abendua 29, 2021

KARLISTAK ARAMAION. 1872-1876. Amaitu al da gerra?


 “Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion,  1876ko martxora arte iraungo zuena.

Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako Diputazioa sortuko zuten.

Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten zuten.

Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita geratzen da,  hortik barrena abiatu eta ikertzeko.

===========..==========

1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA

2.- UDAL TALDEAREN DIMISIOA

3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?

4.- SANTA CRUZ ARAMAION

5.- AMAITU AL DA GERRA?

6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873

7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874

8.- TELEGRAFO KARLISTA

9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875

10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875

11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876


Ikusi genuen aurrekoan Aramaioko udal aktetan ez dela  Santa Kruz apaizaren atxiloketa eta ihesaren gaineko  aipamenik. Bizitza arruntak aurrera segitu zuen, normaltasunez, normaltasun esan badakioke gerraren hurrengoko giroari. Baina badirudi udal kideek ahaleginak egiten zituztela euren karguari ahalik eta modu orekatuagoan eusteko. Horren egiaztapena da 1872ko uztailaren amaieratik ez dela urriaren 16ra arte gerra giroko albisterik udal gaien artean. Egun hartan udal kideekin eta, ez ohiko bilerara deitutako herri batzarrekoekin: “Se presentaron las cuentas de suministros causados durante la guerra civil, así a las tropas del Gobierno, como a los titulados carlistas, bien en las especies de pan, vino y carne, como en bagajes y otros servicios” Batzorde bat izendatu zen kontuak aztertzeko. Apunte horretatik ondoriozta daiteke udal kideak gerra amaitutzat ematen zutela. Eta uste horretan ari zirela  adierazten dute ondoko apunteek, baita 1872ko urriaren 16ko aktatik atereak:

“Se autorizo al señor alcalde para que enajene las armas sobrantes que existen, acopiadas con motivo de la guerra civil, al precio más ventajoso posible”

“Igualmente se autorizó al mismo para que proceda a la venta, sea en público remate o sin él, al mejor precio posible, de los tres caballos que se adquirieron para el ramo de bagajes para la guerra civil”

“Igualmente, considerando que en el día no hacen falta los colchones y sábanas que se aprontaron por los habitantes para el cuartel de la guarnición de tropa en esta población, se acordó devolverlas a las personas que hicieron el apronto, oficiándose al efecto a los alcaldes pedáneos   para que lo hagan saber a los interesados, bajo del supuesto de que si en el término preciso de ocho días no se presentasen a recogerlas, perderán el derecho para ello y de toda indemnización, y se dispondrá de ellas, según se acuerde por esta corporación”

Gerrak berarekin zekarren beste arazo handia botikena zen, herriko botikariaren esku geratzen zena. Horren haritik diodan udal aktak beteta daudela urte hartako botikaria zen Gabriel del Pechoren txostenez. Azaroaren 6ko bileran, adibidez, honakoa irakur daiteke:

“Se tomó en consideración y se reconocieron las cincuenta y dos recetas medicinales presentadas por D. Gabriel del Pecho, farmacéutico titular, que asegura haber despachado para los soldados que estuvieron de guarnición en esta población del Batallón Cazadores de Segorbe,  reclamando el pago de sus valores, que los regula y valúa en la cantidad de setecientos cuarenta y seis reales.

Aramaioko Udaletxea
Del examen de dichas recetas aparece que de ellas,  veinte y siete fueron para el Hospital y las restantes veinte y cinco para fuera de este establecimiento. Se tomó muy en consideración de que esta corporación municipal no ha tenido el menor conocimiento sobre tales recetas y menos que se le hubieran ordenado por la autoridad militar de que sus costes debían pagarse de los fondos comunes, ni el señor alcalde presidente había ordenado cosa alguna sobre ello, y que los sellos de la Alcaldía que aparecen en las tales recetas no fueron estampados por orden de éste, ni de acuerdo del Ayuntamiento, sino que teniendo el sello el Alguacil encargado de los suministros para sellar los documentos de raciones y bagajes, se le hizo por el médico echar los sellos en papeles sueltos sin escribir cosa alguna, sin duda para la entrada de los enfermos en el Hospital.

Y que además, la clase de medicinas recetadas son para curación de enfermedades sifilíticas, que en su caso el farmacéutico debe exigir  sus pagos, si quiere, a los mismos interesados, y siendo militares a las autoridades de que dependen…” (1)

Baina alaitasuna laburra ei da txiroaren etxean eta ez zen berandutu albiste kezkagarriak ostera dantzan ipintzea. Azaroaren 10ean Udalak bilera irekira deitu zuen, zinegotziez gain auzoetako alkateak ere agertu zirelarik. Mahai gainean zegoen gaia:

“Habiendo llegado a esta población de Ibarra de guarnición una compañía del ejército del Regimiento de Luchana y haber pedido su comandante que va a acuertelar en la sala concejil, para ello se le apronten y repongan las camas dormitorios, se hizo la distribución de colchones, sábanas, almohadas con sus fundas y mantas que debe aprontar cada ante iglesia y barriadas sin la menor dilación…

Berriro, beraz, soldadu, armak, errazioak… gastuak! Eta bilera berdinean bagajeak ere adostea erabaki zuten. Udalaren zaldiak saldu berriak ziren baina bateon batek gogoratu zuen Oletan bazela beste zaldi bat, zama joan etorrietan erabil zitekeena. Eta deliberatu zuten Oletatik Ibarrera ekartzea. Horrezaz gain, zenbait herritarrek zituztenak ere baliagarriak izan zitezkeela iruditu zitzaien korporatiboei eta soldaduen zaldientzako lasto eta garagarra bildu behar zenez gero tokirik aproposena herriko alondegia zela uste izan zuten. Baita ikatzerako ere. Eta mandatari edo oinezkoen betebeharra burutzeko, elizate eta auzoek bina oinezko seinalatu behar zituzten, beti ere soldaduen komandantearen aginduetara alde batetik bestera mandatu edo mezuak eramateko. Labur bilduz, gerra makineriarako azpiegitura prestatzen ari zen berriro.

Baja bat izan zen udal funtzionarioen artean: medikua. Ordura arteko Lorenzo Cordido sendagileak agur esan zuen eta Udalak plazarako deialdia egin zuen, azaroaren 8an. Baldintzen artean, bi mila pezetako soldata eta “debiendo tener los aspirantres cuatro años de prácticas, haciendo la eleccion dando preferencia a los que posean el idioma vascongado…” Diodan mediku horren gainean, Gobernuak saritu egin zuela 1872an. Begira zer zekarren “La Iberia” kazetak 1872ko uztailaren 3: Ha sido agraciado con la encomienda de Isabel la Católica el señor don Lorenzo Cordido y Garza, médico titular de Aramayona, por los servicios que prestó durante las invasiones de la viruela negra y del tifus. Felicitamos á nuestro amigo por esta justísima distinción

Ez zen baja bakarra izango, urtea amaitu aurretik botikarioak ere uko egin baitzion Aramaion segitzeari. Eta urteko azken aurreko bileran –abenduaren 29an- alkateak eta lehen alkate ordeak ere dimisioa azaldu zuten, osasun arazoak argudiatuz. Beste kideek ez zieten onartu. Horrela amaitu zen 1872 urte mugitua aramaioarrentzat.

Argazkiak: JMVM



(1) Azkenik, Udalak ordaindu behar izan zituen 746 errealak

 

abendua 22, 2021

MONDRAGONES, 1921ean. PILOTAREN ERREGEA


Mondragonés, 1911an

Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” izan da Arrasateko pilotaririk ospetsuena. Baieztapen borobila egin dut, herrian sekulako pilotari onak izan diren arren. Hortxe daude Arriaran II, Bolinaga, Zurdo de Mondragón, Arriaran III eta abar luzea. Baina oraindik gaur egun ere pilotaren munduan bada halako oihartzun bat Mondragones izena noizkik behin ekartzen diguna, inoren balentria hau edo bestea dela eta.

Txapeldunen txapelduna izan zen, kroniken arabera 1917-27 bitartean.  Nire ustez, Mondragonesek 1916an lortu zuen titulu ez ofizial hori, eta horrezaz beste batean itzuliko naiz.  Mondragonesen ospeak indar handia irradiatu zuen eskuzko pilota errealitatea zen bazter guztietara. Bitxia da, ordea, lehen txapela jantzi eta bost urtera ezer gutxi zekitela Arrasateko pilotariaz Donostian. Harritu egin ninduen, 1921eko Santo Tomas egunean Donostiako Moderno frontoian Juan Bautista Azkarateren presentzia iragarri ondoren, El Pueblo Vasco egunkariaren pilotako kritikoak biharamunean zioenak, eskuzko partiduari buruz:

Se sabía que por esos frontones en los que se juega de esta forma, andaba un pelotari llamado el Mondragonés, que es el asombro de la afición, al que con justicia se le moteja “el coloso” El público de nuestro frontón desconocía al estupendo pelotari. Es un pelotari con potencialidad en su brazo y asombrosa facilidad para extender la pelota. Nuestro público recordaba la pegada de aquel Baltasar. Ayer Mondragonés, lo mismo con la derecha que con la izquierda, pasó unas pelotas del cuadro 7 y en tres excedió al 8 y medio. De modo que, aunque sólo sea en esto, le viene bien el calificativo de coloso. Además su estatura juega principal papel, por cuanto que con piernas largas, cubre una cantidad de cancha suficiente para evitar toda sorpresa de las dejadas contrarias”

Kronistak – ez du ematen berak ere ezagutzen zuenik Juan Bautista-  Mondragonesen “aurkezpena” egiten die Donostiako bere irakurleei… eta arrasatearra 1916tik genuen eskuzko pilotaren txapeldun handia! Bistan da, orain bezala lehen ere Arrasate oso-oso urruti zegoela probintziako hiriburutik.

Atotxako Moderno frontoian izandako partidu haren gain apur bat gehiago jakiteko, ordea, beste egunkari batera jo dut, abenduaren 22ko edizioan zioena:

Moderno Frontoia
“Ayer festividad de Santo Tomás, se jugó en el frontón del Paseo de Atocha el anunciando partido depelota a mano que tanta expectación había despertado entre los aficionados al hermoso deporte vasco. Las dependencias del Moderno se vieron, como esperábamos, extraordinariamente concurridas y presentaron aspecto imponente.

En  la combinación figuraba el formidable pelotari Mondragonés, “as” indiscutible del juego de pelota a mano, luciendo distintivo colorado, el cual debía de contender contra Errasti y Castillo, que ostentaban pañoleta azul. Las condiciones de saque eran: Mondragonés del cuadro dos y Castillo del tres.

El encuentro tuvo momentos de verdadero interés, pero en conjunto defraudó las esperanzas de los aficionados. La cátedra eligió por favorito al gran Mondragonés, cuya superioridad pudimos notar desde el primer momento. Empatado en el primer tanto, avanzó resueltamente el favorito de los adinerados, colocándose en 19 tantos por siete sus contrincantes. En este momento se ofrecían momios de 100 duros contra uno a favor de Mondragonés, quien desde los primeros tantos empezó a jugar maravillosamente, atacando a sus rivales como una fiera.

El tanto 19, que fue el que gustó extraordinariamente, duró unos seis minutos, ganando Mondragonés que hizo un verdadero alarde de resistencia, colocándose siempre a la pelota maravillosamente. Mondragonés, al terminar este tanto, escuchó una delirante ovación que duró largo rato.

Errasti y Castillo intentaron iniciar una arrancada, atacando a su adversario en los terrenos más peligrosos, pero fracasó su intento, pues Mondragonés, jugador de amplios conocimientos y de resistencia física inagotable, contestaba a sus enemigos con formidables pelotazos estupendamente colocados. Termino el partido con el triunfo de Mondragonés, que dejó a sus contrincantes en 13 tantos para los 22, a los que estaba concertada la pelea.

Los muchísimos aficionados que fueron a ver jugar a Mondragonés quedaron satisfechísimos de la brillante actuación de este estupendo pelotari. Sin embargo, a nosotros nos hubiera gustado mucho más jugando contra otra pareja más fuerte, pues conocemos a Mondragonés, y sabemos que puede hacer mucho más aún, si se le pone contrarios de más empuje. Errasti y Castillo son dos excelentes pelotaris, pero tienen que jugar con más fe y entusiasmo si quieren vencer al rey de la pelota a mano. Al retirarse de la cancha, Mondragonés fue calurosamente ovacionado por el publico”

Donostiak, itxura denez eta agerkariek garbi uzten zutenez, eskuko pilota baino erremontea nahiago zuen.

 Argazkiak: JMVM, Kutxateka (Moderno Frontoia)

ARRASATEKO PILOTARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO, IRAKURRI...

PILOTA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2021/05/pilota-arrasaten-istorioak.html

abendua 15, 2021

ZIKLO KROSSEKO I KRITERIUM INTERNAZIONALA. 1961


Renato Longo garaikurra jasotzen ari, Uribarrena alkatearengandik

Hirurogeita bi urte dira Arrasaten ziklo krosseko norgehiagoketak antolatzen hasi zenetik, Juventud Deportiva Mondragon elkartearen txirrindularitza sailaren ekimenez. Eta arrasatearrek kirol frogak eratzerako erakutsitako iaiotasunak bere sariak ekarri zituen. Lehena, 1961eko otsailaren 12an izan zen, Espainiako Txapelketa eman baitzen Arrasaten eta bigarrena, nazioarteko mailara salto eginez, I Kriterium Internazionala korritu zen, urte bereko abenduaren 22an. Beraz, gaur zortzi hirurogei urte beteko dira, gutariko askok karrera hura ikusi genuela.
Wolfshol, Longo eta Kunde, herriko zale batzuekin


Arrasatera munduko hiru txapeldun agertu ziren, Rolf Wolfshol alemaniarra –1960 eta 1961- Renato Longo italiarra, txapelketa 1959an lortu zuena eta Andre Dufraisse frantziarra, 1954, 1955, 1956, 1957 eta 1958an nagusi izandakoa. Horiei, Karl Heinz Kunde alemaniarra gehitu zitzaien eta, ohikoetatik Talamillo, Irusta, Arsuaga eta abar. Ikusmina ikaragarri handia izan zen zenbait egun lehenagotik, eta kanpoko txirrindulariek lehen kontaktua izan zuten Arrasateko zaleekin. Lasterketaren bezperan ongi etorri berezia egin zitzaien herriko Zentro Katolikoan (bigarren argazkia)

Rolf Wolfshohl, Iturripen

Kirol arloan egundoko arrakastatsua izan zen I Kriterium hura. Prentsa espezializatuak laudorioak izan zituen bai txirrindularientzat baita antolatzaileentzat ere. Bezperatik euria izan zen eta ibiltokia lokaztuta zegoen, horrek adierazi zituen zailtasun guztiekin. Iberdueroko igoera esaten zitzaionak – Olandixoko aldapa- triskantza egin zituen txirrindularien artean eta lehen unetik Wolfshol eta Longo izan ziren aurrea hartu zutenak, distantziak
Wolfshol eta Longo, Malatoko zubitxoan
handituz zirkuituko zortzi biretako bakoitzean. Hain zuzen, azken itzulian  Iberdueroko gaina hartu ondorengo jaitsieran – lehen bi txirrindulariak parera zihoazela- Wolfsholek txirrist egin zuen eta Longok tarte bat kendu zion, eta horrela heldu ziren Iturripe futbol zelaiko helburura. Beraz, Renato Longok eraman zuen Arrasateko lehen kriterium internazionala. Denbora, ordu bete hamazortzi minutu eta 9 segundo izan zen, alemaniarrari 45 segundo atereaz.
 

Hirugarrena Andre Dufraisse, laugarrena Jose Luis Talamillo eta bosgarrena Alfredo Irusta izan ziren. Hamasei txirrindularik hartu zuten parte eta hamar sailkatu ziren, horien artean Kunde alemaniarra, ziklo krossean eskarmentu gutxikoa baitzen. Txirrindulari honen gain esan daiteke Arrasatera amateur bezala etorri zela, profesionala 1962an egin baitzen. Tourreko liderra izatera heldu zen 1966an, lau etapaz. Eta neurriz txikitxoa zenez – 1´59 metro- prentsa frantziarrak “ipotz horia” bataiatu zuen Kunde.
Sari gehiago Longorentzat

Longo eta Wolfsholek, berriz, egundoko karrera ederrak izan zituzten ziklo krossean eta Arrasatera beste lasterketa batzuetan ikusi ahal izan genituen. Egun hartako sari emate ekitaldiaren buru Justo Uribarrena Arrasateko  alkatea izan zen, eta txirrindulariei Iturripen ez ezik Udaletxean ere oparitu zitzaizkien.


Arrasateko txirrindularitzari buruzko gehiago:

Ziklo Kross:
Hastapenak

Beste: