Joxe Arriaran, Arriaran II |
Joxe Arriaran
joan zitzaigun betiko aurtengo otsailaren 1ean, hain zuzen ere arrasatearrak
bere lehen txapela irabazi zuenetik hirurogei urte betetzear zenean. Efemeridea
maiatzaren 15ean ospatzen denez gero Arriaran II.aren lorpen historikoaren
zehazkizun batzuk eta 1955eko egun hura Arrasaten nola bizi izan zen gogoratu
nahi izan dut.
Joxe Arriaran
1926ko abuztuaren 13an jaio zen eta 1955 urte hartan iritsi zen lehen aldiz buruz
buruko finalera. Aurreko urtean, 1954, semifinaletan galdu zuen partidua, hain zuzen
ere, 1955ean arerio izango zuen Soroarekin, 1954ko txapelduna. Arriaran II.ak
finalera heldu aurretik Mendieta, Zurdo de Mondragón eta Barberito kanporatu
behar izan zituen. Soroa, berriz, txapelduna zelako zuzen-zuzenean ailegatu zen Bergarako frontoiko partidura.
La Voz de España, 1955-05-15 |
Arriaran eta
Soroa atzelariak ziren eta ongi ezagutzen zioten elkarri. Biak adin berekoak
genituen baina arrasatearraren eskarmentua handiagoa zen pilota munduan. Hala
ere, zaletuak ez zetozen bat bi pilotariak aztertzeko orduan eta zein zen
faboritoa ez zegoen garbi. Batzuentzat, sakean askoz trebeagoa zen Soroa eta
horretan ikusten zuten punturik indartsuena. Beste askok, ordea, Arriaranen
sasoia eta sufrimendurako ahalmena baloratzen zuten partiduari ekin aurretik.
Hala ere, zioten azken horiek, Arriaranek irabazi ahal izateko pilotakadak
luzatu egin beharko zituen. Partiduaren aurreko egunetan Joxe kontzentratu egin
zen aitaren aldeko Mazmelako baserrian.
Adituak eta
medioak ez ziren ausartzen irabazlearen izena asmatzera. Adibidez, La Voz de
Españako Ezquiaga kritikoak zioen, partiduaren eguneko kronikan:
“Pepito Arriaran es otro caballero de las
canchas, en las que posee más veteranía que el actual campeón, pese a ser ambos
de la misma edad. En su menuda constitución física se encierra un gran
pelotari. Magnífico zaguero en los duelos por parejas, a base de tesón ha
conseguido también hacerse excelente manomanista.
Pako bere anaia, botileroa |
Su campaña en el presente campeonato no ha
podido ser más brillante, puesto que ha eliminado de la competición a Mendieta,
Zurdo de Mondragón y Barberito, calificados adversarios los tres al título que
ostenta actualmente Soroa. Aunque en varias ocasiones
ha llegado a ser semifinalista, es ahora la primera vez que lucha por el
título. Y sus posibilidades son grandes. Sus paisanos de Mondragón ven en él al
sucesor del campeonísimo “Mondragonés”. Dotado de envidiables facultades
físicas, es difícil batirlo en el peloteo ya que dispone de amplia pegada con
ambas manos y su agilidad es felina. Al igual que Soroa, es un excelente padre
de familia. Muchacho ahorrador, de vida ejemplar. Ha conseguido también hacerse
con un coche y tiene asegurado su porvenir. ¿Conseguirá hoy inscribir su nombre
en la lista de los grandes campeones?”
Aurrekoa irakurrita,
ideia egin dezakegu final haren inguruan zen zalantzaz. Elduayengo Migel
Soroak, dena den, zale askoren sinpatiak zituen eta Bergarako frontoira
bildutakoen artean egundoko giroa sortu zen, arrasatearraren aldekoak ere ez
baitziren gutxi izan. Frontoia bete egin zen eta Radio San Sebastianek zuzenean
erretransmititu zuen norgehiagoketa.
Igande
hartako La Voz de España egunkarian, Ezquiaga kritikariak segitzen zuen
partiduaren aurreko disekzioarekin:
Partidua amaitu da! Txapeldun! |
“Si la lucha se prolonga es difícil batir al
excelente zaguero mondragonés, que no se cansa de pelotear y pone siempre la
pelota lejos del frontis. Actualmente atraviesa una racha de euforia por sus
recientes éxitos y saldrá a la cancha más tranquilo que su adversario porque
tiene menos que perder y mucho que ganar. Además últimamente ha aprendido a
ejecutar los saques de forma efectiva. Aunque sus adversarios han sido todos
ellos delanteros, con el disparo inicial ha conseguido tantos “quinces” como
ellos. Por eso no me extrañaría que hoy saliese en plan favorito”
Txapelarekin |
Bergarako
frontoia jendez lepo ageri zen igande goizean. Bi pilotariek euren zaleak
eraman zituzten eta giroa pil-pilean zegoen. Soroak Miguel Saralegi izan zuen
botilleroa eta Joxe Arriaranen aholkularia bere anaia Pako izan zen. Partidua
hasi aurretik, Soroa eta Arriaran II sakea ateratzen ibili ziren entrenamendu
gisa. Ikusleek “neurtu” ahal izan zuten aurreko saio hartan bi arerioen egoera
eta “katedra”rentzat Soroa hobeto zegoen prestatuta. Apustuak, beraz,
elduayendarraren alde atera ziren, 80-56ra.
Txanpoia bota zen airera eta
Arriarani egokitu zitzaion lehen sakea. Eta ekin zitzaion partiduari. Honen
nondik norakoa ondoko bi argazkietan ikus daiteke, zuzen zuzenean El Diario
Vascok maiatzaren 17ko erreportajean eman zuen bezala:
Arriaranen hogeita bigarren tantoarekin 92 minutuko lehiari eman zitzaion amaiera (1). Eta publiko osoaren txaloen artean, Arriaran II Soroaren zorion besarkada jaso zuen lehen lehenik. Batera pozezko eztanda izan zen, frontoian zeuden arrasatearren oihu eta kantuekin. Txapeldun eta txapeldunaren garaikurrak Tomas Garicano Goñi Gipuzkoako gobernadore zibilak entregatu zizkien bi pilotariei.
Amaitu zen
kirol norgehiagoketa eta ospakizunetako soka etorri zen gero. Nola
erreakzionatu zuen Arrasateko herriak? Hori hurrengo ekarpenean ikusiko dugu.
Bigarren zatia:
Arriaran IIri buruz gehiago:
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina