azaroa 26, 2021

KARLISTAK ARAMAION. 1872-1876. Gerrillari gaizkileak?

 


“Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion,  1876ko martxora arte iraungo zuena.

Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako Diputazioa sortuko zuten.

Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten zuten.

Sail honetako ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu ditut. Hemen agertuko dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita geratzen da,  hortik barrena abiatu eta ikertzeko.

===============..=============

1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA

2.- UDAL TALDEAREN DIMISIOA

3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?

4.- SANTA CRUZ ARAMAION

5.- AMAITU AL DA GERRA?

6.-KARLISTAK INDARTSU. 1873

7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874

8.- TELEGRAFO KARLISTA

9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875

10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875

11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876

 

Aurreko ekarpen batean ikusi genuen bezala, udal karguetan jarraitzera behartu zituen Arabako gobernadoreak Aramaioko kideak, ez zien dimisioa onartu. Eta jakin genuen ere herrian Alba de Tormes bataloia geratzen zela, zaintza lanetan, karlisten balentrien beldur. Horrek zekarren gobernuaren soldaduei Aramaion lojamendua eman behar zitzaiela, neurriak adierazten zuen guztiarekin. Auskalo zeintzuk ziren alde bateko eta besteko benetako indarrak, baina mugimenduak baziren, liskarrak edozein tokitan eman zitezkeen eta seguritaterik ezeko giroa bizi bide zen bazterretan. 

“La Iberia” egunkariak, adibidez, sentsazio horren testigantza ematen zuen 1872ko ekainaren 22an, “Irurac-Bat” Bilboko  publikapen foruzale liberalaren orrietan argitaratutako eskutitz baten berri emanez. Aramaioko koltxoilariak, Arrasateko Eulatrin izeneko beste batekin, Aretxabaletan kolpea eman zuen bertako ugazaba baten kontra:

“Señor director del Irurac-Bat. Muy señor mío y de toda mi consideración : Tomo la pluma para hacerle presente una gran hazaña llevada á cabo por una partida de unos 16 hombres, capitaneada por el marraguero de Aramayona.

Serian como las cuatro de la tarde de ayer 17, estando don Ramón Urrestarazu ocupado en sus negocios en la fábrica de los señores Aguirre, Urrutia y compañía, de quienes es socio, y sin tener conocimiento de nada se le presentó un tal Eulatrin con dos individuos más armados de su fusil, y le intimaron la orden de seguirles, y lo hizo sin replicar una palabra; llegados al comedio de la calle, se acercó dicho marraguero, que hacía de jefe, y desenvainando su sable y poniéndolo sobre el hombro


derecho del prisionero le dirigió toda clase de insultos y amenazas, sin atender á razonamientos ningunos ni explicarle la causa por la cual se le trataba tan duramente ; y sin duda no saciando sus deseos con esto , le mandó formar en medio de la soldadesca ebria , teniéndole cosa de ocho minutos entre ellos oyendo amenazas de «fusilarle, pegarle cincuenta palos á ese negro» y cosas por el estilo; y todo esto sin permitir preguntar las causas por que se le trataba así, pues al intentar hablar era amenazado por el jefe con sable en mano.

Así las cosas, el jefe dio la orden de marchar, y cual si Urrestarazu fuera un criminal, lo condujeron con bayonetas caladas hasta el inmediato pueblo de Escoriaza, en donde formados en la plaza le dirigieron nuevos insultos, y por último decidieron ponerle en libertad, pero obligándole á decir en voz alta: «¡Viva Carlos VIl! y ¡Viva la religión!;» y como quiera que por su delicado estado de salud no le era posible dar fuertes voces, aquella banda de soldados ebrios le obligó á gritar por dos veces más. Estas son, señor director, las hazañas que con tanta valentía saben llevar á cabo los defensores de la religión”

Deigarria ere, “El Euskara” egunkariak zioena, ekainaren 29an:

“El 26 por la tarde llegó á Escoriaza la columna de Zorrilla, saliendo a la mañana siguiente para Alava. Por la Jurisdicción da Arechavaleta pasan estos días algunos facciosos, generalmente sin armas y en muy mal estado, procedentes, según se cree, de Navarra, que se encaminan a engrosar la facción de Velasco. Hay, según nos dicen, en los altos de Arlaban una docena da vagos de Arechavaleta, Mondragón y Aramayona que con el mayor descaro cobran derechos a los artículos que por allí pasan y aun bajan a cobrarlos al domicilió de los conductores. ¿No sería muy conveniente que se situase allá alguna fuerza para impedir que Culentrín, el Marraguero y otros personajes continúen esas hazañas?”

Ez dut karlisten aldeko publikapenetan pertsonaia horien gaineko erreferentzia argigarririk aurkitu. Prentsa ofizial eta paraofizialeko kalifikazioei ez zaie garrantzi handirik eman behar. Dena den, gerra guztietan bezala, gerrillari horiek inoren agindupean ez ibiltzea gerta zitekeen. Santa Cruz apaiza bera bezala. Zeintzuk ziren haiek zehazki ez dakidan arren, karlistenganako atxikimendua erakusten zuen La Esperanza” egunkariak, “La Regeneración”en aipamen bat jasoaz 1872ko abuztuaren 2an zioen:

“En una carta que recibimos de Vitoria se nos confirma que efectivamente desde la desaparición del general Velasco no han faltado partidas carlistas en aquellas comarcas. En la actualidad, una de ellas anda por el valle de Aramayona, compuesta de 30 hombres…”

Eta “La Esperanza”k ere 1872ko abenduaren 18an, datu hauek ematen zituen: “En Aramayona (Álava) se ha presentado una partida carlista de 20 hombres, mal armados, que mandaba un vecino de Mondragon, llamado Culetrín…” Eulatrin, Culentrin, Culetrin… Auskalo zein zen, eta berarekin ibili ohi zen Aramaioko koltxoilaria ere (Marraguero)!

Hori guztia gertatzen ari zen bitartean,  badirudi udal kideen erantzukizun gradua jaisten ari zela Aramaion,  ez baitzeuden gustura euren betebeharretan eta bileretarako agerpena gero eta txikiagoa zen. Horrek guztiak giro ezkorra piztu zuen zinegotzien artean, eta batzuen huts egitearen salakuntza igaro zitzaion lurraldeko gobernadoreari.

Gobernuak, bestalde, Aramaion “Segorbeko Ehiztariak” (Cazadores de Segorbe) errejimendua instalatu zuen, uztailaren azken egunetan. Ordudanik, udal bilerak murriztu egin ziren, ia-ia egunero egitetik modu irregularrean burutzera igaroz. Uztailaren 31koan islatu egiten da udal kideen kezka. Eta hurrengo bilera abuztuaren 11an da, hau da Udaletxean Santa Kruz apaizak, Besaide inguruan atzeman ondoren,  bertatik ihesi eta biharamunean. Ez da udal dokumentuetan apaizaren gaineko aipamenik egiten. Baina gerrillariaren atxiloketa eta geroko ihesa  gertatu ziren, txoko honetan beste behin ikusi genuen bezala.

 Argazkiak: JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina