Margarita Arenaza "Mondragonesa" |
Gure protagonistaren kirol ibilbidea modu desberdinean egosi zen ahizparenarekin alderatuta. Margarita Arenaza Velasko Arrasaten jaio zen 1925eko azaroaren 3an. Eta beste bi ahizpa eta Bergarako izeba eta lehengusinekin erbesteratze aldi bat pairatu ondoren, Arrasatera itzuli zen 1939an.
Txikitatik izan zuen raketarako zaletasuna, bere lehengusina Justi eta Mirenek utzitakoekin jolastu baitzuen maiz Zaldibarko frontoian. Juanita ahizpak eskuzko modalitatea nahiago bazuen ere Margaritak raketari heldu zion lehen unetik eta hamalau urtetarako ondo erabiltzen zuen erreminta.
“Etxe aurreko Zaldibarko frontoian jolasten nuen oso goiz – gero fabrikan lanean ari ziren mutilak zetozelako- eta Arrasateko “baraterua” genuen “Chiquito de Cestona”ren Maria Elustondo alabarekin egiten nuen bikotea. Debara hasi ginen joaten entrenatzera, han trinkete egokia baitzuten
Margarita, lehena ezkerretik |
Garai hartatik oso harreman ona izan zuen Margaritak, gero pilotari ospetsuak bihurtuko ziren herriko pilotariekin: Arriaran anaiak, Zurdo Mondragón, Bolinaga…
Deban entrenatzen ari zela, Bartzelonako “Sol y Sombra” frontoirako eskaintza bat izan zuen 1941ean. Birritan pentsatu gabe hara joan zen, Mari Elustondorekin. Margaritak gogoratzen ditu, Bartzelonarako Arrasatetik atera zireneko “Chiquito de Cestona”ren hitzak: “Zuk karrera egingo duzu, baina nire alabak ez” Eta Arrasateko “barateruak” asmatu egin zuen..
“Bartzelonako frontoian Mondragonesa izenordearekin aritu nintzen. Txapelketa bat irabazi nuen frontoi hartan eta 750 pezeta ordaintzen zidaten. Kopuru polita zen baina gastu handiak genituen. Justi “La Vasquita” lehengusina nuen orduko erreferentea Bartzelonan. Bere amarekin bizi zen eta
Margarita, bigarrena ezkerretik |
Madrileko “Madrid” frontoian ihardun zuen 1943tik. Ildefonso Anabitarte enpresariaren zuzendaritzapean egundoko mugimendua ematen ari zen rakestisten inguruan. Ordurako Madrilen Juanita ahizpa ari zen frontoi berdinean eta partidu batzuetan elkarrekin jarri zituen enpresak. Nolanahi ere, aurki Margarita ezkondu egin zen eta pilotako profesionala izateari utzi zion … Baina frontoiaren dei indartsuari ezin gorrarena egin eta handik zenbait urtetara kantxara itzuli zen, ibilbide berri hartan “Txiki Jai” frontoira. Eta han ibili zen, 1953ra arte.
Bere karreraren bigarren aldian, Margarita goi mailako profesionala bilakatu zen eta partidu historikoak jokatu zituen. Modu berezian gogoratzen du Eskoriatzako Mirentxuren kontrakoa, zeinean 14-29 galtzen egotetik 30-29 irabaztera igaro zen. Margaritak hamasei sake egin zituen jarraian! Frontoian izan zen iskanbila!
Margarita, 1950ean |
Raketisten munduak legenda asko sorrarazi ditu. Emakumeak gizonezkoen ohiko kirol mota batean aritzeak zer esan ugari eman zituen.“La Gaceta social de México” aldizkariak, 1968ko irailean honela idazten zuen:
Mexikoko frontoian, omenaldi batean |
“El frontón con pelota dura es un juego apasionante,
precioso. El hecho de que las profesionales sean mujeres no quiere decir que
este deporte sea suave ni mucho menos, ya que requiere de mucha fuerza e
incluso, en ocasiones, de rudeza, no exenta de peligro. Pero la figura de la
mujer dentro de la cancha resulta siempre estética, agradable, graciosa. Ahora
bien, las pelotaris no son unas deportistas cualquiera; su profesión las obliga
a enfrentarse a un público susceptible, a veces inconmovible, que por otro lado
resulta buen conocedor, y por lo mismo exigente. Sólo que cuando entra de por
medio el dinero – las apuestas- cualquier visión objetiva es difícil de
mantenerse. Lo que queremos decir es que resulta muy duro enfrentarse a un
público semejante, que en ocasiones grita insultos y tiene el mal gusto de
demostrar su desagrado arrojando monedas a la cancha. Y eso, amigos, no es fácil
de sufrir. Se necesitan muchas agallas, mucha entereza y serenidad, y sobre
todo mucha afición y profesionalismo para salir tarde con tarde a jugar y a
enfrentarse con lo que venga. Se supone que existen representantes de la
autoridad para
Mexikoko raketistak, txango batean. Margarita eserita eskuinean |
velar porque el espectáculo se desenvuelva sin incidentes, pero
en ocasiones “los azulitos” son poca cosa para enfrentarse a señorones de
influencias o a simples apostadores con aires de gangsters” (1)
Bada, bai. Mexiko D.F
hiriburuko frontoietan, giroa ez zen goxoena. kirolari haientzat. Baina
profesionalak genituen eta kantxa zeukaten lantegia. Emakume indartsuak ziren,
alde fisiko eta animikoan. Margaritaren kasuan, gainera, maiteminduta zegoen
bere profesioarekin.
Juanita eta Margarita ahizpak, Mexikon |
“Nire ahizpa Juanitari “La brazos de hierro”
esaten zion Mexikoko prentsak. Niri buruz, “La pantaletas mil colores” idatzi
zuten inoiz. Edozein modutan, guk frontoian eman genuen dena eta oso harro
nago. Horregatik diot, berriz ere munduratuko banintz, raketista izango
nintzatekeela. Pilotak bizitza desberdin bat eskaini zidan eta pilota maite
dut.
José José abeslariarekin |
Raketistak desagertu egin ziren
frontoietatik. Modalitate honen ibilaldia ez zen oso luzea izan. 1916an sortu
eta 1980 inguruan itzali zen betiko. Gerra zibilaren ostean Espainiako Pilota
Federazioa sortu zen eta Moscardo jenerala izan zen lehen arduraduna. Aurki,
Federaziotik gerarazi egin zuten raketarako frontoi berririk eraikitzea eta
jokalari berriei lizentziak ematea. Arrazoia garbi zeukaten: “Raketa ez da egokia emakumeentzat, lehen
lehenik ama izatea pentsatu behar dutenak”
Espezialitateak iraun zuen
bitartean arrasatearrak ere izan ziren presente, Arenaza sendiaren bitartez.
(1)Anparo Arenaza ahizpa
gazteak, bere aldetik, 1950ean Madrilen entrenatu bazen ere pilotan aritzeko,
debutatu behar izan zuen egunean bertan atzera bota zen. Begira zer dioen
frontoiko giroaz: “Ezagutzen nuen
pilotaren inguruko giroa – apustuen mundua oso konplikatua zen, gogorra, eta
ikusleek edozein gauza esaten zieten pilotariei. Horrexek beldurtu ninduen eta
pilota mundua erabat utzi nuen”
Aurreko artikulua:
Argazkiak: Arenaza sendia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina