Beatriz alaba, Pilar emaztea eta Juan Mari bilobarekin |
Euskal pilotaren historian Juan Bautista Azkarate “Mondragonés”en izena hizki
handiz agertzen da. Nik ere idatzi dut Arrasateko txapeldunari buruz “Hots begi
danbolinak” blogean. Baina kirolariaren atzean Juan Bautista gizona dago eta
gaurko honetan horixe nabarmendu nahi dut, oso modu laburrean bada ere. Alde batetik, Beatriz Azkarate Murgoitio eta
Juan Mari Uribesalgo Azkarate – izan
ditut solaskide, euren aita eta aitona izandakoari buruzko gogoetak berpiztuz.
Bestetik, Migel Angel Azkarate Gorosabel adiskidearen gomutak jaso ditut, bere osabaren
gain bihotzetik azalduta. Bihoakie hiruei nire eskerrona.
Juan Bautista Azkarate Egaña 1891ko ekainaren
24an jaio zen. Gurasoak Agustín Tadeo Azkarate Balerdi eta Frantziska Egaña
Uribe ziren, biak arrasatearrak. Dena den, azkaratetarrak Bergaratik iritsi ziren Arrasatera 1852an,han ezkondu baitziren Tadeoren gurasoak:Frantzisko Bizente Azkarate Muxika (Bergara) eta Maria Josefa Balerdi Martikorena (Igeldo.Donostia)
Agustin Tadeok okindegia zeukan Zarugalde kalean (1) – Agustin izena kalearen santuari zegokion, eta jaio zen egunekoari Tadeo. Bikoteak Jose Migel, Basilisa, Juana Vicenta (hau ere ekainaren 24 batean jaioa) eta Juan Bautista seme alabak izan zituen. Basilisa urtebete batekin zendu zen. Beste bi
ume ere jaio zitzaizkien baina erditzea gaizki gertatu zen
eta biak hil ziren. Hori gutxi bailitzan, Frantziska ama ez zen larrialditik
suspertu eta handik hamabi egunetara zendu zen, 1895eko urtarrilean.
Agustin Tadeok okindegia zeukan Zarugalde kalean (1) – Agustin izena kalearen santuari zegokion, eta jaio zen egunekoari Tadeo. Bikoteak Jose Migel, Basilisa, Juana Vicenta (hau ere ekainaren 24 batean jaioa) eta Juan Bautista seme alabak izan zituen. Basilisa urtebete batekin zendu zen. Beste bi
Sendiarekin Kanpanzarren. Juan Bautista eskuinean |
Tadeo aita ostera ezkondu zen, Anacleta Albistegi Ormaetxea eskoriatzarrarekin, 1899an. Eta bikoteak seme
bat izan zuen,
Leonardo, Leon bezala ezagutu genuena.
Juan Bautistak Arrasateko “eskola zaharrean” egin zituen lehen ikasketak, eta aldi berean aitari laguntzen zion okindegian, ofizioa ikastera heldu zelarik. Ordurako pilotaren haziak bere lehen fruituak erakutsi zituen eta Zaldibarreko frontoian ematen zuen gazteak
ordu piloa,
lagunekin. Modu berezian bereizten zen besteengandik: alde batetik gorputz
tantaia eta, bestetik, pilota mugiarazteko trebeziarengatik.
Leonardo, Leon bezala ezagutu genuena.
Juan Bautistak Arrasateko “eskola zaharrean” egin zituen lehen ikasketak, eta aldi berean aitari laguntzen zion okindegian, ofizioa ikastera heldu zelarik. Ordurako pilotaren haziak bere lehen fruituak erakutsi zituen eta Zaldibarreko frontoian ematen zuen gazteak
Mondragonesen eskuaren marrazkia |
Donostiara joan zen soldadutza egitera,
artilleriara, eta huraxe izan zen inflexio puntua, Arrasatera pilotaren
profesionala bihurtuta itzuli baitzen. Okina joan eta pilotari etorri. Handik
aurrera kirola izango zuen hogeita hamar urtetan ardatz nagusia eta kirolari
eman zitzaion, gorputz eta gogoz. Parentesi artean esan behar da, dena den, bizitzaren
tartetxo batean Durangon okindegi bat aurrera atera nahi izan zuela, 1917-18
urteetan. Horixe da, pilotari izatea erabaki zuenetik sendi negozioari
eskainitako apurretakoa.
Maria Pilar Murgoitio Albistegirekin ezkondu
zen Juan Bautista. Maria Pilar Barakaldon jaioa genuen baina gurasoak
eskoriatzarrak zituen. Ama, Mikaela Albistegi Ormaetxea, Agustin Tadeo Azkarateren
bigarren emaztearen ahizpa zen. Beraz, amaginarreba izateaz gain Anacleta
izekoa zuen Maria Pilarrek. Azkarate-
Murgoitio senar-emazteak bost seme alaba izan zituen: Tadeo, Isabel – biak Durangon jaioak- Angeles, Beatriz (bikiak) eta Leonor.
Murgoitio senar-emazteak bost seme alaba izan zituen: Tadeo, Isabel – biak Durangon jaioak- Angeles, Beatriz (bikiak) eta Leonor.
“Aitaren ofizioa pilotaria zen. Ez zeukan
besterik, nik behintzat horrela ezagutu nuen beti. Serio eta kariñosoa genuen.
Ez zuen jaia laket. Pilota modu zorrotzean ulertzen zuen: partidurik ez zuenean
entrenamenduari lotzen zitzaion,
profesional peto-petoa baitzen. Jan eta edanean neurtua zen, bere burua
zaintzen zuen. Ibilaldiak egiten zituen,
Kanpanzarrera, San Kristobalera,…, bakarrik
eta batzuetan Julian Berezibar "Montxon" bere adiskideak lagunduta. Eta etxeko giroa
gustatzen zitzaion.
Ni
jaio orduko aita bazen pilotako txapelduna eta batzuetan ikusi nuen frontoian,
batez ere Eibarko Astelenan. Rerré taxilariarekin joaten ginen. Berak ere bere
desplazamenduetan taxia erabiltzen zuen, ez baitzuen inoiz kotxerik izan” gogoratzen
du Beatriz alabak.
Mondragones eta Tadeo semea, 1941ean |
Juan Mari bilobak oroitzen du aitonari bisita egiten zionean hark
paga ematen ziola; Mondragonesek Santa Agedako frontoian jolasten zuen askotan beste
gaixo eta ez gaixoekin eta partidu gehienak irabazten zituenez gero dirua
edukitzen zuen, bilobari paga emateko adina.
Sendia sasoi batean Logroñon bizi izan zen.
Gertatu zen 1921ean Ramon Narbaiza bergararrak “Logroñés” izeneko frontoia
erosi zuela eta goi mailako pilotarien biltokia bihurtu nahiizan zuen.
Horretarako akordiora iritsi zen Mondragonesekin eta arrasatearra sendiarekin
Errioxako hiriburura aldatu zen bizitzera. Egonaldiak 1927ra arte iraun zuen. Madrilen ere denboraldi bat egin zuen.
Juan Bautista Azkarate pilotari profesionala
izan zen 1942ra arte (3). Kantxetatik erretiratu ondoren epaile lanetan ibili zen
zenbait urtez.
Iragan mendeko berrogeita hamarretan gaixotu egin zen, eta Santa Agedako osasun etxera eraman behar izan zuten. Bertan hil zen, 1965eko apirilaren 11an. Hirurogeita hamairu urte zituen.
Iragan mendeko berrogeita hamarretan gaixotu egin zen, eta Santa Agedako osasun etxera eraman behar izan zuten. Bertan hil zen, 1965eko apirilaren 11an. Hirurogeita hamairu urte zituen.
(1)Agustin Tadeo anaia nagusia zen eta gazteena Pio genuen. Azken hori Sinforosa Isasmendirekin ezkondu zen eta beste okindegi bat ireki zuten, Iturriotz eta Zerkosteta kaleetara ematen zuena: Sinforen okindegia, bikotearen Tomas semearekin itxiko zena.
(2) Moja agustinen aintzinako komentua zen, eta Azkarate sendiak bi eraikin oso prestatu zituen, hamabi bat etxebizitzarekin.
(3) Kantxetatik desgertu aurretik Tadeo semearekin egin ahal izan zuen bikote. Tadeok 1955ean utzi zion profesionaltasunari. Hala ere, azkaratetarren azken profesionala Juan Mari Azkarate Gorosabel izan zen, 1956ra arte aritu zena.
Argazkiak: Beatriz Azkarate Murgoitio, Migel Angel Azkarate Gorosabel

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina