apirilak 07, 2021

ARRASATEKO ANDRA MARI ZURIA



Baseliza, 1941ean
Ondoko lerroetan bidai bat egitea proposatzen dut, Miguel Madinabeitia esku jakintsuari helduta, eta 1880ra arte egingo dugu jauzi, Arrasateko kronikagileak “El Noticiero Bilbaíno” egunkarian urte hartako abuztuaren 8an bidalitako idazkiari esker. Hiru egun lehenago – Andra Mari Zuriaren eguna, abuztuak 5-  txango bat egin zuen Madinabeitiak Birjina Zuria izeneko baselizara eta horren berri ematen digu. Oraingoan zati bat azalduko dut eta hurrengo baterako utziko dut gainerakoa. Dakusagun zer dioen arrasatearrak: 

“Era la mañana del 5, en que por tradición secular liquida sus cuentas y hace la elección de oficios la Cofradía de San José en este pueblo, en la ermita que hoy lleva aquella denominación, pero que su primitivo nombre era Virgiña Zuria (Virgen de la Blanca) puesto que la segunda nave de la misma ermita dedicada al santo patriarca es de fundación posterior. Célebranse dos misas, una rezada que puede llamarse del Espíritu Santo para la elección del nuevo mayordomo y la segunda cantada con diáconos y coro, y en procesión alrededor de la ermita” 

Arrasaten San Josepeko (San Joseph) baseliza bezala ezagutu genuen Madinabeitiak aipatutako hori. Bi nabe zituen eta atarte bat. Badirudi antzina lazareto bezala funtzionatu zuela. Hogeigarren mendearen lehen herenean gurutze bidea jarri zen, Kontzezinoko iturritik baselizaraino. Baina segi dezagun kronikarekin: 

“En el intervalo de una misa a otra se verifica la elección por insaculación y al aire libre, depositando en un sombrero que hace las veces de urna las papeletas que se introducen dobladas con los nombres de todos los hermanos de que la cofradía consta, las cuales después de bien revueltas, las va sacando el que hace de mayoral, entregando al que (como en el presente año) hace de secretario. Las cuatro primeras papeletas que salen de los allí presentes designan los
Gurutze bideko estazio bat
electores primeros; estos, con a cada papeleta, nombran los segundos electores, quienes por el mismo procedimiento nombran el mayordomo.
 

A continuación se sacan diez papeletas más: las seis primeras designan los Nombrados, especie de junta directiva, y las cuatro restantes los anderos para las procesiones en el discurso del año. Este es el retrato fiel de cómo se hacían las elecciones municipales en Mondragón, cuando los famosos bandos de Bañez y Guraya, de que existe memoria de la respetable fecha del año 1391 en que Sancho
Martínez de Urrupain intervino para que nadie en las elecciones fuera armado. 

Concluido el acto de la elección se trasladan los concurrentes a la casa del ermitaño, a lo que yo llamo echar la rúbrica, donde el mayordomo saliente tiene preparado un delicado y abundante desayuno con el que obsequia a todos, principiando por los señores sacerdotes celebrantes” 

San Jose Kofradia  1958an desegin zen eta baseliza lau urte geroago itxi zuten kulturako. Madinabeitiak Erdi Aroko garaietara eraman gaitu bere deskribapenarekin, San Jose Kofradiaren buruzagien hautaketa egiteko sistema azalduz.

Argazkiak: Indalezio Ojanguren, JMVM

Oharra/ Nota:

Jose Ramon Mendizabal irakurleak gogoratu du bere etxean esan ohi zela San Josepeko baselizara eramaten zirela umeak hitz egiten ondo ikas zezaten.  Begiratu dut artxiboetan zerbait topatzen ote nuen eta Joxe Letonak honako hauxe dio:

"Es costumbre llevar los niños retardados en el hablar ante la imágen de San Roque, en dicha ermita, colocándole entre los dedos una rosquilla, rezándole un Padrenuestro, para que aprendan a hablar"

Beraz, Jose Ramonen etxean zuzen zebiltzan. Eskerrik asko!!!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat