otsaila 21, 2024

FRANCISCO DE PAULA ARRILLAGA, ERDI ARAMAIXOARRA

 

Frantzisko P. Arrillaga Garro

Arrillagatarrak oso ezagunak izan ziren Aramaion, XIX. eta XX. mendeetan. Oraindik ere, askok gogoratzen ditugu sendi horretako azken kideen Aramaiokok egonaldiak. Nik neronek ere, haietako batekin - Jose Ignazio Arrillaga Sanchez, Rotarioen zalduna- solasaldi mamitsu batzuk egin nituen XX.aren amaieran Aramaioko haren etxean.  Baina zer nolako lotura zuten arrillagatarrek Aramaiorekin?

Auskalo zein izan zen aurreneko arrazoia arrillagatarrak Aramaiora iristeko. Nik dakidanez, ez zuten dokumentu-arrasto ofizialik utzi, edo behintzat nik ez dut aurkitu. Jar al daiteke XIX.aren lehen herenaren amaiera aldean arrillagatarren Aramaioko agerpena? Izan al zuen zer ikusirik lehen karlistadarekin? Batek daki! Gauza da, Igeldoko Martin Arrillaga Aramaioko Maria Ignazia Garro Zabalarekin ezkondu zela. Maria Ignazia Garagartzako Gabriel Garro Sologaistoaren alaba zen.  Gabriel izan zen, XVIII.aren amaieran, gero “Arrillagaren etxea” bezala ezagutu dugunaren eraikitzailea.

Eta tartean beste daturik ez dudala,  Arrillaga Garro senar-emazteak Nafarroako hiriburuan agertzen zaizkigu, jauzi misteriotsu batean. Iruñean bizi izan ziren eta bertan munduratuko ziren seme-alabak. Horrela, 1846ko apirilaren 2an Iruñeko San Nikolas elizaren bataio-liburuan idatzi zen:

“En dos de abril de mil ochocientos cuarenta y seis, mi Teniente el Presbítero D. Angel Giménez, bautizó a Francisco de Paula María de Arrillaga, que ha nacido hoy a la una y media de la mañana en la calle de San Nicolás, número 52. Es hijo legítimo de Miguel Martin, natural de Igueldo en Guipúzcoa, y de Ignacia Garro, natural de Aramayona en Alava. Abuelos paternos Pedro Martín Arrillaga, natural de dicho Igueldo, y María Lucía Olano, natural de Icazteguieta en Guipúzcoa; y maternos, Gabriel Garro, natural de Santa Agueda, en Guipúzcoa, y Gregoria Zabala, natural de Escoriaza en Guipúzcoa”

Arrillaga abizena eta Aramaioren arteko erlazioa indartu egingo da aurrerantzean, pentsatzekoa baita Maria Ignaziak bere jaioterria bisitatzen zuela, seme-alabekin. Eta, goian esan dudan moduan, XXI.aren lehen hamarkadan ugari izan ziren sendiaren Madrid-Aramaioko joan etorriak. Ez da gutxi, alajaina, eta harreman horrek bere mugarriak izan zituen. Eta horietako bat “Aramaioko Batzokia. 100 urte” nire liburuan idatzi nuen: 1909ko martxoaren 21ean herriko Udalak hartutako erabakiaz:

“Se dio cuenta por el Sr. Alcalde de un telegrama que había transmitido D. Manuel María Arrillaga, así como

Arrillaga, eskuinean zutik, Vienan.
















también de una carta remitida por el Excmo. Sr. D. Francisco de P. Arrillaga al Sr. Secretario de la Corporación Municipal, a la que acompaña otra del Excmo. Sr. Director Gral. de Correos y Telégrafos (1), resultando de dichos documentos que el expresado Sr. Director se había dignado establecer una conducción de correos en carruaje de Villarreal a Santa Agueda. El Ayuntamiento, en vista de que dicho servicio viene a prestar grandes beneficios a los habitantes de este Municipio y reconociendo que su establecimiento es debido a la valiosa influencia (2) intervención y al interés y trabajos realizados por el Excmo Sr. D. Francisco de Paula Arrillaga, D. Manuel Arrillaga y D. Benito Guinea, por lo que y en virtud del acendrado amor y cariño que los expresados Señores profesan a este Municipio, según lo tienen demostrado en varias ocasiones, acordó por unanimidad declararles hijos adoptivos de este Leal y Noble Valle de Aramayona, dándoles un expresivo voto de gracias en nombre de la Corporación y vecindario en general... ”

Batxilerra Iruñeko Institutuan burutu ondoren Frantzisko Paula Madrilera joan zen 1861ean, Mendi-Injeniaritza ikasteko. Promozioko lehena izan zen karrera amaitzean, eta aurki Eskola hartako katedradun izendatu zuten. Espainierazko testu egokirik ez zenez, alemaneratik itzuli zituen zenbait liburu 1871an eta ondorioz gobernuak Isabel Katolikoaren golardoa eman zion. Bere ospeak eraman zuen Alfontso XIII.aren irakasle izatera, eta Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide eta bizi arteko idazkari izendatu zuten. Halaber, Institutu Geografiko eta Estatistikoaren Zuzendari Nagusia izan zen 1889tik.

Beraz, bi Arrillaga – aita eta semea- Aramaioko semekotzat hartzen dira 1909an, herriaren aldeko euren lanarengatik. Urte hartan Frantzisko Madina Gorostiza zen alkatea eta zinegotziak, Timoteo Jauregi, Markos Larrañaga, Pedro Errasti, Gregorio Zilaurren, Atanasio Unzueta, Kalixto Etxebarria eta Zelestino Pol. Idazkaria Simon Landa zuten.

Frantzisko de Paula Arrillagaren bitartez, Alfontso XIIIk Aramaio bisitatu zuen 1905eko abuztuaren 8an. Ez dut ohar bat ere aurkitu udal aktetan erret-bisita horren gain. Ezagutuko al zuen espainiar erregeak Aramaioko udalak, bi hilabete eskas lehenago, ekainaren 25ean, hartutako erabakia?

“Se acordó dar un expresivo voto de gracias a la Excma. Diputación Provincial por el acertado y laudable acuerdo tomado en beneficio de los Ayuntamientos de esta nuestra querida provincia, poniéndose a la cabeza de los mismos para protestar de las Reales órdenes de 6 y 10 de abril último, así como para defender nuestra preciada autonomía económica…”

Erregeak Aramaiora egindako bisita hartan esan bide zuen esaera ospetsua. "Hau Suitza txikia da" Esaera hori plaka batean Aramaioko arrillagatarren etxeko atarian irakur zitekeen.

Diodan halaber, urte hartan Aramaioko zinegotzi bezala, Remigio Garro XX.aren lehen hereneko Aramaioko udal kargudun boteretsua  zegoela,  Frantzisko de Paula Arrillaga Garroren senitarteko urruna.

Frantzisko de Paula Arrillaga Garro aitak eta Manuel Arrillaga Lopez semeak  goi kargu publikoak izan zituzten Alfontso XIII.aren monarkian eta baita –semeak- Franco jeneralaren diktaduran ere. Madrilen kokatu zuen Frantzisko de Paulak handik aurrera sendiaren egoitza eta etxea.  Baina bera izan zen Arrillagatarrak denboran Aramaion egonkortzen abiatu zen lehena, jatorriz Garro etxea zena aurrerantzean sendiaren udako egoitza bihurtuz.

Zenbait aldiz Espainiako ministro izandako Joakin Lopez Puigcerverren arreba Enriketarekin zegoen ezkonduta eta bost seme alaba izan zituzten- Manuel, Enrike, Ignazio, Guadalupe eta Rosario- denak Aramaiorekin erlazionatuta egon zirenak. Horietako batzuengana itzuliko naiz hurrengo batean. Frantzsko de Paula Arrillaga Garro 1920ko urtarrilaren 10ean hil zen Madrilen, hamaika domina, golardo eta ohorezko titulu lortu ondoren.

==========..=========

(1) Urte hartan Emilio Ortuño Berte zen zuzendaria.

(2)  “Influencia” hitza parentesi artean azaltzen da, Simon Landa idazkariak behin idatzi ondoren hitzaren konnotazio negatiboaz jabetu izan balitz bezala.

 Argazkiak: JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina