maiatza 12, 2021

KOLERA ETA FEDEA, ARRASATEN

 


Pairatzen ari garen pandemia sortu zenetik artikulu batzuk eskaini dizkiet Arrasaten historian zehar izandako izurriteei, edo behintzat haietako batzuen ondorioak azaleratu ditut, irakurleak jakin dezan osasun ezaren uhin haiek noraino jo zuten eta nola bizi izan zituzten arrasatearrek. Gaurkoan beste datu bitxi bat eman nahi dut, Gironako “El Postillón” izeneko aldizkari batean aurkitu nuena, eta Arrasateko osasun egoera zeharkako moduan ikutzen badu ere, oso polita (eta batera, triste) delakoan nagoelako aldatzen dut hona. Kolerak jotzen zuen garai hartan, baina Arrasaten ba omen zuten irtenbide bat: San Frantzisko.

Laburra denez, bere osotasunean ematen dut albistea, aipatu aldizkari haren 1855eko irailaren 15eko edizioan atera zena:

“El cólera continúa haciendo estragos en las provincias Vascongadas. En la capital de Vizcaya los casos no son numerosos ni fulminantes, pero no sucede así en los demás puntos de las provincias. Orduña es una de las poblaciones más castigadas. En la parte de Algorta hace grandes estragos y lo mismo sucede en las Encartaciones, particularmente en toda la rivera del Cadagua, desde Sodupe a Balmaseda. Lo mismo sucede en la costa desde Ciérvana a Castro Urdiales. Hacia el interior del señorío también están invadidos todos los pueblos y en algunos como Durango las víctimas son numerosas.

La provincia de Guipúzcoa no es menos desgraciada que la de Vizcaya. Existe una tradición vulgar, de remoto origen, que dice que San Francisco, entre sus numerosas predicciones, anunció que la villa de Mondragón estaría perpetuamente libre de toda peste. Sus habitantes, crédulos como todos los Vascongados cuando en sus consejos o tradiciones aparece la figura de nuestra religión bajo la forma que se quiera, descuidados se condolían de las desgracias vecinas, abroquelados en la tradición cristiana, con fe purísima que el aliento del cólera quedaría destruido al acercarse a sus rocas célebres de acero vivo”

Nik ez dut sekula San Frantziskoren iragarpen horrezaz ezer aditu. Baina kazetan jartzen

duenean, nonbaitetik aterako zuen idazleak… nahiz eta posible den irudimenaren ekarpen hutsa izatea. Suposatzen dut Asisko San Frantziskori dagokiola, Arrasaten frantziskotarrak baitzeuden XVI. mendetik. Baina, hala balitz ere, zail samarra iruditzen zait santuak ezer adieraztea Mondragoni buruz… bera XII.ean jaio baitzen… eta bere heriotzako orduan Mondragon ez baizik Arresate deitzen zuten gure txokoa. Baina fedea – amodioa bezala- itsua da, eta mirariak egiten ditu … osasunarekin ezik. Izan ere, 1855eko izurritea borroka irabazten ari zen…

“Desgraciadamente, su antigua fama ha venido ahora a caer por tierra, y el cólera invadió con tal furia a la descuidada villa de Guipúzcoa que los estragos son espantosos. Los habitantes lloran atribulados su mala estrella, sin hallar amparo en la desventura…”

1855eko osasun egoera kaskarra faktore askok sorrarazi zuten eta txikiena ez zen, jakina, herriko higiene eza. Horrezaz duela bost urte aritu nintzen.

IZURRITEEI BURUZKO GEHIAGO

https://txemax3.blogspot.com/2020/03/izurriteak-arrasaten-xixenean.html

https://txemax3.blogspot.com/2020/03/arrasate-baztangak-biruela-astindua-1893.html

https://txemax3.blogspot.com/2019/04/kolera-izurritearen-zama-burokratikoa.html

Argazkiak: Mendia bilduma, JMVM

2 iruzkin:

  1. Oso interesgarria gure Arrasate maitiaren historia.
    Fedea bai, federik ez, baina uka ezina da San Francisco Javier, franciscanoek bitartez, lan bikaina egin duela gure herrian.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Frantziskotarrak, oro har, onuragarrriak izan zirela uste dut. Eta ez bakarrik arimaren gaietan. Eskerrik asko, Karmele!

      Ezabatu