miércoles, 30 de enero de 2019

ARAMAIOKO AMANDRE ESNEDUNA. 1798



Etxagueneko amandre bat, XX. hasieran

Inudeen ofizioa ezaguna izan zen gure gizartean XX. mendera arte. Bere seme-alaba biologikoa ez zen umeari bere bularretako esnea ematen zion emakumea genuen inudea. Hori dela eta, “esne-anaia/arreba/ahizpa” erlazioa nahiko hedatua zegoen. Baina gaur dakardan istorioa zeharo diferentea da.

Aramaioko amandre bat bere bilobaren inudea bilakatu zen, XVIII. mendearen bukaeran. Hori, kasuren batean normaltzat har badaiteke ere, harrigarria egiten duena amandrearen adina da: 81 urte. Gasteizen datatutako albistea La Gaceta de Madrid zeritzanak eman zuen ezagutzera 1804ko apirilaren 20ko zenbakian. Begira zer zioen:

“María Catalina de Irazuegui nació en 1º de Marzo de 1717 en la anteiglesia de Echaguen, del valle de Aramayona, de la provincia de Alava. Siendo de edad competente, casó con Agustin de Zavala, de quien tuvo algunos hijos, y entre ellos a Francisco, que contraxo matrimonio con Tomasa de Aispe (1), vecinos de la anteiglesia de Arejola, del mismo valle. 

Quedó viuda la citada Maria Catalina 16 años ha en compañía de su hijo y nuera , y quando se hallaba en la edad de 81 años, su nuera dio a luz una niña, que se bautizó en 14 de mayo de 1798, con el nombre de Gregoria Bonifacia. El alimento de la madre era escaso ,y mucho el trabajo: la criatura padecía hambres que la obligaban a llorar: un día que la madre se ocupaba en las labores de una heredad arrendada dexó a la niña al cuidado de su abuela, la que compadecida de los lloros de la nieta, por no haber en la vecindad mujer que la suministrase leche, la aplicó a sus pechos, que los agarró de tan buena gana por la hambre que padecía, que sin duda sacó alguna substancia, pues aplacó sus lágrimas.


Al siguiente día hicieron la misma operación la abueIa y nieta, y a pocos que continuaron se halló la vieja con tanta leche en sus pechos como si fuera una moza de 25 años: de forma que crió a la niña por el dilatado espacio de 4 años, y en el día viven la abuela y nieta llenas de miseria y pobreza. Cumplidos los citados años de lactancia hubo mucha repugnancia de parte de la nieta para apartarse de la abuela, la que aún se hallaba con tanta abundancia de leche que, para evitar los dolores de la opresión, fue preciso se aplicase los medicamentos que dictó el cirujano, estando a la sazón en la edad de 85 años”


Maria Catalina Yrazuegui Urizar 1717ko martxoaren lehenean jaio zen Aramaioko Etxaguen auzoan, aita Bartolome bergararra eta ama Catalina aramaioarra zirelarik. Maria Catalinaren aitak kaparetasunaren (hidalgiaren) txostena aurkeztu zuen Aramaioko udaletxean, 1740an.  

Agustin Zabala Muruarekin ezkonduta,Maria Catalinak sei seme-alaba hazi zituen. Haietako bat, Frantzisko Martin, Tomasa Aspe arrasatearrarekin ezkondu zen Arrasaten 1790ean eta Gregoria Bonifazia alaba izan zuten, 1798ko maiatzaren 14an. Ordurako, Maria Catalina alarguna genuen eta semearekin bizi ei zen, Arexolan.

La Gaceta del Norte egunkarirako erreportaia 1804koa da eta Maria Catalina amandre inudea 1806ko maiatzaren 7an hil zen, Arexolako baserrian. Gregoria Bonifazia biloba, berriz, 1857ko urtarrilaren 24an zendu zen. Amandrearen esneak ez bide zion txarrik egin.

(1) Tomasaren bataio, ezkontza eta heriotza agirietan, Tomasa Aspe Lizaur bezala agertzen da. Gregoria Bonifazia alaba jaio zenean, aldiz, Tomasa Arexola Lizaur dago idatzita. Beraz, Gregoria Bonifaziak Aspe abizena galdu zuen.


Argazkiak: JMVM

miércoles, 23 de enero de 2019

IOKIN ZAITEGI ETA EUSKAL IKURRIÑA

Euskal ikurriña legeztatuta izan zen egunetik berrogeita bi urte eman berri dira eta Arrasaten oroitzapen-ekintza bat izan da, iragan urtarrilaren 19an. Ekitaldian nengoela, nire gogoak salto egin zuen 1976ko abenduaren 19ra,eta Iokin Zaitegi arrasatear handiarekin berraurkitu nintzen, herriko Udaletxean. Zer dela eta nire oroit-bidaia?

Ikurriña maite zuen Zaitegik eta ez zuen salgai. Ikurriña, euskara, aberria... berarentzat dena zen bat. Eta bere talaia partikularretatik ozen aldarrikatu zuen Euskadiren euskaltasuna, horrek bere politika-kideekin disgustuak edukitzera eraman bazezakeen ere.

Iokin Zaitegi Arrasateko Seme Kuttuna izendatu zuten 1976ko abenduaren 19 hartan, igandea, Jose Antonio Altuna alkateak Udaletxean presiditutako batzar jendatsu batean. Ezkerreko argazkia egun hartan dago aterata, Udaletxeko atarian -kontzejupean- eta Iokinen atzean ikurriña ikus dezakegu. "Iokin Zaitegi" nire liburuan (1981) egun hartaz zabal aritu nintzen. Ez noa errepikatzera bertan irakur daitekeena. Baina zilegi bekit hona aldatzea Iokinek eguerdi hartan jendearen aurrean irakurritako poema. Esan behar dut omenduak lizentzia hartu zuela eta poemaren 86 olerkiak irakurri zituela, bata bestearen ondoren. Bere eguna zen eta inortxok ez zuen irakurraldi luze hura eten nahi izan.

"Euskal Ikurriña"ri eskainitako poema Biarritzen idatzi zuen, “Euzko Gogoa” bere aldizkariaren porrotaren atarian.  Zaitegik esperantza galdu zuen inoiz, berak hainbeste maite zuen aberriak burua jasoko zuen.
Eta Iokin bigarren aldiz Guatemalako bidea hartzeko prest zegoen, handik gutxira egingo zuen moduan. Euskal gizartearekin eta, batez ere, erbesteko euskaldunekin etsita ageri zen. Giro horretan idatzi zuen Iokinek bere poema.

Euskadi osoan inork ez dio egin euskal ikurriñari Zaitegik idatzitakoa bezain gorazarre berorik. Oso gutxi gogoratzen dugu abertzale sutsua, poeta erraldoia. Ikurriña hitza erabiliko dugu ezpainetan maiz baina hari poemarik ederrena eskaini zion gizona  ahaztuta. Hori ez da Zaitegiri eta, ziur aski, ezta ikurriñari ere egin dakiekeen omenaldirik onena. Ez, alajaina! Baina, tira...

Hona hemen "Berriz ere Goldaketan" liburuan Zaitegi eta Plazaola´tar Iokin Ph.Dk idatzitako poema:
 
"Berriz ere Goldaketan" poema liburua Guatemalako "Hispania" moldiztegian (irarkolan, Iokinek berak idatzi bezala) "1962´garreneko Euskeraren egunean" bukatu zan inprimitzen. Xehetasun guztiak zituen Iokinek gogoan, liburua kaleratzeko data barne. Euskara, aberria, ikurriña...Euskadi.

Argazkiak: JMVM

miércoles, 16 de enero de 2019

FRANTZIAKO AZKEN ERREGEA ARRASATEN. 1782


Artois Kondea, 1782an






Frantziako azken erregea izango zena Arrasatetik igaro zen 1782an. Borbon sendikoa, hain zuzen, Gibraltarrera zihoan eta Arrasaten zortzi bat gun eman zituen. Miguel Madinabeitiak egonaldi horren berri ematen digu, La Voz de Guipúzcoa egunkarian 1900eko otsailaren 29an.

“El día 15 de julio de 1782 entró en Mondragón,  a su paso para el campo de Gibraltar, el conde de Artois, hermano del infortunado Luis XVI, que en 1824 ciñó la corona de Francia, con el nombre de Carlos X hasta 1830, en que por una obligada abdicación tuvo que dejar su puesto a Luis Felipe, duque de Orleans.

El príncipe fue alojado en la casa consistorial que hacía dieciséis años se había edificado de nueva planta, en la que existía, con independencia del municipio, un parador que en aquel tiempo estaba reputado como de los mejores desde Salinas a Irún, por haberse abierto la carretera general con el nombre de camino real de coches.

Anexo a este edificio existía y existe aún ahora, una espaciosa cochera sobre la cual se ha levantado recientemente un piso para instalar en él la oficina del telégrafo y la sala de ensayos de la banda municipal. La existencia de dicha cochera fue el móvil que contribuyó a la preferencia de morada para su alteza, pues había en el pueblo casas aristocráticas como la de Monterrón, Villafranca, Cénica y Oquendo, en alguna de las cuales habíanse ya hospedado testas coronadas”

Frantziako Karlos X, errege koroatu zutenean
Karlos Felipe Borbon Artoiseko kondeak 25 urte zituen Arrasatetik igaro zenean. Luis XVI errege ajustiziatuaren anaia zen. Frantziar iraultzaren kontrako militanterik sutsuena bilakatu zen eta Napoleonen ostean Luis XVIII. beste anaiak jasotako koroia, Karlos Feliperi heldu zitzaion ordura arteko erregea 1824 hiltzean. Karlos X. izenarekin 1830ra arte iraungo zuen. Bere titulua Frantzia eta Nafarroako erregea izan zen. Bera izan zen Frantzian koroatutako azken erregea.  Segi dezagun Madinabeitiaren kronikarekin:

“Designada la sala consistorial para gabinete y recepción del ilustre viajero, fue decorada con los mejores muebles y adornos que facilitaron los particulares, sin que exista otro detalle que de la casa de Villafranca  enviaron una suntuosa araña de cristal y dos cañones de artillería.

El Ayuntamiento comisionó a los señores D. Manuel María Gaytán de Ayala y D. Angel de Echevarri, jóvenes de familias distinguidas del pueblo, para que obsequiasen al príncipe y su comitiva, sirviendo al propio tiempo de intérpretes por poseer ambos el idioma francés. Hubo aurreskus, novilladas con barreras y por la noche se colocaron hachas de cera en todas las casas de la plaza para la luminaria.

Zekorketak izan ziren...
Se hizo un derroche de agua, horchata y bizcochos etc. amenizando estos festejos con tamborileros de fuera y otra música del Seminario de Vergara, viniendo a la espera el señor conde de Peñaflorida, fundador de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País. Aprovecho esta ocasión para ofrecer un dato histórico más, y es el de que este mismo señor conde de Peñaflorida contrajo matrimonio en Mondragón con la señorita de la familia de Monterrón, doña Josefa Joaquina de Aranguren y Alava, el 17 de febrero de 1785”

Ziurrenik, frantziarrari laguntzeko aipatutako Gaytan de Ayala gaztea Villafrancako kondearen semea izango zen. Nire datuen arabera, Peñafloridako kondea eta Monterrongo kondearen alaba Bergaran ezkondu ziren, 1785eko apirilaren 9an.

Eta zer esan Madinabeitiak ondoren eskaintzen dizkigun datuez? Zortzi egun – ez bide zuen frantziarrak presa handirik Gibraltarrera heltzeko- eman zituen Arrasaten. Zaintzako lanak ongi burutuko zituzten arrasatearrek, bai alajaina! Eta txingarrak? Baina serioena Artois kondearen “politesse”-ari segituz, korporazioak udaletxean ireki behar izan zuen ateari dagokion datua da, ezta?

“El conde de Artois permaneció aquí ocho días, durante los cuales hizo la guardia una compañía de naturales del pueblo, instruidos previamente en el ejercicio por el caballero D. José Antonio de Cénica. Olvidaba un detalle y es el que durante la permanencia de los ilustres huéspedes, unos muchachos fueron destinados con tizones encendidos para ofrecerles lumbre con que encender las pipas. No cabe duda de que los fumadores estarían provistos de los chismes, pedernal, yesca y eslabón, pero no había nacido todavía Irony, estudiante de Peshí que inventó el fósforo y murió pobre en una aldea de dicha población en Noviembre de 1885.

Al cumplimentar el Ayuntamiento a su alteza cuando partió del pueblo para continuar su viaje al campo de Gibraltar en 24 de julio, le preguntó si había estado contento durante su permanencia en el pueblo y le contestó que había estado perfectamente bien; que solo había experimentado la molestia de que para pasar a la sala tenía que dar el rodeo por la calle.

El Ayuntamiento devoró en silencio esta falta, pero cuando el conde estuvo de regreso el 13 de noviembre, ya del parador podía pasar a la sala por una puerta que se abrió en lo grueso de la pared. Hoy esta puerta está oculta por el nicho de la presidencia y por el lado del casino forma un armario o escaparate de cristales donde la sociedad guarda sus periódicos. Mondragón  23 de febrero de 1900”

Azken esaerari dagokionez, badakigu jakin non zegoen herriko Kasinoa.Herritar guztiak izango ahal ziren bazkide? Bestalde, ez dut inon aurkitu Artois Kondearen Frantziarako itzulerari buruzko beste aipamenik.

Argazkiak: JMVM, Wikipedia eta Mendia bilduma
Informazio gehiago Gaytan de Ayala sendiari buruz:

http://txemax3.blogspot.com.es/2016/01/galarra-leizea-deskubritu-zuen-gizona.html