uztaila 23, 2025

DONATO AMOZARRAIN APUSTULARI ARRASATEARRA, FRONTOIETAKO ERREGEA

Donato Amozarrain

Pertsonaia anonimo ospetsuak. Kontraesana? Baliteke, baina sarritan guztiz batera etor daitezkeela konturatzen gara, gaurko istorio honetako pertsonaiarekin gertatzen den moduan. Arrasatearra izan zen, baina zenbatek gogoratzen dute gizon hartaz ezer? Izena bera ezezaguna zaie gaurko gehienei. Areago, pertsonaiaren nortasun berezia izan zela eta, garaikideek ere ez zuten asko jakin euren herrikideari buruz.

Aspaldi-aspaldi heldu zitzaidan kazeta-mozkin bat – zein eta noizko egunkarikoa zen zehaztu gabe- gure gaurko arrasatearraren gaineko lehen erreferentziak eman zizkidana. Artxiboan eduki dut eta ordua heldu zaio. Blog honen irakurleenganaino eraman nahi dut, idazki hartan zekarrena eta, urtetan, hemendik eta handik jasotzen joan naizena. Honela irakurtzen da, “Asterisco” izenordearekin sinatutako artikuluan:

“El mundo se sorprende en el viaje del rey Faruk por Europa, a causa de que gana y pierde en el juego cantidades fabulosas. La ruleta, los caballitos y el treinta y cuarenta se han movido ante el fez del monarca egipcio que, impasible, dejaba en cada apuesta una fortuna. Ahora, el rey Faruk ha cambiado el fez por la boina vasca, y la ruleta por el frontón. Apuesta en el juego de pelota y dicen que se ha convertido en la figura más popular en el mundillo de la pelota vasca. Confesamos que no lo creemos, porque en el frontón no destaca el que se juega una gran cantidad de dinero, sino el que juega muchas cantidades, aunque estas cantidades sean pequeñas. Hay una psicología y un perfil pintoresco en el hombre que apuesta en el frontón. Vive únicamente para su afición y para su vicio. Por mucho que apueste el rey Faruk, su historia y su leyenda de príncipe de las mil y una noches, empalidece frente a la vida y a la historia de un hombre que se llama Donato…”

Eta Donato, arrasatearra genuen, peto-petoa. Donato Amozarrain Markaide, 1891ko otsailaren 10ean jaioa. Hamalau urterekin ekin zion lanari, sortu berria zen Unión Cerrajera S.A enpresan, eta diotenez enpresari emanda bizi zen eguneko… lau bat ordutan. Horrela eman zuen berrogeita hamabost urte luze, baina ez pilotari bezala – nahiz eta bere ahalegintxoak egin zituen gazte denboran- baizik eta apustulari gisa. Eta horretan irabazi zuen ospe… mundiala. Inork gutxik zekien bere abizena frontoietan: Donato, eta kito. Segi dezagun irakurtzen goian aipatu dudan idazki hartatik:

“En el mundillo de la pelota nadie es más famoso que él. Todos los días hace lo mismo, a las dos de la tarde deja de ser un vulgar empleado de oficina y cambia de color y de aire. Va a un partido de pelota. Coge un coche, que le cuesta más que lo que gana de sueldo en un mes en la oficina, y se va a Lequeitio, a Ondarroa, a San Sebastián, a Vitoria, a Eibar, a Vergara, y allí juega. Juega violentamente, siempre a la alza, gritando números y aceptando apuestas, barajando cantidades que parecen fabulosas.

Terminado el partido, paga o cobra, y vuelve a su casa después de tomar un vasito de leche. Para él no hay festividad ni júbilo de victoria. No gasta nada. Va solo. Se aleja de esos que festejan las ganancias y se divierten para olvidar las pérdidas. El vive para apostar. Y es la apuesta lo que le proporciona placer. Tiene para su vivir y para su juego una especie de Código de Honor. Línea recta. El frontón es para él religión y el corredor de apuestas, juez y sacerdote. Y en su manera de actuar es honrado a machamartillo. En los frontones hay gente que se coloca al lado de él para verle actuar”

Donatok esan ohi zuen frontoian jaio zela. Zortzi urterekin Arrasateko pilota lekuan – artean Portaloian- jarduten zuen, jo eta ke. Berak adierazia dakigu pilotan ondo moldatzen zela baina indarra falta zitzaion. Juan Bautista Azkarate “Mondragonés”en kintakidea zen eta sarritan oroitzen zuen, hamabost bat urte izango zituztela, Donatok berak eta Jose Migel Azkaratek – Mondragonesen anaia-, Juan Bautista eta “Elorrio”ren kontra Zaldibarreko frontoi inauguratu berrian lehiatutako partidua: 22-14 irabazi zituzten lehenek. Eta Udalak 50 pezetako saria eman zien. Baina Donatok 17´50 pezeta bakarrik hartu zituen… bere ustez, garaipenaren meritua Jose Migelena izan baitzen. Segi dezagun, “Asterisco”ren deskribapenarekin:

“En todos sitios tiene entrada gratis y los empresarios se disputan su presencia, porque nadie como él anima y mueve los partidos. En cierta ocasión perdió una gran cantidad. No pudo pagar. Dejó de ir al frontón. Se notó su falta. Vinieron a verle para que firmara un pagaré y perdonarle la mitad de la deuda, con tal de que volviera al frontón. Se negó en redondo. No volvió hasta que pudo pagar. En Vitoria este año, en las ferias, en cuatro días ganó 75.000 pesetas.Volvió a su casa después de tomar un café. Contó los billetes y se preparó para el dia siguiente. Es fácil comprender que en sitios donde hay tipos de esta clase, nada tiene que hacer el rey Faruk”

Donato Amozarrainen garaikideak ziren ere Faustino Velez de Mendizabal “Vivillo”, Tomas “El Zurdo”, Herrador, Jose Arregi “Bueno”, “Asturias”, Sagasta… eta giro ezin hobea izan ohi zen herriko frontoian. Frontoietan ikusitako pilotari guztien gainetik – eta esan daiteke den-denak ezagutzen zituela- “Mondragonés” ipintzen zuen. Eta ez zen eskuzko pilota partiduetara bakarrik joaten. Jesus Abrego erremonteko pilotariaren jarraitzaile sutsua izan genuen eta  Iruñea, Donostia, Bartzelona eta Madrileraino iristen zen, bere idoloaren alde apustua egitearren. Donostiako Urumea frontoia Donato zen pertsonaiarik ezagunena, pilotariak eurak baino gehiago. Zer esanik ez, Donatok bikain ezagutzen zituen Arriaran anaien, Bolinagaren, Zurdo de Mondragonen eta herriko pilotari profesionalen dohainak, eta batzuetan, pilotari  haren edo bestearen kontra nola aritu behar zuteneko aholkuak ematen zizkien.

Donato frontoian “jaio” bide zen. Ziurtasun osoz, berriz, Donato Amozarrain Markaide frontoirako bizi izan zela esan daiteke. Bere bizio bakarra apustua zen, eta horrek eman zion ospea. Behin, iragan mendeko berrogeitamarren amaieran “Basarri” bertsolari handiak honakoak eskaini zizkion arrasatearrari:

Ondo dakigu bere jokera

duala auntzak mendira,

gure Donato jatorrak berriz

bere pausoak frontoira.

Alare beti iritxi zera

beste askoren neurrira

Garbi jokatzen diran gizonak

Nunai maitatu oi dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina