maiatza 19, 2021

ARAMAIOKO KARLISTAK URDURI. 1839



Giriak, Marixekaren aurrean

Bergarako Besarkada (1839-08-31) iragan berria zen eta teorian bederen bakean zeuden arren, gerran parte hartu zuten batzuen eta besteen animoak ez zeuden lasai. Aramaio ez zen salbuespena. Gasteizen jaun eta jabe zen espainiar armadaren Arabako general komandantea, Gregorio Piquero Arguelles, eta ongi ezagutzen zuen Aramaioko giroa. Dakusagun nola deskribatzen zuen  egoera Madrileko “El Piloto” egunkariak 1839ko abenduaren 24an, bere  lehen orrialdean, Gasteiztik igorritako albistearekin: 

“Han corrido rumores estos días de que en el pueblo de Aramayona, distante tres leguas de esta capital, se había levantado una partida, al mando de un cura, compuesta de unos 20 caballos y 200 infantes. La autoridad militar tomó las medidas oportunas, mandando una pequeña fuerza de la guarnición en averiguación del hecho y hemos tenido la complacencia de que éste se haya desmentido. 

Muy sensible hubiera sido a los verdaderos amantes de la paz verla interrumpida, aunque por momentos; y si es cierto que algunos ilusos pudieran, seducidos de una falsa probabilidad, alentar cualquier insurrección, ésta no sería más que momentánea. Con todo, el celo de esa autoridad municipal, a quien más de cerca compete la seguridad de la provincia, pudiera extenderse hasta el punto de obligar a los paisanos –con los que le sobra la influencia- a presentar cuantas armas se hubiesen quedado por recoger, si es que alguna se ha recogido. Y de esta suerte velarían más directamente sobre sus propios intereses"
 
Kazetak aditzera ematen du Aramaioko agintariak ez zeudela guztiz inplikatuta herritarren desarmean. Baliteke hala izatea, gerran karlistak baitzeuden herrian nagusi eta gubernamentalen armek menderatu zituzten aramaioarrak... bat ere konbentzitu gabe.Eta segitzen zuen:

"No dudamos de que es la más sana intención de estos concejales, mas con todo nos sería grata una determinación sobre el asunto, en vez de lo muy inoportuna e impolítica que nos ha parecido la idea – que aún no hemos dudado exista- de que en principios de año cesarían
en sus alojamientos los oficiales de la guarnición, siendo así que aún puede serles muy útil y puede contribuir en gran parte al sostenimiento del orden, hasta aquí no interrumpido, y prosperidad del comercio, que ya agonizante, ha renacido y subsiste en el mayor auge con conocida utilidad de los que en algún tiempo no pudieron dedicarse a él por falta de seguridad” 

Aurreko batean ere esan nuen zein nolako erantzun gogorrarekin atera zen Arabako  Jeneral Komandantea 1839ko urrian, kale istilu txiki batzuk izan zirela eta: alkatea kargutik kendu eta isuna ipini zion udalari. Urtea amaitu gabe zela, beste mehatxu bat helarazi zitzaien Aramaioko zinegotziei, prentsaren bidez, albistearen idaztankera eta kutsua  zuzen-zuzenean  Gregorio Piquero Argüelles jeneralaren agindupeko norbaiti antzeman dakiokeelakoan bainago. 

Bestalde, albistearen azken lerroan irakurtzen den eta ejertzitoaren baitan txarto erori zen “en principios de año cesarían en sus alojamientos los oficiales de la guarnición…” baieztapena Araban mikeleteak jartzeko ideiari  dagokio, urte hartako abenduan Arabako Batzar Nagusiek erabaki baitzuten herrietako zaintzarako ehun eta hirurogei  mikelete plaza sortzea, komandante batekin eta lau laguntzailerekin.
 

Argazkiak: JMVM

2 iruzkin:

  1. Gerrek beti uzten dituzte irabazleak eta galtzaileak. Gure kasuan galtzaileak izan ginen, askotan bezala, zoritxarrez. Horregatik, teorian itun bat egon bazen ere, Euskal Herriak Foruak galdu zituen eta galera eta bizitza asko utzi zituen gatazkan.

    ErantzunEzabatu
  2. eskerrik asko Juan Bautista! Gerra da gizakiaren ezintasun kronikoaren erakuslerik garbiena.

    ErantzunEzabatu