Ricardo Becerro de Bengoa (1845-1902) ateratzen dut ostera txoko honetara, oraingoan marrazkilari bezala, beste inoiz egin dudan moduan. Gure pertsonaiak ederto ezagutzen zuen Aramaio, ama bertakoa baitzen, Frantziska Kaietana Bengoa Ruiz de Azua, Arriolako Bengoa baserrikoa, hain zuzen. Ezagutu bakarrik ez, baizik eta Becerro de Bengoak biziki maite zuen Aramaio, idazki askotan argi eta garbi adierazi zuenez.
Gaurkoak 1889ko marrazkiak dira, urte hartako abuztuaren 18 eta 26an Baraxuengo inguruetatik ibili zenekoak. Pertsonaia garrantzitsua izan zen Becerro de Bengoa garaiko euskal kulturan, eta, bestalde, 1889an Aramaiora azaldu orduko bazen Gortetako
diputatua, Madrilen, 1896an Arabatik hautatuta. Becerro de Bengoa errepublikazale eta foruzalea zen, politikan.
Besteak beste, honako liburuak zeuzkan idatzita bere kurrikuloan Aramaiora urte hartan azaldu baino lehen: Recuerdos de Alava (1872) La sima de Urizarra (1873) El Libro de Alava (1877) Etimologías alavesas (1877) Descripciones de Alava (1880) Romancero Alabés (1885) Antonio de Trueba (1886) Iparragirre y el árbol de Guernica (1896)
Beheko lehen marrazkian idatzi zuen gizon polifazetiko hark:
"Imágen románica de la Virgen de Barajuen (Valle de Aramayona) Escultura del siglo XIII, tallada en madera, con nicho o guardaformas posterior; propia del templo inmediato a la encina del Concejo y al Castillo de Turrión, de los Butrón y Mújica, condes de Aramayona.
Patrona del valle, contra los hechizos de las brujas y genios maléficos, ante la cual llevan constantemente a los niños que lloran, y que se supone atacados por aquellos. Dibujada en 26 de agosto de 1889.
Véanse al frente las inscripciones que tiene en la orla de su manto dorado, en letra monacal"
Bigarren marrazkiari erreparatuz, abuztuaren 18an - igandea- auzo batetik bestera zihoan neska marraztu zuen Becerro de Bengoak. Gogoratu nahi dut, bidai hartan dokumentu grafiko ederra utzi zigula Arriolako neskekin, hain justu abuztuaren 19an marraztuta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina