Toribio Agirre Ibarzabal |
Toribio Agirre izenak ez die ezertxo ere
esango berrogei urtetik beherako arrasatearrei. Adin horretatik gorakoek,
berriz, agian oroituko dute kale bat izan zela izen horrekin, zein eta egun
Olarte kalea deitzen duguna. Herriko zaharrenek agian gogoratuko dute Toribio Agirre
eta Unión Cerrajera S.A zuzen erlazionatuta daudela. Hortik aurrera, ezer gutxi
dakigu pertsonaia honetaz. Gaurko ekarpen honetan, beraz, gizon horren gaineko
zenbait zertzelada eman nahi ditut, iruditzen baitzait herriko industria
garapenarekin zer ikusi handia duela. Jose Maria Resusta beste industria gizon
erreferentearekin batera Agirrek haro bat markatu zuen arrasatear gizartearen
bilakaeran. Resusta eta Agirre elkarren ondoan ibili ziren hamarkadatan.
Toribio Agirre Ibarzabal Arrasaten jaio zen
1854ko apirilaren 16an. Pedro Agirre Barrutia eta Ana Ibazabal Arregi gurasoak
ere arrasatearrak ziren. “Ama Cerrajera” (2007) liburuan idatzi nuen bezala, hamaika
urterekin ekin zion lanari Zaldibar ondoko erreka bazterretan Monterrongo
Kondeak zeukan “Olazar” lantegian. Eta handik gutxira egingo dute topo lehen
aldiz Agirrek eta Jose Maria Resustak, 1869an ola erosten baitio bigarrenak
Kondeari, sarrailagintza sektoreko enpresa modernoa egiteko asmoz. Orduantxe
jaio zen “Vergarajauregui, Resusta y Cia” enpresa. Lan egiten zuen bitartean Agirrek
administrazio eta merkataritza ikasketak
egin zituen.
Agirre lehen lerroan, txapela eta bizar zuriarekin |
Bigarren karlistadak hemeretzi urterekin
harrapatu zuen Toribio gaztea eta karlistekin aritu zen. Gogor eta gogoz ihardun
bide zuen gatazkan, hiru urte geroago tenienteren gradua eskuratu baitzuen. Gerra galdu arren ez zitzaion zigorrik egokitu... Jose Maria Resusta baitzeukan aldeko. Eta,
beraz, VRyCia-ra itzuli zen, administrazioaren arduradun bezala. Poliki-poliki
enpresaren akziodun handi bat bilakatzen da, beti Resustaren ondoan. Kontuan eduki
behar dugu enpresa hura penintsulako garrantzitsuena izan zela sarrailetako
sektorean XIX. amaieran.
Ezaguna den moduan, VRyCiak eta “La Cerrajera
Guipuzcoana” sektore berdineko Arrasateko beste enpresa garrantzitsuak bat egin
zuten 1906an, Unión Cerrajera S.A sortzeko. Une hartan erabaki zen enpresa
berriaren presidentea Candido Gaytan de Ayala izango zela eta administratzaile
nagusia Jose Maria Resusta. Baina orduantxe ere sinatu zen Resustaren
ondorengoa Toribio Agirre izango zela Unión Cerrajera S.Aren zuzendaritzan. UCEM
berriaren kapitalaren osaketan, Agirre
seigarren akzioduna izan zen jabetza-tituluei zegokienez. Beraz, teniente
karlista ohiak pisu espezifiko handia zuen enpresa berriaren martxan eta
akziodun bezala lehen unetik sartu zen Administrazio Kontseiluan.
UCEMen 1926an Agirreri eskainitako oroit-diploma |
Jose Maria Resustak 1908an utzi zuen
zuzendaritza – 84 urte zituen- eta Agirrek eskuratu zuen enpresaren gaineko
erantzukizun osoa. Zuzendari bezala 1931ra arte aritu zen – 77 urterekin- eta
Administrazio Kontseiluko presidente izendatu zuten eta kargu horretan bi urtez
aritu zen,. Bere agindupeko aroan Unión Cerrajera S.A-k urrats sendoak eman
zituen, lehen lerroko enpresa multisektoriala bilakatzeko.
Gipuzkoa mailan ere aritu zen enpresa
munduaren goi kudeaketan eta, horrela, 1928an Gipuzkoako Ekoizleen Ligako
presidente egin zuten eta bertatik eragina izan zuen Gipuzkoako Industria
Ganberaren sorkuntzan. Espainia mailan, berriz, Laneko Domina jaso zuen Primo
de Rivera jeneral diktatorearen eskuetatik 1926an.
Enpresatik kanpoko Toribio Agirreren bizitzan
bada arlo bat, oso ezezaguna. Politikari dagokiona da, eta XIX.aren azken
urteetan eman zen. Egia da sekulako zalaparta ekarri zuela Agirreren ibilbide
politikoak, liberalekin aurkeztu baitzuen bere burua. Gipuzkoako zenbait prentsak
ez zion arrasatearrari barkatu iragan karlista. “La Libertad” egunkari errepublikazale
erradikalak , adibidez, 1892ko irailaren 2an zekarren:
“Todos los días se aprende algo. En el de
ayer aprendimos lo que hoy comunicamos a nuestros lectores a renglón seguido,
no sin antes gritar: ¡Vivan los carlistas de la coalición liberal! Quiere
decirse que ya conocemos los méritos políticos de D.Toribio Aguirre, pro varón
llamado a liberalizar este país. Fué D. Toribio Aguirre capitán de los tercios
carlistas de Mondragón. En su hoja de servicios constan, pues, los logros,
imponderables, inmensos, que prestó a la causa de la coalición liberal. ¡Con
qué gusto contaríamos todas las proezas del ex-capitan de los tercios carlistas
de Mondragón! Los servicios que entonces prestó a la causa de la dinastía
imperante y del trono legítimo, le han sido premiados, al fín, ascendiéndole a
candidato de la coalición liberal. Dignos son la una de la otra”
1892ko irailaren 11an Diputaziorako hauteskundeak
egin ziren eta Toribio Agirre liberalen zerrendan agertu zen. “La Libertad”etik
jasotako erasoa zela eta, Agirrek erantzun bat bidali zuen, irailaren 6an:
“Sr.
Director del periódico LA LIBERTAD. Muy señor mío: Aunque el mero hecho de
haber presentado mi candidatura para las próximas elecciones de diputados provinciales,
como individuo de la coalición liberal de Guipúzcoa, demuestra de manera
evidente que me honro perteneciendo a
esta coalición, y aunque mis dilatados servicios a los liberales del distrito
de Vergara no dejan lugar a duda alguna, respecto de mis ideas politicas, ante
las falsas imputaciones que sin fundamento alguno se me dirigen en ese
periódico, y más por corresponder a la bondad, a la confianza de mis
correligionarios que por dar satisfacción a mis enemigos, me creo en el deber
de manifestar a Vd. que, como queda indicado, milito en la coalición liberal, y
que todos mis esfuerzos se encaminarán siempre a lograr el triunfo de los
liberales, con quienes comparto las glorias de triunfo o las amarguras de la
derrota.
En
resumen, quien quiera que desde ahora se atreva a dudar de mi amor a la
libertad y a aplicarme el odioso calificativo de tradicionalista carlista,
miente de una manera descarada, y como grosero calumniador se hace sólo
acreedor a mi más profundo desprecio. Toribio de Aguirre”
Toribio Agirreren etxea lurreratzen ari, 1967-08-03an |
Toribio Agirre ez zen aukeratua izan
Diputaziorako, eta enpresa munduari lotuta jarraitu zuen. Nik behintzat ez diot
beste ahaleginik ezagutzen arlo horretan.
Amaitzeko, diodan, Toribio Agirre 1883an
Mikaela Isasi Miotarekin ezkondu zela Elorrion eta bikoteak bederatzi seme-alaba
izan zituen, denak arrasatearrak. Horietako bat – Jose Maria- izan zen Unión
Cerrajera S.Aren Bergarako lantegiko zuzendaria urte luzez. Eta alaba gazteena –
Pureza- Marcelino Oreja Elosegirekin ezkondu zen. Oreja Elosegik Unión
Cerrajera S.Aren presidentzia hartuko zuen bere aitaginarreba erretiratzean eta
1934an eraila gertatu zen urte hartako urriaren iraultzan.
Toribio Agirre, Don Toribio, 1941eko uztailaren
lehenean hil zen Donostian. Eta handik bi egunetara, hilak 3, gorpua Arrasateko sendi hilobian
ehortzi zuten, hileta elizkizunak burutu ondoren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina