkariak behin idatzi ondoren hitzaren konnotazio negatiboaz jabetu izan balitz bezala.

 Argazkiak: JMVM

otsaila 14, 2024

HAUTESKUNDE OROKORRAK 1933. ZER GERTATU ZEN ARRASATEN?


Inoiz idatzi dut 1931-36 urteen bitarteko aldia oso konplikatua gertatu zela, iskanbilatsua, espainiar gizarte osoan. Errepublikak ez zuen bakea ekarri, ezta gutxiagorik ere. Eskuinak ahaleginak eta bost egin zituen sistema politiko berriari era guztietako eragozpenak jartzeko eta ezkerra ezinean zebilen, alderdi desberdinen arteko adostasunik lortu gabe. Herri mailan, modu berdintsuan zeuden gauzak eta Arrasate ezin zitekeen salbuespena izan.  Tentsio ikaragarriak bizi izan zituen gizarte arrasatearrak, ideologia politiko diferenteek dena kutsatzen zutela.  

Eta 1933ko hauteskunde orokorretara ailegatu zen. Ezkerra zatitua zegoen herrian eta alderdi bakoitzak bere mitinak antolatu zituen. "La Voz de Guipúzcoa" egunkarian, 1933ko azaroaren 9an. Jose Diez Arrasateko korrespontsal eta Alderdi Erradikaleko militanteak idazten zuen: 

“Muestran en general las izquierdas su satisfacción ante el acuerdo tomado por los dirigentes de los partidos republicanos de ir unidos en coalición a la próxima contienda electoral. Los candidatos – don Juan Usabiaga entre ellos- adquieren en estos momentos de afanes de la República, el alto valor de una encarnación idealista a la que debemos acatamiento, apoyo y defensa con idéntica fortaleza de espíritu que nos dio el triunfo en las pasadas elecciones para las Constituyentes. 

Mas ahora, que las derechas en íntima compenetración tratan de desviar la obra realizada, aprovechando la coyuntura favorable para ellos, de nuestras discordias. Nunca como hoy, principalmente en Guipúzcoa, se impone el olvido de rencillas. En la hora presente de grave responsabilidad por su importancia y trascendencia, todos los buenos demócratas, todos los que por el régimen sientan aunque solo sea un poco de cariño, están en la sagrada obligación, sepultando diferencias, si existen, de unirse en bien de la República y votar esta candidatura” 

Egun batzuk geroago Diez jaunak dei bat egiten zuen egunkari berdinetik Arrasateko errepublika zale guztiok Biteri Etorbideko  Alderdi Erradikalaren egoitzara biltzeko, hauteskundeen gaineko zehazkizunak elkarrekin aztertzeko eta botoa emateari buruzko erabakiak hartzeko. Diodan, jokoan zeuden Arrasateko 3.621 botoetarako lehiakideak honako alderdiak zirela: EAJ, Monarkiko-Tradizionalistak, PSOE, Errepublika zaleak eta ANV. 

Eta heldu zen eguna, azaroaren 19, igandea. Egun hartan ere, Jose Diez errepublika zale erradikalak zioen bere kronikan: 

“Ha llegado la hora de votar. Pero antes de hacerlo, reflexiona bien a quiénes vas a votar. Piensa que de ti depende ahora el rumbo de la República. Luego será tarde. Considera que tu voto puede lo mismo empujarla al abismo de una dictadura roja como al caos de una inquisición negra. Pero no olvides que tu voto tiene también igual poder, para encauzarla por el sendero del orden, que es paz y trabajo. ¡Elige!” 
Jose Diez korrespontsala

Diez korrespontsalak emakumeak animatzen zituen batez ere bere kronikan eta hura amaitzeko, botoa nori eman behar zitzaion jartzen zuen, hautagaien izenak azpimarratuz. Eguneko beste egunkari batzuetan, ordea, korrespontsalek alderdi konkretu batzuetarako botoa eskatzen zuten, besteak beste Jose Mari Armengouk “Euzkadi” egunkarian, EAJrentzat. Albisteek diotenez, EAJren  azken mitina hauteskunde eguneko bezperan Jesus Mari Leizaolak eman zuen “Gurea” pilota lekuan.

Eguna normaltasun erlatiboan igaro zen. Hauteslekuak oso animatuta egon ziren , batez ere lehen orduetan, emakumeek orduan  nahiago izan baitzuten euren botoa ematea. Guardia zibilak eta mikeleteak egon ziren zaintzan egun osoan. Normaltasun erlatiboa idatzi dut, izan ere Arrasateko abertzaleek monarkikoen herriko burua salatu zuten epailearen aurrean, bere maizterrei botoa nori eman behar zioten agindu zielako. Epaileak buruzagia etxean egotera behartu zuen, behin kolonoei adierazi ondoren askatasun guztia zutela bozkatzeko orduan. 

Behin botoak batuz gero,  hauteskundeen emaitza, Arrasate mailan, honako hau izan zen: EAJ: 1.225 boto; Monarkiko-tradizionalistak: 902; Sozialistak: 717; Errepublika Zaleak: 163; ANV: 30.  Parte hartzearen portzentaia, %82koa izan zen. Emaitzaren harira Armengouk idazten zuen, azaroaren 25ean “Euzkadi” egunkarian: 

“Ikaragarria izan zan abertzaleak erri ontan izan zuten gurenda. Egun gogoangarria izango da egun ori. Arrasateko abertzaleen lanak Lorea eman du. Lanean ola jarraitzen badira laster ikusiko degu gure Aberri maitea askatuta… zozolistoen nausikeriatatik beintzat, bai” 

“La Voz de Guipúzcoa”n, berriz, Diez jaunak zioen, hilak 21ean: 

Hay que advertir que los votos obtenidos por la Conjunción republicana son única y exclusivamente del Partido Radical y sus simpatizantes, pues el resto de los republicanos se volcó por la candidatura socialista, que así se pudo alcanzar la cifra señalada, impropia desde luego, a la realidad de su fuerza en esta villa” 

Hori gutxi balitz, biharamunean egunkari berdinean jarraitzen zuen bere azalpenekin korrespontsalak: 

“Los republicanos de Mondragón – salvo la honrosa excepción de los radicales y sus simpatizantes- demostraron el domingo con motivo de las elecciones dos cosas que conviene no olvidar. Y son,  que su republicanismo carece en absoluto de sentido; y que como lógica consecuencia de esta carencia de sentimientos republicanos, su vida política ha quedado invalidada como tales.
Aunque sea triste decirlo, en Mondragón no hay más que 163 republicanos. Conocíamos la actitud adversa de estos elementos a la candidatura republicana. Se pudo apreciar con anterioridad a la lucha durante los trabajos preliminares, a los que no asistieron. Pero entonces todavía éramos optimistas. Confiábamos en su republicanismo. Hoy, después de lo sucedido, que no tiene justificación, ya es distinto. Por desgracia. El voto femenino ha facilitado grandemente el triunfo de la derecha. ¡Otro de los muchos aciertos socialistas” 

Alderdi Erradikalaren erasoari aurki heldu zitzaion sozialisten erantzuna, non eta Bilboko “El Liberal” egunkaritik, A. batek sinatutako idazkiarekin, azaroaren 28an: 

“Al compañero de “La Voz de Guipúzcoa” una vez más se le “corre” la pluma, que causa estupefacción entre los elementos honrados republicanos, constando además que dicho periódico, de continuar en estas campañas, se va a quedar sin lectores… como lo estará notando desde hace una temporada. 

En sus notas dice que “el republicanismo carece en absoluto de sentido” añadiendo nosotros que los que carecen de sentido son los del grupo conocido por “Los Treinta”, del Casino Radical, cuya filiación, (salvo raras excepciones) así como la del corresponsal  es bien conocida de antes del 14 de abril, en todo el ámbito republicano de la localidad. 

Dice que “como lógica consecuencia de esta carencia de sentimientos republicanos, su vida política ha quedado invalidada” y nosotros añadimos que desde hace tiempo tienen muchos del Casino Radical (por no decir todos) invalidados los sentimientos republicanos; si no, véanse los pactos electorales llevados a cabo por el partido radical con su jefe, Lerroux, en diferentes puntos de España, declarándose abiertamente antimarxista. Y va otra y dice “En Mondragón no hay más que 163 republicanos” hay que hacer notar y saber que de esos 163 votaron a Usabiaga ¿cuántos son republicanos? Como puede ver, el manifiesto lanzado por el Partido Republicano Radical Socialista Independiente mereció los mejores elogios que, sin embargo, no publicó “La Voz de Guipúzcoa” ni hubo réplica alguna, pues valió para la completa orientación de los republicanos de la localidad y de la provincia. 

Aún escribe más y seguirá escribiendo mientras esté sirviendo a los ex upetista, a pesar de que su política es bien conocida, al que recomendamos no se tuerza, porque algún día le va a costar algún disgusto. ¡Esto ya lo sabe él!” 

Jose Diez korrespontsal eta errepublika zalearen ihardespena, bere egunkarian etorri zen, azaroaren 30ean: 

“… Se permite declarar públicamente la existencia de una amenaza de agresión a nuestra persona. Ya que se ha hecho pública, se la brindamos a las autoridades para que la tengan presente. Nosotros habitualmente utilizamos la pluma para nuestra defensa…” 

Ikusten denez giroa ez zegoen bat ere bare 1933ko hauteskundeen ondorioz. Aurretik zetorren ezinegon politikoak dardaran jartzen zuen egunero herriko bizimodua, gizartean printzak azaleraziz. 

Argazkiak: JMVM