urria 10, 2012

KARLISTAK ARAMAION. 1872-1876. Santa Cruz apaiza Aramaion


“Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion,  1876ko martxora arte iraungo zuena.

Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako Diputazioa sortuko zuten.

Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten zuten.

Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita geratzen da,  hortik barrena abiatu eta ikertzeko.

============..==========

1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA

2.- UDALTALDEAREN DIMISIOA

3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?

4.- SANTA CRUZ ARAMAION

5.- AMAITU AL DA GERRA?

6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873

7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874

8.- TELEGRAFO KARLISTA

9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875

10.- ERREGE KUARTELA ARAMAION. 1875

11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876


Euskonews aldizkarian argitaratu dudan artikulua dakart gaur hona, aurreko baten osagarria da eta.

Santa Cruz, misioetan
Asko idatzi da Manuel Ignazio Santa Cruz “Cura Santa Cruz”i buruz. Modu batean edo bestean literatura-astindu ederrak eman zaizkio elduaiendarrari, kolore guztietakoak. Izen beldurgarria bihurtu zuen berea Hernialdeko erretore izandakoak karlistaren aldeko bere jarrera oldarkorraren bitartez. Izen beldurgarria eta, aldi berean magikoa izan zen, XIX mendeko hirugarren herenean. Batzuek gogo garbi bezain miresgarria egokitzen diote eta beste hainbatek psikopatia higuingarria. Kristalaren kolorearen arabera.

Aurten betetzen dira ehun eta berrogei urte karlista-talde baten buruan jarri zela eta hainbat abenturaren ostean, liberalen tropak atzetik zituela, atzeman egin zuten, segituan Aramaion kartzelatuz. Santa Cruzen biografiaren zirrikituetatik barrena egingo bagenu, esan genezake huraxe izan zela gerrilariaren ibilbideko azken gurutze bidea. Behintzat Aramaion hartu zuen, aurrerantzean behin eta betiko erabiliko zuen bizitza-ildoa.

Santa Cruzek (Elduaien. 1842) Gasteizko Apaizgaitegian ikasi zuen eta baita bertan apaiztu ere. Hogeitabi urterekin iritsi zen Hernialdera eta aurki nabarmendu zen Isabel II-renganako kontrako jarrerarengatik, Don Carlos –Carlos VII- pretendientearen alde. Eta 1872an, erbestaldi labur baten ondoren ostera Gipuzkoara heltzeaz bat, mendira botatzen da armekin, liberal eta monarkiko isabelinoek adierazten zutenaren aurka borrokatzeko. Gutxi iraun zuen apaiz karlistaren lantegi hark. Baina goazen Aramaiora, 1872ko abuztuan.

Herriko udal kudeaketan liberal-disfrazarekin ari direla esango nuke. Korporazioa betetzen zuten zinegotzien artean  karlista kutsua zen gehiengoa, nahiz eta une haietan isilik samar eraman behar zuten sentimendua, bada ezpada ere. Udaletxea interbenitua zegoen, ejerzito espainiarraren menpe. Abuztuaren 10ean, hain justu hogeita bost urte geroago bide hartatik Canovas del Castilloren gorpua Madrilerantz eramango zuten egunean, Aramaiora Santa Cruz apaiza eraman zuten atxilotua, bere gerrilariekin Besaide ondoan erori ondoren. Irakur dezagun, espainiar ejerzitoaren “Narración de la guerra carlista. 1869-1876” (Madrid.1884) liburuak dioena: 

“Salió de Mondragón el 6 de Agosto un alférez del batallón  cazadores de Segorbe, con 21 soldados y cuatro miqueles, escoltando un convoy de 41 fusiles giratorios, y de municiones que  debían ser transportados á Vergara: sorprendido en su marcha  por una partida, cuya existencia se ignoraba, mandada por el  cura de Hernialde, D. Manuel Santa Cruz, abandonó el convoy  y se replegó con la escolta á unos caseríos inmediatos, y se  refugió en uno de ellos con ocho soldados (dos de éstos heridos), mientras el resto de la fuerza, con tres heridos, lo hacía en otras casas inmediatas. En esta situación se hallaba á la llegada del capitán Comandante militar de Mondragón, que,  tan pronto como tuvo noticia de lo ocurrido, se trasladó al lugar  del suceso. Activamente perseguida la partida por el jefe de  miqueletes Urdapilleta, con los individuos á sus órdenes y la  segunda compañía de Segorbe, logró hacer prisionero en el  monte Bezáire (Vizcaya), al referido cabecilla Santa Cruz, y le condujo á Aramayona”


Markatuta dagoen balkoitik ihes egin zuen
Aramaion suziriak bota bide zituzten liberalek apaiza herriko etxeko kartzelan sartu bezain laster. Udaletxeko goialdeko gela batean jarri zuten preso.

Heriotzara kondenatu zuten epaiketa azkar batean eta diotenez herrian tristurazko giroa nagusitu zen. Gasteizen zegoen Primo de Rivera brigadierrari -1923an estatu kolpea emango zuen jeneralaren osaba- abisua eman zioten, Aramaiora joan zedin, exekuzioa zuzen-zuzenetik segitzeko. Eta kaperan jarri zuten Santa Cruz. Dena den, bere heriotzaren zeremonia zapuzteko prest zegoen apaiza, eta aparteko maina eta abileziarekin zaintzako soldadua engainatu ostean Udaletxeko balkoitik kalera jauzi egin zuen gaueko iluntasunean. 
 
Orkatilan zauritua egon arren, korrika desagertu zen inguru haietatik Errotabarri aldera. Errekara sartu zen eta osin batean ia-ia hogeitalau ordu eman zituen. Tarte luze hartan bere burutik igarotako gogoeten berri emango du urte batzuk geroago Santa Cruzek berak zenbait idazkitan.

Hamabi ordu Aixolako errekako uretan sartuta egon ondoren, ur ertzetik pasatzen ari zen baserritar bat ikusi zuen. Juan Antonio Unzueta zen. Iheslariak deia egin eta esan zion: “Santa Cruz naiz; karlista zarela nahiz liberala, atera nazazu hemendik” Unzueta maizterra zen, “Errotabarri” baserrian, eta ugazabaren administratzailearengana jo zuen albistearekin. “Han jak” azaldu zion labur, berez karlista zen Pedro Jose Madinari. Eta horrek erantzun zion: “Heuk ikusi dok ala berak eskatu laguntza?” Aurkikuntza nola izan zen argitu ondoren Madinak utzi zion Santa Cruz etxera eramatea. Ordu batzuk geroago, seguruago egongo zelakoan, “Errotabarri”tik Etxaguengo “Labeaga”ra eraman zuten apaiza eta handik, azkenik, Gantzagako “Urdingio”ra.

Balendin Larrañagaren semea, 1927an
Aipatu behar da, urte hartako otsailaren lehenengotik, Jose Leaniz-Barrutia alkatearen lehendakaritzapean Pedro Jose Madina Aramaioko zinegotzia zela. Talde berean horren anaia Martin, eta lehengusu Juan Jose ere ari ziren. Karlistak genituen. Urte batzuk geroago –1916ko urtarrilean, hain zuzen- Pedro Jose Madinaren seme Frantzisko izan zen hautatua Aramaioko alkate. “El Eco de Alava”ren arabera (1): “Prestigioso jaimista

Pedro Jose Madina zinegotziaren baimenarekin, beraz, “Urdingio” baserrira iritsi zen Santa Cruz. Bertako ugazaba Balendin Larrañaga zen eta urte hartako otsailaren lehenengotik ere Gantzagako auzo alkatea. Atera kontua, beraz, zein nolako sekreturekin ibili behar izan zuten lagun haiek, Udaletxea okupatuta zeukaten indarrek iheslariaren berri izan ez zezaten.

 “Urdingio” baserriko eskaratzean jasotako harrera eta berarekiko sentimendu abegitsua ez zaio Santa Cruzi sekula ahaztuko. Ezagunak ditugu, Colombiako Pastotik –misiolari lanetan ari zela- Aramaioko erretoreari igarotako eskutitzak. Aurreneko aldiz, eskutitz horiek “Nuestro misionero/Gure mixiolaria” deritzan aldizkarian publikatu ziren 1927an, Manuel Lekuonaren idazlan osagarri batekin. Lehen gutunean, 1925eko martxoaren 3ko datarekin, Santa Cruzek zioen:

Urdingioko eskaratza, 1927an
“¿Cómo pude olvidar el nombre de aquel caserío? ¡Qué conjunto de cosas tan tiernas presencié en ella! Allí fue donde me parecieron retratadas todas las hermosuras vascongadas. Había allí dos ángeles (2) (así les llamo yo) que se ocuparon dulcemente, el uno en freir urdaya (jamón) y no sé qué cosas más; el otro, en frotar con aguardiente mis pies. ¡Había que considerar qué sentimientos tan dulces! Los jóvenes hacían guardia. El mayor de la casa me contemplaba con los brazos cruzados; tenía a la vista un libro... ¿Qué leería? Se necesitaría un corazón muy tierno para describirlo...”

Anoche rezamos el Rosario por Vd. ¡Qué ansias teníamos de ayudarle!... Si hubiéramos podido hablarle” –me decía el mayor. En fín; es cosa de nunca acabar esa gente y ese caserío. ¿Cómo olvidar tanta dulzura? Lo que por mí pasaba ¿cómo describir? Entonces fue cuando hice el voto de venir a las Misiones, en honra a la Virgen”

Eta Santa Cruzek Aramaioko abadeari eskatzen dio, arren, bere eskerrona azaltzea bai baserriko jendeari eta baita aramaioar guztiei, beraren arimaren aldeko otoitza erregutzen dien batera. Amaiera hitz hauekin ematen dio eskutitzari:

“Basta por ahora. Queda mucho por decir. Tengo deseos de subir al cielo y desde allí echar una soga larga a Aramayona. En fín, son  cosas que hace decir el corazón. Soy Manuel Ignacio Santa Cruz S.J”

Santa Cruzek, dakigunez, beste bi eskutitz bidali zizkion Aramaioko abadeari, bigarrena 1925eko uztailaren 25ean eta azkena 1926ko ekainaren 26an. Eta horietan ere misiolariak sentimendu berdina azaltzen zuen aramaioar herriarekiko. Eskerroneko bere agiri publikoan Juan Antonio Unzueta baserritarrari buruz idatzi zuen “el mejor hombre del mundo” zela.

Hasieran nioen bezala, apaiz gerrilariaren inguruan asko idatzi da. Lerro hauetara Aramaioko herriarekin zerikusirik izan zuten zenbait zehazkizun bakarrik ekarri nahi izan ditut. Amaitzeko, datu bitxi bat: Colombiako San Ignazio misio jesuitikoan hil zen. Noiz? 1926ko abuztuaren 10ean. Hain justu, Aramaioko Udaletxera preso sartu zuten egunean, baina  berrogeita hamalau urte geroago.


(1) "El Eco de Alava” 1916-01-05
(2) Arrasateko Jaxinto Heriz adinduari 1979an egin nion elkarrizketan adierazi zidanez, Santa Cruz apaiza “Urdingio”-n egon zenean, Petra Arana bere ama neskame ari zen baserrian. Izango ote zen aingeru haietako bat?

Argazkiak: “Nuestro misionero/Gure mixiolaria” (1927)






 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina