abendua 07, 2016

ADAN DE YARZATARRAK ARRASATEN (2tik lehena)



Arkuaz bestaldean, Adan de Yarzatarren etxea

Badira herri baten historian garrantzia izan duten familiak, baina denboraren poderioz ahanzturak zeharo zokoratu dituenak, herri horren kontzientziatik  ia-ia desagertzeraino. Horrela gertatzen zaio Arrasaten Adan de Yarza sendiari. Egia da familia horren sustraiak oso azalean ageri direla arrasatear gizartean baina ezin da uka XIX.aren amaieran eta XXaren lehen herenean zer ikusirik izan zuela herriaren entramatuan. Oso gainetik ez bada ere, apunte batzuk eskaini nahi ditut aipatu saga horren gain.

Adan de Yarza berriak badira arrasatear izendegian – XIX. mendekoak ditugu- Zenica abizena XVII.aren lehen erdian aurkitzen dugu, Leintz Gatzagatik iritsia. Gauza da, Manuel Zenika Urkizu arrasatearra ezkondu zela Maria Frantziska Barrutia Ugarte herrikidearekin 1695ean. Barrutia-Etxagibel eta Barrutia-Salinas maiorazkoetako oinordekoa zen Maria Frantziska. Besteak beste, Udala auzoko “Palacio” baserria eta Arrasateko Errebaleko jauretxea egokitu zitzaion herentzian.  

Hari horretatik tiraka, 1808ko maiatzera
Adan de Yarzatarren Zubieta jauregia, Lekeition
heltzen gara, egun hartan ezkondu baitzen Bilboko katedralean  Ramona Maria Zenika Gastañaduy -Zenika sendiaren maiorazkoetako titularra- Fernando Adan de Yarza Barbatxanorekin. Lekeitiarra zen Fernando, baina gurasoak Arrasaten ezkondu ziren. Bagenuen, beraz, adan de yarzatarrak Arrasateko sendirik ospetsuenetako batekin gurutzatzen dira eta hortik azalduko zaizkigu sendiko kideak modu normalean herriaren historian. Ehun eta hogeita bost urtez luzatuko da yarzatarren eragina Arrasaten, hiru belaunalditako kideak ezagunak egin zirelarik.

Fernando eta Ramonaren seme Carlos Adan de Yarza Zenika izan zen sendi horretako lehen pertsonaia Arrasateko Beheko Portalaren (Portaloi) aurreko etxean euren etxean denboraldiak eman zituena. Bizkaiko lurretan
Carlos Adan de Yarzaren sinadura
oso ezaguna – Bilboko alkate izatera heldu zen, 1856/58 urteetan, eta Bizkaiko Diputatu Nagusi ordea 1846ko hauteskundeetan eta Diputatu Nagusia 1854koetan. 

Hain justu, 1854an bertan eskatu zuen Arrasateko udaletxean, berak Lekeitioko Zubieta bere jauregitik ekarritako zuhaitz mota desberdinak Santa Barbara parkean landatzea. Miguel Madinabeitia kronistak honela idatzi zuen 1886an Euskal Erria aldizkarian:

“El  magnífico cedro de la cima de Santa Bárbara, procedente del palacio de Zubieta en Lequeitio, fue traído por su dueño D. Carlos Adan de Yarza, descendiente por línea materna de este pueblo y plantado el año 1854”

Carlos Adan de Yarza izan zen Zubietako bere lorategietan pinu insignis delako zuhaitz espeziea sartu zuena, aurreneko aldiz hego Euskal Herrian.Lan horrekin Carlosen seme batek - Mariok- segitu zuen, pinu insignisa Euskal Herri osora hedatuz.

Arrasaterekin erlazionatutako sendi lerro horren bigarren pertsonaia Ramon Adan de Yarza
Ramón Adan de Yarza
Torre de Legerika
dugu. Carlosen semea zen, 1848an jaio zen Bilbon eta Arrasaten hil zen 1917ko urtarrilaren 25ean.

Ramon oso geologo ospetsua izan zen estatu mailan. Meatzetako Injinerua zen eta geologia maite zuen. Madrileko Meatzetako Injineruen Ikastetxe Nagusian katedradun izendatu zuten 1905ean. Baina 1910ean baja eskatu zuen eta Arrasate eta Lekeitioko bere etxeetan eman zituen hil arteko urteak. 

Ramonenak dira zenbait liburu interesgarri, besteak beste “Lecciones de geología” y “Lecciones de yacimientos metalíferos” tituludunak. Baina horien gainetik daude, Espainiako Mapa Geologikoaren Batzordetik heldu zitzaion enkarguz osatutako “Mapa Geológico de España” bildumari dagozkion

“Descripción física y geológica de la
provincia de Guipúzcoa” (1884); “Descripción física y geológica de la provincia de Alava” 1885; eta  “Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya” (1892)



Hiru liburu horiek oinarrizkoak izan ziren urtetan – eta oraindik gaur egun ere erreferenteak ditugu- euskal geologiari buruzko ikerketa lanetarako. Arrasateko bere etxetik lan mordo bat egin zuen eta sakon
Udalaitz eta Mururen erliebe geologikoak
aztertu zituen inguruko bazterrak, bere lan zientifikoetan islatu ahal izateko.







Argazkiak: JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina