miércoles, 28 de diciembre de 2016

ITURRIOTZ-RESUSTA-ITURRIOTZ KALEA



Iturriotz kalea

Duela hilabete batzuk herriko plaza bat Arrasateko kooperatibismoaren sortzaileari eskaini zitzaion. Udalak hartutako erabakiaren arabera aurrerantzean espazio hori Jose Maria Arizmendiarrietaren izenez ezagutuko da. Betiko? Ez naiz ausartuko ezer esatera. Baina gizon-emakumeon deliberamendu guztiek iraungitze-data dutela gogoratzeko ondokoa azalduko dut.
 

Arrasateko industriaren kapitaintzat hartutako Jose Maria Resusta 1913an hil zen eta hiru urte geroago, 1916ko maiatzaren 30ean, herriko udal batzak, alkatea Juan Martin Arexola Leiba zelarik,  honako gaia ukitu zuen: Iturriotz kaleari eta herriko plazari Jose Maria Resusta izena ematea. Alkatearen hitzak ditugu: 

“No creo yo que haya necesidad de poner de relieve los inmensos beneficios que el finado Sr. Resusta ha proporcionado al pueblo de Mondragón. Basta con presentarle como fundador de esa importante entidad industrial que hoy se conoce universalmente bajo la razón social de “La Unión Cerrajera” la cual en estos cincuenta años ha ido progresando con diferentes denominaciones merced a la inteligencia, asiduidad y amor al trabajo del expresado Sr. cuyo nombre es fuerza que trascienda a la posterioridad, ya que debido a él Mondragón ha multiplicado el número de sus habitantes, acrecentando y embelleciendo a la par su parte urbana. Lo que sin el esfuerzo y la férrea voluntad de aquel hombre privilegiado hubiera sido un pueblucho de poca monta, y hoy es una villa guipuzcoana llena de vida, donde sus hijos, sin desprenderse del cariño de sus padres y sin los sinsabores de la inmigración encuentran medios para llegar a ser hombres” 

José María Resusta
Arexola Leibaren diskurtsoan Resustarenganako miresmena antzematen da. Enpresaren berrogeita hamar urteko ibilbidea aipatzen du, baina hirurogei urte ziren hark “Almacenes de Cerrajería” sortu zuenetik, 1856an. Gero etorriko zen Vergarajáuregui, Resusta y Cia, eta azkenik Unión Cerrajera S.A 1906an. Alkateak segitu zuen bere hitzaldiarekin: 

“¿Quién con más títulos es merecedor de este homenaje? Espero que sea aceptada la modificación propuesta y que lo antes posible se lleve a efecto, para que propios y extraños al penetrar en dichas vías sepan que la gratitud las ha bautizado con el nombre de Don José María Resusta, demostrando que los hombres de hoy saben agradecer los beneficios aportados por los hombres de ayer” 

Udal kideek aho batez onartu zuten alkatearen proposamena. Jose Maria Resusta Iturriotz kalean jaio, bizi eta hil zen. 1916ko egun hartatik, beraz, jatorrizko Iturriotz toponimoa kendu eta enpresa gizonaren izena emango zitzaion kale hari. Hala egin zen eta horrela iraun zuen hirurogei urtez. Gero toponimoa berreskuratu zuen uneko udalak. Bere arrazoiak izango zituen, noski.

 Argazkiak: JMVM

JOSE MARI RESUSTAri buruz gehiago:

 







 

No hay comentarios:

Publicar un comentario