ekaina 29, 2022

MONDRAGONES TXAPELDUNAREN HASTAPENAK.1912

Mondragonés

Juan Bautista Azkarate Egaña “Mondragonés”en kirol eta bizitza ibilbideari buruz aritu naiz beste zenbait ekarpenetan. Gaurkoan txapeldun handiaren lehen urrats profesionaletara heldu nahi izan dut, eta aitortu behar dut garai urruti haietako argazkia ez dela bat ere argia.   Komunikabideetarako Arrasate  oso herri “isila” izan dela idatzi dut sarri. Badirudi garrantzitsuenera bakarrik mugatzen zirela lehengo arrasatearrak: ekitera. Egindakoaren gaineko argibideak ematea alferrekotzat jotzen zutela pentsatzera heldu naiz. Samurragoa da Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñatiko albiste eta argazkiak aurkitzea Arrasatekoak baino. Eta, hain zuzen, nik uste dut horretan datzala neurri handi batean gure herriaren historia txikian aurki ditzakegun hutsune… eta errakuntzak, askotan oroimenean oinarrituta eskaini baitira gertaerak, eta denok dakigun bezala oroimena traidorea da.

Baina gatozen Mondragonés-ekin eta koka gaitezen 1912an. Urte hartako Arrasateko  udal memorian ikus daitekeenez, urtarrilean zozketatu ziren 1891ean jaio eta soldadutzara 1912an joan behar zuten gazteak. Zerrendan Juan Azkarate Egaña agertzen da. Beraz, orain arte hainbat apunte biografikotan irakurri den “Donostian 1911an soldadutza egiten ari zela debutatu zen Atotxako frontoi zaharrean” baieztapena zalantzarekin hartu behar da.

Nire miaketa lanek ez dute fruiturik eman 1911an Mondragonés frontoietan aritu zela adieraztera ahalbide lezaketenak. Aitortu behar da, eta beste behin ere idatzi nuen honetaz, Donostiako kazetarientzat ez zela eskuko pilota “existitzen”, egunkarietan erremontea bakarrik aipatzen baitzen. Eibarreko Astelena eta Bergarakoa ziren eskuko pilotaren frontoiak, eta horien programazio eta emaitzak – ez beti- herrietako korrespontsalek ematen zituzten egunkari donostiarrek… tokitxoa ematen bazieten. Beraz, urte haietako eskuko pilotarien nondik norakoa finkatzea oso ariketa zaila da.

Bestalde, 1912ko Arrasateko San Juan  jaietan goi mailako oso partiduak eratu ziren ekainaren 23, 24 eta 25ean, eta Zaldibarko frontoian aritutako zortzi pilotarien artean  ez zegoen Juan Bautista Azkarate.

Mondragonés-i buruz nik aurkitutako lehen albistea1912ko azaroaren 16koa da,  “La Voz de Guipúzcoa”ren iragarki txikia.: “Fronton Aste-Lena de Eibar: Gran partido para mañana domingo, entre Sustarra y Baltasar contra Chiquito de Azcoitia y Mondragonés”

Lehen aldiz da Mondragonés izenordearekin agertzen dela, eta gaitzizena artean finkatu gabe zegoelako seinalea da,  “El Pueblo Vasco”ren Eibarko kronikan “Azcarate de Mondragón” irakurtzen baita. Baina hori aparte utzita, harrigarriena egiten zaidana da, lehen aipamen horretan arrasatearra lehen mailako pilotariekin kantxaratu zela ikustea.Urte hartan gehien kotizatzen zirenak Elgoibarreko Baltasar eta Zapaterito de Lequeitio ziren, eta Mondragonés-en ordurako mailaren adibidea da Eibarren parte hartzea goi kalitateko pilotari haiekin. Zer gertatu zen partidu hartan? Irakur dezagun “La Voz de Guipúzcoa”ren korrespontsalaren kronika, azaroaren 18an:

Frantzisko Arano
"Baltasar"
“En el frontón Aste-Lena se ha jugado esta tarde (1) el anunciado partido de pelota entre Sustarra y Baltasar contra Chiquito de Azcoitia y Mondragonés. La concurrencia era numerosísima, llegando casi al lleno total.

El dinero salió doble a sencillo por el bando de Baltasar, y la cátedra estuvo acertada pues sus favoritos ganaron el partido fácilmente. Pero estamos en tiempo de obscurantismo y miren ustedes cómo se arma un escándalo.

Baltasar y Sustarra tenían 21 tantos por doce cuando se vinieron encima las sombras de la noche. Las luces se encendieron, pero a medias, pues las pertenecientes a la compañía Vergaresa no tenían fluído.

Chiquito hizo cuatro tantros de saque por no verse bien, y empezaron las protestas. Los jueces deliberaron y resolvieron que no se podía seguir jugando. Los pelotaris se retiraron y la bronca fue tan grande que la debieron oir por los alambres eléctricos hasta los “vergareses”. Hubo vacilaciones y nueva deliberación y al cabo de media hora estimaron los jueces que se continuase el partido. Como iba a 22, el tanto último lo perdió Chiquito.

La falta de luz fue objeto de generales censuras, pues ya es la segunda vez que ocurre lo mismo”

Mondragonés-en kirol ibilbidea irekita zegoen, beraz, eta zerbait ikusi bide zuten enpresariek Juan Bautista Azkaraterengan, izan ere handik gutxira programatu zuten ostera, abenduaren lehenean konkretuki. Eta orduan buruz buru aritu zen arrasatearra Eibarko Mendigurenen aurka. Dirua parera atera zen eta norgehiagoketa Mondragonés-ek eraman zuen… nahiz eta ez dakidan azken emaitza, kazetariak ez baitzuen datu hori eskaini biharamuneko bere kronikatxoan. Baina bai, berriz,  apunte bitxi eta adierazgarria:

“Ganó el mondragonés y como éste gustó mucho, se ha organizado para el domingo otro partido en el que jugarán Azcárate y Escala, con la zurda y al aire, contra Cantabria”

Badirudi partidu hura ez zela jokatu ahal izan eta azkenean abenduaren 8an Mondragonés-ek buruz burukoa egin zuen Eibarko Errastiren kontra, galtzaile atereazBaina urtea ez zen amaitu Arrasateko pilotariarentzat. Eta lantegiak gero eta zailagoak onartzen zituen Mondragonés-ek. Begira zer iragartzen zuen “La Voz de Guipúzcoa”ren Eibarko  korrespontsalak urte hartako abenduaren 28an:

“El intendente del frontón Astelena, don Facundo Vildósola, me comunica la noticia del partido de pelota y de desafío que se ha concertado para jugar mañana sábado, 28, a las once de la mañana, en este frontón, entre Chiquito de Azcoitia contra Azcárate de Mondragón, atravesándose mil pesetas por cada parte, más la recaudación que se obtenga en las entradas”

Enpresak, itxura denez, ikusleen arteko apustuen portzentajean oinarritzen zuen partiduaren bideragarritasuna. Baina ezin dut esan nola amaitu zen norgehiagoketa hura… korrespontsalak ez baitzuen haren berri eman, eta kazetak ez zuen bere aldetik ezelako ahaleginik burutu balizko interesatuei informazioa helarazteko. Horren harira, Gipuzkoako hiriburuko egunkarietan eskuko pilota zeharo baztertuta zegoela adierazten duen datua da, “El Pueblo Vasco” egunkarian, Pilota atalean, 1912ko abenduaren 30ean publikatutako eskutitza. Idazkian pilotazale batzuek eskatzen zuten eskuko pilota Donostiako frontoietara eramatea. Baina  beste behin ere idatzi nuen bezala, urteak emango ziren eskaria bete arte.

Bien bitartean, Eibar zen eskuko pilotarako tokia eta 1912ko azken egunean prentsako korrespontsalek iragartzen zuten 1913ko lehen egunerako partidu interesgarri bat: “Pequeño de Azcoitia y Baltasar  contra Sustarra y Azcárate de Mondragón”en aurka.

Handik aurrera Azkarate arrasatearraren etorkizuna pilotari estu-estu lotuta egongo zen, hiru hamarkada luzetan.

ARASATEKO PILOTARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO
Argazkiak: JMVM, elgoibarren

 (1) Arratsaldeko 3etan jokatu zen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina