apirila 29, 2021

MANUEL AZKARATE GARAGARTZARRA. HILTZAILE?. 1886



Garagartza (Julio Galarta)

Udal apunteak arakatzen ari nintzen udaletxeko artxiboan eta ohartxo batekin egin nuen topo, 1888ko apirilaren 6ko bileran hartuta. Garai hartan Toribio Agirre zen alkatea, eta Miguel Madinabeitia idazkariak honela idatzi zuen liburuan: 

“Habiendo leído el infraescrito secretario por encargo del interesado una carta que el Diputado del distrito Sr. Ansaldo le había dirigido con fecha 31 del pasado, de cuyo contenido se deduce que el indulto obtenido a favor de Manuel Azcárate Echaguibel, natural de esta villa, era debido en gran parte a las activas gestiones practicadas por dicho señor, el Ayuntamiento acordó enviarle un voto de gracias por el importante servicio que había prestado, evitando el que un hijo de esta villa subiera las gradas del cadalso” 

Hura ezustekoa! Eta zein zen Manuel Azkarate hura?  Frantzisko Ansaldo Otalora, Aretxabaletako jatorrikoa, diputatua zela bagenekien, baina aurreneko albistea zen Azkarate hartaz. Eta jakin minak eraginda istorio hartaz zer atera nezakeen ikertzeari ekin nion (1)

Hasteko, Manuel Benantzio Azkarate Etxagibel  arrasatearra, 1857ko apirilaren lehenean Garagartzan jaio zela ezagutu nuen. Gurasoak Manuel Azkarate Lezeta eta Leopolda Etxagibel Egiluz izan ziren. Hurrengo urratsak neketsuagoak gertatu zitzaizkidan arren, aurki  gertaera latz baten xehetasunik azpimarragarrienak aurkitu nituen. Eta laburpentxo bat aldatuko dut hona, krimena geografikoki urruti izan bazen ere. Protagonista zentrala genuen arrasatearra eta horrexek eraman ninduen lerro hauek idaztera.

Morongo krimena deitu zitzaion, Soria probintziako Moron de Almazan herriko inguruetan jazo baitzen, Señuela izeneko puntuan.  XIX. mendearen amaieran 1200 biztanle inguru zituen eta 1886an errepide bat prestatzen ari zen eskualdeko zenbait herri lotuko zituena. Epaiketa 1887ko irailaren 22an izan zen, Soria hiriburuan. Heriotza baten kasua epaitzen ari zen eta  akusatua Manuel Azkarate Etxagibel genuen “… de unos treinta años de edad, que viste pantalón, chaleco y blusa; calzado de alpargata con calcetín blanco y, en general, muy aseado, siendo su estatura regular y su carácter simpático” Fiskalak erailketatzat hartzen zuen Azkarate, defentsak homizidio zela zioen bitartean. Hark Azkaraterentzat heriotzako kondena eskatzen zuen eta aldeztaileak absoluzioa. Baina nondik zetorren hura guztia? Zeintzuk ziren arrazoiak? 

Manuel Azkaratek berak epaiketan egindako aitorpenetatik dakizkigu datu esanguratsuak. Eta hark adierazi zuenez, 1886an Almazan-Ariza errepidean lan egiten ari zen, hargin bezala, Felipe Arregiren enpresan. Bost urte zeramatzan Manuelek inguru haietan, eta arroztegiak erabiltzen zituen lo egiteko. Haietako bat, Señuelako gertaera hartan hilik suertatutako Juan Millan Alejandrorena izan zen. Aipatu hori, 1886ko urriaren 21ean agertu zen hilda, perdigoi mordo batekin – hilgarriak ez ziren zauriak- eta hamasei zaurirekin – bederatzi hilgarriak- aizkora txiki edo antzerako lanabesarekin eginda.

Epaiketa oso entzutetsu eta zaratatsua izan zen. Inguru haietako lekuko mordo bat deitu zuten aitortzera, eta lan polita egin behar izan zuten Soriako epaitegiko langileek giza jarioaren testigantzak jasotzen eta garbitara aldatzen. Lehen unetik Azkaratek errugabetzat jo zuen bere burua, nahiz eta argilun ugari agertzen zitzaizkion aitorpenetan. Horietako bat zen,  berak pistola eramatea normaltzat jotzen zuela, nahiz eta krimenaren egunerako hura zeharo hondatuta zegoela adierazi. Baina, edozein modutan Juan Millan ez zuten
Señuela (Soria)
perdigoiek hil, arma baten edo biren zauriek baizik. Edozein modutan, zergatik hil zuten?
 

Aitorpenetatik ondoriozta daitekeenez, badirudi  korapiloaren gune zentrala Juan Millanek Azkareteri bide zion gorrotoa zela. Eta nondik zetorkion sentimendu hori? Zurrumurruek ziotenez, Azkarate eta Millanen andrea maitaleak ziren. Hori gutxi bailitzan, Azkaratek Millani hamazazpi urteko alabaren eskua eskatu zion, ezkontzeko asmoz. Gauza da, Azkaratek ukatu egin zuela bera eta hildakoaren emaztearen artean ezer zegoenik. Baina azaldu zuen – eta lekuko batzuek berretsi egin zuten-  urtebete inguru lehenago tiro bat eman ziola Millanek.

Lekuko guztiak igaro ondoren, fiskalak hartu zuen hitza eta esan zuen: 

“El drama deja mucho que desear puesto que se desconocen la mitad de los hechos. La declaración del párroco de Morón pone de relieve la conducta, no muy  recta, de la viuda del interfecto que principia por estarse sin confesar cinco y seis años seguidos. De poco sirve que Manuel Azcárate haya sido bueno y honrado toda su vida, como lo son la mayor parte de los guipuzcoanos, si después se ha pervertido… Juan Millán, despreciado por su mujer, era muy desgraciado. Millán como ciudadano veíase deshonrado y como jefe de familia se encontraba con un huésped en su casa que quería tener más autoridad que él, y que poniéndole las manos sobre sus hombros le decía: “¿Piensa Vd. que yo soy la última hoja de la berza? 

Sarrera horren ostean segitu zuen kasuaren deskribapena, beti fiskalaren iritziz, eta une batean adierazi zuen: 

“Cuando Azcárate se hospedó en la casa de Millán éste tenía 44 años, estaba bastante delicado y su constitución muy resentida. Felipa la mujer contaba con 40 años, o sea época peligrosa para la mujer al dejar la juventud para entrar en la vejez. Emilia la niña, de 12 años, sin ninguna clase se atractivos. En una palabra: el marido enfermo, la mujer llena de salud, la niña sin atractivos y Azcárate soltero, de 25 años y de buena presencia” 

Eta hortik fiskalak ibilbide bihurri eta zalantzaz beteari ekin zion eta istorio bitxi bat bilbatu zuen Azkarate hiltzaile gupidagabea zela azpimarratuz eta berarentzat heriotzako kondena eskatuz.Epaiketan, Toribio Agirre Arrasateko alkatearen eskutitz bat irakurri zen, Azkarate oso jokaera on eta zuzenekoa zela garbi utziz. Defentsak, berriz, epaiketan Azkarate errudun zenik frogatuko zuen datu bat ere ez zela aurkeztu argudiatu zuen. 

Sententzia 1887ko azaraoan jakinarazi zen: Azkaraterentzat heriotzako kondena sinatu zen. Diotenez, fiskalak berak ere ez zuen espero horrenbesteko zigorra,  epaiketan – ahopeka izan zen arren- adierazi bide baitzuen fiskal bezala behartuta zegoela heriotza eskatzera baina magistratua izan balitz absolbitu egingo zuela. Zigorra Almazanen beteko zen.

Hasieran idatzi dut Azkarate Etxagibel arrasatearra indultatu egin zutela. Baina nola heldu zitzaion indultua? “El Diario de Murcia” egunkarian aurkitu dut erreseña, 1888ko apirilaren 1ekoa. Irakur dezagun, martxoaren 29ko data idatzitakoa: 

Maria Kristina erregina
“Esta mañana asistió la corte a la función religiosa de la Capilla Real, con la misma pompa que en años anteriores. Ha oficiado el nuncio de Su Santidad. En el solemne acto de la Adoración de la Cruz reinó un silencio  sepulcral, con el fin de oír la voz de S. M. la reina en el acto de perdonar a los sentenciados a pena de muerte.

El señor receptor de capilla, don Hilario Blanco, dirigió a la reina estas palabras: “Señora ¿Perdona V.M a estos reos?” Y la reina contestó: “Yo les perdono para que Dios me perdone” Pero fue tal la impresión que experimentó la bondadosa soberana al pronunciar estas sublimes frases de perdón y evocar el recuerdo de su amantísimo esposo, que los sollozos, esforzadamente dominados, apagaron su voz, oyéndola apenas los que tenían la honra de permanecer a su lado. Los reos indultados son:…” 

Eta hamar izen zetozen, haien artean Manuel Azkaraterena. Indultuaren berri ematen zuela, “La Crónica Meridional” egunkariak, 1888ko apirilaren 3an honakoa zioen: 

“Diez desgraciados que por un acto de clemencia evitan la afrentosa escalera del patíbulo. De ningún otro asunto pudiera mejor ocuparme hoy, dada la santidad del día; procurando olvidar las acciones que obligó a la justicia humana a condenarles a la última pena. Acaso por este medio la expiación sea completa y el arrepentimiento convierta a estos desgraciados, al par que evita a la sociedad un triste espectáculo” 

Bizi arteko kartzelaldiarengatik aldatu zioten Azkarateri heriotza.Eta Ceutako presondegian  sartu zuten. Arrasateko Udalak garagartzarra  indultatzea eskatu zuen 1892ko abuztuaren 5ean, Colon Ameriketara heldu zela eta laurehun urte betetzen zelako Cristina erreginaren gobernuak eman nahi zuen indultu orokorraren barruan.
Eta horrela gertatu zen, erreginaren aginduz eta Canovas del Castilloren onespen eta sinadurarekin, indultu orokor bat iritsi zitzaien preso guztiei. Azkarateri hamabi urteko kartzelaratzea egokitu zitzaion.
 
Itzuli al zen garagartzarra bere jaioterrira? Hortxe geratzen da galdera.
 

(1) Ez dirudi oso kristaua zenik Ansaldoren jokaera - esku batek besteak dagiena ez duela ezagutu beharreko aginduarengatik diot. Ansaldok, garbi gera zedin, idatzi egin zuen eskuak zer egin bide zuen Azkarateren alde. Baina, egia da!, Ansaldo politikoa genuen.

Argazkiak: J. Galarta (margoa) eta Wikipedia

apirila 28, 2021

ANGLO-VASCO-NAVARROren ISTORIOAK. 1915


Anglo-Vasco-Navarro

Anglo Vasco Navarro Trenak sekulako abantailak ekarri zituen Leintz Bailarako herrietara, baina gogor saiatu behar izan ziren duela ehun urteko hiritarrak hala gerta zedin. Historia luzea izan zuen trena errealitate bihurtzeak eta bidea zailtasunez beterik egon zen. Gaurkoa adibide txiki bat da. Artean Gasteiz-Leintz Gatzaga ibilbidea bakarrik zegoen zabalik, eta bigarren herri horretatik herri leinztarretara zaldi gurdiz – edo, kasurik hoberenean-  automobilez egiten zen, bai bidaiariak baita merkantzien kasuan ere, korreo postala barne. 

Gertatu zen treneko ordutegiaren arabera eragozpenak sortu zirela korreoarekin, eta hona hemen Cruz Madinabeitia arrasatearrak – Miguel Madinabeitia historia egilearen semea eta egunkariko korrespontsal lanetan - idatzitakoa Gasteizko “La Libertad” egunkarian, 1915eko azaroaren 9an: 

“Tratamos de hacer llegar a conocimiento de la Cámara de Comercio de la provincia de Álava que venimos observando en el ramo de Correos una irregularidad que creemos puede desaparecer fácilmente a la menor gestión que dicha entidad realice. Se trata de la correspondencia que, procedente de Barcelona-Zaragoza-Miranda,  y Madrid-Venta de Baños-Vitoria trae para Aramayona, Salinas, Escoriaza, Arechavaleta, Mondragón y Vergara, el correo de Madrid que tiene su llegada a Vitoria a las 14´47. 

Esa correspondencia, que ingresa en la Administración de Correos de Vitoria juntamente con la destinada para esa ciudad, cuando el tren correo del Anglo-Vasco-Navarro tenía su salida a las cuatro de la tarde, tres
Cruz Madinabeitia
horas después estaba repartida en los pueblos citados; pero desde que, por conveniencia de empresas particulares, sale a las tres y media, la repetida correspondencia, o se retiene 24 horas en ésa o se recibe de vuelta de Zumárraga al siguiente día, con un retraso notoriamente perjudicial.

De ahí resulta la paradoja de que los viajeros procedentes de Logroño – por ejemplo- puedan efectuar el viaje de ida y vuelta en el día, permaneciendo en Mondragón cuatro horas, mientras que la correspondencia no pueda llegar hasta el siguiente día de haber sido depositada. Es más: una carta y un viajero que salgan de Logroño en el correo del mediodía, el viajero llegará a Mondragón a las cinco horas de haber salido, en tanto que la carta tardará 21 horas, si viene por Zumárraga, y 29 horas si directamente de Vitoria. 

Dos medios encontramos para obtener lo deseado. Primero, que el tren correo del Anglo salga a las cuatro, como antes, en cuyo caso el encargado de recoger la correspondencia de Salinas-Mondragón-Vergara tendría que esperar a que hicieran el apartado los probos empleados de la Administración de Correos de ésa, como esperaba desde hace muchos años hasta el verano de 1914, en que se implantó el automóvil- correo entre Vergara y Salinas. La segunda estriba en solicitar al Director General de Comunicaciones ordene a la ambulancia de correos que la correspondencia destinada a los pueblos mencionados se separara de la que viene con destino a Vitoria, operación que en caso favorable tendrían que hacerlo en el trayecto Miranda-Vitoria, con lo cual, y un poco de buena voluntad de parte de la persona encargada de recogerla, sería un hecho la desaparición de la deficiencia señalada” 

Eta badirudi eskabide hark bere emaitza positiboa izan zuela, aurrerantzean azken trenak berriz ere arratsaldeko 4etan izan baitzuen irteerako ordua, Iparraldeko Tren Geltokitik.

Argazkiak: JMVM 

GEHIAGO ANGLO VASCO NAVARRO TRENARI BURUZ