1977-07-14 |
Hilaren 14an berrogei urte beteko dira Aramaioko
herriak Tellamendiko gurutzea ostera ohoretu zuela, horren kontrako guardia
zibilen atentatu baten ostean. Urtarrilean polboraz lurreratu, martxoan herriak ostera zutitu eta uztailean euskaldun ororen omenezko ekitaldia.
Berrogeita bi urte zutik egon ondoren, 1977ko
urtarrilaren 1ean, Legutianoko kuarteletik iritsitako agindu bati jarraiki,
Aramaioko guardia zibilek leherkari bat ipini zuten gurutzearen oinarrian.
Arrazoia: euskal ikurrina ageri zen gurutzean goiz hartan. Ondorioa: gurutzea
hankaz gora geratu zen.
Urteberri egun haren arratsaldeko lehen orduan
sekulako leherpen bat entzun zen Aramaio osoan. Gurutzearekin zer gertatu zen
ikusita, Julian Unzueta orduko alkatea kuartelera joan zen, galdetu zuen eta
"Cumplí órdenes" erantzun zion guardia zibilen tenienteak.
1977-07-14 |
Duela sei urte honako artikulu hau idatzi nuen blog honetan. Merezi du berriro azalera ekartzeak:
1977ko urtarrilaren lehenean, Sabin Salaberri aramaioarra, herriko seme-alaba guztien antzera, atsekabeak gainditu zuen eta egoera hari berak hoberen dakien moduan egin zion aurre: bertso batzuk sortu eta musikatu, txisturako. Hona hemen, partitura:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina