miércoles, 2 de enero de 2019

TXIRRINDULARITZAREN HASTAPENAK ARRASATEN. 1911



Leibar arrasatearra
Aritu nintzen aurreko batean Arrasaten txirrindularitzakizan zituen hastapenetaz eta oraingo honetan ere zertxobait gogoratu nahi dut, kirol espezialitate horretako aitzindari arrasatearren izenak behintzat berreskuratzeko. Haiek ere egin zuten historia, txikitxoa, baina azken finean historia. Eta gizon haiek idatzitako kronika kontuan bere mailan eduki ahal izateko, diodan Frantziako Tourra 1903koa dela eta Espainiako Vuelta 1935ekoa. Arrasatearrak, beraz, oso goiztiarrak izan ziren txirrindularitzan. 

Goazen 1911ko San Juan jaietara. Txirrindulari lasterketa bat antolatu zen ekainaren 24rako eta horren berri eman nuen goian aipatu ekarpenean. Eta esan nuen, proba haren arrakasta ikusita, biharamunean, 25ean, beste bat antolatu zuela herriko Sociedad Sport elkarteak, Jose Azkoaga Resusta presiditzen zuena. Irakurleak gogoratuko du, ziurrenik, harrez geroztik hamarkadatan San Juan jaietako bigarren egunean txirrindulari lasterketa bat izan dela Arrasaten. Baina irakur dezagun 1911ko bigarren norgehiagoketa hartan gertatutakoaz. Gasteizko “La Libertad” egunkariak zekarren, ekainaren 27ko edizioan,”Demarrage” bat sinatutako kronika: 

“Siempre con deseos de que nuestra estancia sería más entretenida, organizaron una carrera en la que tomaron parte cuatro corredores, que emplearon 25 minutos en recorrer los 12 kilómetros en que consistía. Fue, sin duda, la más interesante, por correr jóvenes que arrean a las mil maravillas. El recorrido era salida de Mondragón, llegar a Garagarza, vuelta atrás, tomar otra carretera hasta Arechavaleta y volver a Mondragón. 

Durante el trayecto hubo escapadas por parte de unos y otros, pero sin conseguir despegarse. A los virajes de Garagarza y Arechavaleta llegó el primero uno de Vitoria. Al llegar veinte metros antes de la meta iban tres en pelotón, pero uno de ellos, con mucha maestría y malicia, cortó el paso a otro, lo que le impidió seguir embalado por temor a caerse; y por no llegar el tercero, puesto que hería su amor propio de ciclista, se bajó de la bicicleta.

La ganó el joven Morales, de San Sebastián, un chico que sabe correr admirablemente y que no
Jose Azkoaga Sociedad Sporteko presidentea
tardará mucho el día en que le dé un susto a algún astro ciclista. Y de Mora ¿qué quieren? Pues que cada día gana más y ya es un coloso. Otro de los que prometen, y muy pronto, llegar al pináculo del ciclismo es el simpático mondragonés Leibar, que llegó en la segunda carrera a cuatro segundos de Mora. ¡Quién sabe lo que hubiera pasado si tiene una máquina de carrera! Yo ya me lo figuro. Le felicito cordialmente”
 

Honaino kirol kronika. Badakigu, beraz, Arrasateko Leibar gazteak lasteketako txirrindu bat erabili izan balu… auskalo zer gertatuko zen. Egunkariak segitzen zuen xehetasunak ematen, baina karreratik kanpokoak: 

“Y llegó la hora de volver a Vitoria. Empezaron los abrazos, apretones de manos, promesas de volver pronto y si Antonio Mora, jefe de la tribu, no nos dice que se va a hacer de noche, todavía estamos despidiéndonos de aquellos amables mondragoneses. Una vez en Vitoria, saludamos cariñosamente al pueblo de Mondragón, a la Sociedad Sport y a su querido Presidente don José Azcoaga, que ha trabajado sin descanso porque todo saldría a la perfección”

Argazkiak: JMVM, Luis Maidagán
GEHIAGO TXIRRINDULARITZAZ

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario