Garagartza (Julio Galarta) |
Udal apunteak arakatzen
ari nintzen udaletxeko artxiboan eta ohartxo batekin egin nuen topo, 1888ko
apirilaren 6ko bileran hartuta. Garai hartan Toribio Agirre zen alkatea, eta
Miguel Madinabeitia idazkariak honela idatzi zuen liburuan:
“Habiendo leído el
infraescrito secretario por encargo del interesado una carta que el Diputado
del distrito Sr. Ansaldo le había dirigido con fecha 31 del pasado, de cuyo
contenido se deduce que el indulto obtenido a favor de Manuel Azcárate
Echaguibel, natural de esta villa, era debido en gran parte a las activas
gestiones practicadas por dicho señor, el Ayuntamiento acordó enviarle un voto
de gracias por el importante servicio que había prestado, evitando el que un
hijo de esta villa subiera las gradas del cadalso”
Hura ezustekoa! Eta zein zen Manuel Azkarate
hura? Frantzisko Ansaldo Otalora,
Aretxabaletako jatorrikoa, diputatua zela bagenekien, baina aurreneko albistea
zen Azkarate hartaz. Eta jakin minak eraginda istorio hartaz zer atera nezakeen
ikertzeari ekin nion (1)
Hasteko, Manuel Benantzio Azkarate
Etxagibel arrasatearra, 1857ko
apirilaren lehenean Garagartzan jaio zela ezagutu nuen. Gurasoak Manuel
Azkarate Lezeta eta Leopolda Etxagibel Egiluz izan ziren. Hurrengo urratsak
neketsuagoak gertatu zitzaizkidan arren, aurki
gertaera latz baten xehetasunik azpimarragarrienak aurkitu nituen. Eta
laburpentxo bat aldatuko dut hona, krimena geografikoki urruti izan bazen ere.
Protagonista zentrala genuen arrasatearra eta horrexek eraman ninduen lerro
hauek idaztera.
Morongo krimena deitu zitzaion, Soria
probintziako Moron de Almazan herriko inguruetan jazo baitzen, Señuela izeneko
puntuan. XIX. mendearen amaieran 1200
biztanle inguru zituen eta 1886an errepide bat prestatzen ari zen eskualdeko
zenbait herri lotuko zituena. Epaiketa 1887ko irailaren 22an izan zen, Soria
hiriburuan. Heriotza baten kasua epaitzen ari zen eta akusatua Manuel Azkarate Etxagibel genuen “…
de unos treinta años de edad, que viste pantalón, chaleco y blusa; calzado de
alpargata con calcetín blanco y, en general, muy aseado, siendo su estatura regular
y su carácter simpático” Fiskalak erailketatzat hartzen zuen Azkarate,
defentsak homizidio zela zioen bitartean. Hark Azkaraterentzat heriotzako kondena
eskatzen zuen eta aldeztaileak absoluzioa. Baina nondik zetorren hura guztia?
Zeintzuk ziren arrazoiak?
Manuel Azkaratek berak epaiketan egindako
aitorpenetatik dakizkigu datu esanguratsuak. Eta hark adierazi zuenez, 1886an
Almazan-Ariza errepidean lan egiten ari zen, hargin bezala, Felipe Arregiren
enpresan. Bost urte zeramatzan Manuelek inguru haietan, eta arroztegiak
erabiltzen zituen lo egiteko. Haietako bat, Señuelako gertaera hartan hilik
suertatutako Juan Millan Alejandrorena izan zen. Aipatu hori, 1886ko urriaren
21ean agertu zen hilda, perdigoi mordo batekin – hilgarriak ez ziren zauriak-
eta hamasei zaurirekin – bederatzi hilgarriak- aizkora txiki edo antzerako
lanabesarekin eginda.
Epaiketa oso entzutetsu eta zaratatsua izan
zen. Inguru haietako lekuko mordo bat deitu zuten aitortzera, eta lan polita
egin behar izan zuten Soriako epaitegiko langileek giza jarioaren testigantzak
jasotzen eta garbitara aldatzen. Lehen unetik Azkaratek errugabetzat jo zuen
bere burua, nahiz eta argilun ugari agertzen zitzaizkion aitorpenetan. Horietako
bat zen, berak pistola eramatea normaltzat
jotzen zuela, nahiz eta krimenaren egunerako hura zeharo hondatuta zegoela
adierazi. Baina, edozein modutan Juan Millan ez zuten
perdigoiek hil, arma
baten edo biren zauriek baizik. Edozein modutan, zergatik hil zuten?
Señuela (Soria) |
Aitorpenetatik ondoriozta daitekeenez, badirudi
korapiloaren gune zentrala Juan Millanek
Azkareteri bide zion gorrotoa zela. Eta nondik zetorkion sentimendu hori?
Zurrumurruek ziotenez, Azkarate eta Millanen andrea maitaleak ziren. Hori gutxi
bailitzan, Azkaratek Millani hamazazpi urteko alabaren eskua eskatu zion,
ezkontzeko asmoz. Gauza da, Azkaratek ukatu egin zuela bera eta hildakoaren
emaztearen artean ezer zegoenik. Baina azaldu zuen – eta lekuko batzuek berretsi
egin zuten- urtebete inguru lehenago
tiro bat eman ziola Millanek.
Lekuko guztiak igaro ondoren, fiskalak hartu
zuen hitza eta esan zuen:
“El drama deja mucho que desear puesto que
se desconocen la mitad de los hechos. La declaración del párroco de Morón pone
de relieve la conducta, no muy recta, de
la viuda del interfecto que principia por estarse sin confesar cinco y seis
años seguidos. De poco sirve que Manuel Azcárate haya sido bueno y honrado toda
su vida, como lo son la mayor parte de los guipuzcoanos, si después se ha pervertido…
Juan Millán, despreciado por su mujer, era muy desgraciado. Millán como
ciudadano veíase deshonrado y como jefe de familia se encontraba con un huésped
en su casa que quería tener más autoridad que él, y que poniéndole las manos
sobre sus hombros le decía: “¿Piensa Vd. que yo soy la última hoja de la berza?
Sarrera horren ostean segitu zuen kasuaren
deskribapena, beti fiskalaren iritziz, eta une batean adierazi zuen:
“Cuando Azcárate se hospedó en la casa de
Millán éste tenía 44 años, estaba bastante delicado y su constitución muy
resentida. Felipa la mujer contaba con 40 años, o sea época peligrosa para la
mujer al dejar la juventud para entrar en la vejez. Emilia la niña, de 12 años,
sin ninguna clase se atractivos. En una palabra: el marido enfermo, la mujer
llena de salud, la niña sin atractivos y Azcárate soltero, de 25 años y de
buena presencia”
Eta hortik fiskalak ibilbide bihurri eta
zalantzaz beteari ekin zion eta istorio bitxi bat bilbatu zuen Azkarate
hiltzaile gupidagabea zela azpimarratuz eta berarentzat heriotzako kondena
eskatuz.Epaiketan, Toribio Agirre Arrasateko
alkatearen eskutitz bat irakurri zen, Azkarate oso jokaera on eta zuzenekoa zela
garbi utziz. Defentsak, berriz, epaiketan Azkarate errudun zenik frogatuko zuen
datu bat ere ez zela aurkeztu argudiatu zuen.
Sententzia 1887ko azaraoan jakinarazi
zen: Azkaraterentzat heriotzako kondena sinatu zen. Diotenez, fiskalak berak ere ez zuen
espero horrenbesteko zigorra, epaiketan –
ahopeka izan zen arren- adierazi bide baitzuen fiskal bezala behartuta zegoela
heriotza eskatzera baina magistratua izan balitz absolbitu egingo zuela.
Zigorra Almazanen beteko zen.
Hasieran idatzi dut Azkarate Etxagibel
arrasatearra indultatu egin zutela. Baina nola heldu zitzaion indultua? “El
Diario de Murcia” egunkarian aurkitu dut erreseña, 1888ko apirilaren 1ekoa.
Irakur dezagun, martxoaren 29ko data idatzitakoa:
Maria Kristina erregina |
El
señor receptor de capilla, don Hilario Blanco, dirigió a la reina estas
palabras: “Señora ¿Perdona V.M a estos reos?” Y la reina contestó: “Yo
les perdono para que Dios me perdone” Pero fue tal la impresión que
experimentó la bondadosa soberana al pronunciar estas sublimes frases de perdón
y evocar el recuerdo de su amantísimo esposo, que los sollozos, esforzadamente
dominados, apagaron su voz, oyéndola apenas los que tenían la honra de
permanecer a su lado. Los reos indultados son:…”
Eta hamar izen zetozen, haien artean Manuel
Azkaraterena. Indultuaren berri ematen zuela, “La Crónica Meridional” egunkariak,
1888ko apirilaren 3an honakoa zioen:
“Diez
desgraciados que por un acto de clemencia evitan la afrentosa escalera del
patíbulo. De ningún otro asunto pudiera mejor ocuparme hoy, dada la santidad
del día; procurando olvidar las acciones que obligó a la justicia humana a
condenarles a la última pena. Acaso por este medio la expiación sea completa y
el arrepentimiento convierta a estos desgraciados, al par que evita a la
sociedad un triste espectáculo”
Bizi arteko kartzelaldiarengatik aldatu zioten
Azkarateri heriotza.Eta Ceutako presondegian sartu zuten. Arrasateko
Udalak garagartzarra indultatzea eskatu
zuen 1892ko abuztuaren 5ean, Colon Ameriketara heldu zela eta laurehun urte betetzen zelako
Cristina erreginaren gobernuak eman nahi zuen indultu orokorraren barruan.
Itzuli al zen garagartzarra bere jaioterrira? Hortxe geratzen da galdera.
Eta horrela gertatu zen, erreginaren aginduz
eta Canovas del Castilloren onespen eta sinadurarekin, indultu orokor bat iritsi zitzaien
preso guztiei. Azkarateri hamabi urteko kartzelaratzea egokitu zitzaion.
(1) Ez dirudi oso kristaua
zenik Ansaldoren jokaera - esku batek besteak dagiena ez duela ezagutu beharreko aginduarengatik diot. Ansaldok, garbi gera zedin,
idatzi egin zuen eskuak zer egin bide zuen Azkarateren alde. Baina, egia da!,
Ansaldo politikoa genuen.
Argazkiak: J. Galarta (margoa) eta Wikipedia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina