apirila 16, 2021

ARRASATEKO MIRAFLORES-eko KONDEA, A ZE KONDEA!


Hemen egongo zen Garrastegitarren etxea
Badira urte batzuk, gaurko pertsonaiaren gaineko aipamena egin nuela, Olarte kaleko arkuaren desagerpena zela eta. Datu txiki batzuk eman nituen Pedro Garrastegiri buruz, eta besterik gabe nire oroimenaren apaletara igaro zen, Jose Mari Agirre Arrasateko elorriarrak Garrastegirekiko interesa berpiztu zidan arte. Zarugalde kaleko eraikin moderno honetan ageri den armarria Garrastegirena zela argitu zidan Jose Marik, eta horren aitzakiaz gizon haren gaineko ibilbideaz zertxobait gehiago ezagutzera abiatu nintzen.

Aurrera baino lehen diodan, Jose Mari Uranga eta Joxe Letona  herriko historialariek ez dutela, oker ez banago, Garrastegiri buruzko aipamenik egiten euren izkribu eta liburuetan. Eta nik ere ez dut tanta batzuk besterik aurkitu XVI.ko arrasatear haren arrastoan. Hala ere, interesgarriak iruditu zaizkit. Horregatik,  daukadana irakurlearekin konpartitu nahi dut, Jose Mari Agirreri eskerrak eman ondoren.

Garrastegitarrak XVI. mendean bazeuden Arrasaten, ziurrenik Angiozartik iritsiak, bertan baitauka leinuak bere jatorri-baserria. Zaharragoa da Arrasaten Oleaga sendia, Juan Carlos Guerrak horien gain ematen dituen lehen erreferentziak XIV.koak baitira. Uribarri auzoan zeukaten euren jauretxea eta bertako elizan kapera bat. Sendi horren alaba bat, Mariana Oleaga Aviles, Juan Garrastegi Andikanorekin ezkondu zen. Gogoratzekoa da, Juan Andikano lehen Monterron Kondea izango dela. Horren harira, 1723ko liburu batean (“Obras en prosa y verso…”. Francisco Santos) irakurtzen dugu:

“La Casa de Andicano, en la villa de Mondragón,  tiene en sus parientes más próximos a mi señora Maria Isabel Andicano y Muñoz, hija de don Juan Andicano, Conde de Monterrón; … y don Pedro de Garrastegui y Andicano (1), su primo, caballero de la Orden de Santiago, Conde de Miraflores, que pasó a Indias y se halla en Mérida de Yucatán de la provincia de Campeche, Tesorero General perpetuo de Cruzada de aquel Obispado…”

Aurreratu naiz gure protagonistaren gaineko zertzelada batzuekin baina atzera itzuliz, Juan Garrastegi eta Mariana Oleagaren seme alaben artean Pedro Garrastegi Oleaga dugu, gaurko istorio honen ardatza,  1646ko abenduaren 11an jaioa – baliteke Zarugalde kaleko sendiaren etxean- eta San Juan Bataiatzaile herriko parrokian kristautua.

Ezertxo ere ez dakigu Pedroren Arrasateko urteetaz. Hori bai, garai hartan bizimodua aurrera ateratzeko ziren funtzionario, klerigo edo soldaduren bideetatik Garrastegik azkena hautatu zuen eta armadara apuntatu zen. Ideia garbi zeukan: Ameriketara. Berreskuratzen dut, Olarte kaleko arkuari buruz goian aipatutako nire artikuluan:

“La casa derribada a una con el arco, señalada con el número 132 antiguo y moderno de la calle de

Jatorrizko armarria
Ferrerías, perteneció a D. Pedro Garrastegui y Oleaga, maestre de Campo y conde de Miraflores. Fue hecho Caballero de Santiago en el convento de San Agustín de esta villa, que está al lado de su casa nativa de Zarugalde, el día 16 de abril de 1689, y en el de 1700 fue alcalde honorario de esta villa, residiendo en Nueva España”

Arrasatearraren inguruko mugarri batzuk ezagutu ditugu, baina nahasmen samar ageri da horietan. Jakin badakigu  Pedro Garrastegik gazte egin zuela jauzi Mexikora, eta ordena jartzen ahaleginduko naiz. Gure pertsonaiaren Mexikoko hastapenetako ofizioa militarra suposatzen zaio, eta bertatik zelaiko maisu izateraino heldu zela irakurri dugu.  Behintzat eskala militarrean bazuen bere tokitxoa. Baina benetako zorte-kolpea bere ezkontzan aurkitu zuen Garrastegik. Egin dezagun apur bat atzera.

Mexikoko Canpeche lurraldean (2) bazen oso ospetsu egindako espainiar bat, Antonio Maldonado de Aldana, itsasgizon eta merkataria. Itsasontziak egiten zituen, espainiar armadara saltzeko eta berau ere garraio negozioetan aritzeko. Diru mordoa egin zuen, eta horrek eraman zuen Bula de la Santa Cruzada zeritzan erakundearen burua izendatua izatera. Maldonado de Aldana alarguntsa batekin ezkondu zen, Juana Vargas, alaba bat zuena. Bikote hark ez zuen ondorengorik izan.  Maldonadori buruz irakurtzen dugu, Maria Isabel Camposen “Yucatán: entre el privilegio de la corona y el azote de la naturaleza” ikerketa lanean:

“Fue en la villa de Campeche donde se concentró todo el tráfico mercantil. Por ese puerto entraban los productos y salían los excedentes de las encomiendas y repartimientos. En Campeche solían estar asociados los cargos capitulares con el oficio de comerciante, situación que permitía utilizar el cargo para favorecer el negocio, no siempre dentro de la legalidad. Los capitulares campechanos administraban la Real Hacienda, lo que propiciaba abusos y fraudes, como el que se acusó a Antonio Maldonado de Aldana, alcalde ordinario de Campeche en varias ocasiones y tesorero general de la Santa Cruzada, uno de los mercaderes más ricos de la villa a mediados del siglo XVII, y al parecer último enlace de una red mercantil conformada por Campeche, Veracruz, La Habana y Cádiz. Se le acusó de haber utilizado fondos de la Real Hacienda para fabricar navíos y de embarcar sin registro”

Bestalde, eta “Andres Rojo de Ruilova; un hidalgo guipuzcoano en Yucatán” ikerketa lanean, Victoria Gonzalez egileak honela jartzen du:

“Resulta interesante destacar, por otro lado, que en 1659 Ruilova aparece desempeñando el cargo de teniente de tesorero general de la Santa Cruzada, cuyo titular a la fecha era Antonio Maldonado de Aldana. Ello es particularmente importante, no sólo porque Maldonado era uno de los más ricos e influyentes comerciantes de toda la gobernación, sino porque la tesorería general de la Santa Cruzada significaba una importante fuente de financiación de los negocios de este último. En relación con este tema la administración de una de las más importantes rentas de la Corona – como era la Bula de la Santa Cruzada- significaba la concentración en manos del tesorero general y de sus delegados de importantes cantidades de dinero.

Ignoro si en Yucatán la tesorería general funcionó como banca, pero está demostrado que tuvo un papel capital en el éxito de los negocios emprendidos por los diversos tesoreros”

Eta ikerketaren egileak aipatzen du, 1659ean Maldonadoren kontrako espediente bat, hain zuzen ere extorsioarengatik. Eta baita ere azaltzen du Maldonado jauna Yucatango gobernadorearen senitartea zela.  Garbi dago “Amerikak” egin zituztenek horrela egin zituztela.

Eta gertatu zen Juanaren alaba –hots, Maldonadoren alabakotzat hartutako hamazortzi urteko Mikaela

Armarria, kondetzaren zehazkizunekin
Villamil Vargas- 1675eko urtarrilaren lehenean Pedro Garrastegi Oleagarekin ezkondu zela. Hiru hilabete geroago Maldonado jaunak, testamentu bidez, bere ondasun guztiak Mikaelari igaro zizkion. Ezkontza hartan, aldiz, Garrastegiren dotea “su oficio” izan zen. Ezkontza haren ondorioz Garrastegi bere emaztearen ondare guztien jabe bilakatu zen,  ordudanik Garrastegi izena aberastasunaren sinonimo hurrena bihurtuz.

Pedro Garrastegi  Oleaga Yucatango gizarte eskaileraren mailarik gorengoan jarri zen aurki. Bere izenak ate asko irekitzen zituen eta sendiaren ondasuna biderkatu egin zuen. Bidea ikasita zeukan, ongi ikasia ere, Maldonado bere sasi-aitaginarrebarengandik. Irakur dezagun, Robert  W. Patch ikerle estatubatuarrak bere “Maya and Spaniard in Yucatan, 1648-1812” liburuan dioena, ingelesetik itzulita. Aurrean ageri zaigun Santa Cruzada Buldaren gaineko azalpena eskaintzen du:

“Además de la vía de los gobernadores, la más exitosa de estas prácticas recaudatorias fue la Santa Cruzada. Institución eclesiástica establecida en el siglo XV para recaudar fondos para la guerra de España contra los moros mediante la venta de bulas de indulgencias. Una vez terminada, sin embargo, la venta de indulgencias continuó durante los siguientes 300 años, simplemente porque la corona no estaba más dispuesta que la Iglesia a renunciar a su parte de una empresa tan rentable. En consecuencia, cada cuatro años se proclamó una nueva indulgencia y se puso a disposición de los fieles a cambio de dinero en efectivo”

Beraz, badakigu nondik ere ateratzen zuten dirua Ameriketako espainiarrek. Baina zer gertatzen zen diru harekin? Segi dezagun Patchekin:

“Sin embargo, los gobiernos españoles, conscientes de la facilidad con que se podía engañar a los indios, intentaron evitar los abusos prohibiendo la venta de indulgencias en las aldeas indias. Cualquier nativo que quisiera una, según el razonamiento, podía comprarlo en una ciudad de España. Pero en Yucatan un inmigrante vasco llamado Pedro de Garrastegui tenía otras ideas. Hacia 1675 Garrastegui compró el puesto de Tesorero de la Santa Cruzada por 14.000 pesos. Incluido en el precio de compra estaba el derecho a transferir el puesto a sus herederos.

La inversión valió la pena, pues el emprendedor vasco aprendió rápidamente a explotar su puesto vendiendo indulgencias a los indios a cambio de futuras entregas de telas y cera”

Garrastegik bere aitaginarrebari erosi zion Santa Cruzadako diruzainaren kargua. Ikasle aplikatua atera zitzaion, beraz, Maldonadori. Dena geratzen zen etxean. Eta Patchen liburuan honakoa ere irakurtzen da:

“Si bien solo se puede especular sobre la validez escatológica de las indulgencias a crédito, no puede haber dudas sobre las recompensas materiales recolectadas por el tesorero de la Santa Cruzada. De hecho, poco después de comprar el cargo, Garrastegui compró el título de Conde de Miraflores, convirtiéndose así él y sus herederos en la única familia de nobleza titulada en Yucatán”

Ezin zitekeen bestela izan, diruarekin dena erosten baita, goi mailako sehaskaren titulazioa barne. Lehen jakin izan dugu 1675ean erosi zuela diruzainaren kargua. Eta Miraflores-ko Kondearen titulua… Madrilen dirutan ongi ordainduta gero eskuratu zuen arrasatearrak. Garbi dago ezkontza oso ondo etorri zitzaiola Garrastegiri. Ditudan datu batzuen arabera, badirudi kondetza 1689ko maiatzaren 24an eman zitzaiola ofizialki. Lehenago, Villanuevako Bizkonde izendatu zuten Madrileko gortean. Eta goian Miguel Madinabeitiaren aiputik dakigu, Santiagoko Zaldunaren zin eta izendapeneko zeremonia 1689ko apirilaren 16an izan zen, Arrasateko San Agustin komentuan. Une haietan arreba adindu bat zeukan Pedro Garrastegik moja agustindarren komentu hartan, Maria izenekoa.

Beraz, Pedro Garrastegi Oleaga bere jaioterrira itzuli zen Mexikotik, behintzat ohorezko titulu horiek jasotzera. Berrogeita hiru urteko gizakumea zen eta artean gauza asko espero zuen bizitzatik. Negoziotan ere arituko zen eta Cadizetik igaro izana normaltzat hartu beharko litzateke, urte batzuk geroago bere seme Pedro Migel Garrastegi Villamilek denboraldi luzeak Andaluziako hiri horretan ematen zituela baiezta baitaiteke. Eta Arrasateko egonaldi hartan Mateo Nikolas Aranguren Andikano senitartekoarekin elkarrizketatuko zela pentsatu behar da, aurrerantzean hura izango baita Garrastegiren ahalduna Arrasate eta inguruetako ondasunak, besteak beste, Angiozarko leinu-baserria,  kudeatzeko.

Gurutzaldi Sakratuaren Bulda, Indietarako

Baina bizitzak aurrera segitzen zuen eta Garrastegi Yucatanera itzuli zen, han baitzeuden emaztea eta seme-alabak. Negozioetako zurrunbiloan sartuta, ez zien muzin egin kargu publikoei, eta Merida hiriko udaletxean aritu zen zinegotzi bezala, eta inoiz baita alkate lanetan ere. Horrek bere irabazien joeran eragina izan zuen… ez beti modu zilegi eta etikoan. Goian ikusi dugun Robert  W. Patch ikerlearen lerroak dira ondokoak, Pedro Garrastegiren negozioei begira:

“No se mantuvo registro de la mayoría de las actividades comerciales del primer período, pero cuando el segundo Conde de Miraflores se involucró en una disputa política con el gobernador a principios del siglo XVIII, los funcionarios realizaron una investigación detallada de las cuentas de la Cruzada, de la Real Hacienda. Se encontró que durante el período de diez años de 1704 a 1714, las exportaciones de la Cruzada desde el puerto de Campeche habían totalizado 112.590 empanadas de algodón (cada una de las cuales medía 2 varas por 0´75 varas; 1´67 metros por 0´63 metros); 3.355 mantas, 2.912 arrobas de hilo (unas 72.800 libras) de varias calidades, 154.750 libras de cera, 800 docenas de peinetas y unos 400 sacos de tela. Las mercancías, valorados entre 187.440 y 255.529 pesos f.a.s. Campeche, se vendieron en la Ciudad de México por 345.269 pesos.

Las indulgencias vendidas durante ese período de diez años valieron sólo 80.000 pesos, la suma que el Conde tenía que entregar a la oficina de Santa Cruzada en la Ciudad de México para las bulas; esto significó que, al precio máximo, los ingresos brutos anuales del Conde llegaran a unos 17.552 pesos.

Como sus costos, incluida la provisión del algodón crudo para hilar y tejer, llegaban a menos de 2.000 pesos anuales, quedaron por lo menos 15.000 pesos como ganancias, para repartir entre el Conde, su familia y sus agentes de repartimiento, muchos de los cuales eran miembros de su familia. El puesto de Tesorero de Santa Cruzada fue realmente muy lucrativo”

Ez dakit zehazki noiz hil zen arrasatearra, baina aurreko lerroalde batean bigarren Kondea aipatzen da eta 1714 urte zen. Ziurtasun osoz esan dezaket 1716an Mikaela Rodriguez Villamil alarguntsa zela. Beraz, 1710-1716 tartean hilko zela esan daiteke. Kondetzan bere seme Pedro Miguelek segitu zuen, 1723an Cadizen negoziotan.denboralditxo bat eman zuena. Yucatango Meridara itzuli ahal izateko baimena Kontsulatuan eskatu zuenean, bere burua “Pedro de Garrastegui, Conde de Miraflores” bezala aurkeztu zuen. “Mérida en la historia” web orrian irakurtzen denez: “El único título nobiliario entregado por la corona española a un súbdito en la península de Yucatán, fue el de Conde de Miraflores, otorgado a Pedro Garrastegui y Oleaga en el siglo XVII. A través de este título, sus descendientes acumularon poder por varias generaciones”

Eta itxura guztien arabera, kondetzaren bigarren belaunaldia ez zitzaion atzean geratu lehen kondeari. Aitaren ezpalekoa nonbait, Santa Kruzadako diruzain, Meridako zinegotzi boteretsu… eta Inkisizioko funtzionarioa ere izan zen Pedro Garrastegi Villamil, indioen jagole gisa. Inkisizioaren bidez garrastegitarrek lur eremu handiak lortu ahal izan zituzten,  eta indioak ustiapen haietan enplegatzeko lehenik kristautu egin behar zituen. Garrastegik indioei lana eman, kristautu, eta bulen bitartez lurrak eskuratu. Zirkulu bikaina.

      (1) Aurkitu ditudan aipamen batzuetan bigarren abizentzat Andicano jartzen diote, Oleaga beharrean.
(2) Campechen ere ibili zen, urtetara Jose Garro jenerala izango zen arrasatearra, 1648 inguruan, bertan alferez izendatu zutela. Ez bide zitzaion iruditu karrera militarrerako tokirik aproposena zela eta penintsulara itzuli zen.

 Argazkiak: JMVM, wikipedia

MIRAFLORES KONDEAREN GAINEAN GEHIAGO

https://txemax3.blogspot.com/2013/04/olarteko-arkuaren-desagerpena.html

 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina