“Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten
errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion, 1876ko martxora arte iraungo zuena.
Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala
Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak
Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan
politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako
Diputazioa sortuko zuten.
Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri
mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela
liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten
zuten.
Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko
naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko
dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita
geratzen da, hortik barrena abiatu eta
ikertzeko.
=============..============
1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA
2.- UDAL
TALDEAREN DIMISIOA
3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?
4.- SANTA
CRUZ ARAMAION
5.- AMAITU AL DA GERRA?
6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873
7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874
8.- TELEGRAFO KARLISTA
9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875
10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875
11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876
|
Aramaioko Udaletxea |
Aramaioko
bazterretan giroa ez zen bat ere samurra 1872an. Urte hartako apirileko
hauteskunde orokorren ostean –lazaroetakoak deitu zitzaien,
bozka-erroldetan agerturiko hildakoen kopuru ikaragarri handiarengatik, beti ere
gobernu zentralaren onurako- karlistak armetan altxatu ziren eta Euskal Herria
izan zen gehien sufritu zuen lurraldea.
Testuinguru hartan, Aramaioko Udaletxea eta udal korporazioa liberalen
esku zeuden, nahiz eta aramaioar zinegotzi askok, ezkutuan, karlistekiko
atxikimendu animiko... eta praktikoa zuten. Eta Aramaioko inguruetan karlisten partidak ari
ziren, jo eta su, liskar armatuak maiz pizten zirelarik. Beti gertatzen den
bezalaxe, hiritar arruntak izan ziren kaltetuenak.
Egoera hartan, aramaioarrak, gobernuaren tropei
zein karlistenei sostengua ematea exigitzen zitzaienez gero, nekatuta,
pobretuta eta beldurtuta zeuden. Eta iritsi zen eguna, korporazioaren animoak
lurra jo zuela. Uztailaren 4ko
bilkuran, Jose Leaniz-Barrutia alkateak honako mozioa irakurri zuen udal bileran:
“El Alcalde Presidente dio cuenta de una
comunicación del nombrado comandante general carlista de Alava, Velasco, en la
que se conmina con la pena de ser pasados por las armas las autoridades que den
parte a las del Gobierno de la Nación, de la llegada y salida y demás
movimientos de las partidas carlistas.
|
Gerardo Martinez de Velasco jenerala |
Tras ello
resultó una mesurada discusión, manifestando todos los señores concejales las
críticas y apuradas circunstancias en que se encontraban para cumplir con las
rigurosas ordenes de las fuerzas armadas y autoridades del Gobierno, imposibles
de cumplir y expuestas sus propias vidas, y por lo mismo acordaron e hicieron
dimisión de sus respectivos cargos, y para ponerlo en conocimiento del señor
Gobernador civil de esta provincia se extendió la correspondiente instancia
fundamentadísima, para que se les admita la referida dimisión”
Leaniz-Barrutiak
aipatzen duen Velasco jeneral-komandantea Gerardo Martinez de Velasco zen,
urtebete lehenagotik Arabako karlista tropen buru nagusia. Ulergarria da aramaioar
zinegotzien jarrera, dena arriskatzen baitzuten udal kudeaketan ezer gutxi
eragin zezaketen uneetan.
Dimisioa azaldu zitzaion gobernadoreari baina honek ez zuen
onartu, eta hala jakinarazi zien zinegotziei biharamunean bertan helarazi
zitzaien ebazpenaren bitartez. Ondorioz,
Jose Leaniz-Barrutia, Ignazio
Goikoetxea, Frantzisko Unamuno, Lino Unzueta, Juan Martin Leyba, Pedro Jose
Madina, Martin Madina, Juan Jose Madina Jose Manuel Larrañaga eta
Domingo Uribarren aramaioar tokiko agintariek euren karguei eutsi behar
izan zieten, gogoz kontra.
Gobernadorearen aginduaren berri izan zuten
bilkuran –Uztailaren 8an- bertan eta gai zerrendako bigarren puntu bezala,
honako hau aztertu behar izan zuten zinegotziek:
“Se leyó otra comuncación de esta fecha
del Jefe de la Columna de operaciones, batallón de cazadores de Alba de Tormes,
participando que quedaba de guarnición en esta población de Ibarra y que se
comunicase a los Alcaldes pedáneos de las ante-iglesias, para que le diesen
puntual parte de la llegada y salida de carlistas en sus respectivas
poblaciones, bajo las responsabilidades que impone”
Ikus daitekeen
bezala, bi etsaien arteko lur eremuan kokatzen zen aramaioar biztanlego
arrunta. Nori kasu egin? Nola saihestu zoritxar hura? Zer egin zitekeen
Udaletxetik. Udal korporazioak, bada ezpada ere, Alba de Tormeseko soldaduen
buruak ezarritako aginduaren berri eman zien auzo alkateei.
Handik hilabete
batera, gutxi gora behera, karlistadako gertakizunik sonatuenetakoan lekuko
zuzen eta aktiboak bilakatuko ziren zinegotzi eta auzo alkate haietako batzuk. Hori hurrengo batean ikusiko dugu.
Argazkiak:
1.- www.euskomedia.org
2.- www.todocoleccion.net
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina