maiatza 05, 2021

PILOTA ARRASATEN. ISTORIOAK

 


Arrasate herria pilota zale izan al da? Historian emandako pilotariei erreparatuz badirudi baietz. Dena den, kontra pentsatzen dutenak badira. Baina ez da txoko honen helburua baden ala ez argitzea.

Arrasateko pilota jolasaren inguruan sortutako mugarri batzuei buruz argitaratu dut azken urteotan nire blog honetan; gehienak nire ekarpenak diren arren, baditugu beste lagun batzuenak ere, blogaren ateak ez baitizkiot inori itxi. Eta hala izaten segituko du. Orain, helbide bakar batean bildu nahi izan ditut ekarpen horiek eta argitaratzen joango dena ere automatikoki hona igaroko da, irakurle interesatuaren erosotasunerako.

Interesgarria izango zaizulakoan,

=====.=====

PEDRO LEGARRIGARTU. ARRASATEKO LEHEN PILOTARI PROFESIONALA?


Pedro Legarrigartu "Mondragón"
zeritzan pilotaria, XIX mendeko munduko frontoietan “joko garbi” espezialitatean oso ospetsu bihurtu zena. Legarrigartuk karrera egin zuen pilotan eta Buenos Airesen aritu ondoren Madril, Bartzelona, Mexiko eta Habanako frontoietan puntarengoenetakoa izan zen.
Mondragonés-i buruz nik aurkitutako lehen albistea1912ko azaroaren 16koa da,  “La Voz de Guipúzcoa”ren iragarki txikia: Fronton Aste-Lena de Eibar: Gran partido para mañana domingo, entre Sustarra y Baltasar contra Chiquito de Azcoitia y Mondragonés”


Txapeldunen txapelduna izan zen, kronikek diotenez, 1917-27 bitartean. 1921eko Santo Tomas egunean Donostiako Moderno frontoian Juan Bautista Azkarateren presentzia iragarri zen.






MONDRAGONES. 1925
1925 zen eta eskuko pilotaren munduan, Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” garaiko txapelduna erretiratua zegoen, gaixotasunak jota. Baina uztailaren 19an, Zarautzeko Zinema pilota lekuan berriro atera zen lehiatzera, indarrez artean makal samar ikusten zen arren.


MONDRAGONES HIRU ATANOREN KONTRA - MONDRAGONÉS CONTRA TRES ATANOS

Garai hartan Mondragonés-Atano III-ren arteko lehia zen nagusi, artean txapelduna arrasatearra bazen ere, 1916tik. 1926 urteari egundoko partidu batekin eman zitzaion hasiera, urtarrilaren 1enean, Bergarako pilota lekuan: Zabala II-Mondragonés / Atano II, Atano III eta Atano IV.ren aurka. 


MONDRAGONESI OMENALDIA.1926


Arrasateko Joshe Mari Elkartearen ekimena izan zen 1926ko maiatzean abian jarri zena. Baina joshemaritarrek herriko elkarte guztiak batzea nahi izan zuten, eta azkenik Club Deportivo Mondragonen inguruan gauzatu zen elkarteetako ordezkarien batzordea

 

MONDRAGONES HENDAYAN. 1931



Hendaiako frontoiaren inaugurazioan hartu zuen parte Mondragonesek 1931an, Atano III txapeldunaren aurka. Arrasatearra pilotaririk handiena hamar urtez izan ondoren, 1926an koroia pasatu zion azkoitiarrari. Dena den, artean urtetan aritu zen izarren artean.




MONDRAGONES-i OMENALDIAK, 1933


Bi omenaldi eskaini zizkioten  Mondragonesi 1933an,  Eibar eta Arrasaten. Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” pilotaren historian izandako izenik esanguratsuenetakoa da. Izan zen garai luze bat, arrasatearrak adierazi zuela pilotarien arteko gorengo maila.



MONDRAGONES HIL DA. 1965


Erramu Igandea zen, aste santuko ataria, 1965eko apirilaren 11. Euskal Herriko pilotaririk erraldoienetakoaren bizia betiko itzali zen Arrasate bere jaioterrian: Juan Bautista Azkarate Egaña Mondragonés pilotari mitikoa historia izatera igaro zen.

MONDRAGONES. MITO ETA GIZONA


Donostiara joan zen soldadutza egitera, artilleriara, eta huraxe izan zen inflexio puntua, Arrasatera pilotaren profesionala bihurtuta itzuli baitzen. Okina joan eta pilotari etorri. Handik aurrera kirola izango zuen hogeita hamar urtetan ardatz nagusia eta kirolari eman zitzaion, gorputz eta gogoz.


                                            Mondragonesi eskaini zitzaion kalejira bat dakart azalera sarrera honetan.               

BI PILOTARI MONDRAGONES


 
Egun berdinean, 1935eko urtarrilaren 28an, frontoi desberdinetan, bi "Mondragonés" aritu ziren pilotan. Bata Juan Bautista Azkarate Egaña zen, 1891an jaioa; beraz, 44 urte egin behar zituen eta bere kirol ibilaldiaren azken unetan zegoen. Bestea Zezilio Altuna Sagasta “Txaparro” Arrasaten jaioa, 1914ko azaroaren 22an, eta erremontean ari zen.

TADEO AZKARATE "MONDRAGONES II"


 A
ita bezala pilotaria izan genuen. Tadeo Azkarate Murgoitioz ari naiz, Mondragonés txapeldun handiaren semea. Toki bat irabazi zuen Arrasateko goi pilotarien artean eta justiziakoa da txoko honetan, frontoietan Mondragonés II bezala aritu zenari lerro batzuk eskaintzea.




VASQUITA I ETA VASQUITA II AHIZPAK


Arrasateko pilotarien zerrenda ezin da ulertu Justina eta Maria Visitación Arenaza - Vasquita I eta Vasquita -zenak gabe. Raketistak izan ziren, goi mailakoak, eta beraien ildotik atera ziren herriaren izena munduko frontoietara eraman zuten beste batzuk, Arenaza Velasco haien lehengusinak, besteak beste. 

 

ARRASATEKO ARENAZA SENDIA. RAKETISTAK (1)


Badira sendi enbor beretik sortutako beste Arenaza batzuk, haien lehengusinak Juanita eta Margarita, alegia. Biak raketistak, goi mailakoak. Debuta 1941ean egin zuen, Madrilen eta Juanitak izena aldatu behar izan zuen, eta Olga aukeratu zuen, kirol deituraz.

ARRASATEKO ARENAZA SENDIA. RAKETISTAK (2)


Margarita Arenaza ere lehen lerroko jokalaria izan zen, penintsula eta Ameriketako frontoietan. Margaritak – frontoietan “Mondragonesa”-  Bartzelonako “Sol y Sombra” frontoirako eskaintza bat izan zuen 1941ean. Birritan pentsatu gabe hara joan zen. Eta ordudanik bere maisutasuna erakutsi zuen raketarekin.

 

 

ARRIARAN II. TXAPELDUNA.1955


Joxe Arriaran 1926ko abuztuaren 13an jaio zen eta 1955 urte hartan iritsi zen lehen aldiz buruz buruko finalera. Aurreko urtean, 1954, semifinaletan galdu zuen partidua, hain zuzen ere, 1955ean arerio izango zuen Soroarekin, 1954ko txapelduna. Arriaran II.ak finalera heldu aurretik Mendieta, Zurdo de Mondragón eta Barberito kanporatu behar izan zituen. Soroa, berriz, txapelduna zelako zuzen-zuzenean ailegatu zen Bergarako frontoiko partidura

ARRIARAN II, TXAPELAREKIN ARRASATEN. 1955


Hogeita bederatzi urteren buruan pilotako txapela Arrasatera itzultzen zen. Eta bere herrikideok eskertu nahi izan zioten Joxe Arriaran txapeldunari, ahal zuten modurik egokienean: kalera atera eta txalo zaparradarekin eskerronaren keinua egin. Baina oroimena hauskorra da eta errealitatea

 

ARRIARAN II. BIGARREN TXAPELA. 1956


Bigarren lorpen handia 1956ko maiatzaren 6an izan zen. Artean Arrasaten amatatu gabe zeuden 1955eko “Gora Joshe! Aupa txapelduna” oihuak, eta Arriaran II.ak ostera borrokatu behar zuen bigarren txapelaren bila. Egia esan arrasatearrak ez zuen finala beste partidurik jokatu behar izan, garaiko arauen arabera aurreko txapelduna automatikoki baitzegoen sailkatuta finalerako. Baina gauzak ez ziren errazak izan Joserentzat, ezta gutxiagorik ere.

ARRIARAN ANAIAK PILOTAKO TXAPELDUNAK 1961

Oso urte ona izan zen 1961 Arrasateko pilotarako. Herriko pilotariak gogor ari ziren frontoietan: Bolinaga, Zurdo de Mondragón, Mondragonés II eta Arriaran bi anaien izenak karteletan agertzen ziren igandero. Goi mailako pilotariak ziren orduan Arrasaten eta herritarrek giro hura bizitzen zuten, sakon. Arriaran anaiak binakako txapeldun geratu ziren, txapela martxoaren 26an irabazi zutela Eibarren.

ARRIARAN II.ren AGURRA KANTXETATIK. 1972


1972ko ekainaren 7 izan zen Arrasateko inoizko kirolaririk nabarmenetakoaren bere agur profesionala.  Ondarruko frontoian debutatu zen arrasatearra Zugadiren kontra, eta Joxek  irabazi zuen, 18-14. 1944 urtea zen, abuztuaren 30ean. Joxe Arriaranek 2.100 partidutik gora jokatu zuen bere bizitzan eta nabarmentzekoak dira irabazitako buruz-buruko bi txapelak (1955 eta 1956) eta Pako anaiarekin lortutakoa (1961) Urte hartan Arriaran II Gipuzkoako kirolaririk onentzat hautatu zuten eta Kirol Merituzko dominarekin sariztatu zuten.

FELIX ARRIARAN, ARRIARAN I


Felix Arriaran Aranburu, Arriaran I. Arriarandarren sagako aurrena izanik, bide eman zien Joxe eta Pako bere anaiei, pilotan, eta Juanitori futbolean.

 

 


BOLINAGA LAU T´ERDIKO MODALITATEAREN SORTZAILEA?

Lau t´erdikoa, esku pilota jokatzeko jokamolde bat da, non pilotariek lau koadro ta erdiaren barruan –sakea izan ezik- botea edo punpa eragin behar diote pilotari, tantoa jokoan dagoen artean.  Baina noiz eta zer dela eta, sortu zen jokamolde bitxi hau? Esate baterako Mondragonesen garaian ez zen jolasten espezialitate honetan…  Dirudienez Eugenio Bolinaga pilotari arrasatearrari zor zaio neurri handi batean lau ta erdiko modalitatearen sorrera, jolas-neurriak eta baldintzak.

EUGENIO BOLINAGA


Arrasaten jaio zen Bolinaga 1923ko abenduaren 2an eta 1968ko otsailaren lehen egunean zendu zen. Hamazazpi urterekin lehen partidu egin zuen profesional moduan eta goi mailako guztiekin neurtu zituen indar eta abileziak

 

 

 

ZURDO DE MONDRAGON

Santi Etxebarria Arabaolaza Arrasaten jaio zen, 1919ko irailaren 9an. Txiki-txikitatik tiratu zuen kirol praktikak eta Arrasaten garai hartan pilota eta futbola ziren nagusi. Santi bietan aritzen zen gustura, nahiz eta pilotarako grina espeziala zuen. Jakina, “Mondragonés” zuen erreferentea eta hari entrenamenduetan laguntzen zion, beste gazte batzuekin batera. Gurea frontoia zen, 1934 inguruan, herriko tokirik aproposena, estali gabeko Zaldibarrekoa hondatu samarra baitzegoen.

ARRASATEKO GURIDI ANAIAK (1)


Ziurrenik, Daniel eta Juan Kruz Guridi Arregi ditugu Arrasatek eman dituen pilotaririk internazionalenak.  Bitxikeria batekin: ez zuten Arrasaten sekula pilotan ihardun.

 


ARRASATEKO GURIDI ANAIAK (2)


Arrasatetik goi mailako bi anaia pilotari atera ziren, beren garaiko zesta punta espezialitatean gorengo maila lortu zutenak. Daniel eta Juan Kruz Guridi Arregi izan ziren.

 

  

BOST PILOTARI PROFESIONALAK EGUN BERDINEAN 

Izan zen garai bat Arrasateko pilotari profesionalek frontoietako karteldegiak betetzen zituztela euren izenekin, bi arrazoirengatik: kantitate eta kalitatearengatik. Begira, bestela, 1945eko otsailaren 18an, igandea, nolako partiduak jokatu ziren toki desberdinetan. Herriko zaleak helburu desberdinetara sakabanatuko zirelakoan nago, urte haietan frontoiak, normalean, bete egiten baitziren.

JAIME BENGOA

 Arrasateko pilotaren historian hizki apal baina biziz idatzita dauden orriak idatzi zituen Jaime Bengoa pilotari afizionatuak. Bere izena ez dugu aurkituko herriko kirolarien artean, Bengoa kirol ibilbidetik aurki aldendu baitzen bere tabernari ofizioari gogotsu ekiteko. 

 

 

LUIS MANUEL MENDIZABAL


Luis Manuel Mendizabal Letona, eskuetan pilotarako zesta daramana. Luis Manuelek 12 urte zituen, Arrasaten jaioa, Markinan bizi zen, aita Bizkaiko Udal hartako idazkaria baitzen. Eta Markinan, jakina, zestapuntako pilotari izan nahi zuela otu zitzaion.

PILOTARI AFIZIONATUAK


Deba Arroko pilota txapelketa esaten zitzaion Gurea Frontoian antolatzen zena eta herri guztietako pilotariak agertzen ziren, igande goizeko saioetan egundoko partiduak ikusten genituela.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina