miércoles, 27 de septiembre de 2017

JOSE MARTINEZ DE UBAGO, ARRASATEKO FUTBOL PRESIDENTEA



Jose Martinez de Ubago

Futboleko entziklopedietan hirugarren edo beheragoko mailetan agertzen dira klubetako presidenteak, eskandaluren bat ez bada tartean. Klubaren kudeaketak normaltasuneko koordenaden barruan izan denean, normalean, itzaleko protagonistak ditugu elkartearen lehen agintariak. Arrasaten ezin zitekeen salbuespenik izan. Gaurkoan pertsonaia horietako bati eman nahi diot toki, herriko futbolaren historian merezimendu osoz irabazi baitzuen bere oroitzapena geroko belaunaldietan ere bizirik irautea. 

Jose haurra, eserita bigarrena ezkerretik, Aranorekin.
Jose Martinez de Ubago Milikua dugu gaurko protagonista. Norbaitek esan lezake izan direla beste presidente batzuk, karisma handiagorekin. Ez noa horretara sartzera. Dakidana da Martinez de Ubagori egokitu zitzaiola une zailak eta erabakigarriak bizitzea eta bere jakituria osoa ipini zuela klubaren kudeaketan. Batzuetan garaile atera zen eta askotan osasunarekin ordaindu behar izan zuen. 

Jose Martinez de Ubago Arrasaten jaio zen 1907ko apirilaren 14an eta Felix Aranoren eskolan ikasi zuen. Aita medikua zen eta anaia Luis, odontologoa, futbolean aritu zen iragan mendeko hogeietan, herriko taldean. Josek, futbolarekiko grinak bultzatuta eta sekulan praktikatu ez zuen arren, kudeaketa lanetan ihardun zuen gazte-gaztetatik. Gerra aurretik,  1930-36 bitartean, orduko presidenteen taldeetan aritu zen, diruzain gisa. Martinez de Ubago, kontablea Roneon, zenbakietan   genuen aditua eta urte luzez Arrasateko futbol taldearen diruak administratzen zituen. 

Joxe Errastiri eginiko omenaldian
Gerra ostean, 1942an, Juventud Deportiva Mondragón sortu zen. Lehen presidentea Jose Aiala izan genuen, eta 1946an Martinez de Ubagok jarraitu zion karguan, 1954ra arte. Eta bere agintaldi hartan futbol arrasatearrak titulu batzuk irabazi zituen lurralde arloan, 1952-53 denboraldian hirugarren mailan aritu zelarik, lehen aldiz. Hurrengo denboraldian utzi zuen lehendakaritza Martinez de Ubagok, baina ez zen sekula futbol girotik aldendu. 

Iturripe berrian, 1966an
Juventud Deportiva Mondragónek krisia bizi izan zuen bere baitan hirurogeietako erdialdean eta beste klub bat martxan jartzea erabaki zen: Mondragón Club de Fútbol. Lehen batzar nagusian Jose Martinez de Ubagorengana itzuli ziren begi guztiak, erakunde berriaren lehendakaritza hartzeko. 1965 zen eta Martinez de Ubagok erronka berriari ekin zion. Hiru urtez ihardun zuen gorengo karguan. 

Martinez de Ubagoren presidentzia desberdinetako kudeaketa estiloan zuzendaritza lana izan zen nabarmenena eta Arrasaten urte haietako kirol esparruetan mugitzen ziren pertsonengana jo zuen, laguntza bila. Horrela, Gaspar Ezkurra, Pako Marteatxe, Valentin Gonzalez, Miguel Laspiur, Vicente Sagasta,  Zezilio Iturraspe, Fernando Aguriondo, Pablo Zubillaga eta beste batzuen ezagutza aberatsarekin aritu ahal izan zen. 


Ikusle bezala, 1950 inguruan
Martinez de Ubagoren bi aldietan ibilitako entrenatzaileen artetik Joxe Errasti  eta Juanito Arriaran ditugu nabarmenenak.   Jokalariei dagokienez, berriz, asko eta onak dira haren lehendakaritzapean aritutakoak. Eta esango nuke guztiengan oso oroitzapen onak utzi zituela. Jose Ignazio Zaitegi da Martinez de Ubagoren bigarren aldiko jokalari haietako bat eta berak honela deskribatzen du bere presidentea: 

“Gizon erantzule, langile, serioa. Pertsona bezala bikaina eta jokalari guztienganako hurbiltasun handia erakusten zuen. Entrenamenduetan egon ohi zen eta gutariko norbaitek saioetara joateko lan arazoak bazituen, presidentea ahalegintzen zen haiek ezereztatzen.  Maite genuela esango nuke …”

Rafaela Ruiz de la Cuestarekin ezkondu zen Jose Martinez de Ubago eta lau seme alaba izan zituen bikoteak: Karmen , Pilar, Jose Luis eta Maria Jesus.  Udalpe elkarteko bazkidea genuen eta futbolaz gain musika zuen atsegin – Justo Munarriz musika bandako zuzendariarekin egunero jarduten zuen solasean- eta zinea. Gerra ondoren eta jubilatu arte La Industrial Mondragonesako administrazio burua izan zen. 

Bizitzak ez zion jubilatu ondoko atsedenerako

1965-66 denboraldiko lehen entrenamenduan

aukerarik eman, 66 urterekin hil baitzen, 1973ko apirilaren 19an. Ostegun Santua zen eta biharamunean egin zuten ehorzketa, hiletak astelehenean izan zirelarik. La Voz egunkarian irakur zitekeen heriotzaren gaineko albistea Berpizkundeko Igandean: 

“Después de larga enfermedad ha dejado de existir don José Martinez de Ubago Milicua, persona que en vida fue un perfecto caballero y muy estimado por todo el pueblo. Muy querido de cuantos directivos, entrenadores y jugadores que desfilaron por el club durante su mandato al frente del Mondragón Club de Fútbol. Pertenecía a la Junta de la Federación Guipuzcoana de Fútbol y por su entrega total al deporte había conquistado varias medallas del Mérito Deportivo. La consternación causada en el pueblo ha sido tan grande que la conducción del cadáver fue una imponente manifestación de duelo” 



Argazkiak: JMVM, Martinez de Ubago Ruiz de la Cuesta sendia, Carmelo Letona














 

miércoles, 20 de septiembre de 2017

HIGIENE EGOERA 1855eko ARRASATEN (2tik bigarrena)

Zarugalde kalea, eskuinaldean, Kondeko Zubitik
Ikusi dugu aurreko batean Arrasaten 1855ean eman zen higiene-azterketa zorrotza udalaren aldetik. Garaiko udal erabakien artean deigarriena izan daiteke gure eguneko ikuspegitik,zaila egiten baitzaigu irudikatzea herriko etxeen itxura tamalgarria, batez ere komunei zegokiena. Ondoko lerroetan azalduko dut, 1855eko azaroaren 23an, higiene batzordeak aurkezturiko txostenaren bigarren zatia. Kalez dago azalduta:

Zarugalde.  La casa nº 185 de D. Vicente de Arregui tiene el asiento común en esqueleto con vista desde la calle y para evitar los muchos olores y un aspecto repugnante es preciso que se intime a su dueño que lo cierre o baje con la proporción conveniente.
En el mismo estado se encuentra un común en el callejón que divide las casas con nº 176 y 177, propia la primera de Dª Ignacia Madinabeitia, vecina de Vergara, y de Dª Manuela de Oyanguren la segunda, y para evitar los inconvenientes que ofrece esto es preciso que la pared que cierra dicho callejón se levante hasta la altura suficiente a impedir la vista de aquel común desde la calle.

Las casas del mismo barrio números  186, 187, 188, 189, 190, 191, 192 y 193, propia de D. Alejandro López la primera y habitada por Valerio Ibarzabal; de la  Capellanía que posee D. Vicente de Oquendo la segunda y tercera; de las religiosas del Convento de la Concepción y habitada por Tiburcio Apellaniz la cuarta; de D. Martin de Leibar, habitada por Pedro Gordoa la quinta; de D. Manuel Elorza, habitada por Francisco de Apellaniz la sexta; de Francisco Guruceta, habitada por Juan de Aranguren la sétima; y de D. Juan José Unzueta, habitada por Ignacio Barrenechea la octava; tienen sus asientos comunes con las peores condiciones sanitarias que puedan imaginarse. En esqueleto, a la vista de la cerca de las casas de la calle Ferrerías y del paseo público por la parte del Norte de Santa Bárbara, caen sobre el río, de cuyas aguas se sirven para muchos usos los vecinos particulares del barrio de Olarte.

Estando las paredes de algunas de ellas en desnivel, quedan adheridas a ellas las inmundicias, presentando un aspecto repugnantísimo y cuando en las estaciones de verano disminuye el agua del río, lo que en adelante sucederá naturalmente con mayor frecuencia con motivo de la nueva fábrica de harinas que se erige en Arrasate, quedan depositadas en la parte del albero seco del río todas las materias e inmundicias que se expelen de los comunes, siendo un foco perenne de insalubridad. 

Por tanto es de muy apremiante y notoria necesidad que se obligue a los dueños a retirar los comunes dentro de sus respectivas casas, y a que por medio de zarpeos o blanqueo hagan desaparecer los vestigios de las inmundicias adheridas a las paredes. 

La casa nº 195 de la misma manzana, perteneciente a dicho D. Juan José Unzueta tiene también en esqueleto su común, pero no se halla en iguales condiciones, porque cae sobre terreno de su propiedad, y bastará obligarle a que lo cierre o baje hasta la proximidad del suelo.

Calle del Medio. Aunque no en tanto grado, se
Erdiko Kalea
halla también en mala condición los comunes de las casas números 60, 57, 55, 62 y 52, propias la primera de D. Juan Pedro de Viguri; de D. Martin Zabala, la segunda; de D. Luis Umendia la tercera; de D. Antonio María Zabala la cuarta y administrada por Domingo Abarrategui la quinta. Todas estas tienen sus comunes en esqueleto con vistas a la calle Ferrerías y es de necesidad, para disminuir las emanaciones perjudiciales, que se cierren o bajen hasta la proximidad de la barbacana pública, en la forma que lo están otros de la misma zona.

También presentan un aspecto sucio las partes zagueras de las casas números 35 y 36 de esta calle, propias la primera de los herederos de D. Domingo Viteri[1] y de D. José Andrés Marcaide la segunda; y convendría invitar a sus dueños a que las reformaran en la parte necesaria.

Cerca del horno de la Leona.(2)  La Junta con mucha previsión tiene ordenado antes de ahora que se cierren los comunes que caen sobre esta cerca, que es una calle o paseo público, pero la comisión ha observado que han vuelto a abrirse algunos y que varias de las casas tienen a la misma cerca los vertederos de aguas sucias, hasta el extremo de haber formado con capas de helechos estercoleros contenidos por piedras. Esto es un abuso y usurpación que no se puede tolerar en perjuicio de la salud pública y entiende la comisión que deben renovarse los acuerdos anteriores que hay sobre el particular obligando a los dueños a que retiren sus comunes dentro de las casas y recojan las aguas sucias, y castigar a los que han infringido las disposiciones de la Junta.

Opina así mismo la Comisión que hay necesidad de que desaparezcan los escombros y receptáculos de basura que hay en aquellos sitios, sin lo que no será fácil conservarlos en buen estado, lo que se conseguiría con poco coste, allanando algún tanto el terreno con desnivel hacia las casas y cuidando de que siempre esté corriente el caño de las inmediaciones de la casa de D. José María Garro, por donde tienen su salida las aguas llovedizas.

Últimamente la Comisión se aventura a proponer a Vds. que poniéndose (en lo que fuese necesario) de acuerdo con el N. Ayuntamiento, se blanqueen las partes zagueras de las expresadas casas de Zarugalde, calle del Medio, Ferrerías y también las de Gazteluondo, tanto para que desaparezcan los vestigios que en las paredes han dejado los comunes, como por que dan una idea poco ventajosa de la cultura del pueblo, prescindiendo de que según las reglas más sabidas de higiene, el uso de la cal y la limpieza precaven o atenúan los desastrosos efectos de toda epidemia, como la que recientemente nos ha afligido[3]

Es cuanto la Comisión debe informar a Vds. para que adopten a su vista la resolución que les dicten sus superiores luces.
Mondragón a 23 de noviembre de 1855.

Después de haberse enterado esta Junta lo adoptó por decreto y para la ejecución se nombró una comisión compuesta por los Señores Presidentes D. Juan Pedro Gorosabel, Don Juan Francisco Aspiazu, D. José María Garro, D. Juan Pedro Viguri, D. Julian Echaguibel, D. Manuel Arana y D. Victor Madinabeitia, que distribuirán el trabajo entre sí como mejor les parezca”




(1) Domingo Viteriren oinordekoa Pedro bere semea  zen, arrasatear mezenas handia izango genuena.
(2) Aurreko artikuluan ikusi dugunez Sansonen labea Olarte kalean zegoen.
(3) Kolera izan zen Euskal Herrian 1855ean, eta Arrasate ere gertatu zen kaltetuta.
 
Argazkiak: JMVM (Santi Altuna eta Karmele Gabilondoren margo lanak)

LEHEN ZATIA

 

miércoles, 13 de septiembre de 2017

HIGIENE EGOERA 1855eko ARRASATEN (2tik lehena)


Olarte kalearen atzealdea, erreka aldekoa

Hemeretzigarren mendean gure hiri eta herrietako higiene-egoera nekez uler genezake oraingo parametroetan. Nahiz eta oraindik ere, zenbait gizarte jarrera deitoragarri direla-eta, batzuetan oinarrizko zibilizaziotik urruti gaudela dirudien, egia da oso zaila egiten dela behar bezala neurtzea duela ehun eta berrogeita hamar urteko baldintzak, herriko bazter publiko eta pribatuen garbitasuneko arloan.


Ideia bat egin dezagun, 1855eko Arrasateko udal ebazpen baten akta irakurri besterik ez dugu egin behar. Irakurketa soila nahikoa da zein nolakoa genuen herriko zenbait txokoren itxura, eta ez bakarrik inguru txiroenetan. Aberatsek ere bekatu larriak zituzten, ikusiko dugun bezala. Honako hauxe da udal Osasun Batzordearen abenduaren 3ko bileran adierazitakoa:

“A continuación se dio lectura de un descargo de los Licenciados D. Juan Pedro Gorosabel y D. Juan Francisco Azpiazu en jurisprudencia y D. Jose Vicente Vidasola en medicina, que se nombró en los acuerdos del 18 de setiembre y tres de noviembre cuyo tenor es como sigue:
“La comisión nombrada por Vds. en su decreto del 18 de setiembre último reproducido en otro de 3 del actual para informar acerca del estado en que se encuentran algunas localidades de esta Villa por lo respectivo a salud pública, las ha reconocido con detención, siendo el resultado de sus investigaciones el siguiente:
Calle de Iturriotz. En la plazuela que llaman del Conde de Villafranca hay dos boquetes que se abrieron sin duda para extraer las inmundicias de la barbacana contigua (1)  y no habiéndose cerrado cual convenía, sobrepresentan un aspecto repugnante a la vista del público, se exhalan por aquellas aberturas malos olores y miasmas pútridos, que pueden infeccionar la atmósfera y causar graves daños a la salud pública. Y lo que opina la comisión es que es urgente se cierren dichos boquetes por quien los ha abierto o por quien corresponda. La misma plazuela se halla obstruida con montones de morteros y otros materiales que deben recogerse, si se ha de impedir que se ensucien los muchachos y otras personas como sucede ahora.

Cercas llamadas también de Cerca Osteta. Con las mismas malas condiciones que los de los boquetes expresados antes, se encuentra otro en el asiento común de la casa de D. José María Resusta, en sitio muy concurrido los días de mercado y también es preciso cerrarlo por igual motivo.

Olarte. La casa nº 175 propia de Pedro Ugarte y habitada por Juldain tiene su asiento común al descubierto o en esqueleto y es de absoluta necesidad que el dueño haga levantar la pared derruida que cae al callejón que conduce al río, pudiendo abrir una puerta para extraer las inmundicias que se depositan allí.

La casa que sin numerar todavía se halla en construcción en la misma calle, propia de los herederos del finado Juan Tomás Bedia, tiene principios de sacar los comunes al río y convendrá que para evitar los abusos que se han observado hasta ahora y evitadas en parte, se haga saber a la representación de dicho Sr. Bedia que no se le permitirá sacarlos fuera de la casa como al parecer han intentado.

Entre la misma y el horno llamado de Sansón existe un solar perteneciente a la testamentaria del finado D. Vicente de Berrosteguieta, obstruido de escombros y materiales en igual forma que la plazuela antes citada del Conde de Villafranca y deben adoptarse respecto de él las medidas indicadas" 

Bigarren zatia:


 

Argazkia: JMVM (Gloria Martinezen margo lana)




(1) Ertaroko hitza da. Harresietan izan ohi zen barne aldeko horma.