Aramaioko ikuspegia, XIX. bukaeran |
Hemeretzigarren mendeko lehen herenean
tirabira politikoak pil-pilean zeuden Aramaion, Euskal Herriko hainbat eta
hainbat tokitan bezalaxe. Frantziarren okupazioari 1813an eman zitzaion
amaiera, eta haren ondoren Espainian sortutako zurrunbiloak euskaldunak ere
harrapatu zituen bete-betean.
Aramaioko udal akta
batean aurkitu dut giro haren lagin bat. Ikus dezagun zer gai aurkeztu zen,
1823ko azaroaren 30eko udal bilkuran:
“En la Sala Consistorial de este Valle de Aramayona, a treinta de noviembre
de mil ochocientos y veinte y tres, se congregaron como lo tienen de uso y
costumbre los Señores de Justicia, Régimen y Diputados para tratar,
conferenciar y resolver las cosas tocantes al servicio de ambas majestades
divina y humana y bien y utilidad de esta Comunidad, nominadamente: D. Domingo
de Oruna Alcalde y Juez Ordinario, D. Francisco de Garay regidor, D. Jose
Ignacio de Mendizábal síndico procurador, D. Sebastián Ruiz de Azua Diputado
General...”
Jarraian berrogeita
hamar bat izen agertzen dira, Aramaioko ohiko abizenetako gehienak, Kongresua
betetzen zutenak. Pentsatzekoa da, multzo hori “hijosdalgo”ek (aitonsemeak) osatzen zutela, hau da
beraien jatorri argi eta garbia frogatuta zeukaten sendietako ordezkariak.
Batzuk tituluarekin agertzen dira, Juan Jose Leaniz Barrutiaren kasuan bezala
“Capitán del Primer Batallón de Vizcaya” Errege-armadari zegokion titulua
genuen hori. Izen guztien zerrendaren ostean, aktak segitzen zuen, erabakiak
hartzeko laineko quorum bazutela aurreratuz:
“... que dijeron
ser la mayor y más sana parte de los que componen este Congreso, quienes
prestaron voz y caución en forma de que estarán, pasarán y habrán por firme
cuanto se hiciese y resolviese...”
SALAKETA
Fernando VII |
Bileran salaketa
gogor bat egin zen, hain zuzen ere Juan Jose Leaniz Barrutiaren aldetik, bere
tituluari atxiki zitzaiolarik (1) Sebastián Antonio Arana alkate ohiaren
kontra, bileran zegoena. Leaniz Barrutiak leporatu zion:
“En aquella época mandó bajo de todas sus responsabilidades y amenazas al
Pueblo todo entero de este valle a que fuese incorporado con los
constitucionales, y fueran a atacar al Pueblo de Salvatierra, por la dirección
de la Ciudad de Vitoria, siendo los vecinos honrados de este valle de muy
diferente sentimiento contra la Constitución, y sin embargo al fin por amenazas
y órdenes vigurosas que, haciendo lo contrario y no obedeciendo, serían pasados
tras Consejo de Guerra por las armas”
Fernando VII espainiarrak Cadizeko
Konstituzioa bertan behera utzi zuen 1814an. Sei urte geroago ostera berrezarri
ziren indarrean Cadizeko postulatuak Fernando VIIaren absolutismoaren kontra,
inkisizioa eta jaurerriak deuseztatuz. Baina 1823an erregea –San Luisen Ehun
Mila Semeak frantziar armadaren laguntzarekin- monarkia absolutistara itzuli
zen. Hementxe daukagu urte batzuk geroago lehen karlistadari paso emango zion
auziaren abiapuntua.
Cadizeko Konstituzioa |
Erregeen aldekoak –Konstituzioaren
kontrakoak- tradizionalistak ziren, foruen defendatzaileak. Konstituzioaren
aldekoek euskal foruen kontra joko zuten, eta horrela egin zuten 1820ean.
Fernando VIIren berragerpena, ordea, aldaketa bat ekarri zuen gobernatzeko
eran, eta poliki-poliki absolutismorik hertsienera jo zuen. Ondorioz, ideia
tradizionalistetako errege-armadako ofizialak eta funtzionarioak euren
karguetatik kendu zituen. Bere errege-aldiko azken urtean, 1833an, Isabel II
oinordekoa izendatu zuenez gero, Carlos errege-gaiaren jarraitzaileak ere
baztertu zituen, zeharo bere ingurutik. Karlismoaren atartean gaude.
Garbi dago 1823an Leaniz Barrutia Fernando
VIIren alde zegoela. Haren armadaren kapitaina zen eta Aramaio
tradizionalismoaren maindirearen azpian iraunarazi nahi zuen. Udal aktan irakur
daitekeenez, Aramaiotik Gasteizko bidean zihoazen aramaioarrekin egin zuen
topo.
“Habiéndoles tropezado el exponente en el
lugar de Villa Real de Alaba a dichos nobles vecinos les aconsejó no fueran, y
así la mayor parte de ellos se avinieron a no continuar, por lo cual y por
mandato de dicho Sr. Alcalde fueon conducidos a la Cárcel pública, por cuanto
este valle ha desmerecido en defensa que tanto amor le tenía a la Justa Causa,
por los que pido guarde ceremonia de este Congreso, y en defecto pido
testimonio para los recursos que le convengan”
Eta aktak amaitzen
du adieraziz:
“El indicado D. Sebastián Antonio de Arana protesta dicha exposición
pidiendo igualmente Testimonio para hacer su defensa”
Cadizeko Konstituzioaren zina |
Juan Jose Leaniz
Barrutiarengan ere aplikatu zuen Fernando VIIk purga politikoa. Aramaioarraren
ideiek tradizionalismoan segitu zuten, Carlos V errege-gaiaren alde. Eta bere
seme alabek ere bide beretik jo zuten: Juan Joséren semea zen Jose Frantzisko,
1816an jaioa, Aramaioko alkatea izan genuen 1872an, hain justu ere bigarren
karlistadako une erabakigarrietan.
(1) Idazkariak
lehenik “Capitán del Primer Batallón de Vizcaya” ipini zuen; zuzenduta dago
–ziurrenik, Leaniz Barrutiaren beraren aginduz- eta “de los realistas de Su
Majestad” eransten da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina